Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

Eman zure tanta Xirimiriri!

Tantaz tanta hazten da Xirimiri. Lagundu iezaguzu gure ganbara haurrentzako bizitzaz betetako espazio bihurtzen.

Xirimiri Hezkuntza Proiektua

Nork sortutako proiektua

Non sortua

Donostia
0
segundoak
175
Ekarpenak
17.750€
17.700€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Català, Deutsch, English, Castellano eta Français

Zure saria aukeratu

Ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, saririk jaso gabe horren truke:

Xirimiri eskola libre bat da: haurrak aske hazteko espazioa, haien erritmoa errespetatzen dena eta mundua jakin-minaren, jolasaren, naturaren eta harremanen bidez esploratzeko aukera ematen duena.

Baina Xirimiri ez da soilik hezkuntza-proiektu bat: komunitate bat da, haurrek eta helduek elkarrekin ikasteko eta bizitzeko gune bat. Egunerokoan, konexio emozionala, ikuspegi ekosistemikoa eta ikaskuntza aktibo eta bibentziala dira gure oinarriak.

💛Haurrak dira proiektuaren bihotza, eta azken urteotan auzolanari eta familien konfiantzari esker elikatu dugu bizimodu hau.

Pixkanaka, Xirimiri handitzen ari da: gero eta haur, familia eta bidelagun gehiago gara, eta pozik gaude hori dela eta… baina espazioa txiki geratzen hasi zaigu.

Gainera, gure haurrek ere hazten jarraitzen dute, eta taldeko helduenek beren erritmoa eta beharretara egokitutako txoko propioa merezi dute. Horregatik, pauso garrantzitsu bat emateko prest gaude:

ganbara
ganbara

✨ Goiko ganbara handia eta huts-hutsik dagoena bizitzaz betetako espazio bilakatzea

Horretarako, 250 metro karratu dituen hirugarren solairua egokitu behar dugu:

  • teilatua konpondu,

  • leiho berriak jarri,

  • bero-sistema eta ur-sistema instalatu,

  • komun bat eraiki,

  • paretak jarri eta espazioak banatu…

Hau guztia egiteko, zuregana gatoz.

Zure laguntza, txikia edo handia, funtsezkoa da: euro bakoitza da egokitzapen honen parte, eta urrats bat gehiago gure haurren egunerokoa duinagoa eta aberatsagoa egiteko bidean.

🫶 Bat egin gurekin

Eman zure tanta xirimiri honetara, eta elkarrekin euri bihurtuko gara.

Eskerrik asko bihotzez 💧💛

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

2 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Pablo martin

    Pablo martin

    7 hilabete

    animo proiektu berriarekin!.

  • Joxean Hernandez Gomez

    Joxean Hernandez Gomez

    7 hilabete

    Lortuko dugu!

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika