❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Discover the 10 most exciting projects of 2019!

Walter Benjamin euskaraz: bi artikulu antologia

Helburua Walter Benjamin literatura kritikari eta filosofo ospetsuaren funtsezko artikuluak lehendabiziko aldiz euskarara itzuli eta horiek bi antologiatan argitaratzea da. Liburu bat literaturaren inguruko artikuluek osatuko dute, eta bestea, historia eta filosofiari buruzkoek.

Sans Soleil

A project of

Category

Created in

0
seconds
36
Patron
1.220€
From 3.000€
Contribute to the project
View project in Castellano

Walter Benjamin XX. mendeko literatura kritikari eta filosofo nagusienen artean dago. Autore honek humanitateetako alor ezberdinei egindako ekarpena handia eta bere obra aberats bezain zabala den arren, euskal irakurleok ez dugu oraindik funtsezko lan horiek gure hizkuntzan irakurtzeko aukerarik.

Gabeziaz jabetuta, Sans Soleil argitaletxetik hutsune hori betetzeko lanean ari gara. Walter Benjaminen bi artikulu antologia euskaraz argitaratu nahi ditugu.

Lehen antologia, aditu baten hitzaurreaz gain, literaturari buruzko hurrengo artikuluek osatuko dute: “Franz Kafka”, “On Some Motifs in Baudelaire”, “On the Image of Proust” eta “The Task of the Translator”.

Bigarren antologian, aldiz, aditu baten hitzaurreaz gain, historia eta filosofiaren inguruko artikuluak aurkitu ahalko ditugu: “The Work of Art in the Age of Mechanical Reproduction”, “Theses on the Philosophy of History”, “Critique of Violence”, “Little History of Photography” eta “Experience and Poverty”.

Garazi Arrula Ruiz, Mikel Babiano, Maialen Berasategi, Amaia Donés Mendia, Mikel Igartua, Teresa Pradera, Danele Sarriugarte, Iñaki Segurola eta Gaizko Urturi itzultzaileak arduratuko dira artikuluak euskaratzeaz.

NORTZUK GARA?

Sans Soleil arte kritikan espezializatutako irabazi asmorik gabeko argitaletxea da. Honen barruan, “Txinpartak” arte gaiei buruzko erreferentziazko lanak euskaraz argitaratzen dituen bilduma da. Euskarazko arte kritikako liburuen argitalpena bultzatzeko xedez sortutako egitasmoa da. Artea, zinema, argazkigintza, literatura, filosofia… dira “Txinpartak” bildumak aztertuko dituen gai nagusiak. Gure gogoa, irakurleen konplizitatea eta adituen partaidetza lagun, helburua artearen alor ezberdinak aintzat hartuko dituen erreferentziazko corpus zabal eta aberatsa osatzea da.

ZERTARAKO BEHAR DUGU ZURE LAGUNTZA?

Sans Soleil irabazi asmorik gabeko argitaletxea dela kontuan izanik, 3.000€ behar ditugu:

  • Itzultzaileei haien lana ordaindu ahal izateko.

  • Inprenta- eta bidalketa-gastuetarako.

NOIZ ARGITARATUKO DIRA?

Ondo bidean, 2014 amaieran bi antologiak kalean izango dira.

KONTAKTUA

Edozein zalantza, galdera edo proposamenik izanez gero, helbide honetara idatz iezaguzu eta pozik erantzungo dizugu: ed.sanssoleil@gmail.com

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

0 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

5€
1 backer

Laguntza solidarioa. Eskerrak liburuan eta Sans Soleilen webgunean.

10€
0 backers

Eskerrak liburuan eta Sans Soleilen webgunean
+ Liburu digital bat (aukeratzen duzuna).

15€
3 backers

Eskerrak liburuan eta Sans Soleilen webgunean
+ Bi liburu digitalak.

20€
5 backers

Eskerrak liburuan eta Sans Soleilen webgunean
+ Orri-markatzaile bat
+ Liburu bat paperean (aukeratzen duzuna).

25€
5 backers

Eskerrak liburuan eta Sans Soleilen webgunean
+ Orri-markatzaile bat
+ Liburu bat paperean (aukeratzen duzuna)
+ Liburu digital bat (aukeratzen duzuna).

35€
12 backers

Eskerrak liburuan eta Sans Soleilen webgunean
+ Bi orri-markatzaile
+ Bi liburuak paperean.

45€
5 backers

Eskerrak liburuan eta Sans Soleilen webgunean
+ Bi orri-markatzaile
+ Bi liburuak paperean
+ Bi liburu digitalak.

60€
5 backers

Eskerrak liburuan eta Sans Soleilen webgunean
+ Hiru orri-markatzaile
+ Hiru liburu paperean (aukeratzen dituzunak)
+ Bi liburu digitalak.

150€
0 backers

ELKARTE, INSTITUZIO EDO ERAKUNDEENTZAT.

Eskerrak liburuan eta Sans Soleilen webgunean, logotipoa agertuz.
+ Hamar orri-markatzaile
+ Hamar liburu paperean (aukeratzen dituzunak)
+ Bi liburu digitalak.

250€
0 backers

ELKARTE, INSTITUZIO EDO ERAKUNDEENTZAT.

Eskerrak liburuan eta Sans Soleilen webgunean, logotipoa agertuz.
+ Hogei orri-markatzaile
+ Hogei liburu paperean (aukeratzen dituzunak)
+ Bi liburu digitalak.

Cookies help us to offer you the best experience. Settings