PHN-K DU ERRU GUZTIA
Plan Hidrologiko Nazionalak eta Ebroren isuraldatzeak osatzen dute azken bi hamarkadotan Pirinioen hegoaldeko bailarak urez estaltzea justifikatzeko binomio kontzeptuala. Gaur egun eraikitzen ari direnen eta eraikiko direnen iturburua ere huraxe da. Logika ekonomizista da sorrera, metropolietan diseinatua, ustelkeria sareekin ordaindua, landaren desertifikazio demografikoa sakonduko du, ondare historiko eta artistikoa lurperatzeko balioko du eta urtegietako ekosistemak, ibaien arroak eta Ebroren bokalea suntsituko ditu.
ZER ARI DA ESAN GERTATZEN?
1959an Esako urtegia eraikitzea eztabaidagarria izan zen eta 2014an handitzea arduragabekeri bat da. 771 hektarea gehiago urperatuko dira, aztarnategi arkeologikoa desgertuko dira berriz ere, Erdi Aroko zobiak edo ermita erromanikoak; Sigüés (137 biztanle), Mianos (46 biztanle) eta Artieda (120 biztanle) herriak arriskuan jarriko lirateke; aurrekontua 113,5 milioi eurotik 365,9 milioi eurora pasa da. Gaur gaurkoz kezkagarriena lan berriak egiteko eremuaren ezegonkortasuna da.
2001ean hasi ziren arazo teknikoak –duela 50 urte René Petit injeniariak eraiki zuenean hala gertatuko zela esan zuen– eta lanak amaitzea oso larria litzateke. Esa herriko 76 etxe hustu behar izan dituzte eta eskuinaldeko maldaren lerradurengatik ezin da jakin noiz itzuliko diren.
Hilean 13 zentimetroko lerradura gertatu zen udaberrian eta kale batzuk ondoratu dira eta hamarnaka arrakalen etorkizuna oso da ezezaguna. Aukeretarik okerrena da posibleena egun, azpiegituraren kolapsoak milaka lagunentzako hondamendia eragingo luke: urak gainezka egiten badu 16 minutuan Zangozan (5.177 biztanle) legoke.
AURREKARRIK AL DAGO?
Italiako Alpeetako Vajont bailaran 262 metrotako presa eraiki zuten. Italiako administrazioak esan zuen teknikaren miraria zela mendigune harkaiztsuetan eraikitakoa. 1963Ko urriaren 9an, urez betetzeko frogak egiten ari zirela, 260 hektometro kubikoko lerradura gertatu zen. 100km orduko abiaduran heldu ziren eta 50 hektometrok presa gainditu eta 90 metrotako altuera zuen olatua sortu zen. Tsunamiak bost herri suntsitu zituen (Longarone, Pirago, Rivalta, Villanova eta Faè) eta beste hiru herritan kalte larriak sortu zituen (Erto, Casso eta Codissago). 1.909 lagun hil ziren.
NORTZUK GARA?
Artiedako (Aragoi) “Río Aragón” elkartea eta “Yesa más no-Lanak gelditu” urte luzez aritu dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren zorakeriaren aurka sentsibilizazio eta mobilizazio kanpainetan.
Eguzki Bideoak, bestalde, ikus-entzunezko kontrainformazioarako eta komunikabide-aktibismora lerratutako talde bat da; eduki kritikoak ekoiztu, banatu eta bestelako taldeekin kolaboratzen du.
ZER EGIN NAHI DUGU?
Arazo geologikoak hari izango dituen dokumental bat egin nahi dugu. Biztanleengan izango dituen ondorioak aztertuko ditugu eta garapenkerian oinarritutako eredua zalantzan jarriko da, babes ideologikoa ematen dietenen argudioak aztertuz. Urtegiaren segurtasun faltaren gainean kontzientzia hartzeko balioko du eta Esako urtegia eta PHN etorkizuna hipotekatzea direla azalduko dugu.
Funtesan, material komunikatibo bat ekoiztu nahi dugu jotako bailaretan erabiltzeko (Zangoza inguruan, Jazetanian, Zinco Billasen) baina baita Ebroko arroan ere. Gizartearen gehiengoa argiki eta aktiboki lanen gelditzearen alde agertzea nahi dugu. Ez dugu horma hori eraiki dezaten nahi, ez dezatela Ebroko isuraldatzea egin dezaten nahi eta PHN bazterrean geldi dadin nahi dugu.
AUARREKONTUA
14.000 euro. Kopuru handiena 2013ko bigarren seihilekoko bi langile autonomoren soldatak ordaintzeko erabiliko da: gidoigintzarako, grabazioak egiteko, muntairako eta posprodukziorako. Gainontzekoa filmaren irudi korporatiboa diseinatzeko erabiliko da, DVDen kopiak egin eta gastuak ordaintzeko. Diru gehiago eskuratuko balitz lan militantea ordaintzeko erabiliko litzateke. Jende asko ari da parte hartzen.
KRONOGRAMA
Maiatza amaieran abiarazi genuen proiektua eta urrirako amaitu nahi genuke, bost hilabete denera. Ekaina eta uztailan osatuko dugu gidoia; uztaila eta abuztuan garbatuko dugu eta iraila eta urria artean egingo dugu muntaketa eta post-produkzioa (kolorea, errotulazioak, kredituak) eta soinua eta soinu banda.
Epe estu hauek bi arrazoiengatik erabaki ditugu:
1) Esako eztabaida eta PHN agenda sozial eta politikoan kokatzeko une ezin hobea da baina ez dakigu noiz arte izango den unea egokia.
2) Informazioa behar duen eta interesa duen jendea euriteen aurretik jakinarazi behar da, udazkenean izango da uren hustuketa eta lanak 2013 amaieran edo 2014 hasieran egongo dira martxan.
BESTE LAGUNTZAK
Laboral Kutxako 3035005833-0581226871 kontuan ekarpenak egin daitezke.
Asociación Río Aragón, YESA + NO Lanak gelditu, Aturando Yesa, Eguzki Bideoak
Twitter
@AturandoYesa, @eguzkibideoak, #YesaNo, #esaez
17 iruzkin
Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko
Yesa Más No - Río Aragón
Egilea
Enviadnos un mensaje a la dirección:
[email protected] o llamad al 649 997 331 (Aitor).
Eskerrrik asko!
josep
hola, com podem contactar amb vosaltres per a fer una presentació?
Gràcies! ;-)
pilar
Hola, sigo sin recibir la copia del documental. Gracias.
Yesa Más No - Río Aragón
Egilea
Hola Josep, podrías darnos un correo electrónico de contacto y/o un teléfono y vamos hablando? Un saludo.
Josep
Hola, teniu prevista alguna presentació a Catalunya (Barcelona, Terres de l'Ebre...)? Podem col·laborar d'alguna manera?
Una abraçada!
[email protected]
Hola de nuevo, estoy viendo por ahí la propaganda del video. Zorionak!
¿es posible ir al estreno?
Un abrazo
Celia
Yesa Más No - Río Aragón
Egilea
Hola Pilar!
Lo primero pedirte disculpas por el retraso.
El documental está recientemente terminado y vamos a realizar el estreno en cines el próximo 16 de noviembre. Las proyecciones que realizamos anteriormente eran pre-estrenos.
Esta misma semana enviaremos un mail con la info del estreno a todas las que confiasteis en nosotras, y también os contaremos cómo vamos a hacer el tema de las recompensas.
Gracias por tu ayuda.
Un abrazo.
pilar
Hola, quería preguntaros si ya habéis empezado a envíar el documental a las personas que realizaron aportación. No he tenido noticias desde hace mucho tiempo y sé que el documental está terminado, ya que se ha proyectado en algunos sitios.
Un saludo
Yesa Más No - Río Aragón
Egilea
Hola Francho!
Lo primero pedirte disculpas por el retraso.
El documental está recientemente terminado y vamos a realizar el estreno en cines el próximo 16 de noviembre.
Esta misma semana enviaremos un mail con la info del estreno a todas las que confiasteis en nosotras, y también os contaremos cómo vamos a hacer el tema de las recompensas.
Gracias por tu paciencia.
Un abrazo.
Francho Sarrablo
Hola, hice una aportación hace tiempo y no sé si ya se han repartido las recompensas, a mí nadie me ha informado. ¿Cómo va la cosa? Gracias. Un saludo.