Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

XV. mendeko "Bereterretxeren Kanthoria" baladan oinarritutako irudidun liburua

Erdi Aroko banderizoen arteko borrokei buruzko "Bereterretxeren Noblezia /La Nobleza de Bereterretxe" irudidun liburuaren argitalpena

bego alabazan

Nork sortutako proiektua

Non sortua

0
segundoak
79
Ekarpenak
2.685€
6.700€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

"Kontadazu ba..."

Ba beitu, XV. mendeko "Bereterretxeren Kanthoria"baladan oinarria eta arnasa hartzen duen "Bereterretxeren Noblezia"/"La Nobleza de Bereterretxe" liburua berrikusi, gaztelerarako itzulpena egin eta berralgitalpena bideratu nahi dudala, eta nahiko nuke bai paperean eta baita formatu digitalean ere argitaratzea.

Ah, baina liburu hau aurretik zegoen?

Bai eta ez, 40 aleko inpresio-froga egin nuen duela 4 urte eta orain formatu duin batean argitaratzeko azken bultzada eman nahi diot, zure laguntzaz.

Aurreko liburua
Aurreko liburua

Ea ba, kontadazu… Zertan datza?

Dakizunez, urteak dira ahalegin handiz euskal kulturaren sustraiak berreskuratzeko lan handia egiten ari dela, beraien arteko batzuk oraindik gaur egun hunkitzen gaituzten aspaldiko abesti eta baladetan errotuta daudela.

Ez dugu ahaztu behar mendetan euskal kultura ahozkoa izan zela, idatzia izan baino lehen.

Nik ere, urtetan ipuinak han-hemen kontatzen ibili eta gero, sentitu nuen Zuberoatik heltzen zaigun "Bereterretxeren kanthoria" baladak kontatzen digun istoria zabaltzeko gogoa eta, honela, 2008an estreinatu nuen BilboRock-en izenburu bereko helduentzako aho-narrazio saioa... eta hau da argitaratzeko proposatzen dizudan liburuaren jatorria.

Saioak joan, saioak etorri, paperean islatu nahi izan nuen saio honetan ahoz kontatzen eta kantatzen nuena, eta 2014an nire kabuz kopuru oso txikia inprimatu nuen.

Orain crowfoundig-ak ematen digun aukera aprobetxatu nahi dut dudan ilusioa betetzeko: "Bereterretxeren noblezia" liburua euskaraz eta gazteleraz argitaratuta ikustea eta merezi duen bezala zabaltzea hainbeste hunkitzen nauen istorioa ezagutarazteko.

Eta zergatik iruditzen zaizu hain interesgarria balada hau?

Ba uste dudalako bere musika nahiko ezaguna izan arren, kontatzen duen istorioa oso ezezaguna delako eta ezagutzeak merezi duela; hori bai, liburuan balada honen neure interpretazioa egiten dut, bere estiloagatik eta hain antzinakoa izanda, azaldu gabeko tarteak dauzkalako, nik neure modura bete ditudanak.

Ezpeldoiko baserriaren ondoan dagoen oroit-harria; ea aurkitzen duzun
Ezpeldoiko baserriaren ondoan dagoen oroit-harria; ea aurkitzen duzun

Balada honek XV. Mendeko Zuberoa aldeko lurraldeetara eramaten gaitu eta bere bertsoak mendetan ahoz aho transmititu izan dira, herriaren bidez eta gaur egun Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Ganbaran, Kanthoria eta Kalakan bezalako kantari famatuen ahotsetan ere.

Euskal Herriko Erdi Aroaren azken garaian eman ziren Banderizoen arteko gudez kontatzen digu, zintzotasun handiko gizonez, nobleziarik gabeko nobleez, seme hilengatik negar egiten duten amez, justiziaren beharraz eta baita borroken injustiziaz ere...

Itxura ona dauka, eta nolakoa izango da liburu hau?

Liburua lau zutabetan gorpuztu dut, nire lau "aurpegi" desberdin islatzen:
nire ipuin-kontalariaren aldea lehen zutabeko testuan agertzen da, XV. Mendeko Zuberoako balada honen bertsoetan arnasa hartuta nire buruan lotu dudan istorioa kontatzen.
Bigarrenez, nire alde abeslaria aurreko testuaren ondoan dagoen baladaren bertsoetan agertzen da, etengabe buruan jira eta bira dauzkadanak eta ahozko saioan jendearekin batera abesten dudana, gitarraz lagunduta.

Liburuaren hasieran, oinarri hartu ditudan bertso idatziekin batera, nire abestiaren grabaziorako lotura jarri dut irakurri eta entzun ahal izateko.
Hirugarrenez, nire barneko margolaria ere agertzen da bertan azaltzen diren irudi ederretan, aspaldiko “itsuen muralen” modura istorioa atontzen dutenak.

liburuaren lehen orrialdea
liburuaren lehen orrialdea

Laugarrenez, euskara maite duen **ikertzaileren aldea **ere agertzen da liburuaren azken zatian dauden gehigarrietan: bertan azaltzen saiatu naiz kontatutako istorioa hobeto ulertzeko honen marko historiko eta linguistikoaren zenbait puntu azaltzen.

liburuaren eranskinak
liburuaren eranskinak

Bi liburu izango dira, bat guztiz euskeraz eta bestea bertsoak eta narrazioa gazteleraz daukana.

• Formatua: 210 x 210 mm. (laukia)
• 56 orri
• Barruko papera: hezur-koloreko papera, 170 grko testura.
• 4+0 tintez inprimatutako azala, 300 gr.ko kartulina grafikoan. Disdirarik gabeko plastifikazioa aurpegi balkarretik, 10 zm.ko azal-hegalekin.
• Azalako: 150 gr.ko Oikos
• Barruko tintak: 4+4
• Pur kolaz fresatutako koadernaketa

Liburuan "Bereterretxeren Khantoria" baladaren bertsoak entzuteko lotura agertzen da ere, neuk kantatuta gitarraren laguntzaz... lehenengoz Munduan!!

"Ba bai, irakurri nahiko nuke, bai, baina... zergatik behar duzu nire diru-laguntza?

Lehenego eta behin, bihotz-biotzez eskertuko nizulako. Zu bezelako jendearen laguntzaz bakarrik bete ahal izango dudalako nire ametsa: duela hainbeste laguntzen nauen istorio eta bertso hauek dauzkan libruru hau nire eskuen artean sentitzea.

Honez gain, liburudendatara heldu baino lehenago izango duzulako.

Zuzenean eskuan ematea nahiko nuke (ez bazaitut orindik ezagutzen, elkarrekin pixkat hitz egitea oso atsegina izango zen niretzat) edota ohiko postaz bidaliko nizuke (Estatuaren barruan bizi bazara).

Gainera, posta elektronikoz jasoko duzu "Bereterretxeren Noblezia" liburu honen oinarria den helduentzako aho-narrazio saioara joateko gonbidapena. Bi saio egingo ditut: bat euskeraz eta bestea gazteleraz.

Bilbo Zaharra eusklategian 2010ean bideratu nuen saioa

Eta badakizu ere zure laguntzaren arabera sari desberdinak izan ahal dituzula: liburuan zure laguntza eskertzea, edo liburua nahi duzun tokira bidaltzea, edo irudi ederra, liburua-digitala, gaur egun oraindik gertakizunaren tokian dagoen oroit-harrairen kopia bat... Zuk aukeratu.

...eta... zer egingo duzu nire ekarpenareklin?

Dakizunez, kalkulatu dut 6.700 € beharko dudala, honetarako erabiliko dudana:

  • Testuen berrikusketa, zuzenketa eta itzulpena 500€

  • Diseinu eta maketazioa 500€

  • Inprenta 3.243 € + % 4 BEZa

  • ISBN (legezko kodea) 45 € * 2= 90 €

  • Abestiaren grabaketa 90 €

  • Diru-laguntzaileentzako sariak:
    DINA3 irudiak 100 €
    Harri itxurako oroit-harriak 200 €
    Postaz igorpen-gastuak (Estatu barruan)

  • Zergak, Verkamirako komisioa, txartela-ordainketak

"Oso ondo, ados nago. Azaldu nola doan Verkami hau”

Oso erraza da. Aukeratzen duzu nahiago duzun sari eta ekarpena hemen ondoan, eskuinaldean duzun menuan.

40 egun dauzkat helburua lortzeko. Lortzen badut, zure ekarpena gauzatuko da eman duzun banku-txartelaren bidez.

Dena prest daukadanean, zure saria helaraziko dizut hilabete baten epearen barruan, bai ohiko postaz, bai eskura emanda.

Aurretik aipatu dizut iada liburu honen jatorria den "Bereterretxeren Kanthoria" helduentzako ahozko narrazio-saio bi eskeiniko ditudala, bat euskeraz eta bestea gazteleraz, oraindik zehazteko dagoen toki eta egunean. Horretarako gonbidapena bidaliko dizut.

Saio honetan eskura eman ahalko dizut zure saria besarkada batekin.

OSO GARRANTZITSUA: Ekarpenek Estatu barruko bidalketak suposatzen dituzte (besterik esaten ez bada).

Estatutik kanpoko igorpena behar izanez gero, zure ekarpenari 10€ gehitu behar diozu nazioarteko bidalketarako.

"Zer egingo duzu oinarrizko helburua gainditzen duzuenean?"

Hasierako helburua baino diru-kopuru handiagoa lortzen badut ordaindu ahalko nuke azal gogorreko edizioa, askoz hobeto geratzen dena baina asko garestitzen dena (4.000 € inprenta).

"Eta dirurik gabeko beste modu batez lagundu nahi bazaitut?"

Laguntza beti da eskertzekoa, noski!

Eskertuko nizuna zera izango zen: Verkami proiektu honen berria zabaltzen laguntzea, mezenas-txiki gehiago lortu ahal izateko. Gonbidatu zure lagunak sari bat lortzera eta "Bereterretxeren Noblezia"/"La Nobleza de Bereterretxe" proiektua aupatzera. Zure sareetatik zabaldu.

Eta mila mila eskerrrrrr!!

Ez badut zerbait ulertzen, galdetu ahal dizut?

Noski! Idfatzi ahal didazu orrialde hone bukaeran dagoen Gaalderak eta Erantzunak sailaren bidez edo, nahiago baduzu, neuri zuzenean idatzita [email protected]

“Non aurkitu ahal dut zuri buruzko informazio gehiago nire lagunek zu ezagutzeko?”

Ba Alabazan web orrialdean, nire Facebook-eko profilean, “Bereterretxeren Noblezia” Verkamiko proiektuaren web-ean.

Dena den, kontatu ahal diezu Bego Alabazan, nire ipùin-kontalari izenaz deitzea gustuko dudala, N.A.N.ean agertzen denaz baino (Mª Begoña Gómez Abrisqueta).

Ipuin-kontalaritzan 1996an hasi nintzela “Kandelen Argipean” taldean eta 2011an Ahozko Narrazioan diharduen Alabazan Kooperatiba Txikia sortzen lagundu nuela ipuinen inguruko jarduera desberdinetan jarraituz: txiki eta handientzako ipuin-saioak sortu eta bideratzeaz gain, ipuinak-sortzeko tailerrak ematen, Ipuin-jaialdien antolaketan, mintzaldietan ere aritzen...

Azaldu ahal diezu 2008an “Bereterretxeren Khantoria” euskerazko helduentzako ipuin-saioa plazaratu nuela betidanik nirekin batera zihoan balada honek kontatzen eta kantatzen zidana ulertu nahian.

2012 aldera ahoz elkarbanatzen nuen hau paperean islatzeko barneko beharra sentitu nuela eta horretarako bildutako material guztia ordenatu eta osatzen joan nintzela argitaratu nahi dudan liburu hau osatu arte.

Kontaiezu zuen laguntzarekin argitaratu nahi dudan liburu hau sormen-prozesu luze eta entretenigarri honen emaitza dela.

+Info

Gure web
Nire Facebook-a
LinkedIn

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

15 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Estudio 14

    Estudio 14

    más de 5 años

    Mucha suerte

  • Silvia Rubio

    Silvia Rubio

    más de 5 años

    Muxu erraldoia!

  • Silvia Rubio

    Silvia Rubio

    más de 5 años

    Muxu erraldoia!

  • bego alabazan

    bego alabazan
    Egilea

    más de 5 años

    Gracias majos por vuestras flores.A ver si lo conseguimos.

  • Ricardo Fernández Begué

    Ricardo Fernández Begué

    más de 5 años

    Un placer Bego. Una iniciativa preciosa. Estoy de acuerdo en la versión de Martintxu pero la tuya no va a la zaga

  • pantxi

    pantxi

    más de 5 años

    Bego!! Fátima y Patxi te apoyamos también. ¡¡Qué proyecto más chulo!!

  • bego alabazan

    bego alabazan
    Egilea

    más de 5 años

    Eskerrik asko Maite! ea lortzen dugun eta ikusten zaitudan berriro zuzenean emateko.

  • Maite Zornotza

    Maite Zornotza

    más de 5 años

    Animo Bego! Aurrera!

  • bego alabazan

    bego alabazan
    Egilea

    más de 5 años

    ¡ Thanks a million!!! Nos vemos

  • Rebecca

    Rebecca

    más de 5 años

    Best of luck Guapa!!

#19 / Iturriak - Fuentes

Bereterretxeren baladari buruzko dokumentazio bila liburuetan, Internet-ean, DVD-tan, CD-tan eta baita Unibertsitateko apunteetan ere.

Hemen duzue gainezka dauzkadan Baladen kutxan gordetzen dudana. Liburu asko falta zaizkit, dokumentatu eta gero utzi behar izan ditudanak. Euskal Ahozko Literaturari buruzko hainbat liburu, fotokopiatutako artikuluak, internetetik ere lortutakoak, DVD-ak, CD-ak... baita Euskal Filologia egin nuen garaiko apunteak ere!

Izan ditudan iturri guztien zerrenda liburuan aurkitu ahalko duzue.

Documentándome sobre la balada de Bereterretxe en libros, Internet, DVDs, CDs y apuntes de la Universidad

Aquí tenéis el contenido de mi caja de Baladas, que la tengo a rebosar. Faltan muchos libros en los que me he documentado pero que no he conservado. Libros sobre literatura oral vasca, artículos fotocopiados o encontrados en Internet, DVDs, CDs... hasta los apuntes de la Uni, de cuando estudié Filología Vasca!

gehiago irakurri

#18 / Nor da Margarita? ¿Quién es Margarita?

Margarita: baladak esaten digunez, Ezpeldoiko alaba da, besterik ez.

Ikertzaile batzuen ustetan Bereterretxeren bikotekidea zen eta Konteak bera ere lortu nahi zuenez, hortik sortu zen gure protagonista hiltzeko arrazoia.

Liburu honen idazlearen ustea bestelakoa da; emakume jakituna den sorginaren papera eman nahi izan dio, garai hartako sorgintza agertzeko eta kristautasunaren aurreko sinismenen fantasiaz baliatzeko.

Según nos cuenta la balada, es hija del caserío de Ezpeldoi, nada más.

Según algunos estudiosos, a pesar de ser la pareja de Bereterretxe, el Conde también la pretendía, de ahí la razón por la que quiso matar a nuestro protagonista.

La teoría de la autora de este libro es otra: le ha querido dar un rol de bruja, mujer sabia, para reflejar la brujería de aquella época y la fantasía de las creencias previas al cristianismo.

#17 / Nor zen Bereterretxe? ¿Quién fue Bereterretxe?

Ez dago inongo dokumentaziorik balada honen protagonistari buruz, denak susmoak eta interpretazioak dira.

Niretzat argi dago herri xumearen pertsonaia ez zela, eta bai jauntxo bat, noble ez oso nagusia baina garaia hartan zeuden Agramondar eta Beaumondar buruzagien arteko gatazken arteko batean garrantzia zuena.

Bereterretxe izena baino, abizena da edo, hobe esanda, sendiaren etxearena, “etxea” zentzu zabalean ulertuta, ondasun guztiak adierazten.

Baladan ez da aitarik aipatzen baina bai ama, Mari Santz; honegatik suposatu dut umezurtza zela eta, ondorioz, Agramondarren bandokoa zen bere sendiaren ondasun guztien ardurapean geratu egin behar izan zela.

No hay ninguna documentación sobre el protagonista de esta balada, todas son conjeturas e interpretaciones.

Para mí… gehiago irakurri

#16 / Nor zen Jaun Kuntia? ¿Quién era el Señor Conde?

Jaun Kuntia: Jean de Jaurgainen ustetan(1) Luis de Beaumont da balada honetan agertzen zaigun Jaun Kuntia, Leríngo lehen kondea zena eta Maule hiriko alkatea 1434tik aurrera.

1425ean Carlos III erregearen isil-alaba zen Nafarroako Juanarekin ezkondu zen. Beaumondarren buruzagia zena, Agramondarren betiko etsaiak.

Historiagileek esaten dutenez, 1464an hil zen Madrilen eta ordutik Nafarroako erregea zen Juan IIak berari buruz esan zuen: “...en Madrid acabó sus infames días como traidor y rebelde fechose vasallo del Rey don Enrique”.

Ez du ematen oso maitatutua zenik.

(1) Quelques légendes poétiques du pays de Soule y en Traditions Basques.

Ligugé (Viena), 1899

El Señor Conde: en opinión de Jean de Jaurgain(1) el Señor Conde que aparece en esta balada es Luis de Beaumont, Conde de Lerin y alcalde de Mauleon a partir de 1434.

En 1425 se casó con la hija bastarda del rey Carlos III y era el superior de los Beamonteses, eternos rivales de los Agramonteses.

gehiago irakurri

#15 / Papera aukeratzen - Eligiendo papel

Hemen nago paper tipo desberdinak begiratzen (eta ukitzen ere) liburua argitaratzeko. Zenbat dauden!! Hasieran denek ematen dute antzekoak baina, ezta pentsatu ere! Inprimatze-frogetan bai ikusten dela argi beraien arteko desberdintasuna.

Zein da gehien gustatzen zaizuna?

Oso jatorrak Printhaues-ekoak, oso ondo zaintzen dituzte bezeroak.

Aquí estoy mirando (y tocando) diferentes tipos de papel para editar el libro. ¡Cuanta variedad! A principio parecen todos iguales pero ¡qué va! En las pruebas de impresión sí que se ve muy bien la diferencia. ¿Cuál es el que más te gusta?

Muy majo el personal de Printhaus; cuidan muy bien al cliente.

#14 / Bereterretxeren Estela

Hau da liburuan kontatzen dudan istorioa gogorarazten digun oroit-harriaren erreprodukzioak egiteko modelatu dudana, oraindik gaur egun Zuberoako Ezpeldoia baserriaren ondoan irauten duena.

Airean sikatzen den buztinean egin dut gero silikonazko moldea egin eta kopiak eskaiolan egiteko asmoz, harri itxurako amaierarekin.

Atsegina da berriro modelatzea. Moldeena berria izango da niretzat, baina eskerrak beti norbait laguntzeko prest dagoela. Eskerrik asko, Monika!

Esta es la estela que he modelado para realizar la reproducción de la que recuerda la historia que cuento en el libro y que todavía permanece junto al baserri Ezpeldoia, en Zuberoa.

La he realizado en una arcilla natural que endurece al aire para luego hacer moldes de silicona y hacer las copias en escayola con acabado de imitación a piedra. Es agradable retomar el modelado. Lo de los moldes va a ser nuevo para mí. Menos mal que siempre hay alguien dispuesto a ayudar. ¡Eskerrik asko asko, Monika!

#13 / Bereterretxe con Viola Serra

Estos son algunos de los ejercicios para calentar la voz (o para echar risas).

Siempre he cantado la balada de Bereterretxe por puro instinto, sin tener ni idea de cómo cantar, como me salía... y ahora, a mis añazos, he empezado a tomar clases de canto para disfrutar aún más cantándola. Voy una vez a la semana a aprender a cantar con Viola Serra, una profe italiana maravillosa que me anima mucho con sus "¡Bravísimo!".

#12 / Bereterretxe Viola Serrarekin

Hauek dira ahotsa berotzeko (edo barreak botatzeko ere) egiten ditudan ariketa batzuk.

Beti abestu izan dut Bereterretxeren balada senaz, gehiegi pentsatu gabe, jakin gabe nola abestu, ateratzen zen bezala… eta orain, urte bilduma ederrarekin, eskolak hartzen hasi naiz abesteaz oraindik gehiago gozatzeko. Astean behin joaten naiz italiarra den Viola Serra izeneko irakasle ederrarekin, asko aupatzen nauena bere "¡Bravísimo!" hitzekin.

#11 / Bereterretxe Bilboko Hika Ateneoan - Bereterretxe en el Hika Ateneo de Bilbao

Ahozko narrazio Saioa Verkami-crowfounding proiektuaren aurkezpenerako

Jakingo duzuenez, egun hauetan ilusioz bete-beteta nabil: nire eskuen artean izan nahiko nukeelako “Bereterretxeren Noblezia” liburua, koloretan eta hitzez bete-beteta argitaratuta, merezi duen bezala.

Inoiz galdetu didate noiztik nabilen istorio honekin jiraka eta biraka. Egia esan, nik uste betidanik. Hori eta askoz gehiago kontatuko dizuet saio honetan.

https://www.facebook.com/events/466564527081525/

Sesión de narración oral para la presentación del proyecto Verkami-crowdfoundig.

Como sabéis, ando estos días llena llenita de una ilusión: la de ver y sentir en mis manos el libro “La Nobleza de Bereterretxe” publicado, a todo color y a toda letra.

Es ésta una música y una historia que me acompaña desde siempre. Eso y mucho más os contaré y cantaré en esta sesión.

https://www.facebook.com/events/253210265589518/

#10 / Bereterretxe Maiatzaren Biko azokatxoan - Bereterretxe en el mercadillo de Dos de Mayo

Larunbat honetan, lehen larunbat guztietan bezala, nire kaleko, Maiatzaren Biko, azokatxoa izango da. Oraingoan ni ere ziango naiz nire arropalisatzekotaularen gaineko postutxuarekin nire "Bereterretxeren Noblezia" Verkami proiektua aurkezteko hurbiltzen diren guztiei. Irudiak, oroit-harriak, liburuak, ordenagoaila eta lisagailue ere jeitsiko ditut (denbora aprobetzatzeko, aukera baldin badago). Ea non aurkitzen dudan txokotxuren bat....

Este sábado por la mañana en el rastro de mi calle, Dos de Mayo, pondré mi puestito sobre la tabla de planchar para presentar mi proyecto de "La Nobleza de Bereterretxe" a toda persona que tenga a bien acercarse. Con ilustraciones, estelas, libros, ordenador y plancha (para aprovechar el tiempo). A ver dónde me hacen un huecooooo.....

#09 / Hau da 2014ko urri aldean gure blogean harro-harro partekatu nuen erreseina

*"Gaur bertan jaso dut “Bereterretxeren Noblezia” liburuaren azken aleak, neuk argitaratuta daudenak eta oso harro naukatenak.

Bertan kontatzen dudan istorioak nire buruaren lau aldez hitz egiten du: nire ipuin-kontalari-aldea lehen zutabean agertzen den testuan agertzen da, XVI. Mendeko Zuberoako balada honen bertsoetan arnasa hartu duena, bestalde, nire alde abeslaria aurreko testuaren ondoan dagoen baladaren bertsoetan agertzen da, etengabe buruan jira eta bira dauzkadanak; hirugarrenez, nire barneko margolaria ere agertzen da bertan azaltzen diren irudi ederretan, hauek ere “Bereterretxeren Kanthoria” izenburuko ahozko-narrazio saioan ere erabiltzen ditudanak baina bere power-point bertsioan, eta, amaitzeko, nire ikertzaile aldea liburuaren azken zatian dauden gehigarriez azaltzen dudalako kontatutako istorioa hobeto ulertzekoak bere marko historiko eta linguistikoaren zenbait puntu azalduz.

Liburua oso osorik euskaraz dago idatzita baina gaztelerarako itzulpena martxan ago.

gehiago irakurri

#08 / Esta es la reseña que, llena de orgullo, compartí en nuestro blog allá por octubre de 2014

*“Hoy mismo he recogido los libros de la nueva tirada del libro "Bereterretxeren Noblezia" que he autoeditado y del que estoy muy orgullosa.

La historia que cuento en él me retrata en cuatro facetas: mi perfil cuentacuentos en la columna donde se narra la historia inspirada en la antigua balada suletina del S.XVI., mi lado cantor en los versos de la balada que se me canta en la cabeza , en mi cara de ilustradora, en los dibujos tan preciosos que lo cuentan en imágenes y con los que he elaborado también un gran " mural de ciego", que en su versión power-point utilizo en la sesión de narración oral "Bereterretxeren Kanthoria" y, finalmente, en mi lado de investigadora en los anexos en los que analizo el contexto histórico y lingüístico para mejor entender la historia narrada.

El libro está íntegramente en euskera pero la traducción al castellano está ya en marcha.

gehiago irakurri

#07 / Bereterretxeren baladaren musikaren hainbat bertsioez

Urtetan Bereterretxeren baladaren bertsio ezagunenak eta ia bakarrak Mikel Laboa, Benito Lertxundi edo Ganbaran-enak izan ziren.

Mikel Laboa


Benito Lertxundi

Gaur egun musika hau berpizten ari deneko inpresioa daukat hainbat abeslarik berreskuratu eta bakoitzak bere bertsioa eskaintzen duelako: Khantoria, Kalakan, rap-estiloko bertsioa, Lucien "Joa" Larraus berarena ere, Bereterretxeren pastoralean pertsonaia honen azalean sartzen dena…

Khantoria

Kalakan
https://www.eitb.eus/eu/gaztea/musika-online/3117800/kalakan-bereterretxen-kantorea/

Lucien "Joa" Larraus

Baina primerako abeslari guzti hauen lana txalotu arren, niretzat bertsiorik ederrena gure Martintxurena da eta izango da. Nola abesten zuen bost urte zeuzkala! Hunkitzen nau entzuteak emozioan irribarrea iruditzen didalako.

#06 / Sobre las muchas versiones de la música de la balada de Bereterretxe

Durante muchos años las únicas versiones de la balada de Bereterretxe que se escuchaban fueron la de Mikel Laboa, Benito Lertxundi y Ganbaran.

Mikel Laboa


Benito Lertxundi

Hoy en día noto un resurgir de esta música que no deja de sorprenderme. Cada vez hay más versiones de esta balada en cantantes actuales como el grupo Khantoria, Kalakan, hay hasta una versión de rap, la de Lucien "Joa" Larraus, que encarnaba al propio Bereterretxe en su pastoral...

Khantoria

Kalakan
https://www.eitb.eus/eu/gaztea/musika-online/3117800/kalakan-bereterretxen-kantorea/

Lucien "Joa" Larraus

Sin embargo, con todo mi reconocimiento a estos muchos grandes cantantes, me quedo con la de mi Martintxu. ¡Cómo la cantaba con 5 años! Me encanta escucharla porque me dibuja una sonrisa en la emoción.

#05 / Bilbo Hiria Irratian eta Onda Vascan izan nintzen atzo, hilak 15, mezenas-en bila

Atzo, behar dudan diru-kopurua lortzeko epea bukatzeko 33 egun geratzen direlarik, irratietara joateko aukera luzatu zidaten Bilbao Hiria Irratiko Ane Zabalak eta Onda Vasca-ko Kike Alonsok.

Mila esker bioi proiektu hau zabaltzeko beta emateagatik.

Hemen dauzkazue elkarrizketetarako loturak, Verkami-an idatzita dagoena labur-labur entzun nahi baduzue.

Bilbo Hiria Irratia, Ane Zabalarekin

Atsalde Pasa, Kike Alonso eta Begoña Jimenezekin

#04 / Liburuan agertzen diren irudien lehen zirriborroak

Hemen dauzkazue duela 9 urte bano gehiago egin nituen zirriborro batzuk, balada hau kontatu eta kantatzeko nahi nuen itsuen horma-irudia egiteko ideiari bueltaka hasi nintzaionean.

Nahiz eta gehienak zuri-beltzean egon, nik margotu nahi izan nuen.

Han-hemendik aurkitu nituen Erdi Aroko irudietatik hartu nuen inspirazioa, irudiak marra lodiz egindakoak egitea erabaki nuen, bolumen gutxiko figurak, zurrunak.

Ordenagailu pasatzea nahi izan nuen irudiekin jolastu ahal izateko, eskalekin, konposizio desberdinak egiteko, formatu desberdinetan inprimatzeko...

Eta horrela, horma-irudiaz gain, karaoke eta guzti zuen power-point-a ere egin nuen, saioan erabiltzeko,... eta baita orain argitaratu nahi dudan liburua ere.

Hurrengo bueltarako ea eskuz eta beltzez margotzen dudan horma-irudia izara handi batean, aspaldiko itsu trobalariek bezalaxe.

#03 / Primeros bocetos de las ilustraciones que aparecen en el libro

Os enseño los bocetos que hice en su día, hace más de 9 años, cuando comencé a darle vueltas a la idea de realizar un mural de ciego para cobrar y cantar está balada.

Aunque la mayoría solían ser en blanco y negro, quise colorearlo.

Me inspiré en ilustraciones medievales que encontré por aquí y por allá, de trazos gruesos, figuras con poco volumen, un poco rígidas.

Preferí pasarlas al ordenador para poder jugar con los dibujos, las escalas, a hacer composiciones, para poder imprimirlo en diferentes formatos…

Y así, hice el mural, hice un power-point con karaoke y todo para la sesión... e hice el libro que ahora quiero editar.

Para la siguiente vuelta, a ver si me curro un mural a mano en negro sobre paño blanco, como los ciegos trovadores de antaño.

#02 / 2009an Bereterretxeren bila egin geunen Andozerako bidaia

2009 urtearen udazkenean "dena gertatu zeneko" lekua ezagutzera joan ginen.

Bidean behe lainoari oihu egin genion Bereterretxeri deika, bere erantzunaren zain.

Lehenengoz Larrau herrira joan ginen eta bertan Jean Pierre aurkitu genuen eta , nola ez!, Bereterretxeren istorioa ezagutu eta primeran kantatzen zuena.

Berak azaldu zigun Ezpeldoira heltzeko bidea.

Eta haraino heldu ginen, isiltasuna ia entzuten zen parajera, ardien ezkilen soinu-sipristinak, besterik ez, zelaien berdea, behe-lainoa...

Ezpeldoiko baserriak bere jatorrizko tankera XIX. Mendean galdu arren, oraindik mantentzen du bere aspaldiko haritza ondoan, gertatutakoaren lekuko eta errepidearen bestaldean, belarraren berdeak ia ezkutatuta, oroit-harri isila baina gertatutakoa kontatzen jarraitzen diona bertaratzen denari.

Barnean grabatutako bisita ederra benetan; ea inoiz errepikatzen dugun.

#01 / Viaje a Andoz en busca de Bereterretxe, allá por 2009

Fue en otoño de 2009 cuando nos animamos a ir a conocer el "lugar donde todo ocurrió".

De camino paramos a gritarte a la niebla: “Bereterretxeeeee!” a ver si nos respondía.

Llegamos al pueblo de Larrau y allí encontramos a Jean Pierre, un vecino que, ¡cómo no!, se sabía la historia de Bereterretxe y ¡cómo la cantaba!.

Él nos indicó el camino a seguir para llegar a Ezpeldoi.

Y allí llegamos, un lugar donde casi se escuchaba el silencio apenas salpicado por los cencerros de las ovejas, el verde de los campos, la niebla baja...

El baserri de Ezpeldoia que perdió su distribución original en la remodelación que hicieron en XIX, pero todavía conserva junto a él el enorme roble, testigo de lo ocurrido y ,cerca de allí, al otro lado de la carretera, escondida entre la hierba, la estela conmemorativa, silenciosa también pero que nos sigue contando lo que ocurrió.

Una visita preciosa que se me ha quedado grabada y que espero repetir.

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika