Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

Ray Fernández, el que fuma, bebe y canta

Ray Fernández trobalari kubatarraren abestien hitzen bilduma, Aresen ilustrazioekin eta Joseba Sarrionandiaren hitzaurrearekin

Ray Kolektiboa

Nork sortutako proiektua

Non sortua

0
segundoak
193
Ekarpenak
6.900€
5.500€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

**CANCIONES DE RAY FERNANDEZ:

EL QUE FUMA, BEBE Y CANTA**

Bere abestien letrak idatzi dituen trobalari kubatarra, margotu dituen marrazkilari kubatarra, eta antolatu eta beren hitzaurrea egin duen idazle euskalduna.

Proiektua hiru artistaren arteko elkarlana da. Hirurek bat egiten dute kaleetan eta bizitzan, hitzetan eta ametsetan, eta elkartu egin dira kresal- eta ron-usaina duen eta ia dantza daitekeen liburu hau egiteko.

Ray Fernández, trobalaria eta, dagoeneko, poeta; Ares, marrazkilaria, irudigilea eta karikaturagilea; eta Joseba Sarrionandia, idazle eta olerkari euskalduna, errefuxiatu politikoa. Hirurak batu dira proiektu honetan, Habanatik aske ibili ohi diren soinuaren, surrealismoaren, itsasoaren eta artearen zati bat hel dakigun.

Ray Fernández El Diablo Tun Tun-en
Ray Fernández El Diablo Tun Tun-en

Ray trobalari kubatarra da. Sukaldeak utzi eta, gitarra eskuetan, geldiro, malekoian zehar ibiltzen hasi zen, juglare punk eta erromantiko baten antzera. Bere abestien hitzak sistemaren aurkako orratzak dira. Bizarduna eta gandorduna, berea kaletik egindako kritika da, Ray bera baita kalea, espaloia eta izkina.

Joan den mendean Habanako protesta-kantautore esaten zitzaien horietako bat da Ray, iraultzailea iraultza baten barruan, beste azkoin-bira bat beti, pitin bat gehiago, beste erronda bat.

Trobalari kubatarrak disko batzuk argitaratu ditu Habanan, eta birak egin ditu hala Hego Amerikan nola Europan.

Ostegunero, arratsaldeko seietan, Ray eta bere banda ―Roy, Miguelito eta gainerakoak― Habanako El Diablo Tun Tun-eko agertoki txikira igotzen dira, lokala ezin beteago izaten duen jendetzaren aurrera. Orduan, ilundu egiten du, eta olatu bat iristen da jendearengana, itsasoa Vedadora heltzen den bezala. Habanako klub horretan eratu da artistaren irudia, eta Rayk beti erakutsi izan du zer den: iraultza eta Breton, borroka eta surrealismoa.

Arístides Hernández, Ares, irudigile, marrazkilari eta artista kubatarra da. Bere karikaturak bereziak dira, berezkoak, eta kolpe batean iritzi-artikulu burutsu bat irudikatzen dute.

Stones taldeak Habanan eskaini zuen kontzertuaren kartela
Stones taldeak Habanan eskaini zuen kontzertuaren kartela

Azkenaldian, bi irudik nazioarteko ospea eman diote: batetik, Fidel Castro hil zen eguneko Granmaren azala izan zen kartel bikaina; bestetik, Stones taldearen Habanako kontzertuarekin lotutako kartel-sorta ederra. Lan horiek poster klasikoak bihurtu dira Habana bisitatzen duen edonorentzat.

Fidel Castro hil zen eguneko Granmaren azala
Fidel Castro hil zen eguneko Granmaren azala

Irudi-lehiaketa askotan saritua, Aresen parte-hartzea ohiko bilakatu da bai Rayrentzat bai Sarrionandiarentzat azken lan grafikoetan.

Joseba Sarrionandia idazle eta poeta euskalduna Iurretan jaio zen. 70eko hamarkadaren amaieran, Pott bandako kidea izan zen, Atxaga, Juaristi, Ertzilla eta Ordorika kantautorearekin batera. 80koan, berriz, euskal militantea izateagatik kartzelatu zuten. 1985ean, preso ororen eginbeharra bete eta kartzelatik ihes egin zuen, bafle baten barruan. Urte askoan idatzi eta ezkutatuta egon ostean, 2016an Habanan agertu zen.

Joseba Sarrionandia Habanan
Joseba Sarrionandia Habanan

Habanako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Katedrako burua da.

Idazle, poeta eta itzultzaile egin duen lana zabala da, eta sariak jaso ditu. “Ni ez naiz hemengoa”, Puerto de Santa Mariako isolamendu-ziega batean egina, aipa genezake Sarrionandiaren idazki mitikoen artean.

Arte-diziplina ia guztietako ―antzerkigintza, zinema, musika, arlo grafikoa― dozenaka sortzailek izan dute bere lan osoa oinarri, eta hura antzeztu eta interpretatu dute.

Nor gara?

Liburuaren egileen lagun-talde bat gara. Kuban esaten den moduan, lan hau “igande gorri” gisa ari gara egiten, komunitateari begira. Euskal Herrian, auzolana litzateke.

Zertarako erabiliko ditugu ekarpenak?

Helburua 500 liburu inprimatzea eta Habanara bidaltzea da. Gainera, zuen ekarpenak baliatuko ditugu zuontzako sariak ordaintzeko.

Aurreikusitako egutegia

Kanpaina bukatutakoan, pare bat hilabete beharko dugu liburua eta kamisetak inprimatzeko; kopiak Habanara bidaltzeko eta Rayk, Aresek eta Josebak sinatzeko, ostera, denbora apur bat gehiago.

Batzuok urrian jasoko dituzue ordainsariak; beste batzuok, berriz, pixka bat beranduago.

Info +

Sartu twitterren eta proiektuaren berriak jakingo dituzu, Ray-ren biraren informazioa... @MKolektiboa

Hona hemen liburuaren egileei buruzko zenbait esteka:


Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

11 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Mireia Nieto

    Mireia Nieto

    más de 4 años

    Danon indarraz lortuko dugu !!!!! Eutsi goiari !!!!!

  • Erlantz Ibargurengoitia

    Erlantz Ibargurengoitia

    más de 4 años

    Kitto!

    Nik ere ekarpentxoa eginda. Biba guek!

  • edurne aldasoro

    edurne aldasoro

    más de 4 años

    Denon artean, errazago!

  • iñaki

    iñaki

    más de 4 años

    aupa Ray ta Sarri

  • Ray Kolektiboa

    Ray Kolektiboa
    Egilea

    más de 4 años

    Aurrera Itziar! mila esker ekarpena egiteagatik

  • Itziat G. Lizarraga

    Itziat G. Lizarraga

    más de 4 años

    Aurrera beti!

  • Ray Kolektiboa

    Ray Kolektiboa
    Egilea

    casi 5 años

    Etzi parkatu!

  • Ray Kolektiboa

    Ray Kolektiboa
    Egilea

    casi 5 años

    Bihar Rayren gira hasten da Euskal Herrian, Berritxutik hasita!! Ziurrenik El son de Abadiño abesti famatua joko duela. Aupa Hodei!

  • Hodei

    Hodei

    casi 5 años

    Pa Abadiño voy, a bailar el son! https://www.youtube.com/watch?v=xPObq47h0Ss&feature=youtu.be

  • Ray Kolektiboa

    Ray Kolektiboa
    Egilea

    casi 5 años

    Amen! eta mila esker Xabier

#02 / Esto se acaba... y comienza el libro!

Hola mecenas!

Os tenemos que agradecer a tod@s el apoyo que hemos recibido en esta campaña. Necesitábamos 5.500 euros y, en este momento, hemos alcanzado los 6.600 euros. Lo que era un proyecto se ha vuelto realidad.

La campaña se acaba el sábado a la noche. A partir del domingo Verkami realizará, durante 10 días, los cobros bancarios.

Una vez que acaben con ello, nos pondremos en contacto para solicitaros los datos que necesitamos: qué nombre queréis poner en la página de agradecimientos del libro, direcciones de envío, tallas de camisetas...

Como sabemos que algun@s estaréis de vacaciones, alargaremos el plazo de respuestas hasta primeros de septiembre.

Un abrazo y hasta pronto!

#01 / Kanpania bukatzen ari da.... Azkenean!!

Kaixo, mezenas guztiak!

Lehenengo eta behin, mila mila esker. Zuen ekarpenek lortu dute proiektu hau egia bihurtzea. 5.500 euro behar genituen eta 6.600 eurotara iritsi gara momentu honetan.

Kanpaina larunbatean bukatzen da. Igandetik aurrera, 10 egunetan, Verkamik ekarpenak kobratuko ditu zuen bankuetatik.

Fase hori bukatzen denean, zuekin jarriko gara kontaktuan, datuak eskatzeko: izenak, liburuaren esker onen atalean jartzeko; helbideak, entregak egiteko; kamiseten neurriak, eta abar.

Eskaerak egingo ditugu bai abuztuan, eta baita irailaren hasieran ere, badakigu-eta asko oporretan egongo zaretela.

Besarkada handi bat eta laster arte!

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika