
There are no ongoing projects, categories or tags with this search...
Click on “Enter” to search among all the projects :)
Donostian jai herrikoi, euskaldun, parekide eta parte hartzaileen alde lanean ari den herri mugimendua. Ezinezkorik ez dela sinesten dugu eta hala daramatzagu 10 urte udaletxeak antolatzen duen Aste Nagusiaren alternatiba antolatzen. Jada milaka gara amets hau bihotzez bizitzen dugunak, izan haur, gazte eta heldu. Oraindik ere Donostiako festetatik abiatuta gauza asko egin daitezkeela erakusteko gogoz gaude, jaiak herriarenak behar dutela aldarrikatu eta geroz eta jende eta kolektibo gehiagori gure itsasontziko ateak irekita dauzkatela adieraziz. Funtsean Aste Nagusiko markoan lan egin arren, gure baloreak urte osoan lantzen jarraitzen dugu, gizarte hobe bat eraiki dezakegula uste baitugu.