SARRERA
Agur Esatea film orijinala, dramatikoa eta hunkigarria da. 1937an Gernikako bonbaketa ondoren Santurtziko portutik Southamptonera bidali zituzten Euskal Herriko 4000 haur ebakuatuei buruzko istoria aurkezten du.
DESKRIBAPENA
Hasieran, haurrak atzerriko herrialdeetara hiru hilabetetarako soilik bidaltzea zen plana. Ebakuazioaren 75. Urtemugara gerturatzen ari garelarik, batzuk oraindik atzerrian bizi dira.
Film honek animazio klasikoa eta 3D ikusgarria bateratzen ditu, aparteko gertaera hauek bizi zituzten pertsonei egindako grabaketa hunkigarriekin, ebakuazioak heuren bizitzan suposatu duen ondare lazgarria azalduz.
Istorioa gertaera bizi zutenek kontatzen dute; gaur egun 80 eta 90 urte dituzten gizon-emakumeek, baina orain de la 75 urte heuren gurasoei agur esateak suposatu zuen trauma grafikoki eta biziki gogoratzen dutenak.
Ez ditugu elkarrizketatuak ikusiko, heuren ahotsa eta hitzak izango dira istoriaren osagarriak; oraindik bizirik diarauten protagonisten memoria hunkigarriak entzungo ditugu Espainiako Guda Zibila gogoratzen dutenean, honek nolako eragina izan zuen heuren bizitzetan, lagun eta familiartekoen desagerketak, atzerrira bidaltzeko gurasoen erabaki eramangaitza eta Bilboko portuan gurasoei azken aldiz agur esan zioten momentuan sentitzen zen etsipen nabarmena.
Itsasontzizko bidai gorabeheratsua eta ondorengo Ingalaterrako hegoaldeko kanpamentuetan pasatako egonaldi laburra deskribatzen dute, etxera itzultzeko itxaropena inoiz galdu ez zutelarik. Baina asteak hilabete bihurtu ziren eta gero urteak. Esperantza faltsuek, iruzurtea eta gezurrek ia 250 haur betirako Ingalaterran geratzea eta heuren familiak berriz ez ikustea bermatu zuten.
GENEROA
Animazio erakargarri batekin heuren istorioak ilustratuko ditu eta heuren emozioak, bidaia eta memoriak irudikatu eta deskribatuko ditu, animaziozko dokumental luzemetraia paregabea osatuz.
Agur Esatea filmak gertaera dramatiko hura bizi izan zutenentzat historiako gertakari ahaztezin hau guri gogoraerazteko plataforma ezin hobea aurkezten du.
Baina zure laguntza behar dugu filma zine aretoetan estreinatu ahal izateko...
ZURE DIRU-LAGUNTZAK NOLA LAGUNDUKO DIGUN
Istorio hau kontatzeko erantzunkizuna daukagu. Diru-laguntza eskainiz, argitara ematen lagunduko diguzu eta Euskal Herriko haur ebakuatuen ondarea nazioarteko publikoarentzat ikusgai izango dela eta kontzientzia publikoan mantenduko dela bermatuko da.
Verkamin-en jasotako diru-laguntza guztiak ekoizpeneko azken elementuak burutzeko erabiliko ditugu. Besteak beste, honako hauek: irudi espezifikoenganako lizentziak lortzea, DVD kopiak ateratzea eta hasierako publizitate aurrekontu bat edukitzen lagunduko digu.
Film hau zure laguntzarekin bakarrik egin izango dugu. Deia zabaldu nahi dugu lagun, familiakide, historia zaletu, zine independientearen zaletu eta istorio hau kontatu behar dela uste duten guztiei, diru-laguntza bat egiteko eskatuz. Gero eta jende gehiagok jakin eta parte hartzen badu, aukera gehiago izango dugu gure ametsa egi bihurtzeko eta Euskal Herriko haur ebakuatuen istorioaren ondarea mundura iritsiko dela bermatzeko.
Diru-laguntza ematerik ezin baduzu, dei hau zure lagun eta familiakideei posta elektronikoaz zabalduz proiektua jende gehiagok ezagutuko duela bermatuko da.
Mila esker.
2 iruzkin
Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko
Izaskun Arandia Galarraga
Egilea
Bai! Beste email batera iritsi zait.
Mila esker :)
Izaskun
leire narbaiza
E-mail bi bidali dizkidazue jakiteko zein izen jarri nahi dudan eskertzetan. Erantzun nizuen, baina ez dakit helbide zuzenara egin nuen
Honekin ere probatuko dut, badaezpada!
Horrela agertu nahi nuke: Leire Narbaiza Arizmendi