❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

CAMINHO LONGE

Alfonso Etxegarai ETAko kide ohiak 33 urte eman ditu Afrikan deportatuta. “Caminho longe” dokumentalak haren itzulera kontatuko du.

Adabaki Ekoizpenak

A project of

Category

Created in

0
seconds
392
Pledges
26.125€
From 25.000€
Contribute to the project
View project in Català, Castellano and Français

Choose your reward

Or support it with a donation

Contribute without a reward
Donate to the project without receiving any reward:

Lagundu bidaia hau kontatzen

Alfonso Etxegarai Atxirikak (Plentzia, 1958) bizitzaren erdia baino gehiago eman du Sao Tome eta Principe irla txikian. 1985ean Frantziak deportatu zuen eta Espainiako agintariek Ekuadorrera bidali zuten. Han torturatu zuten eta geroago Sao Tomera igorri. Ordudanik linbo legal batean egon da, pasaporterik eta bisadorik gabe.

Alfonso Etxegarai
Alfonso Etxegarai

Erbestaldian, Kristiane Etxaluz (Domintxine, 1941) du lagun. Emakume paregabe honek hanka bat du Euskal Herrian eta bestea Sao Tomen. Haren hitzetan, «erbesteraturiko bizilaguna» da: azken 34 urteak jardun da, nekaezin, Alfonso herrira ekartzeko eta herria Alfonsorengana eramateko.

Kristiane Etxaluz
Kristiane Etxaluz

Orain 10 urte, bikoteak bere istorioa kontatu zuen “Sagarren Denbora” dokumentalean. Egun, berriz, ezer ez da berdin baina haren egoerak lehengo moduan jarraitzen du. Zerbait aldatu behar da.

Kristianek 78 urte beteko ditu luze gabe, neguak egunean baino egunean luzeagoak zaizkio. Alfonsok bularreko angina du eta hamarraldiak daramatza kardiologo batekin elkartu gabe. ETAk armak utzi ditu eta desegin egin da. Ez dago, bada, arrazoirik Euskal Herrian elkarrekin bizitzeko ametsa geroratzeko. Zirt edo zart egiteko unea heldu da, nahiz eta aldebakarreko erabaki honek atxilotua izateko arriskua ekarri. Itzulera-bidaiak abiatze eguna du dagoeneko.

Alfonso Sao Tomeko portuan
Alfonso Sao Tomeko portuan

Hauxe da, beraz, hamaika galdera dakartzan bidaia baten kontakizuna.

Sariak

Orri honen eskuinaldean ageri diren sari berezi batzuk prestatu ditugu. Sari bakoitza kilometro-distantzia batez izendaturik dago.

Zenbat eta parte hartze handiagoa izan, orduan eta hurbilago izango gara Sâo Tométik eta bidaia hau kontatu ahal izatetik.

Sariak, besteak beste, honako hauek dira: Ruper Ordorikak eta Arkaitz Minerrek “Sagarren denbora” dokumentalerako propio eginiko grabazioa, aurre-estreinaldian gurekin batera filma ikusteko sarrerak, Biarritzen bizi den ZIGOR artista preziatuaren arte-lan bat beren-beregi egitasmo honetarako sortua… Beste sari berezi batzuk ere badaude.

Bestelako ekarpenak egiteko, jar zaitezte gurekin harremanetan.

Lan-taldea

Josu Martinezek eta Txaber Larreategik zuzendu dute filma, Hibai Castro Egiak filmatu du eta ADABAKI EKOIZPENAK-ek ekoiztu. IPES, Gastibeltza Filmak eta Zinez-en laguntza ere badu.

Sao Tome 2009/Sao Tome 2019
Sao Tome 2009/Sao Tome 2019

Josu Martinez

Filmografia dokumentaletako zuzendari gisa:
“Itsasoaren alaba” (2009), “Sagarren denbora” (2010), “Prohibido Recordar” (2010), “Barrura Begiratzeko Leihoak” (2012), “Gure sor lekuaren bila” (2016) eta “Jainkoak ez dit barkatzen” (2018).

Txaber Larreategi

Filmografia dokumentaletako zuzendari gisa:
“Sagarren denbora” (2010), “Prohibido Recordar” (2010) eta “Barrura Begiratzeko Leihoak” (2012).

Adabaki Ekoizpenak

Zinema eta telebistarako proiektuak egiten dituen Bilboko ekoiztetxe txikia.

Beste batzuen artean, “Gure oroitzapenak” (2018) fikziozko film kolektiboa eta “Euskara Jendea” (2014) serie dokumentala ekoitzi ditugu.

Zertarako erabiliko ditugu zuen ekarpenak

Bildutako dirua, oraindik kitatu gabe dauden dokumentaleko produkzio-gastuak (prestaketa, talde teknikoa, bidaiak, filmatzea, muntaia, musika, irudi-posprodukzioa, audio-nahasketak eta filmaren amaitzea) finantziatzeko bideratuko dugu. Kopuru horretatik, 8.000€ bidaietako gastuetan erabiliko ditugu; 4.000€, filmatzean eta talde teknikoan; 8.000€, irudi-muntaian, audio-nahasketan eta bien posprodukzioan; 3.000€, soinu-bandan; eta 2.000€, filmaren bukatzean eta kopiajean.

Egutegia

Dokumentala 2020ko udaberrian amaitzeko asmoa dugu, honako plan honi jarraiki:

  • 2019ko azaroa: grabazioen amaitzea.

  • 2019ko abendua eta 2020ko urtarrila: filmaren muntaia.

  • 2020ko otsaila: posprodukzioa

  • 2020ko martxoa: filmaren amaitzea

Sariak filma amaitu ondoren banatuko dira. Horren berri emango dizuegu ekarpena egiten duzuen guztioi.

Hemen aurkituko gaituzu:

[email protected]
https://twitter.com/adabakiekoizpen
https://www.facebook.com/AdabakiEkoizpen
www.adabaki.eus

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

Ask the author

9 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Antton Bankarra

    Antton Bankarra

    over 4 years

    Besarkada bat Kristianeri eta besarkada bat ezagutzen ez dudan Alfontsori !

  • LEIRE DIAZ DE GEREÑU

    LEIRE DIAZ DE GEREÑU

    over 4 years

    Historiako kontaketa osatzeko beharrezkoa. Eskerrik asko zuen lanagatik!

  • Pedro Don Don

    Pedro Don Don

    over 4 years

    .....Vamos , Aurrera , se conseguirá

  • Mdurquet

    Mdurquet

    over 4 years

    Alfonso, I am so happy that you are finally able to see Euskadi again and I will always be grateful for your hospitality when I visited ST.

  • Alfredo Rodriguez Landa

    Alfredo Rodriguez Landa

    over 4 years

    Alfon, Domintxine izan da zure Ítaka. Bidaia luzearen ostean heldu zara. Urte luzez goza ezazue bidaiaren amaiera Kristian eta biok. Besarkada bana adiskideok.

  • Miren Azpi

    Miren Azpi

    over 4 years

    aupa

  • estiballes@hotmail.com

    [email protected]

    over 4 years

    Animo eta segi gogor

  • ITZIAR EGIA IBARGUREN

    ITZIAR EGIA IBARGUREN

    over 4 years

    Zorionak Alfonso, lortu duzu!

  • txema pico

    txema pico

    over 4 years

    Ongi etorri Alfontso, aurera bolie!

#02 / Berrekin diogu bideari / Seguimos / Nous continuons

Kaixo lagunok, 

Denok ondo egotea espero eta desio dugu. 

Pandemia egoerak hankaz gora jarri du dena, baita gure proiektua ere. Azken bi hilabeteetan geldirik izan dugu, baina dagoeneko bidean gara berriro. Prozesua eteteak eta epe batzuk bertan behera geratzeak, nahitaez, hurrengo epeei ere eragiten die. Hortaz, oraindik ezin esan dizuegu noiz amaituko dugun. Luze gabe muntaia amaituko dugu; ondoren, soinu-bandaren sortzea eta irudi eta soinu posprodukzioa etorriko dira. Oztoporik ezean, horretan arituko gara buru-belarri datozen asteotan. 

Ulertuko duzuelakoan, agur bero bat.

///  

Hola, 

Esperamos y deseamos que estéis todos bien. 

La pandemia ha alterado y trastocado casi todo, también nuestro proyecto “Caminho longe”. Durante los dos últimos meses se ha ralentizado bastante pero, afortunadamente, ya estamos de nuevo en marcha.… read more

#01 / Dagoeneko bidaian murgilduta zuei esker!

Kaixo, bidelagunok!

Dakizuenez, amaitu berri da crowdfunding kanpaina. Zuei guztioi esker lortu dugu helburua. Milesker!

Une honetan buru-belarri ari gara dokumentalean. Oraindik azken filmaketa batzuk geratzen zaizkigu eta geroago muntatze-fasean murgilduko gara.

Noizean behin, zuekin jarriko gara harremanetan e-posta bidez proiektuaren berri emateko. Era berean, kanpainaren hasieran adierazi genizuenez, filma amaitzen dugunean prest izango ditugu sariak eta zuekin adostuko dugu nola helarazi, galdetuko dizuegu nola agertu nahi duzuen kredituetan, eta abar.

Besterik gabe, eskerrik asko berriro eta laster arte!

¡Hola!

Como sabéis, ha finalizado la campaña de crowdfunding de nuestro documental “Caminho Longe” y hemos conseguido el objetivo que nos propusimos. ¡Muchas gracias!

En estos momentos, seguimos inmersos en la filmación del documental. Todavía tenemos que realizar algunas grabaciones y, posteriormente, comenzaremos el montaje.

read more

We use essential cookies to provide our service and third-party cookies to track the usage of the page. Cookie Policy