Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

Otxandio>>> Santa Marina elizako atartearen errestaurazioa

Otxandioko Santa Marina parrokiaren inguruko lagun talde batek bertako sarrerako atarte zaharraren polikromia errestauratu nahi dugu.

Arloa

Non sortua

0
segundoak
75
Ekarpenak
10.400€
10.000€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

Diru bilketa, zertarako?

Batuko dugun diruarekin Otxandioko Santa Marina elizako atartea konpondu nahi dugu.

Atari hau urteetan eta urteetan pintura ilunez estalita egon da baina, dirudienez, balio artistiko eta historiko handia duen polikromia dauka azpian. Dirudienez arte-lan garrantzitsu hau XVIII. mendearen ingurukoa da. Zurezko ateak landutako motibo ederrak ditu. Zerutxoan Otxandioko harmarria agertzen da. Barruko aldetik sarrera hau landare-motibo eta aingerutxoekin dago apainduta.

Polikromia aberats hau elizaren beste osagai batzuetan ere ageri da, baina lan hauen berreskurapena beranduagorako utzi beharrean gaude.

Sarien gainean

Diru-kopuru guztiak dira garrantzitsuak guretzako eta den-denak eskertzen ditugu aldez aurretik.

Emandako laguntzaren arabera sari batzuk kanpainaren amaieran jasoko dira, irailean zehar (kamisetak eta kantutegi-liburuak). Beste batzuk, ezinbestean, ererestaurazio lanak burutu eta hilabetegarrenera igorriko ditugu (errestaurazio lanen berri emango duen argitalpena).

Kamisetak

Kamiseta jaso behar baduzu, kanpainan zehar zurekin jarriko gara harremanean eta zein taila eta kolore nahi duzun galdetuko dizugu.

Kolore bi hauek aurreikusten ditugu, diseinu honekin:

Kamiseta baltza
Kamiseta baltza

Kamiseta azula
Kamiseta azula

Liburua

Errestaruazio lanak egiten diren bitartean ekintza guztiak dokumentatu eta Santa Marina elizaren atarte honen berri emanez liburuska bat osatuko dugu (100 orrialde inguru, koloretako irudiekin). Konponketa-lanen amaieran argitara emango dugu eta diru-laguntasunekin parte hartu duten guztien zerrenda agertuko dugu bertan.

Kantutegia

Babesle batzuei emango zaien lantutegia Emilio J. Donado Urigoitiak argitara eman zuen Otxandio, Oleta, Gatzaga, Legutio eta Ubideko euskak herri-kantak izeneko liburuaren liburuko biak. Bertan, besteak beste, gure herriko eta eskualdeko hainbat musika eta kantu-lekukotasunen berri ematen da.

Kantutegia
Kantutegia

Dirua biltzeko beste ekintza batzuk

Uztailean eta abuztuan zehar aldian-aldian iragarriko ditugun ekintza kulturalak eta material salmentak antolatuko ditugu gure helburu hau bete dadin laguntzeko.

Aurrikusten dugun egutegia

2017ko irailerako errestaurazioaren ikerketa, zehaztapena eta lana egingo duen enpresa aukeratuko da.

Urritik aurrera, enpresaren egutegi aukeren arabera, aldamioak jarri eta errestaurazioari ekingo diogu, aproposen ikusten den aldian.

Lanen iraupen honek ezarriko ditu gure laguntzaileekin berbatu ditugun konpromisoen epeak.

Info gehiago

Facebook
Twitter
Web orria

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

0 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

#21 / ESKERRIK ASKO!!!

Egunotan ikusi dozunez bete dogu Otxandioko atartea konpontzeko jarrita euki izan dogun helburua.

Eskerrik asko parte hartu izan dozulako, bihotzez eskerrak.

Ahalik eta lasterren hasi gura geunke errestaurazino lanekin eta horretarako erabiliko dogu jaso dogun guztia. Emongo dogu gure ekintza horren barri aurrerantzean be, sarean. Bizi barri bat emongo deutsagu gure ondare artistikoari zuk eta beste lagun askok egindako ahaleginagaitik.

Zure dirulaguntzaren truke jaso beharreko saria dala eta, laster jarriko gara hartuemonean zurekin.

Besterik barik bada, eskerrik asko barriro.

Helburua lortuta
Helburua lortuta

Como habrás comprobado estos días, hemos conseguido el objetivo económico de nuestra campaña.

Tenemos que agradecerte de corazón la aportación que has realizado.

Deseamos comenzar cuanto antes con las labores de restauración y… gehiago irakurri

#17 / En la red: Concierto de órgano de Benantzi Bilbao

Tienes disponible en la red el gran concierto de órgano que Benantzi Bilbao ha interpretado este 4 de agosto, como contribución a nuestro proyecto de restauración de la cancela de Santa Marina de Otxandio.

Agradecemos de corazón su gran colaboración.

#04 / Benantzi Bilbaoren organo-kontzertua

Datorren abuztuaren 4an, iluntzeko 19:00retan,

Benantzi Bilbao interprete ezagunaren eskutik, organo-kontzertu ederra entzuteko aukerea izango dogu Otxandioko Santa Marina eleizan.

Egunotan egiten dihardugun beste hainbat ekintzatan bezala, kontzertu honen helburua gure atartearen errestaurazino-lanak ordaintzeko dirua batzea izango da.

Hona hemen egunerako gure organo-joleak prestatu deuskun egitaraua:

Ekitaldi interesgarri honetan parte hartu daizun eskatzen deutsuegu eta, bide batez, gure proiektua sustatzen jarraitu daizun.

#03 / Concierto de órgano de Benantzi Bilbao

El próximo 4 de agosto, viernes, a las 19:00 h. podremos asistir en la iglesia de Santa Marina de Otxandio a un concierto de órgano de la mano del conocido intérprete Benantzi Bilbao.

Como con el resto de las actividades que estamos organizando estos días, el fin de este evento es recoger fondos para la restauración de nuestra cancela.

Presentamos a continuación el programa que con la ocasión va a presentar nuestro organista:

Os animamos a que participéis de este acto cultural y, de paso, sigáis contribuyendo a nuestro proyecto.

#02 / Ya tenemos camisetas

Hemos activado ya la recogida de fondos para el arreglo de nuestra cancela.

Ayer mismo pusimos en marcha la venta de camisetas.

Las tenemos de varias tallas y en dos colores: negro y azul.

Kamiseta01
Kamiseta01

Kamiseta02
Kamiseta02

Kamiseta03
Kamiseta03

Si pasas por Otxandio puedes comprarlas directamente o, si no, puedes colaborar, aquí con tua portación a través de Verkami.

#01 / Kamisetak salgai

Martxan daukagu gure Santa Marina eleizako atartearen konponketa egiteko diru bilketa.

Atzo bertan lehenengo kamisetak jarri doguz salgai.

Neurri askotarikoak daukaguz eta kolore bitan: baltza eta azula.

Kamiseta01
Kamiseta01

Kamiseta02
Kamiseta02

Kamiseta03
Kamiseta03

Erosi zuzenean kamisetak Otxandion edo egin diru-sarrera bat, hemen Verkami-ren bitartez.

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika