Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

Tindaya montaña sagrada

Ondare kultural eta arkeologikoa babestearen gaia aztertzen duen dokumentala da. Tindaya, Majoen mundo majikoari lotua egon izan da betidanik, Majoak izan ziren Fuerteventurako lehen biztanleak. Gaur egun, kultura horren aztarnen erakusle nagusitzat hartu ditzakegun podomorfoen kokaleku nagusia da.

Kepa Aranburu Agirre

Nork sortutako proiektua

Arloa

Non sortua

Oñati
0
segundoak
113
Ekarpenak
5.830€
5.500€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano

Zure saria aukeratu

Ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, saririk jaso gabe horren truke:

PELIKULA

Tindaya montaña sagrada, ondare kultural eta arkeologikoa babestearen gaia aztertzen duen dokumental formatuko luzemetraia da.

Fuerteventura irla eta bere egoera sozial, kultural eta ekonomikoa historian jasan dituen migrazioei oso lotuta egon da aspalditik. Bertara iritsitako lehen biztanleak Afrikatik etorri ziren, Majoak ziren eta beren arbasoen kultura ekarri zuten beraiekin. Beren iritsierarekin irlak lehen metamorfosia jasan zuen. Espainolak XV. mendean iritsi zirenean kultura primitibo hauen izaera eta etorkizuna guztiz aldatu zituzten, eta horrekin, irla berarena. XX. mendean sartuta irlaren baliabideen explotazio komertzialak eta batez ere turismoak, egoera sozioal, kultural eta ekonomikoa berriz ere muinetik aldatu du.

Tindaya mendi majikoaren kasua metafora bezala hartuta, dokumental honek migrazio ezberdin hoiek kulturaren ondarean eta ondare arkeologikoan izan duten eraginak azalduko ditu. Tindayan aurkitzen baitira, Majoen kulturak utzitako aztarnarik esanguratsuenetako batzuk. Zeinak galtzeko harrisku larrian dauden “progresuaren” eta batez ere interes ekonomikoen presiopean.

TINDAYA

Tindaya oso leku berezia da, batez ere bere aztarnategiengatik, teorian legez oso babestua dagoen leku bat da, Monumento Natural, Punto de Interés Geológico eta Bien de Interés Cultural izendatu bait dute.

Majoak, afrikatik etorritako Fuerteventurako lehen biztanleak izan ziren, beren mendi sakratua izan zen Tindaya. Zeruko astroekin duen erlazioa, bere lurren emankortasuna eta bere konposaketa (Trakita) aukera hau egiteko garrantzitsuak izan zitezkeen.

Kultura honek utzitako aztarnarik garrantzitsuenak podomorfo deitzen diren Tindayan kokatutako hanka formako grabatu litografiko batzuk dira. Gehienak mendi tontorrean kokatzen dira eta ofizialki 70. hamarkadan aurkituak izan ziren. Podomorfo kantitate ugariak (300 bat, eta guztiak autore ezberdinekoak, bakoitzak bere autorearen identitatea azaltzen duela esan genezake) eta beren orientazioak mendi hau oso berezia bihurtzen du. Badira munduan beste mendi batzuk horrelako litografiekin, batez ere afrika ipar aldean, baina inon ez da hain kontzentrazio handia aurkitu.

Kanarietako Astrofisikako Institutuak egindako azterteketa baten grabatuen %80 orientazio berdinekin eginda daudela argitzen da, Gran Canariako Pico de las Nieves-era eta Tenerifeko Teide-ra begira. Urteko egunik garbienetan Tindayatik bi tontor hauek ikus daitezke. Gainera grabatu guztiak Trakita gainean eginak daude, Basalto zatiak ekidituz.

Gainera mendian aurkitu izan diren erretako giza haiginek edo animalien hezur batzuk, bertan erritoak egiten zirela adierazi dezakete.

Horrez gain, bi herriska aurre-hispaniar aurkitu ditzakegu mendiaren maldan. Herriska hauek ez dira oraindik aztertu, eta mendia ustiatzen duten kanteren eraginaren ondorioz oso kaltetua daude aztarnategiak.

Lanzaroten ere aurkitu izan dira Podomorfo batzuk, baina ez Teide-ra edo Pico de las Nieves-era begira, Tindaya-ra begira baizik. Horrek Tindayaren garrantzia goraipatzen du.

Gainera Majo-en kultura eta beren leku sakratuak adierazteko podomorfoak erabiltzen zituzten afrika iparraldeko beste kultura batzuen artean antz handiak aurkitu ditzakegu.

KANTERAK, CHILLIDA PROIEKTUA ETA ERAKUNDE PUBLIKOAK

Kanariar gobernuak Tindayako trakita minak ustiatzeko baimena eman zuen, bertan aztarnategi arkeologikoak zeudela jakinda. Trakita oso harri baliotsua da eraikuntzan (Gran Canaria-ko Alfredo Kraus auditorioan edo Fuerteventurako aireportuan erabilia izan da adibidez), honek mendiaren ustiapen ekonomikoa bideratu zuen.

1993-an Eduardo Chillidak Tindaya-n bere artelan erraldoi bat egiteko proposamena egiten du. Mendiaren barnekaldean 50 metro kubikoko zulo bat bi argi sarrera eta oinezkoentzako tunel batekin. Tolerantziaren izenean egindako obra izango zen bere hitzetan, eta beste gauza batzuen artean berak proiektatu bezala eta Kanariar herriaren onespenarekin egin behar dela adierazten du, bestela ez dela egingo.

Azterketa geotekniko batzuk egin ondoren, Chillida proiektuak aurrera eginez gero mendiaren babesa ezin dela bermatu ondorioztatzen da. Proiektuak bere hasierako tamainua txikitu egiten du, 35 metro kubikora. Bitartean kanariar irletako jende asko proiekltuaren aurka azaltzen da eta kanariar gobernuaren eta Chillida familiaren intzentzioen aurka salaketa jartzen dute justiziaren aurrean. Aditu asko agertzen dira proiektuaren aurka, arkeologoak, historialariak, antropologoak eta abr.

Kanariar gobernuak aurrez berak emandako minen ustiaketa baimenak berrerosi egiten ditu, oso garesti eta beti ustiapen hau zuten enpresen irazabiak bermatuz. Ustiapen artistikoa hamarkadetan beraiei utzita, turista kopuru minimo batzuk bermatuta, horrela izan ezean, kalte ordainak jasoko dituztela, eta proiektua egin ezean kalte ordain izugarriak bermatuta. Guztira Kanariar gobernuak diru publikoko 25 milioi € gastatu ditu oraingoz, eta oraindik ez dira proiektua egiten hasi.

Gaur egun (2013ko iraila) Kanarietako epaitegi gorenak proiekturen ilegaltasuna onartu du, mendiaren Bien de Interes Cultural izendapena ondo zeaztuta ez dagoelako.

Altxor arqueologiko eta kultural honen babesa gaur egun harriskuan dago, proiektu artistikoak ez du mendiak obra hori jasango duen inolako bermerik ematen. Baina interes ekonomikoak hor jarraitzen dute, batez ere harriaren inguruko interesak eta aztarnetegiak gero eta okerrago daude.

LAN TALDEA

Grabaketak egiteko taldea oso txikia izango da, lau pertsonez osatua egongo da: zuzendaria, argazki zuzendaria, soinu teknikaria eta produkzio burua.

Aragazki zuzendaraia Juan Meseguer izango da, dokumental batzuk egindako mutila da ("La strada di Raffael” edo “Viaje al Planeta Rojo”), horrez gain argiztapen teknikari bezala lan asko egindako pertsona da. Soinuaren arduradun Marta Durruti izango da zinean, nahiz publizitatean lan asko egindako neska (“Polseres vermelles”, “Tengo ganas de ti”, “Pelotas”, “Cobardes”, eta abar).

FINANTZAKETA

Aurre produkziorako behar izan dugun guztia, gure kabuz ordaindua izan da. Fuerteventuran bi estantzia izan dira orain arte. Estantzia hauetan grabatu ahal izan dugu goian ikusgai dagoen teaser-a.

Alde teknikoa gure lan tresnekin beteko dugu, hala nola kamarak eta ordenagailuak, beraz alde horretatik ez da inolako gasturik egongo.

Verkami-ko proiektuaz esan beharra dago, ez dela inolako kargurik kobratuko kanpaina bukatu arte, hau da 40 egun igaro arte. Eta gainera ez bada jarritako diru kopuru minimoa betetzen, ez da ezer kobratuko.

ZERTAN GASTATUKO DUGU DIRUA?

Hemen batutko dirua, grabaketak egiteko behar izango duguna ordaintzeko izango dira gehienbat, kanarietera hegaldiak, bertako egonaldiak, barruko garraioak eta abr. Beste zati bat aportazioen truke eskeintzen diren sariak ordaintzeko izango da.

NON ETA NOIZ IZANGO DIRA GRABAKETAK?

Dokumentalaren grabaketa aurtengo neguan grabatzeko asmoa dugu. Grabaketa denak Canariar irletan egingo dira, gehiena Fuerteventuran, bertan aurkitzen baita Tindaya-ko mendia. Pelikula udaberrian montatzea gustatuko litzaiguke, udarako prest edukitzeko. Eta Proiektuan laguntzen dutenek beren sariak uda hasieran jasotzea espero dugu.

ESTEKA INTERESGARRIAK

facebook
google+
vimeo
"Tindaya, el poder contra el mito" Jesus Giráldez
Ben Magec, ecologistas en acción
Cabildo Fuerteventura

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

4 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • xaviriera

    xaviriera

    más de 3 años

    Aquí seguimos esperando el montaje y las recompensas...

  • anagimenes

    anagimenes

    casi 10 años

    Buenas!! Cómo va el montaje?? Espero que viento en popa, hay ganas de ver el resultado!

  • Jesús Giráldez

    Jesús Giráldez

    más de 11 años

    Saludos desde Fuerteventura. Tengo gran interés en contactar con Kepa Aranburu sobre su proyecto de documental de la montaña de Tindaya. ¿Podrían facilitarme su contacto electrónico o a él el mío. Agradecido, Jesús

  • Aittatxo

    Aittatxo

    más de 11 años

    Zurekin gura dot egotia ezer bialdu baño lehen. Ez dakit nola bialdu

#09 / Primera parte de las grabaciones realizada

Kaixo denoi!!

Hola a td@s!!

Un poco más tarde de lo esperado pero ya tenemos la mayor parte de las grabaciones para el documental. Antes de nada pediros disculpas a tod@s l@s mecenas por la demora en enviar noticias. Y agradecer de corazón vuestro apoyo al proyecto.

El 4 de junio volvimos de una estancia de aproximadamente tres semanas entre Fuerteventura, Lanzarote, Tenerife y Gran Canaria. Con un equipo técnico formado por Juan Meseguer a la cámara y el fichaje de última hora de Idoia Iñarritu a los mandos del sonido, y la incalculable colaboración de tod@s l@s participantes, especialmente de Jesús Giráldez (que se ha ganado un puesto como productor en la película por su ayuda, paciencia y dedicación) y Silverio López (aprovecho para hacer un poco de publicidad de su casa rural “La Rosa del Taro” en Fuerteventura donde nos acogió toda la familia).

Impresionante labor la de todo del equipo, que a estado al pie del cañón las tres semanas prácticamente sin descanso y sin

gehiago irakurri

#08 / Comenzamos el rodaje!

Hola gente maravillosa! Por fin empezamos el rodaje esta noche viajamos desde Barcelona hacia las islas, nos esperan un par de semanas intensas de trabajo.

Os dejamos una foto del material preparado para empaquetar.

Un saludo y hasta la vuelta!!

gehiago irakurri

#07 / Preparando el proyecto

Kaixo denoi!! Hola a tod@s!!

En el mes de Marzo he estado en las islas preparando la grabación del documental que por cuestiones de trabajo no podremos afrontar hasta el mes de Mayo.

Durante el viaje he visitado diferentes islas Lanzarote, Fuerteventura, Tenerife y por último Gran Canaria. Y he tenido la oportunidad de hablar con mucha gente, entre ell@s Jesús Giráldez (historiador, investigador, escritor, ecologista y amigo... entre otras muchas cosas) que me hizo de guia y me presentó a mucha gente en Fuerteventura y me facilitó el contacto con otra mucha en las islas. Aquí va una lista de personas con la que he podido hablar, entre ell@s historiadores, arqueólogos, astrofísicos, ecólogos, geólogos, geógrafos o gente relacionada con el mundo del arte, tod@s con un gran conocimiento del caso Tindaya y de reconocido prestigio en su materia: María Antonia Perera, José Antonio de Vera, Juan Antonio Belmonte, Alex Oscoz, José María Díaz Cuyas, Juan Francisco Navarro, Maisa

gehiago irakurri
Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika