Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

Asier LI-ren HORRELA BIZITZEKO IV ARANTZAZUN

Diskoaren emanaldi/grabazioa Arantzazun, KEA abesbatza eta Ana Belén García organo-jolearen eskutik.

Asier LI

Nork sortutako proiektua

Non sortua

0
segundoak
107
Ekarpenak
4.605€
4.500€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

“euri lauso baten tanta finen” HORRELA BIZITZEKO bildumaren IV alea da eta abesbatza eta organorako konposizioz osatua dago. KEA abesbatzak eta Ana Belén García organo-joleak interpretatuko dute Arantzazuko santutegian, zuzenekoa Fredi Pelaezek grabatuko duelarik. Martxoak 13, arratsaldeko 18:00etan.

Egitasmo osoak, baina ale honek bereziki, sexu- eta genero-nortasunaren inguruan egiten du hausnarketa. Horretarako hainbat pentsalari feministen lanak ikertu eta hauen ideiak trinkotu ditut hainbat konposiziotan, bildumak duen narratibotasuna utzi gabe. Hala nola Simone de Beauvoir, Judith Butler, Silvia Federici, Martha C. Nussbaum, Angela Davis, Monique Wittig, eta beste hainbat.

Abesbatzak berebiziko garrantzai dauka eta, bere horretan mikro-gizarte bat isladatzeaz gain, hizkuntza, txera eta zaurgarritasunean nola elkar josten dugun gorpuzteko baliatu dut.


Sariei buruz

Kanpaina honen ekarpenei esker HORRELA BIZITZEKO bildumaren IV alea grabatuko dugu Arantzazuko Santutegian. Verkamin sarrera bat erosiz, parte hartzaileek kontzertu/grabazio horretara joateko aukera izango dute. Sarrerak kanpaina hau martxan dagoen bitartean soilik egongo dira eskuragai.

Euskaldunontzat Arantzazu elkargune eta sorgune izan da. Bilgune bizigarri. Oraingoan ere, apalki, horrela izatea espero dugu.

Sarrerarekin batera HORRELA BIZITZEKO bildumako ale guztien testuak modu sekuentziatuan biltzen dituen liburua eskuratu ahal izango da. Laurogei orrialde ditu eta eskuz enkuadernatu eta estanpaturik dago.

Nor gara

KEA Ahots Taldea

Kamera abesbatza erreferentziazkoa da estatu mailan. 1997an jaio zen konposizio koral garaikidea interpretatu eta sustatzeko xedeaz. Honela, KEA Ahots Taldeak hainbat konpositoreren lanak estreinatu ditu, hala nola Jesús Ma Sagarna, Enrique Vázquez, David Azurza, Marcos Castán eta Aurelio Edler, besteak beste. Gainera Luis de Pablo, Stockhausen, Schönberg, Nörgård, Dusapin, etabarren lanak interpretatu ditu lehenbizikoz Euskal Herrian.

Espainiako jaialdi nagusietan parte hartu du, baita Cagliari eta Porto-Torres (Zerdeña, Italia), Voix de Châteauroux (Frantzia) eta Festival d’été Polyfollia (Normandia, Frantzia) polifonia jaialdietan ere.

ANA BELÉN GARCÍA

Andoainen jaio, bertan musika ikasketak hasi eta Donostiako Goi-Mailako Kontserbatorioan piano eta klabitxenbalo goi-mailako tituluak lortzen ditu, baita organoko erdi-maila ere (Esteban Elizondo). Musikenen amaituko ditu organo goi-mailako ikasketak Esteban Landart-ekin, eta Löic Mallié bezalako irakasleekin osatuko du bere formakuntza. Brett Leighton, Michel Bouvard, Joris Verdin, Louis Robilliard, Montserrat Torrent, Jacques van Oortmerssen, Daniel Roth, Wolfgang Zerer, Pieter van Dijk etabarren aholkularitza izan du. Fundación Enrique Lartundo-k hainbatetan eman dio beka laguntza piano eta organo arloan, eta Jesús Martín Moro-ren eskutik organo teknikan sakonduz L'Ecole Nationale de Musique de Pau-n "Mention Tres Bien a l`Unanimité" lortuko du.

Hainbat jaialditan parte hartu du solista eta laguntzaile moduan Espainia, Belgika, Frantzia, Errusia, baita Japon eta Beiruten, non Naji Hakim-en Organo, Tinbaleak eta Ortkestrarako 5. Kontzertua estreinatu duen. Musika garaikidea sustatzeko konpromezuaz, hainbat lan estreinatu ditu Donostiako Hamabostaldian, Leonen eta Zagreb-en (Kroazia). Egun Urnietako Lourdes Iriondo eskolako zuzendari eta piano eta organo irakasle da, Donostiako Coro Easoko errepertorista lanetan aritzeaz gainera. Bestalde, Donostiako Koruko Andra Maria basilikako organo-jole titularra da, non 1836ko Cavaillé-Coll organo historiko aparta dagoen.

Ana Belén García
Ana Belén García

Fredi Pelaez

Jazz organo-jole, pianista eta ekoizle nabarmena da. Bere Beasaingo Pottoko Estudiora hainbat estilotako musika egitasmok jotzen du bere ekoizpenerako sena baliatzeko. Bertan lan egin izan dute, besteak beste, Alos Quartet, Xabier Montoia, Angel Unzu, Ainara Ortega, Asier Oleaga, Iñaki Salvador, Pello Ramirez eta beste hainbatek.

Fredi Pelaez, HORRELA BIZITZEKO IIIren grabazioan.
Fredi Pelaez, HORRELA BIZITZEKO IIIren grabazioan.

ASIER LI

Asier Lopez Iraola (Beasain 1979-Donostia) Filosofian lizentziaduna da (Deustu) eta Goi-Mailako Musika tituluduna Konposizio espezialitatean (Musikene). Ikasketak amaitu zituenetik talde instrumental anitzak sortu ditu bere bost diskoak ekoizteko.

Azken urteetan, hitza eta musikaren arteko harremana izan da bere konposizio-lanaren erdigune, bere pieza eta abestietarako musika zein testuak idatzi dituelarik. Bereziki bere bi azken lanez geroztik, "Entelekia" eta "Oro Bat", bere jarduerak saiakerarako bokazio argia dauka, zeinaren bidez bere grina nagusiak bideratzen dituen: filosofia, konposizioa eta euskara.

Egun Harmonia, Analisia, Konposizioa, Harmonia Modernoa eta Ekoizpen Musikal irakasle da Errenteria Musikalen.

Zertara bideratuko ditugu zuen ekarpenak

Kanpaina honetan biltzen dugun dirua KEA abesbatza, Ana Belén García organo-jolea eta Fredi Pelaez soinu-teknikariaren katxetak ordaintzera zein oinarrizko ekoizpen-gastuak betetzera bideratuko da.

Aurreikusitako egutegia

Emanaldia Arantzazuko Santutegian, 2021eko Martxoaren 13an izango da eta grabazioa bandcamp-en argitaratuko da handik hilabetera, zuek kredituetan zaudetela. Diskorako estekak astebete lehenago bidaliko dira.

Liburuak emanaldiaren egunean banatuko ditugu.

+ Info

www.asierli.com
Bandcamp
Youtube kanala
Twitter
Facebook

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

4 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Asier LI

    Asier LI
    Egilea

    más de 3 años

    Eskerrik asko, Garazi! Pozten nau interesgarri iruditu izanak. Urrunetik bada ere, polita da oroitu izana. Milesker!

  • Garazi

    Garazi

    más de 3 años

    Zorte on Asier! Ez naiz hor egongo Martxoan baina hemen nire ekarpen xumea!

  • Asier LI

    Asier LI
    Egilea

    más de 3 años

    Kaixo Garbiñe! Bertan ikusiko dugu elkar. Eskerrik asko!

  • Garbiñe Iraola Nazabal

    Garbiñe Iraola Nazabal

    más de 3 años

    Kaixo Asier

#01 / LORTU DUGU, ESKERRIK ASKO!

Hunkitua eta izugarri eskertua nago zuek guztiokin. Aurrera egin dugu azkenean eta, ziurgabetasun egoera honetan egonda ere, animatu egin zarete.

Mila esker!

Hemendik aurrera, hementxe bertan joango naiz kontzertuaren nondik norakoen berri ematen. Liburuen inprimatze eta koadernaketak ere aste honetan zehar jarriko ditut abian.

Gora bihotzak!


*Estoy emocionado y muy agradecido por todos vosotros. Hemos seguido adelante y, aun encontrándonos en esta situación de incertidumbre,os habéis animado.
¡Muchas gracias!

En adelante, es a través de este medio por el que os iré comunicando las actualizaciones en torno al concierto. El proceso de impresión y encuadernación de los libros lo pondré en marcha en el transcurso de esta semana.
¡Ánimo!*

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika