Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

Pikara Magazine en papel nº7

PASA LA PALABRA, HERMANA El último crowdfunding de Pikara Magazine

Pikara Magazine

Nork sortutako proiektua

Non sortua

Bilbao
0
segundoak
1.002
Ekarpenak
31.779€
21.150€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano, Català eta Galego

Zure saria aukeratu

Ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, saririk jaso gabe horren truke:

Pikara Magazine paperean, 7. zbkia

PASA HITZA, SISTAH!

Pikara Magazineren azken crowdfunding-a

Carmen de Burgos ezagutzen al duzu? Eta Martha Gellhorn? Aurora Bertrana? Annemarie Schwarzenbach? Eta Leila Guerriero, Caddy Adzuba edo Joumana Haddad esaten badugu? Denak kazetariak dira, batzuk XX mendekoak eta besteak gaur egungoak, baina Kazetaritza graduan ez digute horien berri eman (nahiz eta ikasl gehienak emakumeak izan). Aldiz, bai irakurri genituela Truman Capote, Gabriel García Márquez, Kapuscinsky eta Talese. Kazetaritzaren historian ere emakumeak ikusezin egin gaituzte. Ez digute kontatu zeintzuk izan diren emakume kazetarien lorpenak eta horrek gure ibilbidea ere mugatu egin du maiz. Idaztea beti izan da aditz arriskutsua, horregatik badaezpada, patriarkatuak androi ukatzen saiatu izan da.

Azken hamarkadetan, emakume kazetariak saretu egin gara eta elkarteak sortu ditugu, hedabideetan gure irudikapena aztertzeko edota indarkeria matxisten inguruko tratamendua nola hobetu hausnartzeko, baina sare horietan ez dugu horrenbeste hitz egin gure lan egoerari buruz. Bizi ditugun arazoak ez dira oso orijinalak: genero arteko soldata arrakala, botere postuetara heltzeko zailtasunak, sexu jazarpena, bizitzarekin bateraezinak diren ordutegiak… Kazetariok emakumeek bizi dituzten indarkeria eta bazterkerien berri ematen dugu… baina ez guk geuk bizi ditugunen berri.

Idazketa botere tresna bat da, jaurtitzeko arma bat, berriro ukatu ez diguten pribilegio bat. Hori dela eta, orain dela ia 10 urte, ideia ona iruditu zitzaigun Pikara Magazine bezalako komunikazio proiektu feminista bat martxan jartzea. Eta horregatik zuek ere irakurri eta babestu nahi diguzuela adierazi zenuten, askok hasieratik. Geroztik, gure proiektua asko hazi egin da, baina era nahiko kaotiko batean, ez baitgara enpresariak eta bidean ikasi dugulako nola eutsi lemari. 10 urte horiek hurbiltzen ari diren einean, premiazko helburu bi ditugu: munduko aniztasuna irudikatzen jarraitzea eta aldiberean lan baldintza duinak bermatzea proiektuan ari garenentzat. Kazetaritza feminista egin nahi dugu, edukian zein forman, errotik, barne egiturak ere feministak izan behar dutelarik. Horretarako, Pikararen harpideen figura sendotzea ezinbestekoa da, horiek baitira egunero erredakzioaren pertsiana igotzen jarraituko dugula bermatzen dutenak. Egun, 1300 lagun inguru dira harpide eta horiei esker prekarietatearen kontrako borroka irabaziko dugularen esperantza dugu.

Hori dela eta, erabaki dugu hau izango dela paperezko Pikara editatzeko azken crowdfunding-a. Lan nekeza da urtero horrelako kanpaina bat garatzea eta gainera ez digu harpidetzen aukera beste egonkortasunik ematen. Ondorioz, hemendik aurrera Pikararen urtekaria etxean jaso nahi baduzu, harpide izatea da bidea. Azken kanpaina honetan eskaini ditugun aukerak igarotze horretara bideratu ditugu.

Azalpen hori eman ondoren, goazen interesatzen zaizun mamira: zergatik pena merezi du gure azken crowdfunding honen laguntzaile izatea?

ALE HONETAN TOPATUKO DITUZUN 7 GAUZA

1-Hitzaren molde anitzak.

Aurtengo leloa ‘Pasa hitza, sistah!’ da, eta paperezko Pikaran honako gaiak jorratzera garamatza besteak beste: kazetariak, hiztegiak, bertsolariak, plazandreak, sare sozialen papera, zurrumurru arrazistak… Baita ere isiltasunaren indarrari buruz.

2- Ozen irakurtzeko testuak.

A ze plan ederra, sutondoaren inguruan eserita, elkarrekin ozen irakurtzea. Txus García gure rapsodaren kontakizuna, José Luis Serranorena… Eta María Jiménez abesten bukatuko dugu.

3- Feminismo antifaxista.

Espainar identitate inposatzailea, gizarte laguntzen hartzaileen kriminalizazioa, xenofobiaren hesiak... Halako joerak ez dira berriak baina urte egokia da horiek aztertzeko.

4- %99arentzako feminismoa:

Feminismo arrazializatuen genealogia ezagutuko dugu, erreferente transfeministak zabalduko ditugu, literatur dekolonialari buruz ikasiko dugu, eta ahultzen gaituzten gatazka intrafeministei buruz hausnartuko dugu.

5- Lurraren defentsa eta elikadura burujabetza.

Edoskitzeak ba al du klima aldaketarekin zer ikusirik? Nortzuk dira hirietan lurraldearen defentsan ari direnak? Irailean erantzungo dizugu, erreportai eta artikulu aparten bidez.

6- Den-dena hizpide.

Behin eta berriro errepikatzen dugu Pikara ez dela hedabide espezializatu bat. Argi eta garbi utziko dugu ale honetan ere: kirolak, arreta psikiatrikoa, agroindustria… Gai ezin anitzagoak landuko ditugu.

7- Paperezko Pikararen ikurra: kalitate grafikoa.

Aurten ere Emma Gascók eta Señora Miltonek jantziko dute gure aldizkaria, ilustrazio eta maketazio lan dotorearekin. Atal bakoitzean eduki grafiko bat topatuko duzu: komikia, argazki-kazetaritza, ilustrazio autobiografikoa…

HONAKO 7 BEHARRETARA BIDERATUKO DUGU ZURE DIRUA

1-Paperezko Pikara diseinatzea, maketatzea eta inprimatzea

Señora Milton (maketazioa) eta Emma Gascó-ren (azala eta kontrazalaren ilustrazioa) lanean 1.750€ ordainduko ditugu. Inprenta gastuak 9.000 € ingurukoak izango dira. Mariajo Castro zuzentzaleari 400€ ordainduko diogu.

2-Monografikoak diseinatzea, maketatzea eta inprimatzea

Ez al duzue papera maite? Guk bai, horregatik aurten paperezko hainbat monografiko inprimatuko ditugu. Guztira 3.500 euroko gastua egingo dugu.

3- Postal eta poltsa berriak diseinatzea

Aurtengoak Señora Milton-ek diseinatuko ditu eta beti bezala Eztanda Inprimaketak, Bilboko kooperatiba batek, inprimatuko ditu. 1000 poltsa egiteko, 1.500 € ordainduko ditugu. 950 euro balioko du postalak diseinatu eta inprimatzeak.

4- Libretak diseinatu eta inprimatzea:

1800 euroko gastua egingo dugu horretarako.

5- Kolaboratzaileei ordaintzea

Gure aurrekontuaren arabera, testu, ilustrazio eta argazkien egileei guztira 3.200 euro inguru ordainduko diegu.

6- ‘Pasa hitza, sistah!’ bideoa

Al Borde Films-eko lagunei eskatu diegu aurten promoziorako bideoak prestatzea. Guztira, 1.724€ kobratuko digute.

7-Bidalketa gastuak

Badakizue aldizkari potoloak egiten ditugula eta, hortaz, bidalketa gastuak ere potoloak dira. Pasa den urtean Correos-ek 10.000 euro kobratu zizkigun.

Guztira aurreikusitako gastua 33.824 eurokoa da.

KOPURU POTOLOA DA, BAI. Horregatik ez gara ausartzen lehenengo helburuan guzti hori eskatzera.

1º HELBURUA: 21.150€

Funtsezkoa bermatzeko balio du: paperezko Pikara sortzea, kolaborazio guztiak eta bidalketak ordainduz.

2º HELBURUA: 25.400€

Badakigu zaila izango dela diru kopuru hori lortzea, baina poltsak, postalak eta libretak ordaintzeko tartea emango liguke.

3º HELBURUA: 33.824€

Kopuru hau lortuz gero, monografikoak eta kanpainaren bideoak ordainduko genituzke, Pikararen aurrekontu orokorra ikutu gabe.

7 SARI XARMAGARRI

1-Paperezko Pikararen 7. zenbakia

2-Emakume kazetarien postalak, Pol Serrak ilustratuak. Carmen de Burgos, Cecilia G. de Guillarte eta Eulalia de Abaitua y Allende-Salazar aitzindariak dira ilustrazio eder hauen protagonistak.

3-‘Pasa la palabra, hermana’ lelodun poltsa. Señora Miltonek diseinatuko du eta Eztanda Inprimaketak inprimatu. Seguru asko orain arte egindako poltsarik apurtzaileena izango da.

3-Libreta, Señora Miltonek ere diseinatutakoa. Plazerra da gu irakurtzen gaituzuela jakitea, baina are gehiago zuek ere idazten duzuela sentitzea.

5-Pikararen lagunek jasotzen duten postala.

6-Paperezko monografikoak. Gezur galanta da papera hil egin dela. Premiazkoak iruditzen zaizkigun gaien inguruan sakontzeko bilduma:

Indarkeria matxistak sareetan: Nolakoa da emakumeok Interneten ere bizi dugun bortxa? Badakigu nola babestu geure burua? Ziberfeminismoa arriskuan jartzen du indarkeria honek? Gure egunerokoan asko kezkatzen gaituen gai honen inguruan sakontzeko beharra dugu.

Defensoras. Monografiko honekin bidaiatuko duzu, Mesoamerikan Giza Eskubideen defentsan diharduten emakumeak ezagutzeko. IM-Defensoras sarearekin elkarlanean bi urtez egin dugun lana paperean aurkeztuko dizuegu.

Orgullosas. Pikara Magazinen sexu eta genero aniztasuna balioan jartzen duten artikulu asko publikatu ditugu. Horien sailkapen bat aurkituko duzu monografiko honetan. Gu harro-harro gaude.

Kazetaritza Feminista: Aurten, Urriaren 9 eta 10ean, Kazetaritza Feministari buruzko I Kongresua, María del Carmen Molifé, antolatuko dugu. Pikara 2010-an jarri genuen martxan eta, geroztik, kazetaritza feminista gero eta leku gehiago du hedabideen agendan. Hala ere, gure lanbidearen inguruan asko dugu hausnartzeko. Liburuxka honetan, kongresuan landuko ditugun hainbat gai jorratuko ditugu. Informazio gehiagorako: www.kazetaritzafeminista.com

7-Harpide izatearen abantailak. Joan-etorriko saria dugu hau. Zuretzat eta guretzat. Pikararen lagun izateak hamaika abantaila dakartza (deskontuak, zozketak, erraztasunak…) eta, aldi berean, kazetaritza feminista eta jasangarria posible egingo duzu. Hori bai dela aukera erakargarria.

PIKARA LAGUNTZEKO BESTE 7 AUKERA

1-Kanpaina hau lau haizetara zabal ezazu, konta ezazu azkena izango dela eta une honetan bereziki premiazkoa dela zuen babesa izatea.

2-Gure online denda bisita ezazu: http://tienda.pikaramagazine.com

3-Aldizkarian zure negozioaren publizitatea jartzeko aukera duzu. Hona hemen e-posta: [email protected]

4-Maite duzun pertsonaren bati harpidetza bat oparitu iezaiozu.

5-Eskatu zure auzoko liburutegian gure aldizkariak erosi ditzaten.

6-Gure erredakziora bisitan etorri (Bilbon gaude) eta zurito edo zumito batetara gonbidatu gaitzazu.

7-Sare sozialetan jarrai iezaguzu. Guzti-guztietan gaude. Gure edukiak konpartitu eta komentatu.

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

43 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • walonika

    walonika

    casi 6 años

    He tenido un problema con la dirección. Me estoy mudando y ayer firmé el contrato de alquiler, pues resulta que la dirección estaba mal. Y he escrito mal la dirección para el envío de la revista.

  • Concha Lorenzana

    Concha Lorenzana

    casi 6 años

    ¡Por poco no llego!

  • dgonzalez

    dgonzalez

    casi 6 años

    ¡Gracias por la maravillosa oportunidad de ser parte de su proyecto! ¡Éxito!

  • Pernan

    Pernan

    casi 6 años

    ¡Ya soy mecenas de Pikara Magazine! ¡A última hora! ¡Justo, justo! :-D

  • Eunate

    Eunate

    casi 6 años

    Gracias por seguir ahí!

  • A Panadaría

    A Panadaría

    casi 6 años

    Arriba Píkara!! Unha aperta panadeira

  • Irene Antona

    Irene Antona

    casi 6 años

    Ánimo con el proyecto! Biba zuek!

  • Madiff

    Madiff

    casi 6 años

    Muchas gracias por el currazo que hacéis por seguir, por dar voces a todas y mucho ánimo y fuerza para el nuevo número!!

  • Teresinha

    Teresinha

    casi 6 años

    Contad con nosotras

  • Olaia

    Olaia

    casi 6 años

    Enhorabuena amigas, por el trabajo que realizais

#09 / ¡Hasta siempre!

Ei, queridas mecenas. Esto se ha acabado. Han sido 40 días con el corazón en un puño, la verdad. El resultado nos ha desbordado. Mil millones de gracias.

**Estamos preparando los formularios, que os pasaremos estos días. Es importante que los rellenéis para que podamos mandaros todas vuestras recompensas. **La idea es que tengáis un par de semanas para pasarnos vuestros datos (hasta el 26 de julio, por ejemplo). Así, dejamos preparado todo para cuando llegue la revista en septiembre.

No sabéis cuánto necesitamos las vacaciones.

Un abrazo,

Pikara Magazine

gehiago irakurri

#07 / La gran final de 'Pasa la palabra, hermana'

Hola, amigas

¿Cómo estáis? Ya con ganas de fin de semana, seguro. Nosotras, aunque parezca mentira, lo que tenemos son ganas de que sea LUNES. Ese día acaba la campaña y, por fin, podremos hacer previsiones un poco más realistas. La cosa va muy bien en esta recta final, a ver qué pasa en estos días

Bueno, al lío, ya está publicado el último vídeo de la campaña. En esta ocasión, nuestras compañeras Liba y MA se enfrentan al rosco. Es divertidísimo.

Estos días os contamos también algunas novedades sobre los contenidos de la revista.

Un abrazo,

Pikara Magazine

gehiago irakurri

#06 / ¡Ya tenemos la portada!

¡Lo estábamos deseando! Aquí tenéis la portada de nuevo número de Pikara en papel. ¿Qué os parece? A nosotras nos tiene maravilladas. La ilustración es de Emma Gasco, que siempre clava lo que queremos contar.

Aún no hemos llegado al mínimo, pero no podemos consentir que esto se quede en el cajón.

¡EL ÚLTIMO EMPUJÓN!

gehiago irakurri

#05 / Así se maqueta #PikaraEnPapel

Sí, es verdad. Aún quedan 11 días de campaña y nos queda mucho dinero por recaudar aún, pero ya estamos maquetando.

Mirad qué pasada. A nosotras nos parece magia.

Si no quieres quedarte sin tu ejemplar, ¡pasa la palabra!

Un abrazo, compañeras

gehiago irakurri

#04 / ¡Tenemos portadas de los monográficos!

Queridas mecenas: Muchas gracias por estar ahí. Hoy, venimos emocionadas, a pesar de los nervios, porque ¡ya tenemos portadas de los monográficos! Son obra de Señora Milton, la maquetadora de la revista en papel, que está a tope ya trabajando en el anuario. Os enseñaremos pronto la portada de la revista.

¡QUÉ NERVIOS!

gehiago irakurri

#03 / Empieza por J: Que una sentencia no considere agresión sexual una violación en grupo es un ejemplo de... #PasaLaPalabra

Queridas mecenas: ¿Qué tal estáis? Nosotras seguimos pendientes de esta página, día y noche. Qué estrés, madre mía.

Os traemos el segundo programa de 'Pasa la palabra, hermana'. En esta ocasión, Rebeca, la ganadora del primer rosco, se enfrenta a MA, una de las coordinadoras de Pikara

¿Quién está más fina?

Disfrutad muchísimo del vídeo.

Nos vemos pronto, en la gran final.

Un abrazo,

Pikara Magazine

gehiago irakurri

#02 / Con la A, visión del mundo y de las relaciones centrada en el punto de vista masculino

Hola, queridas mecenas

Ya está publicado el primer programa de 'Pasa la palabra, hermana'. En esta ocasión, Santa y Rebeca han sido las colaboradoras elegidas para enfrentarse al rosco.

Podéis verlo aquí: https://youtu.be/Mv6AQlgEcd8

Muchísimas gracias por vuestras aportaciones y muestras de cariño. Recordad que podéis seguir colaborando con nosotras difundiendo la campaña entre vuestra gente.

Un abrazo,

Las Pikaras

gehiago irakurri

#01 / 16% conseguido

Buenos días, queridas mecenas

¿Cómo ha ido el fin de semana? Nosotras estamos un poco nerviosas. Es el séptimo crowdfunding que hacemos, pero todavía se nos pone el gusanillo en el estómago. Confiamos mucho en que salga adelante este también, pero ¿nos echáis una mano con la difusión? Seguro que conocéis en vuestro entorno a mucha gente que no quiere quedarse sin el próximo número de Pikara en papel.

Un abrazo,

Pikara Magazine

gehiago irakurri
Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika