Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

PROSOPAGNOSIA

Une batez gelditu eta nor garen hausnartzera gonbidatuko gaituen film laburra.

Ekain Martinez de Lizarduy

Nork sortutako proiektua

Arloa

Non sortua

Aretxabaleta
0
segundoak
254
Ekarpenak
14.200€
10.000€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano

Zure saria aukeratu

Ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, saririk jaso gabe horren truke:

Honaino iritsi bazara, lehenenik eta behin...

ONGI ETORRI

Eta zertan ari zara (gara) hemen? Gaur egungo gizarte kaotiko honetan bizitza "surfeatzen"? Edo prest zaude une batez surfeatzeri utzi, gelditu eta nor zaren (garen) hausnartzeko, eta zergatik ez, gustatzen ez zaizuna (zaiguna) alde batera uzteko, zama gisa sentitzen duzulako (dugulako)? PROSOPAGNOSIA film laburrak horretara gonbidatzea du helburu. Prest?

SINOPSIA

Prosopagnosia (grezieratik), aurpegien itsutasuna ere deitua, gizartearen zati batek pairatzen duen gaixotasuna da, jendearen aurpegiak ezagutzea eragozten diona eta kasurik larrienetan bere aurpegia ere ezagutzeko gai ez dena.

Denok al dugu prosopagnosi mailaren bat?

Gutako asko "itsu" heldu gara helduarora, ez baitugu bidean tarterik hartu nor garen ezagutzeko, izan nahi dugunari buruz hausnartzeko eta izan nahi dugunarekin koherentziaz jokatzen ari garela bermatzeko.

Film labur honekin hausnarketa bultzatu nahi dugu, ikusleak bidaia bat egin dezan bere barneraino eta une bat har dezan bere erraietara begiratzeko eta zergatik ez, orain eta hemen, bidaia bat hasteko non dagoen ikusteko, inoiz ez baita berandu. Ala bai?

Animatzen zara gurekin bidaia honetan?

Egilea: Niko Grafismo
Egilea: Niko Grafismo

SARIAK

Sariak era askotakoak izango dira: zuen izen-abizenak kredituetan, kamisetak, poltsak...

Hala ere, pisu berezia izango dute nire bizi-esperientzian jasotako ezagutzek eta zuekin partekatzekoek: sendabelarren ikastaroa, Erraiak dokumentalaren proiekzioak edo solasaldiak, laburmetraia aurkezteko eta berau sortzeko prozesua azaltzekoak.

Hor dituzue. Ea zein duzuen gustukoen!

Poltsa eta kamiseta
Poltsa eta kamiseta

Etxerako botikina prestatu nahi?
Etxerako botikina prestatu nahi?

Nazioarteko 30 sari baino gehiago jaso dituen dokumentala zure txoko, elkarte, ikastetxe eta aretora eraman nahi zenuen?
Nazioarteko 30 sari baino gehiago jaso dituen dokumentala zure txoko, elkarte, ikastetxe eta aretora eraman nahi zenuen?

NOR GARA?

Abentura berri hau errealitate bihurtu nahi duena ni naiz, Ekain Martinez de Lizarduy Sturtze. Irakaslea naiz ofizioz, baina nahiko saltseroa afizioz. PROSOPAGNOSIA izango da nire bigarren ikus-entzunezko lana. Lehenago, ERRAIAK dokumentala egin nuen, eta izandako harrera ikusita, bigarren abentura hau egitera animatu naiz.

Nik gidoilari eta zuzendari lanak egingo ditut. Alderdi tekniko guztia KIND VISUALS ekoiztetxeak egingo du. Eta aktore gisa? Bada, gure herriko bi bitxi egongo dira: Itziar Ituño eta Kepa Errasti.

GIDOIA ETA ZUZENDARITZA

EKAIN MARTINEZ DE LIZARDUY STURTZE. Donostian sortua (1980). Laburmetraia honetan gidoilari eta zuzendari lanak egingo ditut
EKAIN MARTINEZ DE LIZARDUY STURTZE. Donostian sortua (1980). Laburmetraia honetan gidoilari eta zuzendari lanak egingo ditut

AKTORE

ITZIAR ITUÑO MARTINEZ. Basaurin sortua (1974). Ondo ezagutzen dugu, bai gure mugetan, bai gure mugetatik kanpo. Film labur honetan gure "IZAR" izango da.
ITZIAR ITUÑO MARTINEZ. Basaurin sortua (1974). Ondo ezagutzen dugu, bai gure mugetan, bai gure mugetatik kanpo. Film labur honetan gure "IZAR" izango da.

AKTORE

KEPA ERRASTI.  1981an Aretxabaletan sortua. Aski ezaguna antzerkian, telebistan zein zinean izandako bide oparoagatik.
KEPA ERRASTI. 1981an Aretxabaletan sortua. Aski ezaguna antzerkian, telebistan zein zinean izandako bide oparoagatik.

ALDERDI TEKNIKOA

KINDVISUALS.  2013an Gastezien sortua. Lan teknikoaz arduratuko dira. Ekoizle txikia, baina gauza handiak egiteko prest.
KINDVISUALS. 2013an Gastezien sortua. Lan teknikoaz arduratuko dira. Ekoizle txikia, baina gauza handiak egiteko prest.

NOIZ ETA NON GRABATUKO DUGU?

Grabazioa udazkenean zehar egingo da. Grabazioak Gasteizen egingo dira, eta aurreikusitako kokalekuak honako hauek izango dira:

Lan-lekua
Lan-lekua

Etxea
Etxea

NORA BIDERATUKO DIRA EKARPENAK?

Biltzen den diru dena dugun aurrekontuaren %55a eskuratzea du xede. Alderdi teknikoan erabiliko dugu biltzen den diru guztia.

Hemen laburbilduta:

AURREKONTUA

  • Ekoizpena eta kudeaketa

  • Errodajea

  • Makillajea eta ile-apainketa

  • Materialen alokairua

  • Atrezzoa

  • Edizioa

  • ...

AURREIKUSITAKO EGUTEGIA

Grabazioak udazkenean egingo ditugu eta 2024 urte hasieran laburmetraia prest egotea espero dugu.

Sariei dagokienez, denetariko sariak daudenez, bakoitzak bere datak izango ditu. Hala ere, sari guztiak laburmetraia estreinatzen den eguna baino lehen banatuko dira.

Kanpainaren nondik-norakoak jarraitzeko hurrengo kontuak erabiliko ditugu:

Instagram-en: @erraiak
Twiterren: @ekhigain

Mila esker, aldez aurretik eta badakizue, zuen ur tanta bakoitza ezinbestekoa izango dela itsaso eder hau sortzeko. Orain, zuen txanda da. Aupa zuek!

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

12 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Roberta

    Roberta

    2 años

    Zorte on!

  • jhoapcardozo

    Jhoana Perez Cardozo

    2 años

    Zorte On Taldea, espero que sea un gran proyecto, que logren lo que se han propuesto con este mensaje pero sobre todo que disfruten en la marcha. Muxuak kolonbiatik

  • jhoapcardozo

    Jhoana Perez Cardozo

    2 años

    Zorte On Taldea

  • Mila esker Mireia! Eta mila esker zuei guztioi, zuek gabe hau ez ezinezkoa izango baitzen.

  • Mireia Larrañaga

    Mireia Larrañaga

    2 años

    Zorionak eitxen zabizten lanagaitxik.

  • Mila eske guztioi zuen animoengatik eta ekarpenengatik. Gutxiago falta da!

  • Ainara

    Ainara

    2 años

    Aupa Ekain

  • Nuria Barrero

    Nuria Barrero

    2 años

    Aupa Ekain

  • kalekumea

    kalekumea

    2 años

    Aupa Ekain!!! Lortuko dugu!!!

  • lube

    lube

    2 años

    ...eta gora sanfermin!

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika