SUZKO IRUDIAK bildumak Nagore Legarreta argazkilariak Indiara egindako lau bidaitan sortutako irudi sorta biltzen du. Artxiboa 700 argazkik osatzen dute, eta orain, lana editatu, txukundu eta pospolo kaxa itsura duen formatu berezian argitaratzea da helburua, proiekturako propio sortutako soinu banda eta guzti. Proiektua 2024ko udazkenerako argitaratzea aurreikusten da.
Aurten ere galtzerdiak oparituko dituzu Gabonetan? Ez al duzu uste askoz hobe izango dela kolore eta su "txute" hau eskuratzea neguko hotzei aurre egiteko? (Muturreko egoeran, su ere eman diezaiokezu ; )
ZERGATIK BABESTU PROIEKTU HAU?
BAT. Argazki bidaietako ohiko begirada eta irudi estereotipoak hausten dituelako.
Ohiko argazki bidaietako argazki estilo eta estereotipoetatik ihesi, ingurua arakatzeko bide ezberdin bat ireki nahi izan da proiektu honetan: "National Geographic" begiradatik harago, inguruarekin eta bertako biztanleekin harremantzeko beste modu batzuk arakatu dira. Horregatik, sekulako dirutza balio duen kamerarekin baino, pospolo kaxa batekin eraikitako kamera batekin egin ziren bidaiko argazkiak.
BI. Akatsak onartu eta gure alde jartzeko jarrera sustatzen duelako.
Pospolo kamera honek "akats" bat izan zuen eraikitzean, kamera barrura argia sartzen uzten duen zulotxoa handiegia izanik, irudiak desenfokatu xamar ateratzen zirela. Honek argazkilariaren irudimena aktibatu zuen eta argia, itzala eta koloreen adierazkortasunean bilatu zuen irudien indarra. Argazkiak eguzki izpi txorrotadez beterik daude.
HIRU. Kolorea: begietarako gozamena eta proiektuaren egituraren gurpila.
Liburuko irudiek kolore biziko paleta osatzen dute. Edizio aldetik, kolore gurpil edo ziklo moduan daude antolatuta: egunsentian, Varanasin, Ganges ibai ondoko goizeko bizitzatik hasita, eguerdiko itzalpeko kaleko bizitzatik pasa eta iruditegi iluneraino. Tartean behiak, behiak eta behiak, toki guztietan behiak. Ez galdu aukera liburu-objektu berezi hau eskuratzeko, 150-200 alera mugatutako edizioa izango baita.
LAU. Negurako opari aparta, “berogailu estetikoa".
Animoa baju xamar duzula? Nekatuta zaudela zure lepazamarrean euria etengabe egiten duelako? Lurrera begira zabiltzala eta gorputza uzkurtuta duzula hotz egiten duelako? Hartu liburua eta pasa begiak kolore guzti horietatik (* klinikoki frogatuta dago animoak gora egiten duela). Eta txarrenean, pospoloa piztu eta liburuari su eman diezaiokezu giroa epeltzeko!
BOST. Formatua eta diseinua.
Liburua 17x24 cm-ko poxpolo kutxan argitaratuko da eta bertatik atera ahal izango da liburua, goitik behera. Poxpolo kaxa-estutxeak Ramón Martínez Zabalegik sortutako ilustrazio bizi eta psikodelikoa izango du. Estutxearen alde batean, Indiako pospolo-kaxen estetika gogorarazten duen ibai ondoko paisaia psikodelikoa ikus daiteke. Pospolo-kaxaren beste aldean, paisaia bera aurkituko dugu, gauez. Liburuaren eta kutxatilaren diseinua DIDARTen (Oihana Pagola) eskutik etorriko da.
SEI. Proiekturako propio soinu banda osatzen ari gara, zuzenekora eramango duguna.
Irudiez gain, liburuak soinu-banda berezia izango du QR bidez entzun ahal izango duzuna. Soinu banda osatzen ari den hirukotea honakoa da: Mariano Hurtado (Hysteron, Inoreneroni, Anari, Manchuria...), Nerea Garrido (Jupiter Jon) eta Beñat Iturrioz (Hysteron, soinu-bandak, perkusioa). Liburua 2024ko udazkenerako argitaratzea aurreikusten da. Era berean, proiektua zuzeneko ikuskizun bihurtzeko lanean ari gara, oraindik isilpean gordeko dugun oso testuinguru berezian.
ZAZPI. “Zikinbrillo” autopublikaziorako plataforma berriaren lehen proiektua izango da.
Zikinbrillo izena jarri zion aitak gauzak egiteko nuen moduari eta ideia hori korronte estetiko bihurtu da dagoeneko gure sortzaile komunitate txikian. Sormen prozesu partekatuetan (proiektuak, tailerrak...) ikasitako gauzetako bat izan da bakoitzak eskuekin eraikitzeko eta sortzeko modu bat duela. Nerbioaren, erlaxazioaren eta tentsioaren arteko neurri berezi bat. Hori da nire eskuetatik ateratzen den egiteko modua: tentsioa, presa, kontrolaezina kontrolatu nahi izatea eta zerbait "ederra" sortu nahi izatea, aldi berean. Edertasunari omenaldi zakarra? Ala zakartasunari omenaldi eder bat?
¿ZERTARA BIDERATUKO DIRA EKARPENAK?
-Liburu eta pospolo estutxearen inpresioa.
-Diseinu lanak.
-Kolaboratzaileen ordainsariak: ilustrazioak eta soinu bandaren sormena.
-Soinu banda grabatzea.
-Sarietako argazkiak inprimitzea.
-Bidalketa gastuak.
¿NOR GARA?
Honako hau da proiektu hau aurrera ateratzeko lanean ari den sortzaile talde zoragarria:
-Azaleko ilustrazioak:Ramon. M. Zabalegi.
-Diseinua: Didart (Oihana Pagola)
-Soinu banda: Mariano Hurtado, Nerea Garrido eta Beñat Iturrioz.
-Irudiak zuzeneko emanaldira eramateko proiekzioaren diseinua: Edorta Subijana.
-Irudiak, ideia eta proiektuaren koordinazioa: Nagore Legarreta.
-Ingelesera itzulpenak: Aritz Branton.
-Bidai laguna eta laguntzera hindira egindako itzulpenekin: Aritz Arrondo.
JARRAITU PROIEKTUA SARE SOZIALETAN:
Instagram
Facebook
EGILEAREN WEBGUNEA:
www.nagorelegarreta.com
Harremanetarako: [email protected]
7 iruzkin
Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko
Joxefe Diaz de Tuesta
Aupa, Nagore! Espero dut zure proiektua bukatu eta gustura geratzea.
Olatzeh
🖤🔥
Itziar Unzurrunzaga
Proiektu zoragarria Nagore eta taldea!
znahia
Aupa Nagore!!
Luis Maria Rodriguez Rodriguez
¿Como no contribuir en este precioso proyecto de la fotógrafa que me descubrió la fotografía estenopeica? Enhorabuena y adelante Nagore 😉📸
Ainhoa Valle
enhorabuena, una preciosidad!
Fernando Collazo
Esperando poder encender emociones con esa caja de cerillas!