❗️ Per poder utilitzar Verkami has de fer-ho des d'un altre navegador. Instal·la o entra desde: Microsoft Edge, Chrome o Firefox. Microsoft ha deixat d'actualitzar el navegador Internet Explorer que estàs utilitzant i ha deixat de ser compatible amb la majoria de llocs web.

'Odolusteak' laburmetraia

Dwingi Dwingik sortzaile ezberdinekin elkarlanean burutu nahi duen laburmetraia. ...eta gauzak ez balira zuk beti uste izan dituzun bezala?

Dwingi Dwingi

Un projecte de

Categoria

Creat a

Oñati
0
segons
102
Aportacions
2.606€
De 1.250€
Aporta al projecte

Escull la teva recompensa

Dona-li suport amb una donació

Aporta sense recompensa
Fes una donació altruista al projecte sense rebre cap recompensa a canvi:


Dwingi Dwingi gara, laburmetraiak sortzeko helburuarekin elkartutako lagun taldea. Gaur arte laburmetrai rally ezberdinetan parte hartu izan dugu eta aurten proiektu haundiago baten murgiltzea erabaki dugu.



2018ko Oñatiko Laburmetrai Rallya
2018ko Oñatiko Laburmetrai Rallya

Laburmetrai rally ezberdinetan parte hartu dugu (Oñati, Eskoriatza eta Durangon) eta beste laburmetrai batzuetan kolaborazio lanak egin ditugu (2057 odisea bat kanposantuan eta Lope).

Aipatzekoak Oñatiko Laburmetrai Rallyan lortutako 3 ikusleen sariak (2015, 2016, 2018), 2015.urteko 2.saria eta 2018.urteko lehen saria.

Youtube kanala
Facebook orria



Oñatiko arlo desberdinetako jendearen elkarlanarekin sortu, ekoiztu eta grabatuko den 20 minutu inguruko laburmetraia.

Proiektuaren helburua laburmetrai baten sortze prozesua elkarlanean burutu eta ditugun baliabideak erabiliz ahalik eta kalitate handieneko ikusentzunezko bat sortzea izango da, inolako irabazi asmorik gabe.

Laburmetraiko soinu banda hontarako apropos konposatu, grabatu eta nahastuko da.



Gure ahalmenen barruan, ahalik eta emaitza oneneko laburmetrai bat ekoiztea nahi dugu. Horretarako ondoko baliabideak beharko ditugu:

  • Soinu grabaketarako materialaren alokairua.

  • Argiztapena.

  • Dekoratuak.

  • Atrezzoa.

  • Musika grabaketa eta nahasketa ( Soinu banda originala ).

  • Soinu teknikaria.

  • Dietak eta desplazamenduak.



Helburua laburmetraia 2019ko urrian Oñatiko areto batean aurkeztea izango da. Horretarako, grabaketa lanak apirila-ekaina artean egingo ditugu eta muntaia lanak uztaila-iraila bitartean.



Ordainsariak laburmetraiaren estreinaldiaren aurretik banatuko dira.



Youtube
Facebook
Instagram

Beste edozein ekarpen ekonomiko egin nahi izanez gero, paypal bidez burutu zenezake. Ekarpena egin ostean, zurekin harremanetan jarriko gara sarien inguruan hitz egiteko.



Laburmetraiaren inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, hemen Goiena telebistan egindako elkarrizketara esteka.

Baita Oñatiko Kontzejupetik aldizkarian egindako elkarrizkera ere.

Preguntes freqüents

Encara no n'hi ha cap publicada

Tens algun altre dubte o pregunta?

Pregunta a l'autor/a

2 comentaris

Si ja ets mecenes, Inicia sessió per comentar.

  • Dwingi Dwingi

    Dwingi Dwingi
    Autor/a

    más de 6 años

    Eskerrik asko bihotzez gaurko egunakarte guri esku bat botateko mezenas bihurtu zarioin danoi. Proiektua hasi giñanian geukan ilusiñua haundixa bazan, oiñ zer esanik ez!

    Espero du eskuartian dakun laburmetrai honen emaitza danon gustokua izatia.

  • tzimael

    tzimael

    más de 6 años

    Tzimino ergelkiak

Fem servir cookies pròpies essencials per poder oferir el nostre servei i de tercers per conèixer l'ús de la pàgina. Política de cookies