Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

EtxE - Disko berria eraikitzeko zure laguntza behar dugu!

EtxEren disko berria kaleratzeko zure laguntza beharrezkoa da. Emaiozu bultzada autoekoizpen honi, eta proiektu berria eraikitzen lagundu.

EtxE musika

Nork sortutako proiektua

Arloa

Non sortua

0
segundoak
165
Ekarpenak
2.625€
2.500€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

Proiektua:

Udazken honetarako EtxEk lan berria kaleratuko du. Formato akustikoa utzi, eta Pop-Rockaren apustua egin du berriz ere. Jagoba Ormaetxea ekoizlearekin ari da lanean, Bilboko TAOM estudioetan. Musikari berriztarrak inoiz kaleratu duen lanik onena izango da. "Arma, Tiro, Pum!" da aurrerapen kantuaren izena.

Sariak:

Proiektu honetan zure laguntza eman ezkero, diskoa kaleratu orduko etxean jaso dezakezu sinatuta.

Gainera aurkezpen kontzerturako sarrera, kamiseta eta opariren bat ere eskuratu ahal izango duzu.

Kamisetak:

Haur, neska eta mutilen modelo desberdinak dauzkazu aukeratzeko. Hemen dituzue aukera guztiak

Nor da EtxE:

Iñaki Etxezarraga "EtxE" Berrizko musikaria da. 2004.urtean hasi zuen bere bakarkako proiektua eta ordutik 5 CD kaleratu ditu dagoeneko. Orain talde berria sortu du eta berriz ere Pok-Rockaren apustua egin du.

Zertara bideratuko ditugu zuen ekarpenak:

Disko berria kaleratzeko.

-Diskoaren ekoizpena, grabaketa eta masteringa.

-Diskoaren diseñua eta fabrikazioa.

-Diskoaren promozioa.

Aurreikusitako egutegia:

-Crowdfuning kanpaina 2018-06-21etik 2018-07-31ra izango da.

-Uztailean grabatuko da CDa.

-Abuztuaren erdian fabrikatzera bidaliko da.

-Irailaren 14an egingo da bidalketa.

-Irailaren 18an kalertuko da CDa.

Informazio gehiago:

WEB
YOUTUBE
INSTAGRAM
FACEBOOK
TWITTER

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

3 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • unai zubiaur

    unai zubiaur

    más de 5 años

    Zure kantuek bizipoza ematen digutelako, aurrera Etxeee!!

  • EtxE musika

    EtxE musika
    Egilea

    casi 6 años

    Dagoeneko lortu dugu %25 betetzea! pixkanaka eskariak badoaz aurrera! Denon artean lortuko dugu!

  • Markusmalcom

    Markusmalcom

    casi 6 años

    Animoooo

#01 / AZKEN EGUNAK!!

Bi aste soilik falta dira epea bukatzeko eta gutxi falta zaigu helburua betetzeko!!! Zeren zain zaude ekarpena egiteko?

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika