KAIXO GUTZTIOI!
Ongi etorri “Entre menta y arrayán” izeneko proiektuaren web-gunera! Espazio honen bidez, laburmetrai honen lan prozesua aurkeztu eta bertan parte hartzeko aukera eman nahi dizuegu. Eta modu berean, laguntza eskeini nahi diguzuen guztien ekarpenak jasotzeko bidea hasi dugu. Mila esker guztioi!
PROIEKTUA
“Entre menta y arrayán” Pompeu Fabra unibertsitateko (Bartzelona) ikus-entzuneko karrerako proiektu finala da: 15 bat minutuko fikziozko laburmetraia. Pre-produkzioa 2010eko urrian hasi genuen, eta filmaketa 2011ko apirilean izango da. Laburmetraia izanagatik, eta ikasleak garelako, ezin dugu inolako diru-laguntzarik lortu eta horregatik zaigu Verkamiren laguntza hain beharrezko.
Alboan dugun talde tekniko eta artistikoa debalde laguntzen ari bazaigu ere, proiektuaren aurrekontua oso altua da (garraioa, ostatua, materiala alokatzea, dietak, etab), eta hiru autoreen kontura doa: Leticia Martin, Laura Peinado eta Maddalen Serras. Verkami-ren bidez lortu nahi dugun dirua aurrekontuaren zati txiki bat bakarrik da (iluminazio materiala hiru egunez alokatzea 2.300 euroko gastua da). Ahal dugun pertsona guztiengan iristeko blog bat sortu dugu, non proiektuari buruzko informazioa eguneratzen joango garen.
EZAGUTU ISTORIOA
Herri bitxia da hau; baita herritarren egin-beharrak ere. Zergatik ari da jostun zaharra espartzu zuntzak etengabe kontatzen? Eta igeltseroa tabureteak egiten? Eta nolatan daude hain lasai euren liderra galdu berri dutenean? Orain arte herria gidatu duen liderra? Protagonista “Roque”, mutil gaztea, herriarengandik bereizten da, ez baitago burutik guztiz sano. Noraezean dabil herriko giro arraroari begirada inozentearekin so, bere betebeharra egiteko unea iritsi zain: elizako kanpaiak jotzea, herriko ordutegi zorrotzak bete daitezen.
Ezer ez egiteko denbora gehiegi edukitzean, aspermena hurbiltzen zaio egunero-egunero, baina hura uxatzeko gai, bizitza jolas bat balitz bezala bizitzea lortzen du. Badirudi “Adara” auzokidea dela bere mundua ulertzen eta konpartitzen duen bakarra. Adararentzat Roque da mundu itxi eta klaustrofobiko horretatik ateratzeko aukera bakarra eta gustuko du bere konpainia. Baina beraien arteko harremana ez da pisuzko arrazoia izango Adarak bere patutik ihes egin dezan eta halabeharrezko bukaera ekiditeko.
EQUIPO TÉCNICO
Dirección: Leticia Martín
Ayudante de dirección: Laura Peinado
Dirección artística: Maddalen Serras
Producción: Laura Sol
Director de fotografía: Guillermo Fernández
Operador de cámara: Miquel Rubís
Asistente de cámara: Manel Fernández
Eléctrica: Aina Pociello
Dirección de sonido: Raül Orgales
Ayudante de sonido: Marc Barbeta
Diseño y creación de vestuario: Inés Itsaso
Maquillaje y peluquería: Inés Salas y Jara Miranda
Ajudant de producció: Neus Costa
Script: Marga Almirall
EQUIPO ARTÍSTICO
Roque Juan Carlos Osorio
Adara Georgina Asín
Mujer Maribel Alavedra
Carpintero Joan Serrats
*Visita nuestra página web y sigue día a día el avance del proyecto!!
Entre menta y arrayán
Muchas gracias por colaborar y creer en esta historia ;)!


Iruzkin 1
Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko
Daniel H.
Hola
Estoy lanzando una campaña de apoyo a proyectos interesantes para que puedan ser grabados en máxima calidad con las nuevas RED SCARLET-X
http://danielhernandezaudiovisual.blogspot.com.es/p/red-scarlet-x.html
Ánimo con vuestro proyecto!