❗️Para poder utilizar Verkami debes hacerlo desde otro navegador. Instala o entra desde: Microsoft Edge, Chrome o Firefox. Microsoft ha dejado de actualizar el navegador Internet Explorer que estás utilizando y ha dejado de ser compatible con la mayoría de sitios web.

2 Urte, 4 Hilabete

Intsumisioa gogoratu eta ospatzen duen dokumentala. Lander Garrok zuzendua eta IZAR Films eta Labrit Multimediak ekoiztua.

IZAR Films

Nork sortutako proiektua

Non sortua

0
segundoak
470
Mezenas
21.260€
20.000€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi English eta Castellano

Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako 2 urte eta 4 hilabete?

2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.

Haien borrokari esker, hamarraldi luzez derrigor soldaduskara bidalitako milaka gazteen jarioa amaitu zen: libre ziren.

Iruñeako San Ferminetan manifa
Iruñeako San Ferminetan manifa

Aurten intsumisioak 30 urte bete ditu, gazte haiek gaur egun 50 urte dituzte eta harriduraz so egiten diote iraganari: izan zuten konbentzimenduagatik, lortutakoagatik, eta, behar bada, geure herriak ez zuelako olatu haren indarra behar bezala balioesten jakin.

Atzera ez ezik, ordea, aurrera ere begiratzen dute sei protagonistek eta seiek bide oso ezberdinak hartu dituzten arren, puntu batean bat egiten dute: mundu hobeago baten aldeko borrokak.

Aspaldiko kontuak dirudite, baina eskuin-muturraren gorakadak gaia lehen-lehen lerrora ekartzen du. Izan ere, danbor belizistak ozen entzuten dira Europa osoan.

Intsumituak kartzelan
Intsumituak kartzelan

2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak 80 minututako iraupena izango du eta protagonistak gaur egun 50 urte inguru dituzten 6 intsumitu izango dira.

Elkarrizketak, artxibozko argazki, dokumentu eta bideoak eta aurtengo Iruñeako San Ferminetan grabatuko ditugun irudiek osatuko dute filma. Honekin batera, intsumituak preso egon ziren Iruñeako kartzelaren eraisketa erakusten duten irudi esklusiboak erabiliko ditugu.

Sariei buruz

Ekarpenak 5 eurotik hasten dira eta sari desberdinak eskaintzen ditugu hauen truk: filma zine aretoetan estreinatu aurretik ikusi ahal izateko esteka, zuzendariak sinatutako Gerra Txikia -ren ale bat, filmaren kamixetak etab.

Lander Garroren Gerra Txikia
Lander Garroren Gerra Txikia

Lantaldeari buruz

Zuzendaria: LANDER GARRO

Lander Garro
Lander Garro

Eskarmentu handiko telebista eta zine zuzendaria. Euskal Telebistarako lan egin du 2009tik eta zinerako film laburrak, publizitatea eta musika bideoak zuzendu ditu.

Ekoizlea: IZASKUN ARANDIA (IZAR Films)

![Izaskun Arandia]

Izaskun Arandia - IZAR Films
Izaskun Arandia - IZAR Films

Ekoizlea eta gidoilaria. IZAR Films ekoiztetxea eta (H)emen elkartearen sortzailea. Gaur egun ondorengo proiektuetan lanean: Muga Deitzen da Pausoa, My Way Out, June, Pil Pil y 2 Urte 4 Hilabete 🎬instagram:izarfilms

Ekoizlea: GAIZKA ARANGUREN (LABRIT MULTIMEDIA)

Gaizka Aranguren
Gaizka Aranguren

Gaizka Aranguren Urrotz (Iruñea, 1967) euskal kazetaria da.
EITBn kazetari eta aurkezle moduan hasi zen, baina soldadutza-intsumisoa izan zenez utzi behar izan zuen kartzelan bi urterako sartu zutenean. Geroago Pamplona TVn, Canal 4n, Euskaldunon Egunkarian eta Albaitaritza aldizkarian ere lan egin zuen. 2009. urtean Labrit Multimedia ekoizpen-etxea sortu zuen, eta, une honetan bertako zuzendaria da.

Zertara bideratuko ditugu zuen ekarpenak

Zuen ekarpenak gure dokumentala osatzeko falta diren grabaketak egiteko erabiliko ditugu. Aurtengo Iruñeako San Fermin jaietan gure protagonistekin elkarrizketak grabatuko ditugu eta dokumentala egiteko beharrezkoak diren beste elkarrizketa eta planoak filmatuko ditugu.

Iruñeako San Ferminak
Iruñeako San Ferminak

Aurreikusitako egutegia

Intsumisioak aurten 30 urte betetzen dituenez, filma aurten bukatzeko asmoa dugu. Hau da aurreikusitako kronograma:

Urtarrila – Ekainak 30: Garapena (lantaldea eta filmatzeko lokalizazioak konfirmatu)
Uztaila: Filmaketak Iruñean
Abuztua – Abendua: Material gehigarria jaso, ikuskatu eta muntaketa lanak.
Sariak filma amaitu ondoren, 2019ko abendua – 2020ko urtarriletik aurrera jasoko dituzue.

Intsumituak Kartzelan
Intsumituak Kartzelan

Informazio gehiago

Gure sare sozialetan jarrai gaitzazue
Facebook: Intsumisioa Filma eta 2Urte 4Hilabete orrialdea
Twitter: 2Urte
Instagram: 2urte4hilabete

Ekoiztetxeen webguneak
IZAR Films
LABRIT Multimedia

Muga Deitzen da Pausoa - IZAR Filmsen ekoizpen bat
Muga Deitzen da Pausoa - IZAR Filmsen ekoizpen bat

Zuzendariaren lanen estekak
Sorkunen Ziklomorphosia bideoklipa
Eguneroko Plazer Txikiak (Berriarentzako)
Eñaut Elorrietaren Geografiak bideoklipa

Tonino Carotone Iruñeako kartzelan
Tonino Carotone Iruñeako kartzelan

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

18 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Pedro Oliver Olmo

    Pedro Oliver Olmo

    3 hilabete

    Aúpa insumisos

  • Pedro Oliver Olmo

    Pedro Oliver Olmo

    3 hilabete

    Aúpa insumisos

  • sergio

    sergio

    3 hilabete

    Aupa zuek! Ni zuei esker milia egiteaz libratu nintzen hoietako bat naiz. Beraz, gora intsumisioa eta gora gu eta gutarrak!

  • sergio

    sergio

    3 hilabete

    Aupa zuek! Ni zuei esker milia egiteaz libratu nintzen hoietako bat naiz. Beraz, gora intsumisioa eta gora gu eta gutarrak!

  • Lili Arantzabal Larrañaga

    Lili Arantzabal Larrañaga

    3 hilabete

    Nahi nuke ikus-entzunezko honek behar besteko zabalpena izatea. Horretarako egin egin behar lehenago. Zorte on!

  • Jauregi Atxaga

    Jauregi Atxaga

    3 hilabete

    Ez nintzen lehenengoetakoa izan baino bai borrokaren parte. Nafarroan piztu zen mugimendua eta laster zabaldu zen Euskal Besarkada handi bat

  • Jauregi Atxaga

    Jauregi Atxaga

    3 hilabete

    Ez nintzen lehenengoetakoa izan baino bai borrokaren parte. Nafarroan piztu zen mugimendua eta laster zabaldu zen Euskal Besarkada handi bat

  • Gorka Belasko

    Gorka Belasko

    3 hilabete

    2urte4hilabete, intsumisioaren 30. urteurrenean!!

  • Andu Martinez de Rituerto Arregi

    Andu Martinez de Rituerto Arregi

    3 hilabete

    Lege bidegabeen aurka desobedientzia zibila!

  • Iñaki Lazkano Lizundia

    Iñaki Lazkano Lizundia

    3 hilabete

    Zorionak ekimenagatik! Arabako testigantza edo irudiak nahi badituzue jarri nirekin harremanetan!

#01 / Eskerrik asko! * Gracias!

[EUS]
Kaixo!
Gure helburutik gertuago gaude eta zuei esker ia behar dugun finantziazoaren erdira iritsi gara!
Zuen babesa eskertu nahi dizuegu eta bide batez mesede bat eskatu: zuen lagun, ezagun, lankide eta familiari gure kanpainaren esteka bidaltzea eskertuko genuke. Ekarpenik txikienak ere gure azken helburura iristea lagunduko digu eta.
Esteka: 2 Urte 4 Hilabete

Bideotxo hau sortu dugu zuentzat. ESKERRIK ASKO!

[CAST]
Hola!
Estamos cada vez más cerda de nuestro objetivo y gracias a vosotrxs hemos llegado casi a la mitad de la financiación que necesitamos!
Queremos agradecer vuestro apoyo y de paso pedir un favor: que paséis el link de nuestra campaña a vuestrxs amigxs, familiares, conocidx y vecinxs. Hasta la aportación más pequeña ayudará a que lleguemos a nuestro objetivo final.
Enlace: 2 Años 4 Meses
Hemos hecho este vídeo para vosotrxs. MUCHAS GRACIAS!

Intsumituak gaur egun
Intsumituak gaur egun

5€
42 mezenas
Eskerrak

Eskerrak sare sozialetan
+ "Mezenas" kreditua filmaren amaieran

25€
53 mezenas
Filma Online

Eskerrak sare sozialetan
+ "Mezenas" kreditua filmaren amaieran
+ Filma online ikusteko aukera zine aretoetako estreinaldia aurretik.

35€
155 mezenas
Filmaren Kamiseta

Eskerrak sare sozialetan
+ "Mezenas" kreditua filmaren amaieran
+ Filma online ikusteko aukera zine aretoetako estreinaldia aurretik.
+ 2 Urte, 4 Hilabete filmaren poster digital sinatua
+ Filmaren kamixeta ofiziala

100€
48 mezenas
Gerra Txikia

Eskerrak sare sozialetan
+ "Mezenas" kreditua filmaren amaieran
+ Zine aretoetan estreinatu aurretik filma online ikusteko aukera
+ 2 Urte, 4 Hilabete filmaren poster digitala sinatua
+ Filmaren kamiseta ofiziala (bidalketa gastuak barne)
+ Lander Garroren Gerra Txikia eleberri sinatua(bidalketa gastuak barne)
+ Filmaren estreinaldi pribatura 2 gonbidapen (ostatu eta bidaia gastuak ez daude barne)
+ Errodaian egoteko aukera (ekoiztetxearekin adostutako data batean)
+ Filmaketa amaierako festara 2 gonbidapen (ostatu eta bidaia gastuak ez daude barne)

500€
2 mezenas
Babeslea

Eskerrak sare sozialetan
+ "Mezenas" kreditua filmaren amaieran
+ Zine aretoetan estreinatu aurretik filma online ikusteko aukera
+ 2 Urte, 4 Hilabete filmaren poster digitala sinatua
+ Filmaren kamiseta ofiziala (bidalketa gastuak barne)
+ Lander Garroren Gerra Txikia eleberri sinatua (bidalketa gastuak barne)
+ Filmaren estreinaldi pribatura 4 gonbidapen (ostatu eta bidaia gastuak ez daude barne)
+ Errodaian egoteko aukera (ekoiztetxearekin adostutako data batean)
+ Filmaketa amaierako festara 4 gonbidapen (ostatu eta bidaia gastuak ez daude barne)

+ 2 Urte, 4 Hilabete filmaren kamisetak
+ Filmaren gidoia zuzendariaren oharrekin
+ "Babesle" kreditua filmaren amaieran eta marketing material guztian(posterra, diptikoa, etab.)

+ Babeslearentzako bereziki antolatutako emanaldia** eta filmaren taldekideekin solasaldia (ekoiztetxearekin adostutako data batean)

Cookiek laguntzen digute gure zerbitzuak eskaintzen. Nabigatzen jarraitzean onartzen duzu bere erabilera.