In order to interact successfully and get the best performance from our website, we recommend upgrading your browser to a more recent version or using another browser such as Chrome or Firefox.

Discover the 10 most exciting projects of 2018!

GUtik ZURA

Pelikula honen helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanek izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da. Dokumental honetan aintzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur hontako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz.

Mari Jose Barriola

A project of

Category

Created in

0
seconds
52
Patron
1.885€
From 6.800€
Contribute to the project
View project in Castellano

Gutik ZURA dokumentalaren helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanek izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da. Gure kulturan sustraitutako elementua izanik, gure paisaiaren parte eta gure izanaren islada dugu, eta hala ere gaur egun merezi duen tokia galduz doa.

Sinopsi laburra

Euskal Herriaren idiosinkrasian basoa eta zurezko zimenduak daude. Dokumental honetan aintzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur hontako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Horretarako pertsonaia hautatuen bizi-esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabiliko ditugu, historia eta istorio konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz.


Albaola itsas kultur faktorian sartuko gara Xabier Agote inbestigatzaile eta nabigatzailearen eskutik, San Juan baleontzia aintzinako ohiturak jarraituz eraikitzen ari diren lekura hain zuzen.

Ginebra, Gasteiz, Baiona eta Iratiko oihanera bidaiatuko dugu, gaua bertan pasatuz.

Usurbilen txalapartariak ezagutuko digutu, bizkaian eukaliptu eta pinu basoak, euskal kulturan eta arkitekturan sustraiturik ditugun dorretxeak.

Azken finean egurraren erabilera garapen ekonomiko eta kulturalerako gakoa izan den hainbat lekutara bidaia eder bat hasiko dugu.

Proiektuaren helmuga

Lan honen helburua, egurraren esentzia berreskuratu eta etorkizunari begira jartzean datza. Gizarte moderno baten ardatza izan behar da zura alor guztietan: basoen kudeaketan, energian, artean, eraikuntzan, irakaskuntzan, aisialdian, paisaian, industrian, musikan, nazioarteratzean etab.

Berreskura dezagun iragana

Garai batean genuen ezagutza paregabea, jende guztiaren eskuetan jarri eta egurrarekiko dugun lotura eta maitasuna indartu beharra dago. Orain zerbait bagara, ein handi batean egurrari esker da eta etorkizunean bizi kalitate sendo bat eduki nahi badugu, egurra ondare bezala ikusteari utzi eta gure egunerokotasunean sartu beharko dugu. Zure laguntzari esker, egurra eta gizarte modernoaren arteko lotura berreskuratzeko lehen pausu hau emango dugu.


Dokumentalaren zein puntutan gaude?

Filmazio fasean gaude momentu honetan. Orain arteko filmazio egunak lotuta ditugu dokumentaleko pertsonaia eta lokalizazio garrantzitsuenetan. Hala ere orain da zure ekarpena beharrezkoa dugun unea, kalitate eta edukirik onenak izango dituen pelikula aurrera ateratzeko. Aparteko zuhaitz handi eta basoak dauden tokietara iritsi nahi dugu. Jende askok ezagutzen ez dituen ezkutuko lekuak erakutsi nahi ditugu, urte askoan hazten joan diren eta oraindik ere hazten diharduten zuhaitz mota eder hauek filmatzeko makineria bertaratzeko zure laguntza behar dugu. Filmazio fasea ekainean bukatzeko asmoa dugu. Udara hasieran lehen trailer ofiziala plazaratzea da gure xedea eta aurtengo irailetik aurrera banaketa eta zabaltze fasea hasiko da Zinemaldia eta Zinebi bezalako jaialdietan. Proiekzio eta hitzaldiak hasiko ditugu hiriburu eta herrietan, eta ikastetxe eta erakustazoketan proiektuaren nondik norakoak azaltzea da gure intentzioa.

Nora doa zure ekarpena?

Jasoko ditugun ekarpen guztiak dokumentalaren ekoizpen eta errealizazio gastuetara zuzenduak daude. Batik bat, teknikari, gidoi, musika eta filmazio makineriarako erabiliko dugu dirua. Hala ere, gure sari guztiek dute amankomunean zuhaitz baten landatzea, ondoren geolokalizazio bidez zehazki non dagoen jakingo duzuna, beraz Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoako erretako basoen birlandaketari laguntza zuzena emango diozu zure ekarpenarekin, edozein bada ere.

GUtik ZURA lantaldea

Mari Jose Barriola. GUtik ZURA proiektuaren zuzendaria. Nekazal ingenieria, irakaslea eta Tknikako egur arloko arduraduna. Tknika Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da.

Jon Maia Soria. Kozuzendaritza eta gidoia. Bertsolaria, euskal abeslaria, euskal idazlea, zine zuzendaria, itzultzailea eta kultura eragilea da. Euskal Filologian lizentziaduna da.

Juantxo Sardón. Kozuzendaritza eta argazki zuzendaritza. Ikus-entzunezkoen eremu zabalean argazki zuzendari, kamera operatzaile, errealizatzaile eta tekniko-buru bezala 20 urte baino gehiagotako esperientziaduna da Sardón. Gaur egun Pixel Ekoizpenak enpresaren zuzendaria.

Peio Ramírez eta Oreka TX. Musika eta soinu banda.

Hemen sakatuz gero, proiektu eder honen atzean gaudenon informazio zabalagoa jasoko duzu.

GUtik ZURA sariak

Sariak aurtengo ekainean banatuko ditugu, finantziazio kanpaina hau bukatu bezain laster hasiko gara sariak ekoizten. DVDa eta dokumentalaren soinu banda aurtengo irailean banatuko dira, muntaia eta postprodukzio faseak bukatzean. Landatutako zuhaitzen geolokalizazio zehatzak basoak landatzean banatuko ditugu, 2016ko udazkenean hasi eta 2017ko udaberria baino lehen.

Anima zaitez proiektu honen parte izatera! Bueltatu diezaiogun gure inguruari hainbeste urtetan zehar eskeini diguna. Erein zure hazia euskal basoetan!

#nirezuhaitza #zurafilma

Mila esker honaino irakurtzearren! Denon artean lurtuko dugu!

Esteka interesgarriak!

GUtik ZURA webgune ofiziala
Facebook
Twitter

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

0 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

10€
9 backers

Zuhaitz bat landatuko dugu (geolokalizazioz jasoko duzu non dagoen)
+ Zure izena kredituetan
+ Dokumentala online HD formatuan

20€
7 backers

Zuhaitz bat landatuko dugu (geolokalizazioz jasoko duzu non dagoen)
+ Kotoizko GUtik ZURA poltsa
+ Zure izena kredituetan
+ Dokumentala online HD formatuan

35€
13 backers

Zuhaitz bat landatuko dugu (geolokalizazioz jasoko duzu non dagoen)
+ GUtik ZURA DVDa
+ Estreinaldira sarrera
+ Zure izena kredituetan

35€
10 backers

Zuhaitz bat landatuko dugu (geolokalizazioz jasoko duzu non dagoen)
+ GUtik ZURA kamiseta
+ Estreinaldira sarrera
+ Zure izena kredituetan
+ Dokumentala online HD formatuan

50€
9 backers

Zuhaitz bat landatuko dugu (geolokalizazioz jasoko duzu non dagoen)
+ GUtik ZURA kamiseta
+ Estreinaldira sarrera
+ GUtik ZURA DVDa
+ GUtik ZURA giltzaria
+ Zure izena kredituetan

100€
4 backers

Zuhaitz bat landatuko dugu (geolokalizazioz jasoko duzu non dagoen)
+ 4 sarrera estreinaldira
+ GUtik ZURA laserrarekin markatutako egurra
+ Zure izena kredituetan

300€
0 backers

Zuhaitz bat landatuko dugu (geolokalizazioz jasoko duzu non dagoen)
+ Zure elkartean proiekzioa
+ Zure elkartean hitzaldi/hizketaldia
+ 5 DVD
+ Izena kredituetan

1.000€
0 backers

Zuhaitz bat landatuko dugu (geolokalizazioz jasoko duzu non dagoen) edo etxera bidaliko dizugu.
+ Kartel ofizialean zure logoa
+ Estreinaldirako 10 sarrera
+ GUtik ZURA 10 DVD

Cookies help us to offer our services. Continuing to browse entails acceptance of their use.