Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

Aire!

Aire! dokumentalak gazte talde baten sormen prozesua jarraitzen du, Maurizia Aldeiturriagarengan inspiratutako musika pieza bat sortzeko.

Aire!

Nork sortutako proiektua

Arloa

Non sortua

0
segundoak
138
Ekarpenak
10.200€
10.000€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Català eta Castellano

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

Uda iritsi da. Basoan barrena galtzen den furgoneta bat ikusten da. Barruan gazte talde bat dago, lehiotik begira. Urduritasuna sumatzen da, ez dakite nora doazten, ezta zer gertatuko den ere.

Gauza bakar bat dakite; oraindik ezagutzen ez dituzten beste gazte batzuekin batera, Maurizia Aldeiturriagaren figuran eta bizipenetan oinarrituta, Arratiako kantu tradizional bat birsortu beharko dutela.

10 egunetan zehar, gure erroekin konektatzen gaituzten musika tresnen soinuak Arratiako bailarako naturaren oihartzunekin nahastuko dira; trikitixa, alboka, panderoa… eta baita urrunetik datozen beste instrumentuen soinuak ere; gralla, tarota eta bibolina besteak beste.

Herri musikan adituak diren hiru pertsonen laguntzarekin, 14 gazteak sormen prozesu magiko batean murgilduko dira eta musika bizitzeko, sentitzeko eta partekatzeko beste modu bat deskubrituko dute.

Mauriziaren bizitzan ezinbestekoak ziren musika, panderoa, konposizioa eta letrak. Beraz, dokumental honek ere musika generokoa izan behar zuen. Izan ere, ezingo litzateke Maurizia musikarik gabe ulertu, eta ikus-entzunezko proiektu hau ezin da Mauriziarik gabe garatu. Elkarri lotuta daude, eta bien presentzia ezinbestekoa da.

Maurizia oinarri hartuta, hainbat leku eta kulturetako gazte talde batek musika pieza bat sortuko du. Sormen prozesu hori da gehien interesatzen zaiguna eta horixe izango da filmaren ardatza, betiere haren bizitza eta lana erreferentziatzat hartuta.

30 urte baino gehiago igaro dira Maurizia Aldeiturriaga hil zenetik, eta badirudi ahaztu egin dugula. Belaunaldi askok nostalgiaz eta nolabaiteko aldarrikapenez gogoratzen dute bere garaiko molde eta estereotipoak hautsi zituen emakume haren musika eta nortasuna. Kulturako eta gure historia hurbileko pertsona ospetsuen hitzetan “bere garaira aurreratutako emakume bat izan zen”, berak ere jakin ez arren.

Mauriziaren espirituak bizirik dirau, inoiz baino gehiago, eta bere ondarea gizartean zabaltzeko garaia iritsi da, batez ere Maurizia nor izan zen eta gure kulturari zer ekarpen egin zion ezagutzen ez duten belaunaldi gazteenen artean.

Eta ulertzen dugu, gainera, hedapen horrek mugak gaindi ditzakela eta gainditu behar dituela, ziur baikaude “Maurizia” asko daudela munduan, baina bat bera ere ez dela guk ezagutzen duguna bezalakoa. Horretarako, eta senari kasu eginez, musikaz baliatuko gara; izan ere, zer da, ba, Mauriziaren musika baino kohesio elementu hobea? Beraz, beharrezko osagai guztiak ditugu harmoniaz betetako musika pieza bat sortzeko.

Baina, nor zen Maurizia?

Historiako liburuetan gizonen izenak dira nagusi. Maurizia bezalako emakume indartsu eta kementsuek egindako lana, ordea, askotan ahaztua izan da, emakume izate hutsagatik.

Emakumearen askatasuna oso mugatua zen garai batean, gizonak ordezkatu zituen, Euskal Herriko plaza nagusietan kantatuz, eta Mauriziak eredu berri bat sortu zuen emakumearentzat, bere garaiko ikono bihurtuz.

Hori dela eta, ez da harritzekoa bere buruari “Aupa Maurizia!” esatea; esaldi ospetsu hori jendearen oroimenean grabatuta geratu da.

Gure helburua emakume horri merezi duen lekua ematea da, eta belaunaldi berriei Mauriziaren irudia eta lana aurkeztea, etorkizunean haientzat erreferentzia izan dadin. Bere ondarea zabaldu nahi dugu, besteak beste, ahaztu ez dezagun.

Gentzane Martínez de Osaba - Zuzendaria eta gidoilaria

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Zinema eta Bideo Ekoizpenen goi-mailako espezializazio ikasketak egin ditu Bartzelonan.

Bartzelonan, kamera laguntzaile eta argiztatzaile gisa lan egin du hainbat ekoizpen eta dokumentaletan. Halaber, kamera independente gisa ere aritu da Canal +, TV3 (Televisión Catalana) eta TVE (Televisión Española).

2008an Bilbora itzuli zen eta hainbat ekoizpen eta dokumentaletan argazki zuzendari gisa lan egin zuen. Horrez gain, astero kulturari buruzko erreportaje dokumentalen programa bat egin zuen EITBn (Euskal Telebista) bost urtez.

2011n Marmoka Films sortu zuen Alex García de Vicuñarekin batera, dokumentalen generoan espezializatutako zinema independenteko ekoiztetxe bat, eta Bilbon (Euskal Herria) du egoitza.

Soinu banda: Iraide Ansorena eta Carlos Sagi

Aurretik ezagutzen genituen Iraide Ansorena eta Carlos Sagi. 2016an elkarrekin lan egin genuen Khami musika taldearen hainbat proiektutan, eta ordutik harreman profesionala baino haratago doan harremana dugu. Hori dela eta, bagenekien ezin hobeto erantzungo ziotela dokumental honetarako bilatzen ari ginen profilari. Galdera bota eta ahots batez erantzun zuten, beren ibilbideko erronkarik zailenetako bati aurre egin behar ziotela jakin arren. Baina, zergatik ez? Mauriziaren irudia zegoen, eta gero, jakina, musika. Herri musika da elementu nagusia, haien beste sormen proiektu askotan bezala. Gainera, gazteekin lan egitea ere gustuko dute, eta, esaten ez badute ere, zineman lan egiteko jakin-mina zuten, beraientzat erdi ezezaguna den mundu batean lehen aldiz sartzeko gogoa. Beraz, beharrezko osagai guztiak zituzten, eta beren hitza bete dute. Ederki bete ere! Laster ikusiko duzue.

Iraide Ansorenaren eta Carlos Sagiren ibilbidea

Benetako bi profesionalez ari gara, herri musika maite dute, eta esperientzia handia dute lan pedagogikoan; izan ere, Musikenen lizentziatuak dira, Donostiako Goi Mailako Musika Eskolan. Biek ala biek adin desberdinetako ikasleekin lan egiten dute egunero; irakasleak dira. Iraidek Eibarko musika eskolan lan egiten du, eta Carlosek, berriz, Amorebietako eta Arratiako eskoletan. Hala ere, haien benetako pasioa Khami musika taldea da. Hantxe jotzen dute biek, eta euskal kultura herrikoia beste musika adierazpen batzuekin elkartzen dute. Une honetan, laster argitaratuko diren hainbat proiektutan murgilduta daude. Haiek esaten duten moduan, “gauza berriak probatzen, horrek motibatzen baikaitu”.

Dinamizatzailea: Naroa Gaintza

Musikaria, abeslaria, irakaslea, feminista eta ama. Horixe guztia da Naroa Gaintza. Produkzio taldearentzat bera da gure Maurizia partikularra, eta pertsona ezin hobea da proiektuaren buru izateko, gazte taldearen dinamizatzaile gisa. Beste era batera esanda, bere gidari espirituala da. Gogotsu zegoen proiektuarekin, eta erakarri egiten zuen Maurizia protagonistatzat hartzen duen dokumental batean parte hartzeak, Maurizia erreferente bat izan baita berarentzat musikari eta, batez ere, emakume gisa. Behin baino gehiagotan esan duen bezala, “belaunaldi gazteenen artean ondarea zabaltzeko aukera paregabea da”. Esperientzia berria erronka handi baterako. Eta gainera, bi haur txikiren ama izanik. Eskerrak eman nahi dizkiogu Naroari bere ahalegin eta dedikazioagatik. Nork esan du familia kontziliazioa erraza denik!

Argazki zuzendaria - Eukeni Arriortua

Eukeni Arriortua da Arratiako bailaran, Mauriziaren sorlekuan, bizi den talde teknikoko kide bakarra. Proiektu berezia izan da berarentzat, baina ardura handiagoa ere sentitu du. Bere lan bakoitzean bezala, esperientziaz eta pasioz egin du aurrera. Bere begirada berezia nabari da film honetako frame bakoitzean.

Ekoizleak - Carlos Iglesias eta Alex Garcia de Vicuña

Carlos Iglesias eta Alex Garcia de Vicuña dira Aire dokumentalaren ekoizleak. Lehen begiratuan, haien ibilbideko beste proiektu bat dirudi, baina ez da horrela. Filmaketa zirraragarrienetako bat izan da, esperientzia zoragarria, dibertigarria eta axolagabe uzten ez zaituen giza arrasto bat uzten duena. Orain, energia berarekin ekingo diote crowdfunding hau aurrera ateratzeko proiektuaren azken faseari.

Marmoka eta Bideografik ekoiztetxeek 10 urte baino gehiagoko esperientzia dute ikus-entzunezkoen arloan:

Marmoka Films

Marmoka Films zinema ekoiztetxe independentea da; Leioan du egoitza. 2011n sortu zuten Gentzane Martinez de Osabak eta Alex García de Vicuñak.

Marmoka Films ekoiztetxeak sormenezko dokumentalak garatzen eta ekoizten ditu. Dokumental horiei oso harrera ona egin diete kritikariek eta nazioarteko jaialdiek, eta nazioartean ere banatu dira.

Ekoizle gisa, Marmoka Films taldearen helburu nagusia dokumental adimentsuak eta sentikorrak ekoiztea da, betiere genero horrek eskaintzen dituen tresna eta bide berriak aztertuz.

Bideografik

Durangoko ekoiztetxea 2007an hasi zen martxan, eta hauek izan ziren sortzaileak: David Maeztu, Eukeni Arriortua, Xabier Zabala eta Carlos Iglesias.

Nazioarteko zinemaldi orokor eta espezializatuetan lortutako 14 sari eta onespen baino gehiago ditu.

Betidanik gustatu izan zaie istorioak kontatzea, eta ez dago dokumentala baino tresna hoberik horretarako. Izan ere, genero horrek benetako jendearen benetako mundu eta istorioetan murgiltzeko aukera ematen du.

Marmoka eta Bideografik ekoiztetxeek esperientzia dute crowdfunding kanpainetan; hain zuzen ere, Verkaminen bidez egin izan dira. Ehunka mezenasen laguntzari esker, aurrera atera dira proiektu hauek: Altsasu, Tetuán eta Gr 99: Los colores del camino.

Crowdfunding kanpaina honetan bildutako dirua filma muntatzeko eta postprodukzioko fasea finantzatzeko erabiliko da. Bidaia zoragarri honen azken txanpan sartu gara, eta 2023ko maiatzean filma estreinatu nahi badugu, azken bultzada hau behar dugu. Aire! dokumentalak Eusko Jaurlaritzaren, EITBren, Euskadiko Kutxaren eta Artea eta Zeberioko Udalen babesa du. Ekoizpen fasean, 25 pertsonak hartu dute parte filmazioan, protagonista gazteen, dinamizatzaileen eta lantalde teknikoaren artean; eta 15 egunez, pertsona horiek guztiak Zeberioko landetxe batean bizi izan dira elkarrekin. Orain arteko gastu horiek gure gain hartu ditugu, baina orain prozesu luze honen azken zatiari aurre egin behar diogu eta, horretarako, zuek guztiok behar zaituztegu. Zure laguntza beharrezkoa da Aire! errealitate bihurtzeko.

Ekoizpen egutegia

Muntaketa eta postprodukzioa 4 edo 5 hilabeteko lana izatera irits daiteke. Aurreikuspen hori kontuan izanda, 2023ko maiatzean filma amaituta egotea kalkulatzen dugu, eta une horretatik aurrera, aurre-estreinaldirako leku eta egun bat pentsatzen hasiko ginateke. Hainbat aukera daude, eta aztertzen ari gara. Aldi berean, nazioarteko zinemaldietan eta merkatuetan filma banatzeko prozesuari ekingo diogu. Bildutako dirua muntaketarako eta postprodukziorako bideratuko dugu.

Sariak 2023ko hirugarren hiruhilekotik aurrera emango dira

Muntaketa: abendua (2022), urtarrila eta otsaila (2023)
Bideoaren postprodukzioa: martxoa (2023)
Audioaren postprodukzioa: apirila (2023)
Filma amaitu: maiatza (2023)
Filmaren estreinaldia: maiatza eta ekaina (2023)
Banaketa: uztailetik aurrera (2023)

Aurre-produkzio fasetik, ahaleginak egin ditugu Aire dokumentalaren inguruko komunitate bat sustatzeko eta sendotzeko. Hori dela eta, lehendabizi, webgune bat sortu genuen, eragiketa gune gisa erabili ahal izateko.

www.airedokumentala.eus webguneak sortzen ditugun komunikazio ekintza guztiak bideratzen ditu, eta komunitateko kide guztiek bertara jo behar dute informazioa eman eta jasotzeko. Garazi Velasco da webgune horren eta crowdfunding kanpainaren arduraduna, eta sare sozial guztiak erabiltzen ditu: Instagram, Twitter eta Facebook, batez ere. Webgune honekin batera, Marmoka eta Bideografik ekoiztetxeen webguneak eta sare sozialak ere lotuta daude.

Zorionez, dokumentalean parte hartu duten 13 gazteen eta haiek sare sozialetan dituzten jarraitzaile guztien konplizitatea dugu. Proiektu honek hainbat musika eskolen laguntza ere izan du: Arratiako musika eskola (Euskal Herria), Esparraguerako musika eskola (Katalunia) eta Teclerreko eskola (Tarragona). Erakundeen arteko harremanak Artea, Zeberio, Esparraguera eta Tarragonako udalek bideratu dituzte.

Gaur egun, Mauriziaren irudia non nahi ageri da euskal gizartean, eta erreferentea da kultur taldeentzat eta elkarteentzat. Ezin ditugu ahaztu Mauriziaren familia eta haien kontaktu sare zabala, kanpaina hau zabaltzeko. Hasieratik izan dugu haien laguntza, eta aliatuak izango dira bidaia zoragarri honetan.

www.airedokumentala.eus
Instagram: @airedokumentala
Twitter: @AIREdokumentala
Facebook:@AIRE Dokumentala
Youtube: @airedikoumentala

www.marmokafilms.com
Instagram: @marmokafilms
Twitter: @marmokafilms
Vimeo: @marmokafilms

www.bideografik.eus
Vimeo: @bideografik
Youtube: @bideografik
Instagram: @bideografik
Twitter: @BIDEOGRAFIK
Facebook: @bideografik

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

12 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Zigor

    Zigor

    más de 1 año

    Mucho éxito!!

  • Miquel Duran

    Miquel Duran

    más de 1 año

    És un projecte collonut!.

  • Aire!

    Aire!
    Egilea

    más de 1 año

    Eskerrik asko danori. Hor goaz... Zuen laguntza behar dugu.. a ver si lo conseguimos entre todas y todos. Pasarlo bien estos días. Eskerrik asko. Moltes gràcies

  • Roser Garrell

    Roser Garrell

    más de 1 año

    Sort! Eskerrik asko per la pel.lícula. Aupa Maurizia!!!!!!!

  • Asier

    Asier

    más de 1 año

    Eskerrik asko Nekane. Aupa Maurizia eta Aire!

  • mriba

    mriba

    más de 1 año

    Sort !!!

  • Nekane Intxaurtza Etxebaria

    Nekane Intxaurtza Etxebaria

    más de 1 año

    Aupa Maurizia eta gora Aire!

  • Aire!

    Aire!
    Egilea

    más de 1 año

    Bon dia. Ha sido una gran experiencia y al final, lo que queda es la amistad. Moltes gràcies

  • Cori

    Cori

    más de 1 año

    L'Oriol, participa en el projecte i ens sembla espectacular la manera com ho han viscut, el que han gaudit i l'amistat i el bon rotllo que hi ha entre tots!!! Ei! endavant que tenim ganes de veure el resultat final!! Moltes gràcies de part dels pares.

  • Aire!

    Aire!
    Egilea

    más de 1 año

    Eskerrik asko. Moltes gràcies. El placer ha sido nuestro. Aire!

#24 / Aire! Zeberion - Aire! a Zeberio - Aire! en Zeberio

Aire! Zeberion

Badaukagu beste data bat konfirmatuta. Datorren abenduaren 17an Aire! Zeberion, Mauriziaren jaioterrian izango da.

Aire! a Zeberio

Una altra data confirmada. El pròxim 17 de decembre Aire! estarà a Zeberio, la localitat natal de Maurizia.

Aire! en Zeberio

Otra fecha confirmada. El próximo 17 de diciembre Aire! estará en Zeberio, la localidad natal de Maurizia

#23 / 🎉Sorpresa! - 🎉Sorpresa! - 🎉¡Sorpresa!

🎉Sorpresa! Hemen daude sariak.

Begira zer iritsi zaigun gaur. Hemen dituzue zuen sariak, berehala prestatuko ditugunak. Poltsak, txapak, kamisetak... Made in Aire!

🎉Sorpresa! Aquí estan les recompenses.

Mireu el que ens ha arribat avui. Aquí teniu les vostres recompenses que prepararem d'immediat. Bosses, xapes, camisetes... Made in Aire!

🎉¡Sorpresa! - Aquí están las recompensas.

Mirad lo que nos ha llegado hoy. Aquí tenéis vuestras recompensas que vamos a preparar inmediatamente. Bolsas, Chapas, camisetas… ¡Made in Aire!

#22 / Zuzenketa! - Correcció! - ¡Corrección!

❗❗Zuzenketa - Data aldaketa❗❗

Aire! filmaren proiekzioa Arteako herrian abenduaren 16an izango da

❗❗Correcció - Canvi de dates ❗❗

La projecció d'Aire! en la localitat de Artea serà el 16 de decembre

❗❗Corrección - Cambio de fechas❗❗

La proyección de Aire! en la localidad de Artea será el 16 de diciembre

#21 / Aire! - Proiekzio datak / Dates de projeccions / Fechas de proyecciones

Baditugu Aire! dokumentalaren proiekzioetarako data batzuk konfirmatuta.🎬 Zinebi festibalean azaroaren 12an egingo den estreinaldiaren ondorengo proiekzioa Artean izango da abenduaren 17an. Adi egon!

Ja tenim més dates confirmades per la projecció d'Aire! 🎬 Després de la inminent estrena a Zinebi el pròxim 12 de novembre, les següent date es el 17 de decembre a Artea. Estigueu antentes i antents!

Ya tenemos más fechas confirmadas para la proyección de Aire! 🎬 Tras el inminente estreno en Zinebi el próximo 12 de noviembre, la siguiente fecha es el 17 de diciembre en Artea. ¡Estad atentas y atentos!

#20 / 🎁 Sariak / Recompenses / Recompensas 🎁

Gogorarazten dizuegu crowdfunding-aren kanpainan parte hartu duzuen mezenas guztien sariak 🎁prestatzen ari garela. Hurrengo egunetan, xehetasun gehiago emango dizkizuegu.

Us recordem que estem preparant les recompenses 🎁 de totes i tots els mecenes que heu participat a la campanya de crowdfunding. En les pròximes dates, us donarem més detalls.

Os recordamos que estamos preparando las recompensas 🎁 de todas y todos los mecenas que habéis participado en la campaña del crowdfunding. En próximas fechas, os daremos más detalles

#19 / Aire! dokumentalaren kartela aurkezten dizuegu / Us presentarem el cartell d'Aire! / Os presentamos el cartel de Aire!

Kaixo guztioi,

Egun hauetan Aire! dokumentalaren estreinaldiari buruzko informazioa emango dizuegu eta filmarekin zerikusia duten beste alderdi batzuk aurreratuko dizkizuegu. Bitartean, Aire! dokumentalaren kartela aurkezten dizuegu. Ea zer iruditzen zaizuen!

Hola a totes i tots

Cada cop estem més aprop d'oferirvos notícies en torn al documental Aire! En les properes dates, us podrem dir algo sobre la tan ansiada estrena. Mentres tan, si que us podem adelantar altres aspectes relacionats amb la pel.lícula. A continuació us presentarem el cartell d'Aire! A veure què us sembla.

Hola a todas y todos

Cada vez estamos más cerca de ofreceros noticias en torno al documental Aire! En próximas fechas, os podremos decir algo sobre el tan ansiado estreno. Mientras tanto, sí que os podemos adelantar otros aspectos relacionados con la película. A continuación, os presentamos el cartel de Aire! A ver qué os parece.

#18 / Aspaldiko! / ¡Cuanto tiempo! / Quant temps!

Hemen jarraitzen dugu. Kobazuloan sartu gara, baina hemen jarraitzen dugu.

Barkamena eskatu nahi dizuegu hilabete hauetan ez agertzeagatik. Muntaketan buru-belarri sartu gara, eta, horretarako, gure ongi-egitearen adibide bat erakutsiko dizuegu. Hemen dituzue Xabi gure muntatzailea, Gentzane zuzendaria eta Alex produkzioan buru-belarri. Proiektua forma hartzen ari da eta pixkanaka data nagusietara hurbiltzen ari gara.

Eta bide batzez gogorarazi nahi dizuegu mezenas guztien sari guztiak irailean emango direla. Datozen egunetan, datu gehiago emango dizkizuegu eskaerak gauzatzeko behar dugun informazio guztia emateko moduari buruz. Berriro ere, mila esker proiektu honetan lagundu duzuen pertsona guztiei.

Seguim aquí. Ens hem ficat a la cova però aquí seguim.

Us volem demanar disculpes per aquestos mesos d'incomparencia "casi obligada" .… gehiago irakurri

#17 / Aurrera goaz! - Anem a davant! - ¡Vamos a delante!

Crowdfunding-kanpainan parte hartu duzuen guztiei. Lehenik eta behin, berriro ere eskerrak eman zuen ekarpenagatik. Zuen laguntzarik gabe, helburu hori ez zen beteko. Eskerrik asko, beste behin.

Gogorarazten dizuegu, halaber, 2023ko irailean emango dizkizuegula sariak. Horretarako, datu batzuk eman behar dizkiguzue:

  • Materiala bidaltzeko helbidea

  • Kredituetan agertuko diren pertsonaren edo pertsonen izen-abizenak

  • Kamiseta bat edukiz gero, taila behar dugu. Kontuan izan eredua Unisex dela.

Une honetan, filma muntatzeko fasean jarraitzen dugu. Datozen egunetan, nobedadeen berri emango dizuegu. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu.

Besterik gabe.

Aire!


A tots i totes les persones que heu participat a la campanya de crowdfunding. En primer lloc, donar-vos un cop més les gràcies per la vostra contribució. Sense la vostra ajuda aquest objectiu no s'hauria complert. Gràcies un cop més.

gehiago irakurri

#16 / Mezenas maiteak / Estimats mecenes / Querid@s mecenas

(

Mezenas maiteak

Berriro eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntzagatik. Zuen laguntzarik gabe, ezinezkoa izango zen. Jakinarazten dizuegu hurrengo egunetan informazio garrantzitsua jasoko duzuela. Gogoratu 2023ko irailera arte itxaron behar duzuela sariak lortzeko. Tarra-tarra.

Bestalde, pelikularen prozesua nola doan azaltzen jarraituko dugu.

Eskerrik asko!


Estimats mecenes.

Us volem donar les gràcues de nou per el vostre suport. Sense la vostra ajuda, no hauria estat possible. Us informarem que en les pròximes dates, rebreu informació relevant. Recordeu que heu d'esperar fins al septembre de 2023 per obtenir les recompences. 

Sense pressa pero sense pausa. 

D'altra banda, us seguirem informant de com va el procés de la pel.lícula. 

Moltes gràcies!


Querid@s mecenas

Os queremos dar las gracias de nuevo por vuestro apoyo.… gehiago irakurri

#15 / Eskerrik Asko! /Moltes gràcies! / ¡Muchas Gracias!

Eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi zuen laguntzagatik. Zuen laguntzarik gabe ezinezkoa izango zen. Datozen egunetan jakinaren gainean edukiko zaituztegu.

Eskerrik asko!

Volem donar-vos les gràcies a totes i tots per el vostre suport. Sense vosaltres no hagues estat possible. Us mantindr informats en proximes dates.

Moltes gràcies!

Queremos daros las gracias a todas y todos por vuestro apoyo. Sin vosotr@s no hubiera sido posible. Os mantendremos informados en próximas fechas.

¡Muchas gracias!

#14 / Presentzia komunikabideetan / Presència en els mitjans de comunicació / Presencia en los medios de comunicación

Aurreko astean hainbat hedabidetan egon ginen. Proiektuari buruz hitz egin ahal izan genuen EiTBn, "Gaur egun" eta "Teleberri" albistegietan. Berria egunkariak erreportaje txiki bat egin zigun eta Herri Irratiak Naroari deitu zion. Gutaz aspertuko zarete.

La setmana passada vam tenir presència en diferents mitjans. Vam poder parlar del projecte en *Eitb, en els informatius “*Gaur *egun” i "*Teleberri". El diari *Berria ens va fer un petit reportatge i *Herri *Irratia entrevist a *Naroa. Us avorrireu de nosotr@s.

La semana pasada tuvimos presencia en diferentes medios. Pudimos hablar del proyecto en Eitb, en los informativos “Gaur egun” y "Teleberri". El diario Berria nos hizo un pequeño reportaje y Herri Irratia entrevisto a Naroa. Os vais a aburrir de nosotr@s.

https://youtu.be/xNyTKHILacg

https://youtu.be/szlPAnMcqfA

#13 / KULTUR SHAREA

Beste argitalpen bat partekatu nahi dugu zuekin. Oraingo honetan Kultursharean. Airea! zarata egiten jarraitzen du

Volem compartir una publicació més amb vosaltr@s. En aquesta ocasió a Kultursharea. Aire! Continua fent soroll!

Queremos compartir otra publicación con vosotr@s. En esta ocasión en Kultursharea. Aire! sigue haciendo ruido

LINK

#11 / Albistea Naiz.eus-en / Notícia a Naiz.eus / Noticia en naiz.eus

Hemen crowdfunding-kanpainari buruzko beste argitalpen bat Naiz-en. Zuekin guztiekin partekatzen dugu

Aquí us enviem una altra publicació en Naiz sobre la campanya de crowdfunding. Ho compartim amb tots vosaltres

Aquí os mandamos otra publicación en Naiz sobre la campaña de crowdfunding. Lo compartimos con todas vosotr@s

LINK

#10 / Hemen duzu Errege oparia! - Aquí tens el teu regal de reis - ¡Aquí tienes tu regalo de Reyes!

Hemen duzu Errege oparia. Oparitu zinema, oparitu kultura... Airea! Maurizian inspiratutako filma

  • Filmaren kamiseta

  • 3 egunez on line ikusteko esteka, estreinatu eta astebetera

  • Zure izena kredituetan, mezenas gisa

  • Filmaren jarraipena, mezenasentzako bakarrik den blog batean, haiek bakarrik ikus ditzaketen argazki eta bideoekin, eta proiektuaren garapenari buruzko informazio zehatza, amaitu arte

Aquí tens el teu regal de reis. Regala cinema, regala cultura... Aire! La pel·lícula inspirada en Maurizia.

  • Samarreta de la pel·lícula

  • Link de visionat 1 setmana després de l'estrena durant 3 dies

  • El teu nom als crèdits com a mecenes

  • Seguiment de la pel·lícula en un blog privat per a mecenes, amb fotos i vídeos exclusius i informació puntual del desenvolupament del projecte fins a la seva conclusió.

Aquí tienes tu regalo de Reyes. Regala cine, regala cultura... Aire! la película inspirada en Maurizia

  • Camiseta de la película

  • Link de visionado 1 semana después del estreno durante 3 días

#09 / Erromeria Zeberion - Romeria en Zeberio - Romería en Zeberio

Uztaileko bizikidetza-astean Zeberion erromeria egitera joan ginen. Eta gainera bat-bateko kontzertua izan genuen Uxuerekin eta Carlos Sagi gure DJ partikularrarekin.

En la setmana de convivència al juny vam marxar de romeria a Zeberio. I a més a més vam tenir un concert improvitzar amb la Uxue i el nostre Dj particular Carlos Sagi.

En la semana de convivencia en Julio nos fuimos de romería en Zeberio. Y además tuvimos un concierto improvisado con Uxue y el nuestro DJ particular Carlos Sagi.

#08 / Elkarrizketa "Begitu" aldizkarian - Entrevista en la revista "Begitu"

Gaur Begitu astekarian Gentzane Martinez de Osaba zuzendariarekin egindako elkarrizketa bat erakutsiko dizuegu.

Avui us mostrem una entrevista realitizada a la directora Gentzane Martínez de Osaba en el semanari Begitu.

Hoy os mostramos una entrevista realizada con la directora Gentzane Martínez de Osaba en el semanario Begitu.

#07 / Aisialdia - Temps d'oci - Tiempo de ocio

Errodajean aisialdiko uneak izaten ditugu. Eguraldi ona aprobetxatuz, Arteako presa txiki batera joan ginen eta txapligua hartu genuen. Zuekin partekatzen ditugu udako egun honetako irudi batzuk.

Vam gaudir de moments d'oci durant el rodatge. Aprofitant el bon temps, vam anar a una petita presa a Artea i ens vam banyar. Compartim amb vosaltres algunes imatges d'aquest dia estiuenc.

Disfrutamos de momentos de ocio durante el rodaje. Aprovechando el buen tiempo, nos fuimos a una pequeña presa en Artea y nos dimos un chapuzón. Compartimos con vosotras algunas imágenes de este día veraniego.

#06 / Miren eta Maite / Miren i Maite / Miren y Maite

Miren eta Maite, Maurziiaren bilobak. Plazer handia izan zen amonaren pasadizoak eta bitxikeriak haiekin partekatzea. Bere etxeko ateak ireki zizkiguten eta Mauriziaren esentzia ezagutu genuen.

Miren i Maite, les nétes de Maurziia. Va ser un plaer compartir-hi amb elles anècdotes i curiositats de la seva àvia. Ens van obrir les portes de casa seva i vam descobrir l'essència de Maurizia.

Miren y Maite, las nietas de Maurizia. Fue un placer compartir con ellas anécdotas y curiosidades de su abuela. Nos abrieron las puertas de su casa y descubrimos la esencia de Maurizia.

#05 / "Mendigoikoa"

Zuekin partekatu nahi ditugu Aire! filmaren errodajean bizitako une asko. Gertaera hunkigarrienetako bat Atxondoko Mendigoikoa Jatetxera egindako bisita izan zen. Ez zegoen astebururik Maurizia panderoarekin falta zenik.

Volem compartir amb vosaltres molts dels moments viscuts durant el rodatge de la pel.lícula Aire!. Un dels capítols més emotius va ser la visita al restaurant Mendigoikoa en la vall d'Atxondo. No hi havia cap de semana on faltes Maurizia amb el seu pandero.

Queremos compartir con vosotr@s muchos de los momentos vividos durante el rodaje de la película Aire!. Uno de los episodios más emotivos fue la visita al Restaurante Mendigoikoa en el valle de Atxondo. No había fin de semana donde faltara Maurizia con su pandero.

#04 / Nor zen Maurizia? - Qui era Maurizia? - ¿Quien era Maurizia? #1

Mauriziak Ugaoko "Hiltze-fabrikan" lan egin zuen. Zeberiotik lanerako joan-etorria kantuz egin ohi zuen. Urte batzuk geroago ezagutu zuenez, ordea, teknika gelan giltzapetuta praktikatzen zuen. Igande arratsaldeetan, isilpean, emakume izateko lanbide zaila aukeratu zuelako. Gaur egun, jakin gabe, Maurizia Aldeiturriaga euskal musika tradizionalaren ikonoa da.


Maurizia va treballar a la "Fábrica de Hilados" d'Ugao. L'anada i la tornada des de Zeberio a la felina la solia fer cantant. Com anys més tard reconeixeria, no obstant, la tècnica la practicava tancada a la seva habitació. Els diumenges per la tarda, en secret, perquè va escollir una professió difícil per ser dona. Avui, sense saber-ho, Maurizia Aldeiturriaga és una icona de la música tradicional basca.


Maurizia trabajó en la "Fábrica de Hilados" de Ugao. La ida… gehiago irakurri

#03 / Eskerrik asko! Moltes gràcies! ¡Muchas gracias!

Mezenas maitea, eskerrak eman nahi dizkizugu Aire! dokumentalen kanpaina parte-hartzeagatik. Espero dugu gure helburua laster lortzea. Beraz, zure senide eta lagunen artean verkami-kanpaina zabaltzen jarraitzera animatzen zaitugu.

Eskerrik asko zure laguntza eta konfiantzagatik.

AIRE taldearen besarkada handi bat!


Estimat mecenes, volem agrair-te la teva participació en la campanya del documental Aire!. Esperem aconseguir aviat l’objectiu. Així que t'animem que ens ajudis a continuar difonent la campanya de verkami entre els teus familiars i amics.

Moltes gràcies pel teu suport i confiança.

Una forta abraçada de l'equip d'AIRE!


Querido mecenas, queremos agradecerte tu participación en la campaña del documental Aire!. esperamos conseguir pronto el objetivo. Así que, te animamos a que nos ayudes a seguir difundiendo la campaña de verkami entre tus familiares y amigos.

Muchas gracias por tu apoyo y confianza.

Un fuerte abrazo del equipo de AIRE!

#02 / Zorionak eta urte berri on! - Bon Nadal i Feliç Any Nou! - ¡Felices fiestas y feliz año nuevo!

Partehartzaile gurztioi jai zoriontsuak opa nahi dizkizuegu eta gogoratu Verkamiko Aire! kanpainarekin jarraitzen dugula. Besarkada bat guztioi!

Us volem desitjar a tots i totes unes bones festes, i recordeu que seguim amb la campanya d’Aire! a Verkami. Una abraçada a tothom!

Os queremos desear a todas y todos los mecenas unas felices fiestas y recordad que seguimos con la campaña de Aire! en Verkami. ¡Un abrazo a todas y todos!

#01 / Kaixo Aire!-ren mezenasak! - Hola mecenes d’Aire! - Hola mecenas de Aire!

Atzo berriro elkartzeko egun bat izan zen. Duyrangoko Azokan egin genuen aurkezpena, lantaldearen zati handi bat agurtzeko aprobetxatu genuen.

Harrera ezin hobea izan genuen Zugaza zineman eta filmearen Teaser labur bat aurkeztu genuen, badakigu gauza gutxi izan zela. Horrez gain,Crowfunding kanpaina bat martxan jarri genuen eta noloa ez musikak ere bere espazioa izan zuen.

Jarraian atzoko giroa isladatzen duen materiala uzten dizuegu zuen gozamenerako.

Ahir fou un dia de retrobades. Aprofitem la presentació del projecte Aire! A la fira de Durango per saludar a gran part de l’equip.

Vam tenir una acollida molt agradable al cinema Zugaza. Us presentem un breu teaser de la pel.lícula i ja sabem que va ser poca cosa.

A més a més, ahir mateix vam començar la campamya de Crowfunding. I com no podia ser d’altra manera, no va faltar la música.

Aquí teniu el material que il.lustra el dia d’ahir.

gehiago irakurri

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika