❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Arg(h)itzen

Torturaz argi hitz egiten, Tortura argitzen.

Aixita elkartea

A project of

Category

Created in

31%
23
days
70
Pledges
3.110€
From 10.000€
Contribute to the project
View project in Català and Castellano

Choose your reward

Arg(h)itzen dokumentalaren sinopsia

Sakana Nafarroa Garaiako ipar mendebaldean kokatua dagoen eskualdea da.

305,5 km karratuko azaleran, 20.000 pertsona inguru bizi dira. 1960tik 2011.urtera bitartean luzatzen den 50 urteko epealdian, bertako 149 herritarrek (gutxienez) jasan dituzte torturak eta tratu txarrak funtzionario publikoen zaintzapean zeudenean.

Datu soil honek erakusten du oraindik orain indarrean dagoen gatazka politikoari hertsiki lotzen zaion errealitate lazgarri baten dimentsioa.

Datuetaz ari garenean, garrantzitsua da azpimarratzea oraindik orain Nafarroari dagokionean egin gabe dagoela Torturaren errealitatea jasoko duen ikerketa ofizial osaturik.

2020 urteko otsailean Nafar Gobernuak 1960 eta 1978 urteko tartean egiaztatutako 169 tortura kasu aztertzen zituen txostena aurkeztu zuen, baina 1978. urtetik aurrerakoa ikertu gabe dago, Nafarroako Auzitegi Nagusiak Nafarroako Legebiltzarrak martxan jarritako egitasmoa geldiarazi eta gero.

Euskal Memoria Fundazioak dokumentatutako kasuen arabera, 600 nafar herritarrek baino gehiagok jasan dute tortura 1960 urtetik 2010 urtera bitartean. Milatik gora izan daitezkeela uste da.

Esan bezala, errealitate hau Nafarroako Instituzio publikoek bultzaturiko ikerketa independiente eta zientifiko batek noiz argituko zain dago.

Gizartetik bertatik bultzatutako ekimenei zor diogu orain arte jakin duguna, ahalegin kolektibo erraldoi honi bere ekarpen xumea egin nahi dio ere “Arg(h)itzen” dokumentalaren egitasmoak.

Torturak gurean izan duen zabalpena ezin da ulertu praktika honi Estatuko botereak zuzenean edo zeharka eskaini dioten babesa gabe. Joxe Azurmendi filosofoaren hitzetan, “Tortura da, hala ere, Estatuaren egintza basatiena kontzientziak bortxatu eta kontrolatzeko. Torturatuaren kontzientzia zanpatuz, inguruan terrorea zabalduz. (...) Gizartearen kontrola kontzientzien kontroletik hasten da.(...)

entrevistados
entrevistados

“Arg(h)itzen dokumentalak, tortura pairatu duten Sakanako herritarrek bizitakoaren testigantzetatik abiatuta, eta zuzenbidean, psikologian eta osasun zientzietan zein komunikazio politikan adituak diren hainbat profesionalen laguntzarekin, Torturaren praktika ahalbidetu duen “eraikuntza” politiko, legal, judizial eta ideologikoa ikertu eta jendarteratu nahi du.

Torturaren praktika ikusezin eta zigorgabe izatea posible egin duen tresneria eta konplizitate sarea azaleratzen lagundu nahi du.

Jakitun gainera tortura posible egin duen “eraikuntza” hori egundaino eraitsi gabe segitzen duela, agintea eskuetan dutenen borondate politikoaren arabera edozein unetan operatibo bihur daitekeela berriro.

Gure helburu nagusia, beraz, hau da:

gertatu den egia ezagutzen laguntzea. Egiaren aitortzatik sortutako kaltearen erreparaziorako bideak irekiko direlakoan, gertatutakoa etorkizunean inoiz berriro ez errepikatzeko bermeak finkatuko direlakoan. Finean, egitasmo honen azken helburua gatazka politikoaren konponbideari eta bizikidetza demokratikoari ekarpen bat egitea da. Giza eskubideen urraketa, bortizkeria oro, proiektu politikoen arteko lehiatik behin betirako kanporatzen laguntzea. Gatazka baten testuinguruan gertatutakoaren egia osatzea, mosaiko erraldoi bat egitea bezalako erronka da.

Inork ez du egia osoa, inork ezin du ukan gertatutako guztiaren oroimen osoa. Herri baten oroimen kolektiboa herritar eta talde eragile askoren oroimen partikularrak gehituz, batuz, kontrastatuz eta eztabaidatuz eraikitzen da.

el estudio
el estudio

Arg(h)itzen dokumentala egingo duen lan taldea

Arg(h)itzen dokumentala egiteko erronkari aurre egiteko osatu dugun Lan Taldearen ezaugarri nagusia zera da: Sakanako jendarte ehunarekin konpromisoa dugun pertsonak gara. Formakuntza eta ibilbide anitzekoak izaki, gutako denok urte luzetako eskarmentua dugu herrigintza bezala ezagutzen den ahalegin komunitarioan. Irurtzungo Aixita irabazi asmorik gabeko elkarteak eskaini digu egitasmoa aurrera ateratzeko ezinbestekoa den estaldura juridikoa.

Koordinazioa: Unai Razkin

Irudiak eta soinua: Aitor Karasatorre, Luis Quintana

Diseinu eta Arte zuzendaritza: Olatz Aldasoro

Gidoia-elkarrizketak: Juan Kruz Aldasoro

Harremanetarako arduraduna: Iosu Imaz

Egitasmoa babestu nahi duzuenoi mezua

“Arg(h)itzen” dokumentalaren egitasmoa aurrera aterako bada zure ekarpenari esker izango da. Sakanako Udaletan eta Nafarroako Gobernuko “Bake eta Bizikidetza” sailean ere aurkeztuko dugu egitasmoa diru-laguntza eskatzeko, erantzunaren zai gaude. Baina zure ekarpena ezinbestekoa izanen da. Egitasmo honen beharra arrazoi hauetan oinarritzen dugu:

1.- EGIA BEHAR DUGU:

botereak estalita nahi duen egia ez da azaleratuko gu geuk ez badugu azaleratzen. Egi hori bizi izan dugunok, egia horren lekuko izan garenok ez badugu gertatutakoa azaleratzen ez da Egia jakingo.

2.- TORTURAK ERRPARAZIOA BEHAR DU, ETA EZ ERREPIKATZEKO BERMEA:

Tortura ez da soilik aitortza eskatzen duen egia. Ez da soilik iragana. Torturak kalte larriak eragin dizkie milaka pertsonei, jendarte osoan. Torturak egindako kalteak presente daude gaur eta hemen. Jendartearen bulkada behar da kalte horien erreparazioan aurrera egiteko, ez errepikatzeko bermeak finkatzeko.

3.-BAKEA ETA BIZIKIDETZA DEMOKRATIKOA BEHAR DITUGU.

Bortizkeria oro atera behar dugu proiektu politikoen arteko lehiatik. Tortura da bortizkeriarik lazgarriena, giza eskubideak babesteko ardura duten funtzionario eta erakundeak egina den neurrian. Tortura demokrazia eta bizikidetzaren ukoa da.

Noski, egitasmo xume hau helburu handi horiek lortzeko bidean ekarpen txiki bat baino ez da izango. Guk ez badugu egiten, beste norbaitek egiteko zain geratuko da. Guk egin ba dezakegu, lan bat egina geratuko da, indar batzuk bederen aske geratuko dira erronka berriei aurre egiteko. Guk egindakoa, gure komunitatearen ondarearen parte izango da betiko.

Info gehiago

facebook; https://www.facebook.com/arghitzen

twitter; https://twitter.com/arghitzen

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

2 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Mikel Markotegi Mendiola

    Mikel Markotegi Mendiola

    9 days

    Mila esker egiten ari zareten lanagatik. Auzolanean Euskal Herria askatu arte!

  • Unai Beaskoetxea Gutierrez

    Unai Beaskoetxea Gutierrez

    9 days

    Ekarpentxoa eginda! Animo!

We use our own cookies to provide website functionality and third party cookies to analyze traffic and serve targeted advertisements based on your surfing habits. You can accept all cookies by clicking “Accept” or obtain more information and set your preferences here.