Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

2 Urte, 4 Hilabete

Intsumisioa gogoratu eta ospatzen duen dokumentala. Lander Garrok zuzendua eta IZAR Films eta Labrit Multimediak ekoiztua.

Izaskun Arandia Galarraga

Nork sortutako proiektua

Non sortua

0
segundoak
470
Ekarpenak
21.260€
20.000€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi English eta Castellano

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako 2 urte eta 4 hilabete?

2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.

Haien borrokari esker, hamarraldi luzez derrigor soldaduskara bidalitako milaka gazteen jarioa amaitu zen: libre ziren.

Iruñeako San Ferminetan manifa
Iruñeako San Ferminetan manifa

Aurten intsumisioak 30 urte bete ditu, gazte haiek gaur egun 50 urte dituzte eta harriduraz so egiten diote iraganari: izan zuten konbentzimenduagatik, lortutakoagatik, eta, behar bada, geure herriak ez zuelako olatu haren indarra behar bezala balioesten jakin.

Atzera ez ezik, ordea, aurrera ere begiratzen dute sei protagonistek eta seiek bide oso ezberdinak hartu dituzten arren, puntu batean bat egiten dute: mundu hobeago baten aldeko borrokak.

Aspaldiko kontuak dirudite, baina eskuin-muturraren gorakadak gaia lehen-lehen lerrora ekartzen du. Izan ere, danbor belizistak ozen entzuten dira Europa osoan.

Intsumituak kartzelan
Intsumituak kartzelan

2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak 80 minututako iraupena izango du eta protagonistak gaur egun 50 urte inguru dituzten 6 intsumitu izango dira.

Elkarrizketak, artxibozko argazki, dokumentu eta bideoak eta aurtengo Iruñeako San Ferminetan grabatuko ditugun irudiek osatuko dute filma. Honekin batera, intsumituak preso egon ziren Iruñeako kartzelaren eraisketa erakusten duten irudi esklusiboak erabiliko ditugu.

Sariei buruz

Ekarpenak 5 eurotik hasten dira eta sari desberdinak eskaintzen ditugu hauen truk: filma zine aretoetan estreinatu aurretik ikusi ahal izateko esteka, zuzendariak sinatutako Gerra Txikia -ren ale bat, filmaren kamixetak etab.

Lander Garroren Gerra Txikia
Lander Garroren Gerra Txikia

Lantaldeari buruz

Zuzendaria: LANDER GARRO

Lander Garro
Lander Garro

Eskarmentu handiko telebista eta zine zuzendaria. Euskal Telebistarako lan egin du 2009tik eta zinerako film laburrak, publizitatea eta musika bideoak zuzendu ditu.

Ekoizlea: IZASKUN ARANDIA (IZAR Films)

![Izaskun Arandia]

Izaskun Arandia - IZAR Films
Izaskun Arandia - IZAR Films

Ekoizlea eta gidoilaria. IZAR Films ekoiztetxea eta (H)emen elkartearen sortzailea. Gaur egun ondorengo proiektuetan lanean: Muga Deitzen da Pausoa, My Way Out, June, Pil Pil y 2 Urte 4 Hilabete 🎬instagram:izarfilms

Ekoizlea: GAIZKA ARANGUREN (LABRIT MULTIMEDIA)

Gaizka Aranguren
Gaizka Aranguren

Gaizka Aranguren Urrotz (Iruñea, 1967) euskal kazetaria da.

EITBn kazetari eta aurkezle moduan hasi zen, baina soldadutza-intsumisoa izan zenez utzi behar izan zuen kartzelan bi urterako sartu zutenean. Geroago Pamplona TVn, Canal 4n, Euskaldunon Egunkarian eta Albaitaritza aldizkarian ere lan egin zuen. 2009. urtean Labrit Multimedia ekoizpen-etxea sortu zuen, eta, une honetan bertako zuzendaria da.

Zertara bideratuko ditugu zuen ekarpenak

Zuen ekarpenak gure dokumentala osatzeko falta diren grabaketak egiteko erabiliko ditugu. Aurtengo Iruñeako San Fermin jaietan gure protagonistekin elkarrizketak grabatuko ditugu eta dokumentala egiteko beharrezkoak diren beste elkarrizketa eta planoak filmatuko ditugu.

Iruñeako San Ferminak
Iruñeako San Ferminak

Aurreikusitako egutegia

Intsumisioak aurten 30 urte betetzen dituenez, filma aurten bukatzeko asmoa dugu. Hau da aurreikusitako kronograma:

Urtarrila – Ekainak 30: Garapena (lantaldea eta filmatzeko lokalizazioak konfirmatu)

Uztaila: Filmaketak Iruñean

Abuztua – Abendua: Material gehigarria jaso, ikuskatu eta muntaketa lanak.

Sariak filma amaitu ondoren, 2019ko abendua – 2020ko urtarriletik aurrera jasoko dituzue.

Intsumituak Kartzelan
Intsumituak Kartzelan

Informazio gehiago

Gure sare sozialetan jarrai gaitzazue

Facebook: Intsumisioa Filma eta 2Urte 4Hilabete orrialdea

Twitter: 2Urte

Instagram: 2urte4hilabete

Ekoiztetxeen webguneak
IZAR Films
LABRIT Multimedia

Muga Deitzen da Pausoa - IZAR Filmsen ekoizpen bat
Muga Deitzen da Pausoa - IZAR Filmsen ekoizpen bat

Zuzendariaren lanen estekak
Sorkunen Ziklomorphosia bideoklipa
Eguneroko Plazer Txikiak (Berriarentzako)
Eñaut Elorrietaren Geografiak bideoklipa

Tonino Carotone Iruñeako kartzelan
Tonino Carotone Iruñeako kartzelan

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

18 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Pedro Oliver Olmo

    Pedro Oliver Olmo

    casi 5 años

    Aúpa insumisos

  • Pedro Oliver Olmo

    Pedro Oliver Olmo

    casi 5 años

    Aúpa insumisos

  • Sergio Iribarren Galbete

    sergio

    casi 5 años

    Aupa zuek! Ni zuei esker milia egiteaz libratu nintzen hoietako bat naiz. Beraz, gora intsumisioa eta gora gu eta gutarrak!

  • Sergio Iribarren Galbete

    sergio

    casi 5 años

    Aupa zuek! Ni zuei esker milia egiteaz libratu nintzen hoietako bat naiz. Beraz, gora intsumisioa eta gora gu eta gutarrak!

  • Lili Arantzabal Larrañaga

    Lili Arantzabal Larrañaga

    casi 5 años

    Nahi nuke ikus-entzunezko honek behar besteko zabalpena izatea. Horretarako egin egin behar lehenago. Zorte on!

  • Jauregi Atxaga

    Jauregi Atxaga

    casi 5 años

    Ez nintzen lehenengoetakoa izan baino bai borrokaren parte. Nafarroan piztu zen mugimendua eta laster zabaldu zen Euskal Besarkada handi bat

  • Jauregi Atxaga

    Jauregi Atxaga

    casi 5 años

    Ez nintzen lehenengoetakoa izan baino bai borrokaren parte. Nafarroan piztu zen mugimendua eta laster zabaldu zen Euskal Besarkada handi bat

  • Gorka Belasko

    Gorka Belasko

    casi 5 años

    2urte4hilabete, intsumisioaren 30. urteurrenean!!

  • Andu Martinez de Rituerto Arregi

    Andu Martinez de Rituerto Arregi

    casi 5 años

    Lege bidegabeen aurka desobedientzia zibila!

  • Iñaki Lazkano Lizundia

    Iñaki Lazkano Lizundia

    casi 5 años

    Zorionak ekimenagatik! Arabako testigantza edo irudiak nahi badituzue jarri nirekin harremanetan!

#02 / Sariak | Premios

en castellano al final de este mensaje

Kaixo mezenas maitea,

Kamixetak eta liburuak iritxi dira eta datozen egunotan zuen ekarpenaren araberako saria(k) jasoko d(it)uzu zuk esan diguzun helbidera.

Filmaketekin aurrera goaz eta azaroaren amaieran Nafarroan errodaiarekin jarraituko dugu.

Bitartean pasa den uztailean Iruñean filmatutako irudi pare bat bidaltzen dizkizugu.

Intsumituak
Intsumituak

Querid@ mecenas,

Ya han llegado las camisetas y los libros y recibirás tu premio correspondiente a tu aportación en los próximos días en la dirección que nos enviaste.

Seguimos con la producción del documental y a finales de noviembre seguiremos con en rodaje en Navarra. Mientras tanto, os dejamos un par de fotos de las grabaciones de julio en Pamplona.

Tonino Carotone
Tonino Carotone

#01 / Eskerrik asko! * Gracias!

[EUS]

Kaixo!

Gure helburutik gertuago gaude eta zuei esker ia behar dugun finantziazoaren erdira iritsi gara!

Zuen babesa eskertu nahi dizuegu eta bide batez mesede bat eskatu: zuen lagun, ezagun, lankide eta familiari gure kanpainaren esteka bidaltzea eskertuko genuke. Ekarpenik txikienak ere gure azken helburura iristea lagunduko digu eta.

Esteka: 2 Urte 4 Hilabete

Bideotxo hau sortu dugu zuentzat. ESKERRIK ASKO!

[CAST]

Hola!

Estamos cada vez más cerda de nuestro objetivo y gracias a vosotrxs hemos llegado casi a la mitad de la financiación que necesitamos!

Queremos agradecer vuestro apoyo y de paso pedir un favor: que paséis el link de nuestra campaña a vuestrxs amigxs, familiares, conocidx y vecinxs. Hasta la aportación más pequeña ayudará a que lleguemos a nuestro objetivo final.

Enlace: 2 Años 4 Meses

Hemos hecho este vídeo para vosotrxs. MUCHAS GRACIAS!

Intsumituak gaur egun
Intsumituak gaur egun

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika