
ZER DA ASIER ETA BIOK ETA ZEIN PUNTUTAN GAUDE
Asier ETA biok Aitor Merino eta bere arreba Amaia Merinoren artean zuzendutako dokumentala da. Proiektua duela bi urte hasi zen, baliabideen eskasia gogo eta ilusioarekin ordezkatuz. Ondoren, Ekuadorreko “Consejo Nacional de Cine” -k emandako diru laguntzari esker aurrera jarraitu genuen. Orain azken muntaia amaitzen ari gara. Verkamiren laguntzarekin posprodukzioa amaitu eta banaketarekin hasi nahi dugu. Azken txanpa besterik ez zaigu geratzen!
ZERTAZ HITZ EGITEN DU ASIER ETA BIOKEK
Asier eta biok Iruñean ikaskide izan ginen 80ko hamarkadan. Ondoren, bide ezberdinetatik jo genuen. Nik, aktore izateko goseak bultzatuta, Madrilera jo nuen; hiriak harrera ona egin zidan eta bazter guztietan egin nituen lagunak, aktoreak gehienak. Bien bitartean, Asier Iruñean bertan bizi zen eta konpromiso politiko handiko ekimen desberdinetan murgildu zen. Urrun bizi arren, Asierrek eta biok adiskidetasuna mantendu genuen. Urteak pasa ziren eta nire ametsa egi bihurtu zen: aktore egin nintzen. 2002ko martxoan, Asier ezkutatu egin zen; polizia zeukan atzetik ETAkide zelakoan. Asierrek zortzi urte eman zituen espetxean. Urte guztiotan askotan hitz egiten nien nire Madrilgo lagunei Asierren inguruan eta gure adiskidetasunaz. Baina askotan, nik ere erantzuteko zailtasunak nituen galderak botatzen zizkidaten. Nola azaldu nire lagunei ETAko kide batekin nuen adiskidetasuna? Nola ulertarazi zerk bultzatu zuen erabaki hori hartzera, niri ere ulertzea kostatzen zitzaidanean? Askatu zuten egunean, 2010eko uztailean, kamera hartu eta galdera horri erantzuteko gai izango zen pelikula egitea deliberatu nuen. Hori zen nire asmoa eta, aldi berean, zergatik ez, Madrilgo lagunen eta Asierren arteko ulertze-bideak sortzea. Nolanahi ere, nire egitasmoa ez zen uste bezain erraza gertatu…”.
Aitor Merino.
ZERTAN ERABILIKO DA LORTUTAKO DIRUA
Off ahotsen grabaketa
Irudiaren posprodukzioa
Etalonajea
Diru laguntzen eskaerarako formatu aldaketak (NTSC-PAL)
Diseinua eta kartelak
Aurrekontuko datu gehiago nahi izanez gero, helbide honetara idatz dezakezue
ZERGATIK ASIER ETA BIOK
Iaz ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitu duela iragarri zuen baina euskal gizartean oraindik hainbat zaurik zabalik jarraitzen dute. Ulertu ezinak, gorrotoak eta arazo politiko sakonek behin betikoa izango den bake prozesua zailago egiten dute. Asier ETA biok ikuspuntu gizatiar batetik gerturatzen da. Zer sentitzen da zure semea/mutil laguna/laguna ETAko kide izan dela edo oraindik badela jakitean? Zer pentsatzen du pertsona horrek eta zerk eraman zuen erabaki hori hartzera?

Zinea bestelako ikuspuntuak dauzkatenengana gerturatu eta ulertzeko tresna erbilgarria izan daitekeela uste dugu. Adiskidetasunaren ikuspuntutik lantzean (horregatik zentzu kritikoa eta umorea galdu gabe) Asier ETA biok-ek ikuspegi pertsonal eta subjektiboa eskaini dezake, bere zergatiak eta izan ditzakeen irtenbideak planteatuz. Ziur gaude Aitor eta Asierren adiskidetasunaren kontakizuna gatazka gainditzeko urrats txiki bat izan daitekeela.
Proiektuaren zuzendariek - Ekuadorren eta Madrilen bizi diren bi anai-arreba euskaldun. erabateko askatasun eta zehaztasunez zuzendu nahi dute proiektua, galderak erantzuteko baino, planteatzeko intentzioarekin.
NOR GARA?
Zuzendariak
Aitor Merino aktoreak Montxo Armendariz, Pilar Miro, Vicente Aranda edo Iciar Bollarin bezalako zuzendariekin egin du lan. Zuzendari eta gidoilari bezala hainbat sari lortu ditu. Bere “El Pan Nuestro” laburmetraia Goya sarietarako hautatua izan zen. “Asier eta biok” bere lehen luzemetrai dokumentala da.
Amaia Merino Ekuadorren bizi da. Bertan gidoilari eta editore lanetan aritzen da, bai dokumentalean baita fikzioan ere. INCINEn edizio eta gidoilaritza ikastaroetako irakaslea da. Orain Asier eta biok-en edizioa amaitzen ari da.
Produktoreak:
Doxa Producciones http://www.doxaproducciones.com
Doxa producciones Espainia mailan egindako crowdfundingean aurrekaria izan zen bere “Los amores difíciles” dokumentalarekin eta Partizipa plataformarekin.
(http://es.wikipedia.org/wiki/Lucina_Gil).
Cineática Films (Ecuador) www.cineaticafilms.com
PARTEHARTZAILEAK
Euren irudi edo testigantzekin parte hartzen duten guztiek bolondres moduan egin dute. Parte hartzaileen artean, Asier eta gertukoez gain, Aitor Merinoren lagun diren Pilar Castro, Secún de la Rosa, Natalie Pinot, Carol Salvador, Armando del Río, Velilla Valbuena edo Juan Diego Botto daude besteak beste.


Bestalde, Ekuadorreko gobernuak 12.000$etako diru laguntza eman zigun grabaketarako. Gainera, Latin Side of the Doc jaialdian hautatu gaituzte. Aitor azaroaren 3an iritsiko da Mexikora proiektuan interesa duten produktoreak lortu eta telebistetarako aurre salmentak egiteko asmoarekin.
*PROIEKTUA NOLA JARRAITU
Gure urrats guztiak jarraitzeko:
1- Gure blogaren bitartez www.asieretabiok.com
2- Gure facebookeko orrialdean facebook
3 Twitter: Asier ETA biok eta Aitor Merino
- Gure Vimeoko kanala: www.vimeo.com/doxa
31 iruzkin
Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko
Aitor Merino
Egilea
Hola Edurne. El DVD sale a la venta el 11 de junio, día en el que se estrenará también en VOD. Un saludo!
Edurne
Buenas Aitor. Fui a ver tu documental al cine en Iruña y me encantó. Aplaudo tu valentía y como has realizado este proyecto. hay algún modo de poder comprar la película?
Clara
En primer lugar, enhorabuena por este magnífico documental libre de sensacionalismo y dogmatismo!
Lo vi en Iruña pero vivo en Baleares y quiero compartirlo por aquí. ¿Cuándo y dónde estará disponible en DVD?
Salut!
Tomás
Hola ,participo en la asamblea del 15M de mi barrio en Madrid: Malasaña, y este verano pasado organizamos un ciclo de cine. he oido en carne cruda que teneis problemas para su exibicion en madrid, ¿os gustaría que pudieramos organizar un pase pronto?
Txaro Gutiérrez
Kaixo! No quiero preguntar nada, sólo decir que acabo de ver la película y me ha impresionado y emocionado. ¡Qué injusticia que Aitor esté otra vez detenido!
estibaliz Cano
me gustaria saber en quw cines se esta emitiendo,o donde podria berla
Mila esker
Koldo
Kaixo ,zorionak por el exito en el zinemaldi!cuandi tendremos oportunidad de disfrutar de la peli en los cines?llegara a barcelona?gracias de antemano.
beti belasko
lehenengo eta behin,zorionak!zuen pelikula zinemaldian ikusi nuen eta asko gustatu zitzaidan.pentsatuta duzue pelikula dvd-n ateratzea?noizko?non aurkitu ahalko da?
javier
me gustaria ver el documental cuando se podra ver y donde soi de zaragoza ?
Duncan
Uno debe ser muy ignorante pero no entiende como un "conflicto" de esta naturaleza puede acabar mediana dignamente si no es pidiendo perdón, como única vía para que ese pueblo algún día pueda ser feliz. En vez de tanto barroquismo y autojustificación