Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

Arg(h)itzen

Torturaz argi hitz egiten, Tortura argitzen.

Aixita elkartea

Nork sortutako proiektua

Arloa

Non sortua

0
segundoak
239
Ekarpenak
11.975€
10.000€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Català eta Castellano

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

Arg(h)itzen dokumentalaren sinopsia

Sakana Nafarroa Garaiako ipar mendebaldean kokatua dagoen eskualdea da.

305,5 km karratuko azaleran, 20.000 pertsona inguru bizi dira. 1960tik 2011.urtera bitartean luzatzen den 50 urteko epealdian, bertako 149 herritarrek (gutxienez) jasan dituzte torturak eta tratu txarrak funtzionario publikoen zaintzapean zeudenean.

Datu soil honek erakusten du oraindik orain indarrean dagoen gatazka politikoari hertsiki lotzen zaion errealitate lazgarri baten dimentsioa.

Datuetaz ari garenean, garrantzitsua da azpimarratzea oraindik orain Nafarroari dagokionean egin gabe dagoela Torturaren errealitatea jasoko duen ikerketa ofizial osaturik.

2020 urteko otsailean Nafar Gobernuak 1960 eta 1978 urteko tartean egiaztatutako 169 tortura kasu aztertzen zituen txostena aurkeztu zuen, baina 1978. urtetik aurrerakoa ikertu gabe dago, Nafarroako Auzitegi Nagusiak Nafarroako Legebiltzarrak martxan jarritako egitasmoa geldiarazi eta gero.

Euskal Memoria Fundazioak dokumentatutako kasuen arabera, 600 nafar herritarrek baino gehiagok jasan dute tortura 1960 urtetik 2010 urtera bitartean. Milatik gora izan daitezkeela uste da.

Esan bezala, errealitate hau Nafarroako Instituzio publikoek bultzaturiko ikerketa independiente eta zientifiko batek noiz argituko zain dago.

Gizartetik bertatik bultzatutako ekimenei zor diogu orain arte jakin duguna, ahalegin kolektibo erraldoi honi bere ekarpen xumea egin nahi dio ere “Arg(h)itzen” dokumentalaren egitasmoak.

Torturak gurean izan duen zabalpena ezin da ulertu praktika honi Estatuko botereak zuzenean edo zeharka eskaini dioten babesa gabe. Joxe Azurmendi filosofoaren hitzetan, “Tortura da, hala ere, Estatuaren egintza basatiena kontzientziak bortxatu eta kontrolatzeko. Torturatuaren kontzientzia zanpatuz, inguruan terrorea zabalduz. (...) Gizartearen kontrola kontzientzien kontroletik hasten da.(...)

entrevistados
entrevistados

“Arg(h)itzen dokumentalak, tortura pairatu duten Sakanako herritarrek bizitakoaren testigantzetatik abiatuta, eta zuzenbidean, psikologian eta osasun zientzietan zein komunikazio politikan adituak diren hainbat profesionalen laguntzarekin, Torturaren praktika ahalbidetu duen “eraikuntza” politiko, legal, judizial eta ideologikoa ikertu eta jendarteratu nahi du.

Torturaren praktika ikusezin eta zigorgabe izatea posible egin duen tresneria eta konplizitate sarea azaleratzen lagundu nahi du.

Jakitun gainera tortura posible egin duen “eraikuntza” hori egundaino eraitsi gabe segitzen duela, agintea eskuetan dutenen borondate politikoaren arabera edozein unetan operatibo bihur daitekeela berriro.

Gure helburu nagusia, beraz, hau da:

gertatu den egia ezagutzen laguntzea. Egiaren aitortzatik sortutako kaltearen erreparaziorako bideak irekiko direlakoan, gertatutakoa etorkizunean inoiz berriro ez errepikatzeko bermeak finkatuko direlakoan. Finean, egitasmo honen azken helburua gatazka politikoaren konponbideari eta bizikidetza demokratikoari ekarpen bat egitea da. Giza eskubideen urraketa, bortizkeria oro, proiektu politikoen arteko lehiatik behin betirako kanporatzen laguntzea. Gatazka baten testuinguruan gertatutakoaren egia osatzea, mosaiko erraldoi bat egitea bezalako erronka da.

Inork ez du egia osoa, inork ezin du ukan gertatutako guztiaren oroimen osoa. Herri baten oroimen kolektiboa herritar eta talde eragile askoren oroimen partikularrak gehituz, batuz, kontrastatuz eta eztabaidatuz eraikitzen da.

el estudio
el estudio

Arg(h)itzen dokumentala egingo duen lan taldea

Arg(h)itzen dokumentala egiteko erronkari aurre egiteko osatu dugun Lan Taldearen ezaugarri nagusia zera da: Sakanako jendarte ehunarekin konpromisoa dugun pertsonak gara. Formakuntza eta ibilbide anitzekoak izaki, gutako denok urte luzetako eskarmentua dugu herrigintza bezala ezagutzen den ahalegin komunitarioan. Irurtzungo Aixita irabazi asmorik gabeko elkarteak eskaini digu egitasmoa aurrera ateratzeko ezinbestekoa den estaldura juridikoa.

Koordinazioa: Unai Razkin

Irudiak eta soinua: Aitor Karasatorre, Luis Quintana

Diseinu eta Arte zuzendaritza: Olatz Aldasoro

Gidoia-elkarrizketak: Juan Kruz Aldasoro

Harremanetarako arduraduna: Iosu Imaz

Egitasmoa babestu nahi duzuenoi mezua

“Arg(h)itzen” dokumentalaren egitasmoa aurrera aterako bada zure ekarpenari esker izango da. Sakanako Udaletan eta Nafarroako Gobernuko “Bake eta Bizikidetza” sailean ere aurkeztuko dugu egitasmoa diru-laguntza eskatzeko, erantzunaren zai gaude. Baina zure ekarpena ezinbestekoa izanen da. Egitasmo honen beharra arrazoi hauetan oinarritzen dugu:

1.- EGIA BEHAR DUGU:

botereak estalita nahi duen egia ez da azaleratuko gu geuk ez badugu azaleratzen. Egi hori bizi izan dugunok, egia horren lekuko izan garenok ez badugu gertatutakoa azaleratzen ez da Egia jakingo.

2.- TORTURAK ERRPARAZIOA BEHAR DU, ETA EZ ERREPIKATZEKO BERMEA:

Tortura ez da soilik aitortza eskatzen duen egia. Ez da soilik iragana. Torturak kalte larriak eragin dizkie milaka pertsonei, jendarte osoan. Torturak egindako kalteak presente daude gaur eta hemen. Jendartearen bulkada behar da kalte horien erreparazioan aurrera egiteko, ez errepikatzeko bermeak finkatzeko.

3.-BAKEA ETA BIZIKIDETZA DEMOKRATIKOA BEHAR DITUGU.

Bortizkeria oro atera behar dugu proiektu politikoen arteko lehiatik. Tortura da bortizkeriarik lazgarriena, giza eskubideak babesteko ardura duten funtzionario eta erakundeak egina den neurrian. Tortura demokrazia eta bizikidetzaren ukoa da.

Noski, egitasmo xume hau helburu handi horiek lortzeko bidean ekarpen txiki bat baino ez da izango. Guk ez badugu egiten, beste norbaitek egiteko zain geratuko da. Guk egin ba dezakegu, lan bat egina geratuko da, indar batzuk bederen aske geratuko dira erronka berriei aurre egiteko. Guk egindakoa, gure komunitatearen ondarearen parte izango da betiko.

Info gehiago

facebook; https://www.facebook.com/arghitzen

twitter; https://twitter.com/arghitzen

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

8 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Mònica

    Mònica

    3 años

    Gràcies per la vostra tasca tan necessària. Amb moltes ganes de veure el documental acabat.

  • Maitaran

    Maitaran

    3 años

    Jasandakoa inoiz ahaztu ez dadin. Gora zuek!

  • Aixita elkartea

    Aixita elkartea
    Egilea

    3 años

    Mila esker guztiei, denon artean tortura argitzea lortuko dugu.

  • marta

    marta

    3 años

    Sort!!!!!!! Segur que ho aconseguim💪

  • maria esparza

    maria esparza

    3 años

    👏👏💪💪💪

  • Eneko Etxeberria Álvarez

    Eneko Etxeberria Álvarez

    3 años

    Memoriaz hitz egin dezagun.

  • Mikel Markotegi Mendiola

    Mikel Markotegi Mendiola

    3 años

    Mila esker egiten ari zareten lanagatik. Auzolanean Euskal Herria askatu arte!

  • Unai Beaskoetxea Gutierrez

    Unai Beaskoetxea Gutierrez

    3 años

    Ekarpentxoa eginda! Animo!

#01 / Eskerrik asko! Moltes gràcies! Muchas gracias!

eskerrik asko!
eskerrik asko!

[EUS] Zure ekarpenak posible egin du, eskerrik asko!

Atsegin handiz jakinarazi nahi dizugu "Arg(h)itzen" dokumentalaren aldeko crowfounding kanpainan bildutako dirua iritsi dela dagoeneko gutxieneko helburu gisa finkatu genuen 10.000 euroko langara. Oraindik beste sei egun gelditzen dira kanpaina amaitzeko, eta segituko dugu dirua biltzen, ahalik eta orube zabal, anitz eta sendoena finkatu nahi dugulako dokumentalaren ekoizpen faseari indarrez ekiteko.

R. Kipling kazetariak idatzita utzi zuen "Gerletan, hiltzen den lehenengoa egia da". Egia argitara ekartzeko egiten ari garen lan honek balio beza Gerla betirako hil eta bakeari bizia emateko.

[CAT] La teva aportació ho ha fet possible, moltes gràcies!

Amb gran satisfacció volem comunicar-te que els fons recaptats en la campanya de crowfounding per finançar el projecte… gehiago irakurri

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika