❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Discover the 10 most exciting projects of 2019!

Azaletik Azalera

Lerro eta formen artean, eskuek elkar ukitu, ezagutu eta esperimentatzen dute. Entre líneas y formas, las manos se conocen y experimentan.

Kalakalab

A project of

Category

Created in

0
seconds
39
Pledges
2.202€
From 2.000€
Contribute to the project
View project in Castellano

Choose your reward

Animazio honek eskuak hartu eta laztantzeari buruzko eguneroko gaiari heltzen dio. Norbaiti eskua ematean, bero, hotz, heze edo lehor egon daitekeela nabaritzen dugu bat-batean. Horrez gain, esku batek indartsu, beldurti, urduri, lotsati, haserre edo pozik utz gaitzake.

Animazio proba
Animazio proba

Norbaiti eskua ematea sentsazioz betetako ekintza bat dela uste dugu, hitzen bidez azaldu ezin dena. Horregatik, eskuen artean eta elkar ukitzean sortzen diren sentsazioetan oinarritutako irudi eta soinu bilduma egin nahi dugu animazio honen bidez.

Animazioaren mugimendua zehazteko egindako proba batzuk
Animazioaren mugimendua zehazteko egindako proba batzuk

Gainera, animazioa bera eskuz egiten ari da, lantzen den gaiaren eta erabiltzen den teknikaren arteko erlazioa ageri-agerian utziz. Xehetasun hori goraipatzea nahi dugu, eskuz egindako proiektuen garrantzian sinesten dugulako. Izan ere, proiektu honek ez du gizakiaren akatsik ezkutatu nahi. Horregatik proiektu hau animazio digitaleko produkzioak baino geldoago doa, baina bidetik maitasunarekin eta dedikazioarekin topo egiten du.

Soinu tratamendua gehienbat zaratetan oinarrituko da, lerro esperimental baten ildotik, musika konposizioak saihestuz. Tratamendu bisualak dituen euskarri berberetan oinarrituko da: sinpletasuna, egunerokotasuna eta sentiberatasuna.

Beste animazio proba bat
Beste animazio proba bat

Marrazkien euskarria paper begetala da eta irudiak egiteko koloretako arkatzak (txuria, beltza eta tonu beroko grisak) erabiltzen ari dira. Guztira, 1500 marrazki inguru izango dira laburmetraiaren 4 minutuak osatuko dituztenak. Ideia paregabea iruditzen zaigu dirulaguntzen truke marrazkiak ematea.

Sariei buruz

Proiektuarekin lagundu nahi badiguzu gustatzen zaizulako dela uste dugu. Horregatik, aporoposa iruditzen zaigu animazioa egiteko erabiltzen ari garen marrazkiekin eskertzea.

Marrazki bakoitza animazioaren fotograma bat izango da. Beraz, pelikularen hainbat fotogramarekin geratu ahalko zara.

Animazioaren forograma bat
Animazioaren forograma bat

Animazioan, eszena bakoitza marrazki askoz osatuta dago eta askotan marrazkiak ia-ia errepikatzen dira, mugimendu naturala sortzeko aldaketak oso txikiak izan behar direlako. Beraz, irudi edo eszena bakoitza sortzeko hainbat marrazki behar dira, eta horregatik eszena bakoitzeko marrazki bat baino gehiago eman ahalko dugu.

Lehenago esan dugun bezala, fotograma bakoitza eskuz eginda dago eta, beraz, guztiz paregabeak eta originalak. DIN A5 neurriko paper begetalean eginda daude. Martxoa baino lehen egindako eszena batzuetatik aukeratzeko aukera emango dugu.

Horrez gain, DIN A4 neurriko marrazki handiagoak ere egingo ditugu, dirulaguntza handiagoa emango digutenentzako. Marrazki hauek animazioaren edozein eszenatan oinarritutako marrazkiak izango dira, baina fotogramak baino handiagoak izango dira eta xehetasun gehiagorekin.

4000€-tara iristen bagara, liburu bat egingo dugu, hurrengo abendurako. Pelikula liburu formatuan argitaratzea ideia paregabea iruditzen zaigu, marrazkiek duten plastikotasunagatik.

Nortzuk gara

Talde nagusia hiru pertsonaz osatuta dago: Mel Arranz pelikularen zuzendaria, gidoilaria eta animatzailea da. Koko Ávila artistak soinu-diseinua egingo du, eta ekoizlea Kalakalab da, Ricardo Del Condek zuzendua.

Hauek gara gu!
Hauek gara gu!

Zertara bideratuko ditugu zuen ekarpenak

Alde batetik, soinu diseinua oraindik egin gabe dago, eta hori ordaintzeko erabiliko dugu dirulaguntzen erdia.

Bestalde, posprodukzioan zehar beharko ditugun xehetasunak ordaintzeko diruaren ia-ia beste erdia erabiliko dugu. Fotogramen arteko kolore eta argi ezberdintasunak zuzentzeko etalonaje prozesu bat gauzatu beharko dugu, estudioan soinu probak egin eta soinu nahasketa finala gauzatuko dugu...

Geratzen dena materialean inbertitutakoa ordaintzeko erabiliko dugu, batez ere papera eta koloretako arkatzak (di-da batean xahutzen direnak!).

Aurreikusitako egutegia

Behin marrazki guztiak eginda daudenean eta soinua diseinua bukatuta dugunean, postprodukzio lana hasiko dugu, irudiak kalitate ona izan dezan eta soinuarekin bat egin dezan. Lan horiek apirilean egingo ditugula aurreikusi dugu eta animazioa 2020ko maiatzan bukatzea espero dugu.

Animazioaren marrazki gehienak oraindik egin gabe daudenez, sariak maiatzaren amaieran banatuko ditugu, behin animazioa bukatuta dagoenean. Liburua behin argitaratuta dagoenean emango da, abenduan.

Animazioa bukatu eta gero... zer?

Animazioa bukatzean, zine eta animazio festibaletara bidaliko dugu.

Gainera, liburua argitaratzea espero dugu, proiektua beste bide batzuetatik mugitu ahal izateko.

+ Info

Proiektuari eta sariei buruzko argazki gehiago, informazio eguneratua eta edozein galdera egiteko aukera, proiektuaren INSTAGRAM kontuan.

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

1 comment

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Iñaki Sagastume

    Iñaki Sagastume

    8 months

    Animo!!!

#01 / Primer objetivo conseguido, muchas gracias. ¡Vamos por el segundo!

Gracias a todes. Sin su ayuda no lo hubiéramos conseguido. Sabemos que el siguiente objetivo está lejos, sin embargo soñar es lo que nos trajo hasta aquí. Queremos publicar un libro con el trabajo. Y queremos que sea un libro especial, cargado del trabajo sensorial y cuidadoso que caracteriza la película. Queremos que te lo puedas llevar a tu estantería.

Cada recomendación o sugerencia nos ayuda. Gracias por vuestra complicidad.

Un abrazo táctil

Azaletik Azalera

Taldea

Cookies help us to offer you the best experience. Settings