Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

OMBUAREN ITZALA | Pello Mari Otaño bertsolari-poetaren Bizitza eta Obrari buruzko filma

Otaño, euskal kulturaren ikonoa, gaur ahanzturan eroria. Emigrantearen herriminatik, eta herri zapaldu baten berpizkundetik eginiko bidaia.

Patxi Bisquert

Nork sortutako proiektua

Arloa

Non sortua

Errotz
0
segundoak
148
Ekarpenak
40.535€
40.000€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano

Zure saria aukeratu

Ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, saririk jaso gabe horren truke:

“Ombuaren Itzala” filmak Pello Mari Otaño bertsolari-poeta handiaren memoria berreskuratu nahi du belaunaldi berrientzat, bera izan zelako bere garaian euskal kulturaren egile bikain eta sortzaileenetariko bat.

Pello Mari Otaño Barriola: Zizurkil (Gipuzkoa) 1857 – Rosario (Argentina) 1910
Pello Mari Otaño Barriola: Zizurkil (Gipuzkoa) 1857 – Rosario (Argentina) 1910

Pello Mari Otaño

Pello Mari Otaño Zizurkilgo Errekalde baserrian jaio zen, bertsolariz osaturiko famili txiro batean. Bertso paperengatik zen ezaguna, baina poesia ere landu zuen. Otañoren ezaugarri nagusietako bat lirismoa da. Pentsalari askea ta autodidakta, bizitzan zehar lan multzoen sortzailea da. Euskal Herriko lagunekin maiz mantentzen zituen harremanak kartaz, eta guztiak beti bertsoz idatziak ziren. Horrez gain, bi opera libretoak idatzi zituen; baita ere diasporako seme-alabei euskaraz ikasteko metodologi bat asmatu.

Joseba Usabiaga eta Sara Cozar, "Ombuaren Itzala"-ren grabaketan
Joseba Usabiaga eta Sara Cozar, "Ombuaren Itzala"-ren grabaketan

SINOPSIA

Pello Mari Otañok lehen aldiz ihes egin zuen Argentinara, Foru Abolizioaren ondoren (1876), espainiar armadari uko eginez, eta bi-hiru urteren buruan Zizurkilera itzuli zen berriro, bereganako inolako peskisarik ez zegoela egiaztatu ondoren.

Bainan, berehala erabakitzen du berriro haruntza joatea, eta ia hamar urte ematen ditu han abere zaintza lanetan; Otaño beste “gaucho” bat bihurtzen da, gaixotu eta Euskal Herrira itzultzea erabakitzen duen arte. Une horretan hasten da “Ombuaren Itzala” filmaren narrazioa.

Karlisten eta Liberalen arteko liskarrek polarizatutako gizarte batean, Otaño bere lekua aurkitzen saiatzen da. Madalen Alberdirekin ezkontzen da famili bat osatzeko. Hainbat bertso lehiaketan parte hartzen du (Lore Jokoak). Bere poesia konposizioengatik nabarmendu zen, horietako batzuetan saritua izan zelarik.

Hala ere, bere izaera politikoa dela ta - errepublikar liberala, “aberririk gabeko karlisten eta kontzientziarik gabeko liberalen arteko suaren erdian”, bere hitzetan, egoera ezegonkor eta orekarik gabeko sensatzioan mantentzen dio, eta bere familia aurrera ateratzeko zailtasun handiekin.

Donostiako intelektualen zirkuluak bere mailaren araberako enplegua eskatzen dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, baina ukatu egiten zaio. Horrek Argentinara eremango du berriro Otaño bere familiarekin batera, oraingoan etorkin ekonomiko gisa.

Emigranteen herrimina dela ta, poema bat konposatzera eramaten du, non zuhaitz bat, Argentinako “pampa”-ren ombuari buruz hitz egiten duela, jaioterriko baserriaren ondoan dagoen itxaurrondoa gogoan hartzen duena.

Argentinan lortuko du Otañok ospe handiena bertsolari-poeta gisa. 


J.A Sáinz Alfaro (Orfeoi Donostiarraren zuzendaria) eta Joseba Usabiaga (Aktorea) "Ombuaren Itzala" filman
J.A Sáinz Alfaro (Orfeoi Donostiarraren zuzendaria) eta Joseba Usabiaga (Aktorea) "Ombuaren Itzala" filman

AUZOLANA

Zinemagintzan batere ohikoa ez den proiektu bat da hau, finantziazioa lortzeko auzolan bat bultzatu baita: udalak, kultur-elkarteak, ikastolen federakuntza, eta hezkuntza publikoko sarea inplikaturik ekoizpenean. Eta, aldi berean, proiektuari herri-atxikimendu zabala lortzeko asmoarekin.

Zirauki-ko (Nafarroa) Auzolanaren aurkezpenaren kartela
Zirauki-ko (Nafarroa) Auzolanaren aurkezpenaren kartela

Euskal Herriko lurraldeetan zehar Auzolanaren 150tik gora aurkezpen egin dira, baitaere dozenaka prentsa-artikuluak, edo elkarrizketak irrati eta telebista kateetan.

Zuñiga-ko (Nafarroa) aurkezpenaren irudi bat
Zuñiga-ko (Nafarroa) aurkezpenaren irudi bat

BERTSOLARI

Anjel Mari Peñagarikano bertsolari famatua Auzolanari buruz abesten du Otañoren bustoaren ondoan.

ZERTARAKO ERABILIKO DA DIRUA?

Dirua “Ombuaren Itzala proiektu filmikoa gauzatzeko erabiliko da.
Attrezzoa, argiztapena, jantziak eta ekipoaren garraioa egiteko erabiliko da, batez ere, eta oro har, produkzio-gastuak ordaintzeko.

"Ombuaren Itzala" filmatzeko ekipoa, kameraren atzean
"Ombuaren Itzala" filmatzeko ekipoa, kameraren atzean

EKIPOA

Jarraian azaltzen direnak "Ombuaren Itzala" filmaren ekipoko partaide batzuk dira; belaunaldi ezberdinetako profesional adituak eta finak.

  • Elenko Artistikoa:

  • Ekipo Teknikoa:

PRODUKZIO-EGUTEGIA

Eskaturiko dirua biltzen denean, aurreprodukzioa burutu eta filmatzen hasteko unea izanen da. Ondoren postprodukzio-fasean sarturik, hiru bat hilabete gehiago, eta estreinatzeko prest udazken aldera.

AURRETIKO ESPERIENTZIA

Proiektu honen bultzatzaileak, Patxi Bisquert-ek, esperientzia handia du mota guztietako ikus-entzunezko proiektuetan, duela 40 urte baino gehiagotik.

Crowdfunding-ari buruz duen esperientzia zertxobait mugatuagoa da, baina azken hiru urtetan euskal geografia osoan zehar bultzatu duen auzolanak crowdfunding-kanpaina baten antza handia du.

+INFO

ZIRKULUAK-KONTAKTUAK

  • Euskararekin, bertsolaritzarekin eta, oro har, euskal kulturarekin zerikusia duten Kultur Komunitateak: Beñat Etxepare Euskal Institutua, Hernandorena Kultur Taldea (Zizurkil), Bertsozaleen Elkartea, Ikastolen Fedeerakuntza, Euskal Eskola Publikoa (Guraso Elkarteak, Ampak eta Apymak), Galtzaundi Kultur Elkartea(Tolosa), Zaldiko Maldiko (Iruña), Pikuxar (Irurzun), Arrate Kulturala (Eibar), Kafe Antzokia (Bilbo), Baleak Elkartea (Hendaia), eta bertze asko...

  • Auzolanaren sarean sartu diren Udaletxeak: Lizarra, Gares, Tafalla, Berriozar, Atarrabia, Biana, Ondarru, Gernika, Bermeo, Amorebieta, Otxandio, Zumarraga, Urretxu, Pasaia, Hernani, Tolosa, Andoain, Zizurkil, Hondarribia, Amurrio, Llodio, Kanpetzu, Oion, Ziburu, Urruña... eta horrela ia bertze 140 hiri gehiago.

  • Zine Kluba Gernika

  • Euskal Diaspora: Madrilgo Euskal Etxea, FEVA (Federación de Entidades Vasco-Argentinas, gutxi gora-behera larogei ta hamar Euskal Etxeek osatzen dute), La Plata-ko Unibertsitate Nazionala

  • Idazleak: Koldo Izagirre, Joseba Sarrionaindia, Xabier Amuriza, Patxi Irurzun, Ainara Maia Urroz, Joseba Aurkenerena...

KANALAK

SARE SOZIALAK

"OMBUAREN ITZALA" FILMAREN EKOIZTETXEA

  • EGUZKI ART ZINEMA S.L.U.

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

18 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Patxi Bisquert

    Patxi Bisquert
    Egilea

    más de 1 año

    Milesker, Koldo. Egina zegok!

  • Koldo Indart

    Koldo Indart

    más de 1 año

    Patxi eta taldeari,zorte ona!!!!

  • Koldo Indart

    Koldo Indart

    más de 1 año

    Patxi eta taldeari,zorte ona!!!!

  • Oscar Doviso

    Oscar Doviso

    más de 1 año

    Zorte handia proiektuarekin, ikusi nahi dut!

  • Patxi Bisquert

    Patxi Bisquert
    Egilea

    más de 1 año

    ...beti aurrera! Milesker, Iban

  • Iban Malo

    Iban Malo

    más de 1 año

    Goazen!!

  • Patxi Bisquert

    Patxi Bisquert
    Egilea

    más de 1 año

    Milesker, Julen...apirilan hasiko gara grabatzen. Bazen garaia! Besarkada hestua.

  • Julen Robles

    Julen Robles

    más de 1 año

    Eutsi, Patxi, ateko duk eta nolazpait

  • Patxi Bisquert

    Patxi Bisquert
    Egilea

    más de 1 año

    Milesker animozko hitza ta ekarpenagatik: Muxuak bikote!

  • Aranguren-Arrieta sendia

    Aranguren-Arrieta sendia

    más de 1 año

    Eutsi, Patxi. Lortuko duk. Gaizka

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika