❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

MAIRUELEGORRETA; iluntasunetik argitasunera

Aurkezten dizuegun dokumentala 1963. urtetik Gorbeia mendiko Mairuelegorreta ko kobazuloan ospatzen den Euskal Jaia ren ingurukoa da. Euskal Jaiaren lehenengo urratsak frankismo garaian izan ziren eta 53 urte ren buruan, egoera eta garai latzei eutsiz, bizirik jarraitzen du.

Mikel Ezkerro

A project of

Category

Created in

0
seconds
83
Pledges
2.945€
From 2.500€
Contribute to the project
View project in Català and Castellano

Choose your reward

Or support it with a donation

Contribute without a reward
Donate to the project because you simply want to help make it happen:

Aurkezten dizuegun dokumentala 1963. urtetik Gorbeia mendiko Mairuelegorretako kobazuloan ospatzen den Euskal Jaiaren ingurukoa da. Euskal Jaiaren lehenengo urratsak frankismo garaian izan ziren eta 53 urteren buruan, egoera eta garai latzei eutsiz, bizirik jarraitzen du.

Euskal Jaiaren berezitasuna

Hasiera-hasieratik Euskal Jaia ingurune natural eta misteriotsu batean burutu izan da; Mairuelegorretako kobazuloan. Bertan garai paleolitikoaren aztarnak topatu izan dira, batez ere bertan bizi ziren hartz eta animali ezberdinenak.

Euskal Jaian urtez urte Euskal Herriko musikari zehin bertsolari erreferenteek parte hartu izan dute; Gorka Knörr, Mikel Laboa, Pantxoa eta Peio, Hertzainak, Eñaut Elorrieta, Xabi Solano, Mikel Markez, Xabier Amuriza, Miren Amuriza, Fredi Paia, Sustrai Colina, Oihane Perea... besteak beste. Partehartze berezi horiek ingurune hain berezi batean izanda, are eta misteriotsuago eta magikoagoak dira.

Historia apur bat

Garaiko antolatzaileek (Sociedad Excursionista Manuel Iradier) euskal kultura eta euskara bera modu askean adierazi eta modu berean sustatzeko modu bat bilatzen zuten. Gauzak horrela, 1963. urtean SEMI elkarteko mendizale eta GEAren espeleologoek, Euskal Jaiaren lehenengo edizioa antolatu zuten.

Euskal Jaiaren antolatzaileek frankismo garaiko prozedura burokratikoekin jolastu behar izan zuten ospakizuna burutu ahal izateko. Hainbat urtez baimenik ez zuten lortu baina gerora baimenak berreskuratu eta ekintza jendetsu batean bilakatu zuen SEMIk.

Euskal Jaiak askotan frankismoaren errepresioa pairatu behar izan zuen, baita horren antolatzaileak ere. Horrexegatik ere bada hain berezia Euskal Jaia, urtez urte, oztopoz oztopo bizirik mantendu dutelako antolatzaileek eta Zigoitiko bizilagunek. Urtez urte, oztopoz oztopo, belaunaldi ezberdinei Euskal Jaiaren testigua pasa zaie.

Amaya Ezpatadantza

Garaiko Euskal Jaiaren antolatzaileetako batzuek defenditzen dute Euskal Jaiaren jatorria Kopi Elorriaga arabarraren meritua dela. Izan ere, Jesus Guridi konpositorearen "Ópera de Amaya" lanaren baitan aurki daitekeen "Amaya Ezpatadantza" zatirako sortu egin zen koreografia Mairuelegorretan dantzatu egin behar zela esan omen zuen Kopi Elorriagak. Inguruko dantzari, espeleologo eta mendizaleak konbentzitu, Amaya Ezpatadantza dantzatu ahal izateko larruak eta ezpatak lortu eta lehenengo Euskal Jaia ospatu egin zen.

Oraindik ere, Amaya Ezpatadantza Mairuelegorretako Euskal Jaiaren ardatz nagusia da, Amayako dantzaria Euskal Jaiaren logo "ofiziala" izanik.

Gaur egun

1990 urtean Zigoitia Euskarazek hartu zuen Euskal Jaiaren testigua eta gaur egun arte bizirik mantendu du. Era berean, Euskal Jaiaz aparte, bi asteburutan zehar luzatzen diren ekintza kulturalak antolatzen ditu Zigoitia Euskarazek, Zigoitiako eskualdeko heldu zehin gazteen artean euskara sustatzeko.

Dokumentalaren nondik norakoak

MAIRUELEGORRETA; iluntasunetik argitasunera dokumentala gorpuzteko garaiko eta egungo Euskal Jaiaren antolatzaileak elkarrizketatuko ditugu. Momenturarte jaso ez diren testigantzak pilatu eta Euskal Jaiaren bilakaera historiko, soziala eta linguistikoa aztertuko dugu, modu kronologikoan. Bizipenak, esperientziak eta anekdota bereziak izango dira elkarrizketen ardatz nagusiak.

Antolatzaileen testigantzak osatzeko, urtez urte Euskal Jaian parte hartu izan duten musikari eta bertsolari erreferente batzuen testigantzak ere izango ditugu, haiek izandako esperientzia aztertuz. Testuinguratze linguistiko, sozial eta politikoa aztertzeko, aldiz, Iñaki Mtz de Lunaren partehartzea izango dugu.

Azkenik, aipatzekoa da ere Kike Amonarrizen kolaborazio berezia.

Aipatutako testigantza guzti horietaz aparte, urteetan zehar sortutako dokumentazio grafikoaren pilaketa eta horren erakusketa gauzatuko dugu dokumentalean bertan, elkarrizketak erreferentzia bisualekin jantzi ahal izateko.

Lan-talde teknikoa

  • Zuzendaritza: Mikel Ezkerro

  • Gidoia: Danilo Albin

  • Kamera operadoreak: Mikel Ezkerro, Irudikate Rec, Asier Mimentza eta Haizea Pastor.

  • Edizioa: Mikel Ezkerro

  • Soinua: Anton Mimentza

  • 3D diseinua eta animazioa: Jon Vicente Egurcegui

  • Testua: Galder U.A.

  • Musika: Ander Zabaleta eta Kokotean Kosk taldea

  • Itzulpena: Berta Alcalde, Izaskun Goienetxea eta Ainhoa Aizpurua

Aurreikusitako egutegia

Momentu honetan, dokumentazio eta ikerketa faseari amaiera eman eta errealizazio lanari ekingo diogu.

Dokumentalaren estreinaldia Zigoitia Euskaraz 2016 egitarauaren baitan izango da, 2016ko irailean, Zigoitiko Kultur Etxean. Urria aldera Oihaneder Euskararen Etxean proiekzio bat ere egingo dugu.

Zertarako erabiliko ditugun zuen ekarpenak

Egindako ekarpen ekonomikoak produkzio gastuetarako (bidaiak, talde teknikoaren soldatak, alokairuak...) eta DVD formatuaren ekoizpenerako erabiliko ditugu.

Sarien inguruan

Egiten dituzuen ekarpenen arabera, dokumentalaren DVDa, Gorostiza gazta bat edota Guikuri Landetxean bi pertsonentzako gau bat jaso ahal izango duzue. Gainera, dokumentalaren babesle izatera pasa zaitezke, dokumentalaren hasieran zure logoa erakutsiz.

Dokumentalaren estreinaldia Zigoitia Euskaraz 2016 egitarauaren baitan (irailean) egingo dugu eta DVDa eta bestelako sariak Oihanederren egingo dugun proiekzioan (urrian) jasotzeko aukera izango duzu. Ezinezkoa baduzu proiekziora gerturatzea, gurekin harremanetan jarri eta sariak emateko bestelako modu bat aztertuko dugu. Euskal Herritik kanpora bidali behar badira sariak, kasuz kasu aztertu eta modurik eraginkorrena topatuko dugu zure sariak jaso ditzazun.

Info +

Dokumentalaren facebook orrialdea

E-posta: [email protected]

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

Ask the author

0 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

We use essential cookies to provide our service and third-party cookies to track the usage of the page. Cookie Policy