Arreta 60 minutuko iraupena duen eta Bartzelona eta Gernikan grabatu den sormenezko dokumental bat da.
Dokumentalak Ainhoa laguntzen du, zeinek bular-minbizia bizi ondoren tatuaje baten bidez bere gorputza berreraikitzea erabakitzen duen. Prozesu honen bidez bere orbainei esanahi berria ematea eta bere gorputz transean jabetzea bilatzen du.

Gorputzean erabakitzen ditugun, probokatzen ditugun eta desiratzen ditugun aldaketak ematen dira. Beste batzuk, ordea, espero gabe irizten dira, gogor kolpekatzen gaituzte, babes gabe uzten gaituzte bat-batean bizitza kontrolatu ezin dela konturatuko bagina bezala.
Ainhoa inoiz ez zen gaixotu bular-minbizia diagnostikatu zioten arte. Kimioterapia eta radioterapia tratamendu luze baten ondoren ebakuntza bat egin zioten minbizia zuen bularra kentzeko. Ospitalean marraztu zioten bideari aurre eginez protesi bat ez zuela nahi erabaki zuen, bere gorputza berreraikitzeko era beste bularra kentzea zela adieraziz.

Arreta gaixotasunaren eta bizi izandakoaren memoria fisikoa diren bi orbain dituen gorputz biluztu batekin hasten da. “Arreta” desio batekin hasten da, marka horiei beste esanahi bat ematea aukeratutako beste marka baten bidez: tatuaje bat.
Dokumental hau desio horren istorioa da: nola gorpuzten da, partekatzen da, eraldatzen da eta, azkenik, nola aldatzen gaitu, bera eta laguntzen diogunak. Ainhoa bere gorputz transean bizitasunez jabetzen doan prozesu luzea, bizi daitekeen leku bakarraren indarrarekin aurrez aurre jartzen gaituena: hemen eta oraina.
“Arreta ohartzea da, kontzientzia hartzea” dio Ainhoak. Zertaz ohartzea? Agian, bizitzak bere huskeri handienetarikoa den denboraren igarotzearekin etengabe harrituko gaituela.

Prozesua
Ainhoa Irueta, bere lagun Mireia Gascónekin, Tayri Rodriguez ikustera joan zenean bularrean tatuaje bat egin ziezaion proposatzera Tayrik “Hau filmatu beharko litzateke” esan zuen... eta horrela hasi zen bidai hau.
Urtebetez Ainhoak Tayrirekin bizi izan zuen prozesua grabatu genuen, baita medikuen kontsultak, ospitaleko esparrua eta Ainhoak “marimacho cancerosa” bezala bizi izan zuen esperientzia inguru feministan partekatzeko antolatu ziren hitzaldiak ere.
Denbora honetan Mireia Gascón, talde dokumentalaren partaidea zena, minbizia zela eta gaixotu egin zen. Gertaera honek gure bizitzak eta filmaketa zeharkatu zuen, gaixotasuna eta heriotza bizitzaren parte bat direla onartzera eraman gintuen prozesu bat izan zelarik.
Hausnarketa politikotik eta harreman emozionaletatik eraikitako prozesu kolektibo bat izan da. Ibilbide hau hasi baino lehen taldeko kideen artean zeuden konplizitate harremanetatik abiatuta. Prozesuan zehar eraikitako harremanetatik. Partekatu ditugun guneetatik. Presentzietatik eta ez egotetik.
Ia hiru urteko lanaren ondoren, dokumentalaren muntaketa bukatzen ari gara eta zuen laguntza behar dugu amaitu ahal izateko.

Taldea
Dokumental honen egileak Raquel Marques eta María Zafra gara. Dena den Ainhoa Irueta, Mireia Gascón, Tayri Rodríguez eta María Berzosarekin burututako prozesu kolektibo bat izan da.
.
Bidean beste batzuk gehitu dira:
Produkzioa: Laia Sanz, Sonia Rubio, María Berzosa
Soinuaren postprodukzioa: Alejandra Molina
Irudiaren postprodukzioa: Federico Delpero Bejar
Itzulpenak: Rosa Caulfield, Laia Sanz, Uribarri Alberdi
Kartelaren ilustrazioa: María Romero García

Zuen laguntza zertan erabiliko dugu
Proiektu hau amaitu ahal izateko zuen laguntza behar dugu!
Gaur egun dokumentalaren azken muntaketa bat daukagu, kanpaina honen bidez lortuko dugun laguntza honetarako erabiliko dugu:
-Soinuaren postprodukzioa.
-Irudiaren postprodukzioa.
eta helburua lortzen badugu?
Izugarria izango da!
Diru horrekin azken kopien gastuei eta dokumentalaren difusioaren gastuei aurre egin ahal izango diegu.

Aurreikusten den egutegia
Apirila
Muntaketa amaitua.
Maiatza
Soinuaren postprodukzioa: muntaketa eta soinu-nahasteak
Irudiaren postprodukzioa: etalonajea
Itzulpena eta azpitituluak jarri
Ekaina
Azken masterra
Verkami sariak banaketa

Verkami sariak
Hau María Romero García artistak gure dokumentalerako ilustratu zuen kartel ederra da !

Hauek dira 2Dsastres-ek egindako 5 kartutxera (idatzi [email protected] helbidera dauden aukerak zeintzuk diren jakiteko eta gehien gustatzen zaizuna erreserbatzeko)

Konfidentzialtasuna
Zure bankuko datuak eman gabe ekarpen bat egin nahi baduzu idatzi ondorengo helbidera:
+ Info
Facebook: Arreta Documental
Twitter: @Arreta_Docu
Mail: [email protected]




Iruzkin 1
Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko
[email protected]
Hola.
Yo realicé aporte de 25 € para conseguir el DVD de ARRETA... ¿Como consigo ponerme en contacto con vosotras para obtenerlo?
Gracias.