IRA 26-2 Maider Oleagaren dokumental bat da. 2011an Maider Donostiako Fermin Calbetón kaleko 26 zenbakiko 2. solairura joan zen bizitzera, Elbira Zipitriak lehenengo euskal eskola klandestinoa sortu zuen etxera. Dokumental hau Elbira benetan nor izan zen aurkitzeko saiakera bat da.

Gure hizkuntzarentzat eta gure herriarentzat hain garrantzitsua den Elbira Zipitriaren figura berreskuratzea eta behar duen aitortza ematea lortu nahi dugu. Film honen bidez berak egindako lana, bizitako esperientziak eta ezagututako euskal pertsonalitateak ezagutaraztea, gure kulturaren ondare izan dadin datozen belaunaldientzat.

Proposamen berritzailea da dokumental hau, ez bakarrik filmatuko den moduagatik (Elbira Zipitriaren etxean, zuzendaria orain bizi den etxean, bideo-egunkari baten forma hartuz), komunitatea proiektuan integratzeko eta bere berri izateko modu berritzaileak erabiliko ditugulako.
MOTIBAZIOA ETA PUBLIKOA
Elbira Zipitriak gure kultura eta hizkuntzarentzat duen garrantzia ez dator bat bere figuraren ezagutza publikoarekin. Beharrezkoa iruditzen zaigu gaurko eta etorkizuneko belaunaldiek emakume ekintzaile honen berri izatea eta filma izatea honen ondare.
Euskararen komunitatea: Euskararen inguruan lan egiten duten pertsonak, euskara bizi, erabili, praktikatu, ikasten eta irakasten duten pertsonak, erakunde eta eragileak.
Emakumeen komunitatea: Figura femenino hau berreskuratzea eta zor zaion aitortza egitea garrantzitsua izango da bai justizia historikoa egiteko eta baita gizartean hain beharrezko dugun emakume erreferente nabarmena sustatzeko.

Dokumentalaren bidez memoria historikoaren ariketa bat egin eta Elbira Zipitriaren figura eta lorpenak errebindikatu nahi ditugu.
Komunitate politikoa: Figura politiko garrantzitsua izan zen Elbira, hizlari trebea, eta politikagintzan egindako lana dokumental honen bidez ezagutarazi nahi dugu.
1931ean, eztabaida sutsuen ostean, emakumeok bozkatzeko eskubidea lortu genuen. Urte horietan, Zipitria Emakume Abertzale Batza partiduaren hizlari eta Gipuzkoako idazkaria izan zen. Lehendabiziz gure historian emakumeok esparru pribatua zeharkatu eta debekatua genuen esparru publikoaren erdian jarri zen Elbira beste hainbat emakumeekin batera. Ez zen pauso erreza izan, ordura arte emakumeak etxean egon behar zuen eta gizarteak ez zituen begi onez ikusten hortik kanpo ateratzen ziren emakumeak. Beraz, garaiko moldeei aurre egin zien Elbirak, gaur eguneko gizarteari bidea emanez. Debekua behin baino gehiagotan zeharkatu eta transgreditu zuen Elbirak. 40. hamarkadan, muga berdina (emakumearen lekua barruan, etxean izatea) zeharkatu zuen bere espazio intimoa eskola bihurtuz. Holako ekimen eta transgresioak gaur egungo gizartea ahalbideratu dute. Eta keinu guztiak, intimoak barne, ekimen politikoak direla azaleratzen dute.
ZERTARAKO ERABILIKO DUGU ZURE EKARPENA?
Kanpaina honetan jasotakoa postprodukzio gastuak estaltzeko, Verkami, Paypal eta bestelako komisioak ordaintzeko eta zenbait sarien gastuetarako erabiliko dugu.

EGUTEGIA
Grabaketa maiatzaren 27an hasiko da Donostian eta ekainaren amaieran bukatuko da. Muntaia 2-3 hilabetekoa izango da eta sariak filma amaitzean ematen hasiko gara.
LANTALDEA
GIDOILARIA: Maider Oleaga
ZUZENDARIA: Maider Oleaga
ARGAZKI ZUZENDARIA: David Aguilar
PRODUKZIO ZUZENDARIA: Izaskun Arandia
EKOIZLEA: Loreto Agirre
ZUZENEZKO SOINUA: Luca Rullo
SOINU DISEINUA: Jose Luis Rubio
MUNTAIA: Pello Gutierrez
POSTPRODUKZIO LAGUNTZAILEA: Maitane Carballo
EKOIZTETXEAK: IZAR Films eta REC Grabaketa Estudioa
INFORMAZIO GEHIAGO
Twitter: @ira26_2
Facebook: @ElbiraZipitriaFilm
Ekoizleen webguneak: www.izarfilms.com eta http://rec-estudio.com







7 iruzkin
Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko
Josean
Zorionaaaaaaaakkkkkk!!!!
Izaskun Arandia Galarraga
Egilea
Kaixo Idoia! Maiderri jakinarazi diot. Ez dakit egun hauetan zuekin kontaktua egiteko gai izango denik, erroaia erdian dago eta.
Mila esker babesagatik!
Izaskun
Idoia Etxeberria
Kaixo, Maider! Ahotsak proiektutik idazten dizut. Elvira Zipitriari buruzko testigantza dezente ditugu jasota (batzuk ez daude online), eta proiektuan lagundu nahiko genuke. Jarri harremanetan nirekin, mesedez. Eskerrik asko!
Izaskun Arandia Galarraga
Egilea
Correcto Elisabete, fue una agrupación/asociación vinculada al Partido Nacionalista Vasco. Gracias por tu apoyo y aporte a nuestro proyecto!
Elisabete Bizkarralegorra
Que yo sepa, Emakume Abertzale Batza, susdirectivas, debian pertenecer al Partido Nacionalista Vasco, asi que EAB en si no era un partido politico, sino asociacion de mujeres nacionalistas vascas ...cierto?
Izaskun Arandia Galarraga
Egilea
Mila esker Iñigo!
iñigo garaialde
Elbiraren urteurrena dela eta, 1906ean jaio zen eta beraz aurten 111 urte betetzen dira (ez, webguneak dioen moduan, 101). 2006 urtean ospatu genuen haren mendeurrena. Besterik gabe, eutsi goiari eta zorte on!