Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

Korricursa Bartzelona

Apirilaren 6an Bartzelonan Korrika antolatuko dugu, Euskal Etxean hasita Can Battlora. Etor zaitez gurekin ospatzera!

Korrika

Nork sortutako proiektua

Arloa

Non sortua

0
segundoak
367
Ekarpenak
6.623€
4.500€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Català

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

Lasterketa erraldoiaz gain, munduan zehar ere badira Korrika batzuk, haien artean Bartzelonako Korricursa.

Asko gara Euskal Herritik kanpo bizi garen euskaldunak edo euskara sustatu nahi dugunak, horregatik, Euskal Etxetik 20 urte baino geihago daramatzagu Korrikursa antolatzen.

Aurten ere, Apirilaren 6ean denok aterako gara festa erraldoi hau elkarrekin ospatzera.

Euskal Etxean hasiko gara goizean goiz eta Can Batlloraino joango gara 8,5 kilometroko lasterketan. Ibilbidean zehar 3 gelidaldi egingo dira mota ezberdinetako emanaldiekin: dantza euskaldunak, dantza afrikanoak, Bastonets... beste batzuen artean.

Behin Can Batllora iritsita 350 pertsonendako bazkaria egongo da eta honen ondoren kontzertuak!

Hona hemen ibilbidea (Adi! Ibilbidea aldatu egin da!):

Korricursako ibilbidea
Korricursako ibilbidea

Hona hemen Korricursako egitarau osoa:

Korricursa egitaraua
Korricursa egitaraua

Sariei buruz

Modu ezberdin asko dago Korricursan laguntzeko eta festan parte hartzeko:

  • Korricursa laguntza

  • Poltsa: kotoiezkoa, kolore beltz eta urdinean. Zure poltsa jasotzeko, korrikaren egunean bertan Can Batllon egongo gara.

  • Bazkaria: menua paella goxo goxo bat izango da, edaria eta kafea barne. Bazakarijaleentzako, beganoentzak eta zeliakoentzako aukera ere egongo da (bidali korreo bat anotlakuntari: [email protected])

Ez dago Euskal Etxean bazkarirako tiketik erosteko aukerarik egongo.

  • Tramoa: korrika egin ezazu Korricursako tramo bat lekukoa eramaten eta eraman ezazu korrikako peto ofiziala

Korricursa Bartzelonatik
Korricursa Bartzelonatik

Nor garen

Bartzelonako euskal etxea gara.

Bi hamarkada baino geihago daramatzagu Bartzelonan euskal kultura ezagutzera ematen eta euskaldunen elkarte bezala lan egiten.

Zertara bideratuko ditugu zuen ekarpenak

Zuen ekarpenak Korricursa posible egiteko bideratuko dira. Gure helburua Bartzelonan euskararen aldeko jai handi bat antolatzea eta euskararen erabilera sustatzea da.

Korricursaren ondoren jasotako diruare Euskal Herriko korrikan laguntzeko eta kilometro bat erosteko bideratuko dugu.

Korricursa bazkaria Can Batllon
Korricursa bazkaria Can Batllon

Aurreikusitako egutegia

Sari guztiak Korricursaren egunena bertan banatuko dira Can Batllon.

Tramo bat hartuz gero antolakuntzatik zurekin kontaktuan jarriko gara.

Korricursa Bartzelonan
Korricursa Bartzelonan

+ Info

Jarraitu gaitzazue sare sozialetan
instagram.com/euskal_etxea_bcn
facebook.com/Euskaletxea

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

2 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • avidey

    avidey

    casi 5 años

    menu vegetaliano

  • PAU

    PAU

    casi 5 años

    Ja sóc mecenes

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika