
Xirimiri eskola libre bat da: haurrak aske hazteko espazioa, haien erritmoa errespetatzen dena eta mundua jakin-minaren, jolasaren, naturaren eta harremanen bidez esploratzeko aukera ematen duena.
Baina Xirimiri ez da soilik hezkuntza-proiektu bat: komunitate bat da, haurrek eta helduek elkarrekin ikasteko eta bizitzeko gune bat. Egunerokoan, konexio emozionala, ikuspegi ekosistemikoa eta ikaskuntza aktibo eta bibentziala dira gure oinarriak.
💛Haurrak dira proiektuaren bihotza, eta azken urteotan auzolanari eta familien konfiantzari esker elikatu dugu bizimodu hau.
Pixkanaka, Xirimiri handitzen ari da: gero eta haur, familia eta bidelagun gehiago gara, eta pozik gaude hori dela eta… baina espazioa txiki geratzen hasi zaigu.
Gainera, gure haurrek ere hazten jarraitzen dute, eta taldeko helduenek beren erritmoa eta beharretara egokitutako txoko propioa merezi dute. Horregatik, pauso garrantzitsu bat emateko prest gaude:

✨ Goiko ganbara handia eta huts-hutsik dagoena bizitzaz betetako espazio bilakatzea
Horretarako, 250 metro karratu dituen hirugarren solairua egokitu behar dugu:
teilatua konpondu,
leiho berriak jarri,
bero-sistema eta ur-sistema instalatu,
komun bat eraiki,
paretak jarri eta espazioak banatu…
Hau guztia egiteko, zuregana gatoz.
Zure laguntza, txikia edo handia, funtsezkoa da: euro bakoitza da egokitzapen honen parte, eta urrats bat gehiago gure haurren egunerokoa duinagoa eta aberatsagoa egiteko bidean.
🫶 Bat egin gurekin
Eman zure tanta xirimiri honetara, eta elkarrekin euri bihurtuko gara.

Eskerrik asko bihotzez 💧💛
2 iruzkin
Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko
Pablo martin
animo proiektu berriarekin!.
Joxean Hernandez Gomez
Lortuko dugu!