Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

NORMAL∀, lagundu ikuspuntua aldatzen

NORMAL∀ bost laburmetraiko serie bat da, genero ikuspegiarekin eta umore askorekin. Pentsatuta dago ikusleak gure egunerokotasunean bizitzen dugun sexismoaz kontzientzia hartzeko.

Neuke

Nork sortutako proiektua

Arloa

Non sortua

0
segundoak
141
Ekarpenak
6.075€
5.594€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano eta English

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

Zer da NORMAL∀?

Irudikatu dezakezu mundu bat non ezkontza heterosexuala ilegala den, esanez familia muin homosexuala apurtzen duela, kasto eta purua? Mundu bat non emakumeak haien besapeko ileak harro erakusten dituzten, eta depilatzea erabakitzen dutenak kritikatzen dituzte? Mundu bat zeinetan fisiko ideala izateko orduak sartu beharko genituzke eta esfortzu bat egin Burger king moduko zabor janaria jateko? Hauek eta beste hainbat alderantzizko egoera proposatzen ditugu NORMAL∀ proiektuan.

NORMALA laburmetrai multzo bat da, hauen gaia alderantzizko mundua litzateke, zeinetan eguneroko zenbait egoeretako elementu klabe batzuk aldatuta dauden. Adibidez Xabi gaztea estutasun egoera batean ikusten da armairutik atera behar izatean, bere bi amei heterosexuala dela esanez. Proposamen honen aurrean ikuslea planteatu beharko du zer den “normala”, hori existitzekotan.

Sorkuntzaren lehen fase honetan genero ikuspegiko laburmetraietan barneratuko gara, emakume edo gizon izatearekin erlazionatuta dauden gizarte eraikuntzetara hurbilduko gara, ikuspegi desberdin batetik. Erabaki dugu eguneroko egoerak aztertzea eta salatzea, zeinetan jarrerak, iritzi, etiketa eta kokatze sexistak dauden. Zera nahi genuen, egoeren elementu klabe batzuk aldatu , ikuslea harritzeko eta begirada kritikoa entrenatzeko. Laburmetrai bakoitzak gure egunerokotasunean topa ditzakegun kategoria desberdineko egoera sexistak salatuko ditu..

Istorioak eta pertsonaiak ez daude zuzenean erlazionatuta, baina badago gai nukleo bat eta hari estilistiko bat sail osoan zehar. Humorea tonu printzipala da laburmetrai guztietan, narrazioaren sakontasun prozesuetara eramango gaituena.

Zergatik NORMAL∀?

NORMAL∀ren lehengo fasea, 5 laburmetraietan zentratzen dena, pentsatuta dago ikuslea sexismoaren existentziaz kontzientzia hartzeko.

Inguratuta gaude informazio askorekin, gure humanitatearekin zerikusirik ez daukana, gure edertasun kanonetatik guztiz aldenduta daudenak, gure gizarte estandar eta bizitza estiloetatik guztiz urrunduta. Horren aurrean erabaki dugu “arraroa” dena NORMAL∀ bihurtzea.

Uste dugu garrantzitsua dela gai honi aurre egitea artearen bidez, eta batez ere ikus-entzunezko industria. Askotan kalean erasoak, indarkeria matxista, generoarekin erlazionatutako bullyng-a,edo “normala” ez izateagatik zapalkuntza jasan dugunok ez gara kapazak horri buruz lasaitasunez hitz egiteko. Uste dugu artearen bidez horri ahotsa ematen badiogu pausu bat emango dugula gizarte aske baten eraikuntzan.

Uste dugu medioek paper garrantzitsua daukatela honen aurrean, eta aukera dutela mezu inklusibo eta kritikoak azaleratzeko. NORMAL∀ ez da joku soil bat, ohiko ikus-entzunezko produktuei alternatiba da baita, humorearen bitartez gizarte heteropatriarkaleren oinarriak kolokan jartzeko. Humorea beti azkarra izanik.

Nola sortzen da NORMAL∀ren idea?

Proiektu honek bere oinarria dauka KIPULAK konpainia gazteak produzitutako aurreko lan batetan. Berldur Barik-eko lehiaketara aurkeztu ginen 2012an egoera sexistei buruzko sketch sorta batekin. Horrela sortu zen galdera, nolakoak izango ziren egunerokotasuneko egoera matxista batzuk alderantziz jarrita? Gure aurreko lan hori “Inondik Inora” zuen izena, honekin lehiaketa irabazi eta primeran pasatu genuen prozesu osoan zehar. Ikasi genuen zer suposatzen zuen kamara atzean egotea, eta argi eta soinu on baten garrantzia besteak beste, eta esperientziak asko batu gintuen talde moduan. Gainera, ordutik aurrera Beldur Barik-eko zeinbait kanpainetan parte hartzeko deitu ziguten eta elkarrizketa asko egin zizkiguten medio desberdinetan feminismoaren inguruko gaietan.

Zertan datza NORMAL∀ saila?

NORMAL∀ren lehenengo fasea genero ikuspegiko hurrengo 5 laburmetraiek osatzen dute:

1. HOMOAMAK: Tradizio homosexual sakoneko mundu batetan, Xabi etxera bueltatzen da Brasilen bizitzen egon ostean. Maitemindu egin da, emakume batekin. Herrian zer esango duten, tradizioa, bere semean jarritako itxaropenak, maitasuna eta familia izango dira gatazkaren oinarri.

2.BOCAKALLE: Sei sketch-etan bananduta, laburmetrai honetan emakumeak gizonak piropeatzen ikusiko ditugu. Egoera komiko eta ez hain komikoak topatuko ditugu “Bocakalle”n.

3. SIN MÁS: Gazteen eta jaiaren munduan barneratuko gara. Aitzaki honekin talde bakoitzaren jokaerak aztertuko ditugu. Haien erreferentzia kulturaletan miatuko dugu, Reggaetoia kasu, non emakumeak balio gabeko gorputz soiltzat deskribatzen diren, elkartrukerako eta gizonen desira sexualak asetzeko beti eskura. Eta gure galdera, alderantziz izango balitz?

Gainera beste bi laburmetrai ditugu, pre-produkzio fasean:

4. PELOS: Ongi etorri mundu batera zeinetan emakume bizardunak, bularrean hilea duten famatuak eta begitartea duten nerabeak dira guretzat jarraitu beharreko ereduak. Edertasun kanonak behingoz normalak dira… edo ez?

5. GORDOREXIA: Laburmetrai honetan kanon estetikoen eta argaltasunaren garrantzia aztertzen dugu. Lodi egotea gizartean ahokatzea den mundu batetan nahasmen mental berri bat dago, gordorexia.

Nora joango dira zuen ekarpenak?

5493,25ko ekarpena falta zaizkigun 2 laburmetraien filmaziorako erabiliko ditugu, saila bere osotasunean bukatu ahal izateko. Horren ostean NORMAL∀ osatzen duten 5 laburmetraien post-produkziora pasatuko gara. Azkenik gustatuko litzaiguke lanak festibaletara bidaltzea eta kolektibo, eskola eta institutoentzako pakete didaktiko bat sortzea. Honetan Neuke konpainia osatzen dutenen eskuko tailerrak eskeiniko genituzke.

2 FILMAZIOENTZAKO TRESNA TEKNIKOEK ALOKAIRUA: 1480€

2 LABURMETRAIEN PRODUKZIOA: 1605€

POSTPRODUKZIOA: 1646,05€

MATERIAL ETA TAILERREN SORKUNTZA: 762,2€

Nortzuk gaude NORMAL∀ren atzean?

Alessia, Ainhoa, Grace, Mario, Unai eta Marta gara. NEUKE gara. Ikus-entzunezko Bilboko konpainia gaztea.

Genero ikuspegitik sortzearen zale amorratuak gara. Uste dugu matxismoa eta homofobia arte guztietatik jorratu beharreko gaiak direla, eta batez ere ikus-entzunezko industriatik.

Askotan kalean erasoan jasan ditugunok, matxismoa sufritu dugunok, genero gaiengatik bullying-a edo normatik ateratzeagatik zapalkuntza jaso dugunok ihesbiderik edo gure esperientzietaz hitz egiteko lekurik gabe sentitu gara. Horregatik pentsatu genuen artistikoki gai hauei ikuspuntu berri bat eman ahal bagenion errealitate berri bat eraikitzeko prozesuan egongo ginela, askeagoa eta inklusiboagoa.

Sariak

Eskerrik asko zuen laguntzagatik! Ekarpenak Bilbon eta Madrilen eskura emango ditugu edo postaz bidali kolaboratzaile internazionalen kasuan.

Hau da gure egutegia

Ohiko galderak

Noiz jasoko dut nire saria? 2017ko azarotik aurrera

Noiz estrenatuko da NORMAL∀? 2018ko apirileak

Non ikusi dezaket NORMAL∀? Estreinaldian Bilbon. Kontratatu ahal gaituzu baita, laburmetraiak ikusteko eta ostean elkarrizketa edo tailer bat egiteko.

Nola prestatu dezaket NORMAL∀ren gaiekin tailer bat? Kontaktuan jarri gurekin [email protected] mailaren bidez “CONTRATACIÓN” gaiarekin, zurekin hitz egiteko pozik egongo gara eta ahal duguna egiteko.

+ Info:

Bisitatu gure WEB-orrialdea.
Jarraitu gure Facebook-a
Jarraitu gure Twitter-a
Jarraitu gure Instagram-a

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

0 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika