Gezurra dirudi, baina hala da. Dena prest daukagu Pikara Magazine-ren paperezko laugarren edizioa plazaratzeko! 2010.an, pikaramagazine.com jaio zenean, esango baziguten paperezko urtekari bat argitaratuko genuela... ez genuke sinistuko! Guk amestu ahal genuena baino askoz ere hunkigarria bihurtu da proiektu hau. Eskerrik asko guztioi bidai liluragarri honetan gure alboan egoteagatik.
Kazetari feministok gure gela propioa behar genuen, gertatzen dena zergatik gertatzen den ulertzeko begirada duen informazioa sortzeko: feminismo intersekzionala, hedabide tradizionaletatik kanpo geratzen diren pertsona oro aintzat hartzen duena. Emakumeok gabe ez dago demokrazioarik ezta kalitatezko prentsarik; feminismorik gabe ez dago aldaketa sozialik.
Paperaren aldeko apustua egin dugu, helburu argi batekin: pantailatik atera, miatu gabeko leku berrietara heldu, denon zoriontasunaren alde egiten duen feminismoa eraikitzen duzuen jende gehiago ezagutu. Akademiatik ekoizten den ezagutzen berri eman nahi dugu baina, batez ere, zuek zer egiten duzuen kontatu nahi dugu, nola bizi zareten, nola egiten duzuen aurre genero eredu zurrunei; baliogabeak, biolentoak eta mugatzaileak baitira.
Gure apustua argi daukagu: kalitatezko kazetaritza bat, duina, gure ogibidearen prekarietatea elikatzen ez duena, hedabideek boterea estutu behar dutela sinisten duena.
Zer berri dago?
Zenbaki honetan erreportajeen pisua azpimarratu nahi dugu. Begirada feministak kazetaritzaren kalitatea hobetzen duela frogatu nahi dugu. Pikaramagazine.com-en laugarren urtean pubikatutako edukien bildumaz gain, eduki berriek pisu gehiago daukate. Horrez gain, aurten ere arlo grafikoak protagonismo handia izango du, hainbat argazki galeria dotore barne.
Denborapasen ordez, aurten horoskopo bat gaineratuko dugu. Eta Parte Hartu saila urtekarian uztartuta egongo da (orain arte azkenengo orrietan biltzen genituen artikulu horiek), gure eduki propioen alboan.
Mezenas bilakatzearen abantailak
Aldizkaria aldez aurretik erosteko era bat da, erosoa eta abantailez josia. Etxean jasoko duzu eta aurkezpenetan eta liburudendetan baino euro bat merkeagoa da. Hori 9 euro ordaintzen badituzu (Estatu espainiarreko penintsulan bazaude). Baina crowdfunding-aren bitartez Pikararen merchandising-a lortzeko hainbat aukera ere ematen ditugu, hala gure proiektuari laguntza eman diezaiozun; laguntza hori webgunean aipatuko dugu.
Guri crowdfunding-ak 5.000 ale inprimatzeko aukera ematen digu, gure ekonomia xumea arriskuan jarri gabe. Egiten duguna gustatzen bazaizu, proiektuaren jarraitasuna bermatzeko bidea da.
Pikararen laguna bazara, gogoratu dena den ale bat jasoko duzula etxean.
Zer ordainduko dugu zuen ekarpenekin?
Lehen helburua: 12.000 euro
Ekoizpen gastu haundienetarikoak ordaintzeko adina: inprenta, opariak, eta komisioak.
5.000 ale inprimatu: 8.200 euro
Opariak ekoiztu (1.000 poltsa, 1.000 egutegi, 800 txapa): 2.900 euro
Komisioen kalkulua (Verkami eta Paypal): 900 euro
Bigarren helburua: 17.000 euro
Pikaran oso garrantzitsua iruditzen zaigu pertsonen lanak duintzea eta militantziaren izenean ez prekarizatzea. Hori del aeta, kalitatezko produktu bat bermatzen duten profesionalen lana ordaindu nahi dugu. Bidalketen gastuak ere gehitzen ditugu, 800 izango direlaren kalkuloaren arabera.
Maketazio lana: 600 euros
Ilustrazio lana: 600 euro
Testuen zuzenketa: 300 euro
Eduki berrien ordainketa: 500 euro
Correos: 3.000 euro
Hirugarren helburua: 20.000 euro
Helburu honek aurrekontu zabala suposatuko luke, bigarren edizio bat eta sari gehiago ordaintzeko, eta Pikara Magazine proiektuaren egonkortasuna ere indartuko luke, erredakzioaren alokairua edota koordinatzaileen soldatak bermatzeko.
.
Sariak:
Aurten sarien sistema erraztu nahi izan dugu: aurreko esperientzia ikusita, badakigu interesatzen zaizuen produktua urtekaria dela, eta gehiegizko aukerek distribuzioa korapilatzen dute. Hala eta guztiz ere, Pikara produktuen diseinu berriak atera ditugu, gure hiru irudigileen partaidetzarekin:
2017 egutegia (mahaian jartzeko motatakoa): Oinarrizko aukeran gehitu dugu. Zuen lantokian lekua egin gaitzazuen.
Poltsa: Aurtengoa beltza da eta neskatila eta otsoaren irudia darama, Emma Gascó-k pasaden urtekarirako marraztu zuena. “Gaua gurea da” (gazteleraz) leloa jarri diogu.

5 txapa eta postala: Txapa berriak atera ditugu, irudigile ezberdinen marrazkiekin. Postalak Núria Fragok marraztutako irudia darama, polimaitasunaren ingurukoa.
Pikararen bilduma egin: Gure lau urtekariak lortzeko aukera.

Monografikoak: Aurten paperezko bi monografiko atera ditugu: ‘A medias tintas: Los medios ante la violencia machista’ eta ‘Cara B: Violencias normalizadas y silenciadas’. 'A medias tintas' euskerara itzuli dugu, 'Erdibidean'. Crowdfunding-a bukatzean galdetegi bat pasatuko dizuegu zuen datuak betetzeko; hor aukeratu ahal izango duzu ea monografikoa gazteleraz edo euskeraz jaso.
Katiluak: Lau bakarrik geratzen zaizkigu! Arrakasta handia izan zuen bazkide kanpainia batetarako egin genituen eta lau besterik ez ziren geratu. Txanogorritxuaren katilua nahi baduzu, bizkor!
Katiluak: Bazkide kanpainia baterako egin genituen eta 4 bakarrik geratu zitzaizkigun. Bizkor ibili!
Egutegia
*Ekaina eta uztaila: Testuak editatu, diseinua eta maketazioa
*Abuztua: Sarien ekoizpena
*Iraila (lehenengo astea): Inprentatik aldizkariak jasoko ditugu
*Iraila (bigarren astea): Mezenei datuak eskatuko dizkiegu
Iraila (hirugarren astea): Sarien bidalketa
Prozesu hori bukatzerakoan, urtekaria liburudendetan zabalduko dugu eta aurkezpenak hasiko ditugu.
Info
[email protected]
www.pikaramagazine.com
Facebook
Twitter
Youtube
Instagram






17 iruzkin
Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko
Miriam Amb Ema
Hola! M'agradat molt el vostre projecte i us convide a pegar-li una ullada al meu, que tan sols queden dos dies!
http://www.verkami.com/projects/15221-llibre-vint-i-vuit/
Pikara Magazine
Egilea
Kaixo! Sí, puedes comprarla en nuestra tienda online tienda.pikaramagazine.com
¡Un abrazo!
buenosdias
Kaixo,
hay manera de conseguir sólo la primera edición?? es la única que me falta... Eskerrik asko
Pikara Magazine
Egilea
¡Hola, Pilar!
Es una bolsa nueva también diseñada por nuestra querida Emma Gascó, con la imagen de la niña y la loba que aparece en el proyecto.
¡Un abrazo!
Pilar
Hola!!! Estoy interesada en pledging €35 "estés donde estés". La bolsa incluida es la de pikara tradicional o la de Emma Gascó? Mucha gracias
Pikara Magazine
Egilea
¡Hola, ACV!
Gracias por la sugerencia ;) Este año es que hemos intentado hacer los menos packs posibles porque el año pasado la distribución se nos fue bastante de las manos... Los monográficos están a la venta en nuestra tienda online.
Un abrazo,
Las Pikaras
ACV
¡Hola Pikaras!
No sé si será posible añadir, entre las recompensas, una opción más, que puede resultar interesante: a la opción "PARA LOBAS" sumarle los dos monográficos.
Un abrazo.
Pikara Magazine
Egilea
¡Hola, Mertxe!
Gracias por la sugerencia ;) Este año es que hemos intentado hacer los menos packs posibles porque el año pasado la distribución se nos fue bastante de las manos... Los monográficos están a la venta en nuestra tienda online y los bolsos estarán en cuanto los tengamos listo.
Un abrazo,
Las Pikaras
Mertxe
Hola! Seria posible añadir la opción el número nuevo + los dos monográficos + bolsa de tela?? Muchas gracias!
Pikara Magazine
Egilea
Kaixo June! Eskerrik asko zure iradokizunagatik. Aurten pack gutxiago egiten saiatu gara, pasa den urtean distribuzioa oso korapilatsua izan zelako. Monografikoak gure denda online-ean daude salgai eta poltsak ere han egongo dira serigrafiatik atera bezain laster. Besarkada bat.