❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

'Izan Pirata' dokumentala

Donostian jai herrikoi, euskaldun, parekide eta parte hartzaileen alde lanean ari gara. Ia ezerezetik sortu ginen, eta hamar urtetan, ibilbide bat egin dugu, egun milaka herritarren mugimendua izatera heltzeko. Ideia zehatzak praktikara eraman behar ditugula eta dena posible dela sinesten dugu.

0
seconds
171
Patron
4.445€
From 3.000€
Contribute to the project
View project in Català, Castellano and Français

Donostiako Piratak herri mugimendua Udalak antolatzen zuen Aste Nagusiarekin hautsi nahi zuten gazte batzuek sortu genuen. Hitzetatik ekintzetara pasa eta urte askotan programa ofizialaren alternatiba izan den eskaintza antolatu dugu. Egun, Udalaren aitorpena ere lortu dugu.

Ideia batzuetan oinarritzen dugu jarduna: Jaiak herriarenak dira eta horregatik, herrikoiak eta partehartzaileak behar dute izan, festa euskaldunak nahi ditugu, genero berdintasuna eta ingurugiroa errespetatzen dutenak. Urtez urte frogatzen ari gara ametsak errealitate bihur daitezkeela eskuak elkartu eta urrats sendoak emateko borondatea badago.

Crowdfunding kanpaina hau gure finantziazio kanpaina bakarra da. Mugimenduko hainbat boluntariok urtebete inguru daramagu honekin lanean, baina amaitzeko laguntza ekonomikoa behar dugun puntura heldu gara, horregatik jotzen dugu zuongana. Elkarrizketa batzuk grabatzea, azpitituluetarako itzulpenak egitea, offeko ahotsak grabatzea, grafismoa lantzea eta DVD euskarrian bertan txertatzea falta zaigu nagusiki.

Dokumental honekin gure experientzia azaldu nahi diogu Donostiakoa, Euskal Herrikoa edo nonahikoa den eta herri mugimenduetan interesa duen edonori. Gure txikitasunetik, denok harro egoteko moduko zerbait lortzen ari garela uste dugu.


Herritarrok proiektua babesten baduzue eta planteatu ditugun 3.000 eurotara heltzen bagara, dokumentala otsailerako amaitzea pentsatzen dugu. Data honi azpitituluak prestatzeko behar dugun denbora gehitu behar litzaioke, baita ondoren denarekin DVDa prestatzeko beharko duguna ere. Gutxi gora behera, apiril hasierarako amaituta eduki nahi dugu.

Piraten mugimenduko hainbat kide profesionalki ikus-entzunezkoetan aritzen gara, eta dokumentalak egiten experientzia dugu. Hala ere, hau da Donostiako Piraten izenean egiten dugun eta dimentsio hauek dituen lehen horrelako lana.

Badugu experientzia autofinantziazioan, hamar urte baitaramatzagu %100 autofinantziatuta lan egiten, sekula inork zentimo bakar bat eman gabe, eta irabazitako dirutik, lehenik zorrak kitatzeko erabili, eta geratzen dena hurrengo urterako gordetzen. Piraten Mugimenduaz ezer ez dakienari gure Facebookeko orrian dauzkagun argazkiak ikusteko gonbita egin nahi diogu, ikus dezan zein dimentsiota hartu dituen aipatzen ari garen proiektuak. Gainetik azaltzeko: kontzertu gunea, afariak, txoznak, umeentzako egunero eskaintza, helduentzat kantu jira eta dantzak, gazteentzat jolasak, musika-lehiaketa, trikipoteoak, bertso-saioak, esku pilota lehiaketa, bazkari herrikoiak, antzerkia, DJ gunea, irrikitaldia, erromeria... eta abar luze bat. Eta nola ez, abordaia.

Gutxienez, gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko, katalanezko, italianozko eta portugesezko azpidatziak jarriko dizkiogu dokumentalari. Gorrek ere dokumentalaz gozatzeko parada izan dezaten, euskarazko azpitituluak ere jarriko dizkiogulanari. Bide batez esan, lana munduan ahalik eta gehien zabaltzeko bideak jarri nahi ditugula, eta estimatuko genukeela benetan goian aipatu gabe geratu den hizkuntzaren bat badakizu eta kausa honi laguntzeko prest bazaude izanpirata [abildua] gmail.com helbidera email bat bidaliko bazenigu. Moldatuko ginateke itzulpena nola egin behar den erraz irakatsi eta elkarrekin lan egiteko. Asko eskertuko genizuke, eta jakin, itzultzaileak bilatzeko deialdia irekia geratzen dela beraz. [Eguneraketa urtarrilak 10ean: katalana, italianoa eta portugesa gehitu ditugu zerrendara, 3 pertsonak idatzi digutelako beren burua eskaintzen. Eskerrik asko!]

Gure ideiekin bat datorrelako, eta Donostiako Aste Nagusiari buruzko materiala denon eskura egotea nahi dugulako, dokumentala Creative Commons - Aitortu - Partekatu (CC-BY-SA) lizentziekin argitaratuko dugu.

Amaitzen joateko, ohartzen gara azken urteotan Donostian ilusio handia sortu duela jai herrikoien aldeko mugimendu honek. Asko pozten gaitu, eta azalpen garbia du honek: Herritik sortua da eta herriarentzat egiten dugu bertan dena. Denona. Gainera, orain barne antolakuntza aldatu dugu urtez urte sendoago hazten joan dadin, eta jende gehiagorengana hel gaitezen. Guztiak ongi etorriak zarete itsasontzi honetan, eta hamarkada honetan hainbat pertsona nekaezinen lanari esker, Udalak jarritako mila traba gaindituz, milaka gara Donostian dena dela posible sinesten dugunak. Guzti hau, errepikatuko dugu, inongo irabazi asmorik gabe eta oinarrizkoak diren balore batzuen gainean lan eginez.

Egun bizi dugun mundu honetan, balore aurrerakoietan oinarritutako alternatibak eraikitzea ezinbestekoa dela sinesten dugu, inguruan dena beste norabidean doala saldu nahi baitigute, gurea bezalako proiektuak ameskeria hutsa direla. Baina gertatzen dena kontrakoa da, halako esperientziek beraiek dira froga bestelako jendarte bat eraikitzeko gai garela erakusten dutenak. Herritarrak aktibatu eta elkarrekin lan eginez gero lor dezakegun jendarte justuago bat.

Hasteko, Donostiako herritarren aurrean gure historia kontatu nahi dugu, inongo komunikazio arazorik gabe, dokumental formatuan, orain arte denon artean egin dugun bidea zein izan den perspektiba batekin ikusteko. 80ko hamarkadako portuko istiluetatik hasita, Donostian jai herrikoien aldeko mugimenduaren errepasoa egin dugu, piratetara iritsi eta aurrera goazela argi uzteko.

Gu duela hamar urte geunden egoeran dagoen jendea ere animatu nahi genuke lan honekin, elkartu eta antolatzera anima daitezen; edo jada lanean ari diren mugimenduei ideiaren bat edo emateko balioko balu lan honek, esango genuke erabat beteko lukeela dokumental honek bere helburua. Lagunduko diguzu mezua zabaltzen? Izan pirata.

Informazio gehiago: Webgunea / Facebook / Twitter / YouTube

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

0 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

#02 / Lehen balorazioa | Primera valoración

(abajo en castellano)

Gabon piratak! Eskerrak emanez post labur bat.

Bagenekien ez zenigutela hutsik egingo, baina lehen egunean behar ditugun 3.000 euroetatik erdia baino gehiago lortzea (1.905 doa orain) ikaragarria da.

Norbaitek proiektu hau babesten duen bakoitzean email bat iristen zaigu, eta egun oso osoan zehar email automatikoak iritsi eta iritsi aritu dira.

Horrez gain, lehen pirata itzultzaileak animatu dira eta dokumentala katalanez, portugesez eta italianoz ere azpititulatuko dugu (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesaz gain). Itzulpenarekin laguntzeko prest bazaude –izan hauetako hizkuntzaren batekin edo besteren batekin– idatziguzu izanpirata [abildua] gmail.com helbidera.

Ez dakizue ze poza daukagun gainean!

Eskerrik asko benetan!!!!

Onenak zarete!


Buenas noches piratak! Un post rápido para daros las gracias.

read more

#01 / Lehen agur bat blog honetan

Kaixo Piratak!

Webgune honetan blog hau ere eskaintzen dutenez, hau ere erabili beharko dugu informazio pixka bat emateko kanpaina honi buruz. Esan bezala, 3.000 euro behar ditugu dokumentala amaitu eta DVDan ateratzeko. Eta esan behar dizuegu, guk uste dugu lortuko ditugula!

Crowdfunding kanpaina hau gure finantziazio kanpaina bakarra da. Mugimenduko hainbat boluntariok urtebete inguru daramagu honekin lanean, baina amaitzeko laguntza ekonomikoa behar dugun puntura heldu gara, horregatik jotzen dugu zuongana. Elkarrizketa batzuk grabatzea, azpitituluetarako itzulpenak egitea, offeko ahotsak grabatzea, grafismoa lantzea eta DVD euskarrian bertan txertatzea falta zaigu nagusiki.

Dokumentala otsailerako amaitzea pentsatzen dugu. Data honi azpitituluak prestatzeko behar dugun denbora gehitu behar litzaioke, baita ondoren denarekin DVDa prestatzeko beharko duguna ere. Gutxi gora behera, apiril hasierarako amaituta eduki nahi dugu eta orduan ja, banaketarekin hasi.

read more

10€
44 backers

Dokumentalaren DVDa etxean jasoko duzu + Zure izena dokumentaleko kredituetan eta webgunean adieraziko dugu.

20€
59 backers

Dokumentalaren DVDa + Ekimenerako propio egindako kamiseta + Zure izen-abizenak dokumentaleko kredituetan eta webgunean.

25€
47 backers

Dokumentalaren DVDa + Ekimenerako propio egindako kamiseta + Posterra + Izen-abizenak dokumentaleko kredituetan eta webgunean.

50€
15 backers

Koadrilentzat: 3 DVD + 3 kamiseta + 3 poster + Izen-abizenak kredituetan eta webgunean.

100€
3 backers

Koadrila edo elkarteentzat: Dokumentalaren 6 DVD + 6 kamiseta + 6 poster + Izen-abizenak edo elkartearen izena dokumentaleko kredituetan eta webgunean.

200€
3 backers

Elkarteentzat: Dokumentalaren 15 DVD + 15 kamiseta + 15 poster + Izen-abizenak edo elkartearen izena dokumentaleko kredituetan eta webgunean.

500€
0 backers

Elkarteentzat: Dokumentalaren 40 DVD + 40 kamiseta + 40 poster + Proiekzioa antolatuz gero, mugimenduko kideekin hitzaldia antolatzeko aukera + Zuen izen-abizena edo elkartearen izena dokumentaleko kredituetan eta webgunean.

Cookies help us to offer our services. Continuing to browse entails acceptance of their use.