❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Basotik itsasora

2. Munduko Gerra,"Camp de Gurs"etik, Mediterraneora gaur egunerarte: babesa eta lekuaren bila dabiltzan pertsonak

Beñat Gereka

A project of

Created in

0
seconds
90
Patron
5.015€
From 5.000€
Contribute to the project
View project in Castellano

Basotik Itsasora

Gure dokumentalak errefuxiatuen errealitatea gizarteratzea du helburu. Ezin dugu ahaztu, orain dela urte gutxi, gure aiton-amonek antzeko bidaiak egin behar izan zituztela, erbestera, gerra zibila bukatu eta gero. Orain gu geu gara anfitrioiak, baina... ze kondizioetan?

Protagonistak: Mylene Lacoste eta Raymond Villalba (Terres de Memoire et de Luttes)
Protagonistak: Mylene Lacoste eta Raymond Villalba (Terres de Memoire et de Luttes)

Bigarren Errepublika eta gero, hainbat eta hainbat gudari errepublikarrek eta nazioarteko brigadistek muga pasa behar izan zuten. Heldu eta gero, administrazio frantsesak errefuxiatu-guneak eraiki zituen, heldu berriak bertan kokatzeko. "Camp de Gurs", edo "Camp des Basques" horietako bat izan zen, guregandikan oso, oso gertu.

Camp de Gurs
Camp de Gurs

Nahiz eta Gursen bizitzeko egoera latza izan, kulturak eta sorkuntza artistikoak haien lekua izan zuten bertan, eta "barraka" batzu benetako kulturguneak izan ziren: hitzaldiak, irakurketak, antzerkiak, kabaretak... Hau izango da gure lehenengo kontakizuna.

Gurs-en egindako koreografiaren frame bat
Gurs-en egindako koreografiaren frame bat

Zer ekarpena izan dezake arteak errefuxiatuen bizitzan? Zein izan daiteke artistaren jarrera egoera latza honen aurrean? Nola artea eta sorkuntza izan daitezkeen salaketa eta hausnarketarako tresna? Zer da errefuxiatua izatea gaur egun? Artea babesgunea izan daiteke? Galdera hauek eta beste batzuek izango ditugu gure dokumentalean. Bertan Josu Mujika koreografoa eta Iñaki Salvador musikaria lagunduko ditugu, Dantzaz-entzako egingo duten ekoizpena sortzeko bidean.

Josu Mujika Dantzazeko dantzariekin lan egiten
Josu Mujika Dantzazeko dantzariekin lan egiten

Eta bukatzeko, Siriar errefuxiatu baten bizipenak konpartituko ditugu, orain Gipuzkoako Hondarribian bizi dena. Kontatuko digu nolakoa zen bere bizitza, Siriako egoera, bere bidaia eta odisea honaino ailegatzeko..., Hotz Zarautz GKE-k lagundurik.

Protagonistak: Ola Mobayed (Siriako errefuxiatua) eta Agate Burgaña (Hotz Zarautz)
Protagonistak: Ola Mobayed (Siriako errefuxiatua) eta Agate Burgaña (Hotz Zarautz)

Errekonpenseei buruz

Gure dokumentalean zu inplikatzea nahiko genuke, ez bakarrik finantziaketa lortzen lagunduz, baizik eta difusioan eta zabalkuntzan, errekonpensak erabiliz.

Errekonpensak entregatzeko lehen fasea aurre-estrenoaren egunean izango da, apirilaren hasieran, eta apirilaren 6an, Bilboko estreinaldian. Besteak, 20eguneko epean postaz bidaliko dira.

Nor gara

Txikota Komunikazioa HOTZ Zarautz-ekin eta Dantzaz-ekin elkartu da dokumental hau egiteko. HOTZ Zarautz errefuxiatuei harrera egiteko GKEa da, Zarautzen kokatuta; eta Dantzaz Nazioarteko Sorkuntza Koreografikorako Zentro bat da. Gainera Terres de Memoires et des Luttes-ekin kolaboratzen dugu, eta gure dokumentala, dena ondo baldin badihoa, Bilboko Loraldia festibalean estreinatuko genuke, 2019ko apirilaren 6an.

Making of
Making of

Zuen ekarpenak zertan erabiliko ditugu?

Ekarpenak dokumentalaren ekoizpena egiteko erabiliko ditugu. Alde batetik, gastu teknikoak pagatuko ditugu (kamara, mikrofonoak, sistema teknikoak...), eta, bestalde, post-produkzioa eta edizioa ordaintzeko, baita itzulpenak eta komunikazioa.

Aurreikusitako egutegia

Momentu hauetan, dokumentala grabazio azken fasean dago. Urtarrilan edizioan eta post-produkzioan sartuko gara, eta apirilaren 6an Bilboko Golem Alhondigan estreinatuko dugu. Estreinaldia baino lehen, aurreestreinaldi bat egingo dugu, eta protagonistak bertan izango dira, publikoarekin solasteko.

Larart Plataforma

Basotik Itsasora Larart plataforma barruan egindako sorkuntza bat da. Plataforma honek errefuxiatuen arazoaz sentsibilitzatzea du helburu, beti artea eta kultura erabiliz.

+ INFO

Proiektuan partehartzaileei buruzko info gehiago:

Hotz Zarautz
www.facebook.com/HOTZZARAUTZ

Txikota Komunikazioa
www.txikota.com
www.vimeo.com/txikota
www.facebook.com/txikotakomunikazioa

Dantzaz
www.dantzaz.eus
www.vimeo.com/dantzaz
www.facebook.com/Dantzaz/

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

6 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Jesús Mena

    Jesús Mena

    8 months

    Suerte!! Gran proyecto y muy interesante.

  • Ignacio sainz paredes

    Ignacio sainz paredes

    9 months

    Oiartzuna izan dezazula, aurrera

  • BARTOLOMÉ MONTIEL MARTINEZ

    BARTOLOMÉ MONTIEL MARTINEZ

    9 months

    SUERTE AMIGOS

  • Imanol lasarte

    Imanol lasarte

    9 months

    Suerte Beñat!!!

  • Pilar Sampietro

    Pilar Sampietro

    9 months

    Precioso proyecto. Que se haga realidad. Mucha suerte

  • Koldo Badillo

    Koldo Badillo

    10 months

    Interesante proyecto

#02 / Basotik Itsasora martxan da! / ¡Basotik Itsasora ya está en marca!

Basotik Itsasorak bere ibilbidea hasi du. Dagoeneko, Zarautz, Bilbo eta Vallecaseko aretoetan ikusi ahal izan da eta erantzuna oso positiboa izaten ari da.

Horrez gain, crowdfunding-eko errekonpensak banatzen ere hasi gara. Lehen bidalketak burutu ditugu eta laster iritsiko dira zuen etxeetara posta bidez. Datorren egunetan, dokumentala on-line prest izango da ikusi ahal izateko.
Esker mila beste behin.

Aurre-estreinaldia Zarauzko Modelo aretoan. / Pre-estreno en el Modelo de Zarauz.
Aurre-estreinaldia Zarauzko Modelo aretoan. / Pre-estreno en el Modelo de Zarauz.

El documental Basotik Itsasora ya está en marcha. Ya se ha podido ver en las salas de Zarauz, Bilbao y Vallecas y la respuesta ha sido muy positiva. Además, las recompensas ya están de camino a vuestras casas. El documental estará próximamente on-line para que la podáis ver.

Modelo aretoan aurkezpena / Presentación en el Modelo de Zarautz
Modelo aretoan aurkezpena / Presentación en el Modelo de Zarautz

#01 / Iristear da Basotik Itsasora / Basotik Itsasora ya está aquí

Eus: Hainbat hilabeteren ostean, iritsi da aste berezia. Prest ditugu kamisetak, txapak, kartelak... eta nola ez baita dokumentala ere. Guztia gertu apirilaren 3-an Zarauzko Modelo aretoan aurre-estreinaldia egiteko.
Eta beste behin, eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen, guztion artean lortu dugu hau eta.
Esker mila, beste behin.

Ondoren, Bilbotik, Vallecastik, Getariatik eta Mauletik ere bisita egingo dugu eta hemendik gonbidapena luzatzen dizuet.

Aupa zuek!

Cas: Después de varios meses, ya ha llegado la semana especial. Ya están listas las camisetas, las chapas y los carteles. Y como no, también el documental. Todo preparado para que se pre-estrene el día 3 de abril en el Modelo de Zarauz. Solo nos queda dar las gracias una vez más.

Después visitaremos Bilbao, Vallecas, Getaría, Maule...¡Os esperamos!

Aupa zuek!

10€
0 backers
Aterpea

• Betirako eta bihotzeko eskerrak
• Kreditu-tituluetan agertzea

15€
16 backers
Zuhaitza

• Betirako eta bihotzeko eskerrak
• Kreditu-tituluetan agertzea
• "On line" esteka dokumentala ikusteko

20€
25 backers
Olatua

• Betirako eta bihotzeko eskerrak
• Kreditu-tituluetan agertzea
• "On line" esteka dokumentala ikusteko
• Oroitzapeneko Txapa

gastos de envío a la península incluidos
gastos de envío internacionales no incluidos

35€
15 backers
Itsasoa

• Betirako eta bihotzeko eskerrak
• Kreditu-tituluetan agertzea
• "On line" esteka dokumentala ikusteko
• Oroitzapeneko Txapa
• Basotik Itsasora aurreestreinaldia ikusteko 2 sarrera + protagonisteekiko hitzaldia

gastos de envío a la península incluidos
gastos de envío internacionales no incluidos

50€
21 backers
Basoa

• Betirako eta bihotzeko eskerrak
• Kreditu-tituluetan agertzea
• "On line" esteka dokumentala ikusteko
• Oroitzapeneko Txapa
• Basotik Itsasora aurreestreinaldia ikusteko 4 sarrera + protagonisteekiko hitzaldia

gastos de envío a la península incluidos
gastos de envío internacionales no incluidos

150€
8 backers
Ura

• BASOA koreografiaren estreinaldirako 2 sarrera, Bilboko "Loraldia" festibalean + "Basotik Itsasora" kamiseta ofiziala.

gastos de envío a la península incluidos
gastos de envío internacionales no incluidos

250€
16 left (of 20)
Lurra

• Poster ofiziala, sinaturik, eta zure izena "ekoizle" moduan agertuta.

gastos de envío a la península incluidos
gastos de envío internacionales no incluidos

500€
3 left (of 4)

• 2 pertsonentzako afaria estreinaldiaren egunean, 2019ko apirilaren 6an.

gastos de envío a la península incluidos
gastos de envío internacionales no incluidos

1.000€
2 left (of 2)
Basotik Itsasora Plus

• Camp de Gurs-erako bisita gidatu bat, dokumentalaren protagonistak gidaturik.
• Dantzaz-erako bisitaldi gidatu bat, BASOA entsegu bat ikusteko zuzenean, protagonistekin izateko.

gastos de envío a la península incluidos
gastos de envío internacionales no incluidos

Cookies help us to offer our services. Continuing to browse entails acceptance of their use.