Rekonpensa, sariokin lortu nahi ditugun Pedaloekin, jende gehiagorengana iritsi ahalko gara ahaztua den Urumea ezagutarazteko.
Ibaia ezagutzen denean, ibaia mimatu, zaindu eta garbitzera eramango gaitu. Ezagutzen denean soilik, maitatu litekeelako.
Urumeak, nabigatu ditzazkezun 10km inguru ditu eta gure lokala, Loiolan dago kokatua, 5km.an. Itsas marearen baitan, ibaian gora joan zintezke Ubako basoan barrena, Txurriategiko portu edo Astigarraga Urumea berri ur parkera; eta bestela, Astiñene baserri ondotik, Kristina eneako portua ikusi eta ibaiaren azkenetan diren zubipeetatik igaro.
Irteerak, gidatuak edo alokairu modura izan litezke, unean uneko agendaren arabera.
Donostiako garai bateko aisialdi gunea ezagutu. Garai bateko sagardoaren bidea ezagutu.
Nondik goazen jakiteko, nondik gatozen jakitea garrantzitsua baita.
Nor naiz ni
Unai dut izena eta Urumea pasioz bizi dut, bere historia eta istorioak, bitxikeriak... uretara irteten naizenero, jendeak horren ahaztua duen ibai basati hau ezagutuaraztea da nere xedea.
14 urte nituela hasi zen Ibai honetan nere arraunlari ibilbidea. Orain, Urumea begiratzeko modu ezberdin honekin, Urumeatik eta Urumearentzat egin nahi dut nire bizibidea.
Garai bateko aisialdi gunea, non hiriak ibaira eta ibaitik begiratzen zuen; eta gerora, eremu ahaztu, kutxatu eta utzia izatera igaro zen. Baina, urterik urte, jendea ezagutzen ari da ibaiaren nortasuna. Zer zen, nor den eta zer izan daitekeen.
Urumea hitzaren esanahia ezagutzen duzu? Nere helburua, bere esanahaia gauzatzea da.
Urterotan, irakutsi eta zaintzea izan da gure nahia. Pedalo eta kanoekin, helburu horrekin jarraituko dugu. Ibaia zaintzea, gu zaintzea delako.
Zuen laguntza zertara bideratuko dugu?
11 urte daramat erokeri eder honetakin, nere kanoa kanadiarrak lagun. Zenbait lagunek baina, kanoa entzun eta beldurra, nekea, ezezagutzaren ondorioz, ibaira ez hurbiltzeko arrazoi, aitzakia izan da. Baina, pedalo hitza entzun dutenean...denak irriparre batez jaso dute ibaiaz gozatzeko aukera berri honen ideia
Pedaloek finean, ibaiaz irriparsu gozatzen segitzea litzake helburua.
Aurreikusitako egutegia
2023ko aste santu ostean pedaloak gurekin izatea da helburu. Beraz, ordutik aurrera hasiko ginake pedaloetaz gozatzeko aukera eskaintzen.
3 iruzkin
Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko
Maite
Haber si se consigue Unai
Iciar
El río de la vida!!
Nekane
Lagun dezagun Urumea erakusten!!!