Ez dakit oso ondo nola hasi, nire burua 'musikari' edo 'abeslari' bezala definitzea gauza zaila egiten zait ez bait ditut bi gaitasun hauek kontrolatzen. Esan dezaket ordea musikazale amorratua naizela eta horrek bultzatu nau musika egitera eta hori gabe bizi ezin ahal izatera.
Urte batzuk eraman eta gero talde desberdinetan kantak sortzen, jauzi hau egitera animatu naiz TANIA DE SOUSA bakarkako proiektu honekin eta behar nuen norabide musikala aldatuz.
2013ko udaran dazkidan hiru akordekin hasi nintzen kitarrarekin kantak eraikitzen Zuloakeko biraren erdian.
Jakin gabe oso ondo nondik joan, Fermín Bouzak, Correoseko abeslari eta kitarra, baita ezagutzen dudan musikaririk bikainenetariko bat ere, lagundu zidan lehenengo maketak grabatzen (bera sintetizadoreak eta kitarra, eta ni ahotsa) eta kantuei borobiltasun bat ematen.
Nire soinua eratzea funtsezkoa zen eta nahiz eta 'iragan rockero' batetik etorri eta nire kantak zerbait gordinagoa izatera eraman, hortik ihes egitea erabaki nuen. Ez dut estiloen aurka ezer baina bizi garen garai honetara moldatzera erabaki dut. Azkeneko urteetan eragin nauen musika eta betiko POP melodiak nahastu nahi izan ditut.
Banda sortzeko momentuan oso ondo pentsatu behar izan nituen nirekin parte hartuko zuten pertsonak, beharrezkoa baitzen sintonia berezi bat izatea denen artean eta horretarako lehendabiziz nire lagun minaz pentsatu nuen, nire aurreko bandako bajularia, The Dispositives taldeko Maitane Alonso. Asko poztu ninduen eskaini nionean barku honetara igotzea baiezkoa eman izanak.
Bestaldetik, baterijole baten bila jarri nintzen eta kasu honetan ere oso argi ikusi nuen, Ander Del Sol, (Kasernarat) nire zenbait tatuaien tatuatzailea eta Las Putass del Mistol taldean nengoenean konpartitzen genuen lokalkidea izan zena ere.
Behin taldea sortuta ensaioekin hasi ginen, prestakuntza express esaten dena. Urte honetako urtarrilaren erdian hasi eta orain apirilean gaudela oso denbora gutxi gelditzen zaigu Bonbereneako estudiotara (Tolosa) sartzeko diska grabatzera.
Badakit oso zaila egiten zaigula edonori gure poltsikotik dirua ipintzera ezagutzen ez dugun proiektu bati sostengua emateko baina bestaldetik horrelako plataformei esker ezagutu ahal izan dut jendearen eskuzabaltasuna eta nola horren inguruan komunidade bat sortu den. Txundituta nauka horrelako ekimenek zelako azkar hedatzen diren interneteko sareei esker eta nola jendeak borondate onez beraien espazioetan ematen dute zure proiektuaren berri.
Nire kontaketa honekin jarraitu eta bukatu baino lehen, pertsona oso berezi bati buruz hitzegin nahi dizuet. Beti egon dena nire musika bultzatzen eta nigan sinisten, bera gabe ezingo nuke amets hau burutu. Fermin Muguruza osagai garrantzitsuenetarikoa da eraiki dudan istorio zoro honetan. Diskaren ekoizlea izango da eta barku honen lemazaina nirekin batera.
Tania eta Fermin, Tania Tank kamixetekin. // Ilustrazioa: Mikel Antero
Hau guztia aurkeztu eta gero galdera asko datozkit burura: ze harrera izango du jendean nire musika? Gustatuko zaie diskoa? Etorriko dira nire kontzertuetara? Jakin ezin dezagun zerbait da baina ezjakin horretan bizitzeak ere ilusioz betetzen nau.
Beldur eta ezbai guztiak alde batera utziz, disko hau ateratzeko laguntza eskatzen dizuet. 40 egun ditugu kanpaina honi egurra emateko, beraz, zuek ezinbestekoak izango zarete. Badakit tipikoa dela esatea, baina benetan oso eskertuta egongo naizela zuen aportazio bakoitzarekin. Bizitzan gehien maite dudan gauza egin ahal izatea hau da, eta amets hau betetzen laguntzeak ez dakizue zenbat motibatzen nauen. Eskerrik asko danagatik eta ez izan dudarik nire sare sozial eta korreo elektroniko bidez edozein zalantza kontsultatzeko, han izango nauzue.
TANIA DE SOUSA
TANIA DE SOUSAren bakarkako diskoaren grabazio bloga
NOLA BIDERATUKO DITUGU ZUEN EKARPENAK
Bilduko dugun diru ekarpen guztia TANIA DE SOUSAren bakarkako lehenengo diskoa finantziatzeko izango da.
EGUTEGIA
Apirilaren 28tik ekainaren 6ra arte: martxan egongo da nire crowfunding kanpaina diska finantziatzeko.
Maiatzak 5tik 26ra: Diskaren grabazioa eta nahasketa Bonebereneako estudioan (Tolosa)
Finantziazio kolektiboaren helburua lortu eta gero kamixeten bidalketak.
Ekaina eta uztaila: Diskaren azala eta liburuxkaren diseinua eta bideokliparen errealizazioa.
Uztaila eta abuztua: materialaren bidalketa fabrikara eta zuzenekoen prestakuntza.
Irailaren 18: Diskaren kaleratze (CDaren bidalketa) eta zuzeneko kontzertuen hasiera.
Kasu: Europako bidalketei 7 euro gehituko zaie, eta bidalketa bakar bat egingo da.
Eta Europa ez den beste kontinenteetarako, bidalketei 12 euro gehituko zaie eta bidalketa bakarra egingo da.
www.taniadesousa.com
facebook.com/taniadesousa87
twitter.com/Tania_DeSousa
13 iruzkin
Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko
Jose Luis
¿como puedo conseguir el CD,al margen de la web,que citas anteriormente?
TANIA DE SOUSA
Egilea
Bidali egin zenuen ekarpenaren kopurua, zure helbidearen datuak, kamixeta talla helbide honetara: [email protected]
ion esnaola
Kaixo tania!!
ez dizut ez nere helbidea, ez ezer eman, ez kamisetaren taila...nola egin dezaket, gogoarekin nabil diskoa entzuteko
mila esker
TANIA DE SOUSA
Egilea
Buenas, puedes conseguir el CD a través de la web www.talka.org gracias!
Maxi Vaello
Te conoci a traves del programa de Radio 3 el 7º vicio, me enncanto tu música¿como puedo conseguir tu CD?
TANIA DE SOUSA
Egilea
Muchas gracias por tus palabras!
Adolfo Soto / 2 VEINTE 22
Muchas felicidades por alcanzar la meta, se lo merecen, un abrazo y nos vemos pronto por México para seguir apoyando. Saludos.
TANIA DE SOUSA
Egilea
Muchas gracias por tu palabras. Espero que nos puedas ver algún día!
Cecilia Goitea
Hola Diosa! no sabés cómo lamento no poder ayudarte pero cuando el TANIATANKTOUR te traiga a Argentina, por nada en el mundo me lo voy a perder. Sigo tu blog (re interesante) y saludos a tod@s los que te acompañan en esto. Lo mejor para vos.
TANIA DE SOUSA
Egilea
Buenas! La aportación de 5 euros es para poder descargarte digitalmente el disco. Los 7 euros es necesario seleccionar esa opción para aquellos que pidan el disco desde Europa, corresponde a los gastos de envío.