Proiektuaren deskribapena
"Irailak" 80 minutu inguruko dokumentala da. Nire aita (Manu, 79) eta biok autokarabanan Burgosera joango gara, Miguel Varga Arnaiz nire birraitona zenaren erailketaren zergatia ezagutzera, eta Espainiako Gerra Zibileko gertaera tragiko bat ezkutatzen duen egia ezagutzera.
Sinopsia
1936ko hasieran, Espainiako Gerra Zibila hasi baino hilabete batzuk lehenago, Miguel Varga Arnaizek, nire birraitonak, familia Tolosan (Gipuzkoa) utzi eta bere jaioterrira (San Millán de Lara, Burgos) itzuli zen. Gerra betean, nire birramonari jakinarazi zioten bere senarra frontean hil zela. Hau izan zen bertsio ofiziala. Haren gorpua ez zitzaion inoiz familiari itzuli.
Gertatutakoa zalantzan jarri zenean, ez zen erantzunik egon, eta hurrengo hamarkadetan familiako elkarrizketetan gaia saihestu zen. Baina 2018ko egun batean, nire familiaren historia ez ezik, Euskal Herriko memoria historikoa ere aldatu zuen zerbait gertatu zen.
Otsailaren 26an, nire urtebetetze egunean, Gogora Institutoaren ADN programaren bidez, nire birraitonaren gorpuzkiak berreskuratu ziren eta familiari Aranzadi Fundazioan itzuli zitzaizkigun. Gertatu zitzaionari buruzko datu asko ezagutu genituen, baina bi galdera garrantzitsu erantzun gabe geratu ziren: Zergatik joan zen nire birraitona Burgosera eta zergatik hil zuten?
Nire aita Manu (79), Miguelen biloba, eta biok misio batean murgilduko gara galdera horiei erantzuteko eta familiaren sekretu horren atzean dagoen egia aurkitzeko.
Zergatik kontatu nahi dugu istorio hau?
Miguel fusilatuta hil zuten, eta ez frontean, baina familiari ez zitzaion inoiz esan zer egoeratan, zergatik, ezta non ere. Horrek ere misterioa elikatu zuen. Gerraren narratiba den bezala, alderdi galtzaileak ez al du beste aukerarik, agian benetako gertakarietatik urrun dagoen errealitatearen kontakizun bat sortzea baino? Inoiz jakingo al da egia?
Dokumental honen bidez, puzzlea osatzeko falta diren piezak aurkitzen saiatuko gara.
Rights International Spain-en arabera, Espainia behartutako desagertuen kopuru handiena duen munduko herrialdeen artean dago: Justizia Ministerioaren zifra ofizialek 2.567 hobi komun erregistratu dituzte Espainian. Dagoeneko 58.000 biktima zenbatu dira. Kalkuluen arabera, 114.000 desagertu baino gehiago egon daitezke. Dokumental hau haien omenez ere egin nahi dugu.
Nola kontatuko dugu istorioa?
Gidoia 3 ekitalditan banatzen da: il buono, il cattivo, il brutto (Zintzoa, Gaiztoa, Itsusia) nire birraitonaren herritik, San Millán de Laratik, kilometro gutxira Sergio Leone zuzendari italiarrak filmatu zuen westernari erreferentzia eginez.
Elkarren osagarri diren 3 elementu edo narrazio-pieza oso desberdinez osatuko da filma, Miguelekin benetan zer gertatu zen jakiten saiatzeko erabiliko ditugunak:
Road Movie: Aitarekin autokarabanan Burgosera egingo dudan bidaia filmatuko dugu, eta nire familia ezagutzen zuten pertsonekin hitz egingo dugu bertan (urruneko senideak edo ezagutzen zituztenak), baita bere herriko bizilagunekin ere. Eszena horiek western elementuak dituen Road Movie gisa filmatu eta aurkeztuko dira.
Zuri-beltzeko animazioa: Eszena batzuk idatzi ditut Miguelen azken hilabeteetan gertatu ziren gertaeretan oinarrituta, orain arte jasotako informazioa baliatuz. Informazio hori familiak aurkitutako dokumentaziotik, prentsa-artikuluetatik eta Aranzadi Fundazioak egindako txostenetik dator. Zuri-beltzeko animazio-eszena zirraragarrien bidez Migueli bizitza emango diogu. Grabatutako irudiak osatzeko beharrezkoak diren eszena hauek testuinguru historiko eta soziala emango dute.
Familia bazkaria: Bazkaria filmatuko dugu Tolosako Izaskun mendian. Nire senideek Migueli gertatutakoari buruz dakitenaz eta ez dakitenaz hitz egingo dute, eta guk gure aurkikuntzen berri emango diegu.
Zertarako erabiliko ditugu zuen ekarpenak?
Aurrekontua, batez ere, dokumentalaren garapenera bideratuta dago:
· argazki lokalizazio bidaia bat, teaserra egiteko eta dokumentalaren road-movie zatia grabatzeko erabiliko diren kokalekuak ixteko.
· filmaren animazio-zatia izango denaren zirriborroak eta ilustrazio-probak egitearen kostua.
. aurkitu dugun 1936ko dokumentazioa, eskuz idatzitakoa, deszifratu eta transkribatuko duen peritu kaligrafo baten kostua.
· gidoiaren azken bertsioaren idazketa.
· Verkamiren kanpainatik eratorritako gastuak, hala nola sariak, sare sozialetako kanpaina eta zergak, eta bidalketak.
Aurreikusitako egutegia
GARAPENA:
Urtarrila 2025 - Uztaila 2025
AURREPRODUKZIOA:
Uztaila 2025 - Abuztua 2025
ERRODAIA:
Iraila 2025 - Otsaila 2026
MUNTAIA:
Urria 2025 - Apirila 2026
POSTPRODUKZIO AMAIERA:
Maiatza/Ekaina 2026
Sari batzuk 2025ean emango dira, eta beste batzuk (filma ikustea adibidez) 2026ko udan.
Nor gara?
Izaskun Arandia - Zuzendaria | Ekoizlea
Publizitatean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta gidoigintzan masterra egin zuen Bournemouth University-ko Screen Academy-n. Izaskun Ingalaterran hezi zen profesionalki, eta bertan bizi izan zen 14 urtez. Han ikus-entzunezko enpresa ospetsuetan lan egin zuen, hala nola Discovery Channel, TwoFour eta BAFTA.
4 film labur eta webserie dokumental bat zuzendu ditu. 2022an film luzeen zuzendari gisa debutatu zuen Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen My Way Out dokumentalarekin.
IZAR Films - Ekoiztetxea
IZAR Films 2009an sortu zen Erresuma Batuan, gai sozialak lantzen zituen zinema independentea ekoizteko. Bere lehen film luzea, To Say Goodbye, Donostiako Zinemaldian estreinatu zen 2012an.
2013az geroztik Euskal Herrian kokatuta, IZAR Films-ek giza eskubideekin lotutako istorioekin eta batez ere emakumezko zuzendariekin lan egiten du, eta talentu gaztea bultzatzen du, lehen zuzendarien film laburrak ere ekoitziz. Film labur eta luzeak nahiz webserieak ekoitzi du.
Aipagarriak Ni Naiz Naizena (I. Arandia, 2021) dokumental webserie sariduna eta Non Dago Mikel? (Amaia Merino, M.A. Llamas, 2021) dokumental luze arrakastatsua, 2022an GOYA sarietako shortlist-ean hautatua, dokumental onenaren kategorian.
Azkena (A. Landeta, L. Lyons, 2024) animaziozko film laburra ere nabarmentzekoa, 2024ko Zinebi, Alcine eta Aguilar del Campoo zinemaldietako sail ofizialetan hautatua. Baita Mi Pequeño Gran Samurái dokumental laburra ere, 80 jaialditan baino gehiagotan hautatua eta, besteak beste, 2020ko Zinegoaken Publikoaren Saria irabazi zuena.
Orain arteko garapena:
Irailak proiektuak ondorengo lab eta garapen tailerretan parte hartu du:
Jarrai gaitzazu gure sare sozialetan:
. Jarraitu proiektua Instagramen Irailak Filma
. (oraingoz) X (lehen Twitter) sarean gaude
. Eta baita (oraingoz) Facebooken Irailak Filma
. Bluesky sarean oso pozik gaude :)
12 iruzkin
Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko
Izasfilm
Honyarbitik gure desiorik onenak!
Izasfilm
Aurrera eta animo Izaskun!
Amaia Iraola
Animo!
Izaskun Arandia Galarraga
Egilea
Muchas gracias!
Carmen
Mucha suerte!
izaskun ruiz de azúa
Kaixo Izaskun! Energia positiba, indarra, alaitasun eta inspirazio handia opa dizkizut, lan honetarako! Itxura zoragarria dauka!
AC SAD HILL
Enhorabuena por el proyecto. Interesante documental sobre la memoria
Teresa
Aurrera, aurrera, aurrera beti. Aupa IRAILAK!!!
Davis
Animo!!
Diego Montero
El nombre del pueblo de la cárcel es "Salas de los Infantes" no "Sala", en las recompensas Saludos y ánimo. Diego