Bob Esponja gehiegi? Bada, gure disko berriaren finantziaketan lagunduiguzu
Eta lasai, azaroaren 7an Ene Kantaken lan berria argitaratu nahi dugu-eta. Espaziora bidaiatu ahal izanen duzu eta txikienak dantzan etengabe ariko dira.
"Astonauta" izena du eta 16 abesti berri ditu, eta noski, dagozkien 16 bideo puskekin, zure seme-alabentzat!
Ba al dakizu zenbat planetek osatzen duten Eguzki-sistema? Edota, zein koloretakoa den ontziak botatzeko edukiontzia?
...zer iruditzen dantza eta abesti baten bitartez ikasten baditugu?
Diska berriari hasiera emateko eta airea hartzeko, “URRUTIAN HELIKOPTEROA” kanta aukeratu dugu.
Mila esker gugan konfidantza izateagatik
IKUSI BIDEOA:
Dakizuen bezala, disko guztien irabazien zati bat euskararen alde edota euskararekin lan egiten duen talderen batentzat izaten da. Bada, kasu honetan, euskara hutsean idazten duen egunkari bakarrarentzat izango da, BERRIA egunkariarentzat, hain zuzen.
Falta zaigun azken pausoa oso garestia da, eta orain erosiz gero, asko lagunduko zenigukete. Zure laguntzarik gabe, gero berreskuratzea asko kostatzen den dirua aurreratu behar izaten dugu.
HEMEN ETA ORAIN EROSTEAGATIK DITUZUN ABANTAILAK
-Lagundu iezaguzu "Astonauta"ren finantzaketarekin eta aprobetxa ezazu dauzkagun prezio bereziak zein abantailak.
-Disko honetarako bereziki prestatu dugun KAXA METALIKOA ere eskura dezakezu, ikusi bestela! Bertan, "Astonauta" CD-DVDa + Boc&Roll-a (askaria biltzeko oihal ekologikoa) + horma-irudi bat sartu ditugu.
(Kutxaren neurriak honakoak dira: 22x15x5 zm.)
-Horrez gain, diskoa karrikaratu baino astebete lehenago etxean jasoko duzu.
AHOTS EZAGUNAK ETA LAGUNAK
Beti bezala, gure laguntzaileen aurpegiak ezagunak egingo zaizkizu. Ene Kantak laguntzeko denbora hartzeaz gain, egin duten ahalegina ikaragarria eta txalotzekoa da.
Natxo De Felipe (Oskorri) - Musikaria
Alex Sardui (Gatibu) - Musikaria
Brigi Duke- Musikaria
Nerea Erbiti- Musikaria
Mikel Markez- Musikaria
Sara Cozar - Aktorea
Jon Maya - Dantzaria
Amets Arzallus - Bertsolaria
Jone Guarrotxena – Athleticeko Futbolaria
Mikel San Jose - Athleticeko Futbolaria
Patxi Puñal – Osasunako Futbolari Ohia
Oier Sanjurjo – Osasunako Futbolaria
Roberto Torres – Osasunako Futbolaria
David Garcia – Osasunako Futbolaria
Markel Bergara – Realeko Futbolaria
Imanol Agirretxe - Realeko Futbolaria
Joseba Ezkurdia - Pilotaria
Aitor Zubieta - Pilotaria
Berria Egunkariko Taldea
600 ARTISTATXO TXIKI
Euskal Herriko 15 herri eta euren ingurutako ikasleek Ene Kantaken abestiak dantzatu dituzte, gero zuen etxean ere egin dezazuen
Antsoaingo Ezkaba Ikastetxea
Barakaldoko Ibaibe Herri Ikastetxea
Burlatako Ermitaberri Eskola
Doneztebeko San Miguel Ikastetxea
Garesko Eskola Publikoa
Gasteizko Mariturri Ikastetxea
Irungo Txingudi Ikastola
Iruñeako Buztintxuriko Eskola
Irurako Ikastola
Jauntsaratsko Oihanzabal Eskola
Lasarteko Sasoeta Zumaburu Ikastetxea
Lemoako Eguzkitza Meabe Ikastetxea
Lizarrako Remontival Eskola Publikoa
Orkoiengo Auzalar Eskola Publikoa
Portugaleteko Zubeldia Herri Ikastetxea
ZERGATIK BEHAR DUGUN ZURE LAGUNTZA?
Nahiz eta aurretik jakin, dena ongi aterako dela, zuen laguntza berriro ere eskatzeko arrazoi nagusia honakoa da: ekoizpenaren prozesu guztian zehar diru asko aurreratzeaz gain, dena ongi joanda ere, 6 hilabete inguru pasa beharko dira guk diru hori berreskuratzeko. Modu honetan, diskoa bukatzeko falta zaigun azken pausoa emateko behar dugun dirua izanen dugu, eta zuek, bitartekaririk ez egotearekin, prezio hobean lortzen ahal duzue.
Horregatik, diskoa orain erostearen garrantzia. Asko laguntzen digu horrek.
Kasu honetan, "Oneka"rekin baino helburu handiagoa jarri dugu. Izan ere, 18000€ baino gehiago eskuratu genituen arren, errealitatean 12000€ inguru jaso genituen. Kontuan izan behar da lehen kopuru horri BEZa, banketxeko salmenten gastua, bidalketa gastuak eta plataformaren beraren ordainketa egin behar direla besteak beste. Azken honek ere bere lana egiten du.
ZER LORTUKO DUZU?
ZEINENTZAT IZANGO DA ZUEN EKARPENA?
Zuen ekarpenekin lortutakoaren gehiengoa diskoaren azken pausorako erabiliko dugu, fabrikatzeko, hain zuzen ere.
Diskoa 20 orrialdetako kolore askotako liburuxkaz eta cd eta dvd batez osatuta egonen da.
Oraingoan, berritasun bat gehituko diogu proiektuari:
KUTXA METALIKO bat (argitalpen mugatua). Bertan, gure lan berria eta Boc & Roll bat (bokatak biltzeko oihal ekologikoa) aurkituko dituzu.
Bestalde, diskoaren beste gastuak ordainduta dauzkagu:
5 egunetako grabaketa langile batekin, 15 ikastetxetan, gehi haietara suposatzen duen bidaia.
Soinu estudioa: 15 egunez, K Estudioan (Iruñea).
Bideo estudioa: 15 egunez, 16 bideoklipen edizioa, muntaia eta animazioa, gehi 3 promozio bideo.
Ilustrazioak: azala eta 16 bideoklipen fondoak: Katuki Saguyaki.
Kartelak: A3 tamainako horma irudien fabrikazioa, promoziorako eta oparitzeko.
Lan guztiaren aurrekontua 25000 euro+ %21eko BEZarena da.
LAN EGUTEGIA
Zuen donazio edota aportazioak egindakoan eta kanpaina bukatutakoan hau da jarraituko dugun prozesua:
Estudioan grabatu beharreko 16 abestiak jada grabatuta eta editatuta daude, parte hartu duten guztiekin.
15 ikastetxeetan dantzatu duten 600 ikasleen irudiak ere hartuta daude, eta baita abeslarien irudi grabaketa ere.
Zer falta zaigu? Bideoklip guztiak muntatzen hasi gara eta iraila bukaerarako denak bukatuta izatea espero dugu. Asko dira!!
Irailaren erdialdera arte Katuki Saguyakik egindako marrazkiekin DVDaren liburuxka eta azala maketatuko ditugu.
Irailaren erdialdean lan guztia bukatuta fabrikatzera bidaltzen badugu, urriaren bukaeran eskutan izango dugu. Pakete guztiak prestatzea eta zuen etxeetara bidaltzea izango litzateke hurrengo pausoa: urriaren azken astean, zuen etxeetan!
Bitartean, email bidez ematen ari garen pausoen berri emango dizuegu. Aldi berean, esklusiban diskoan entzun eta ikusi ahal izango duzuen materiala erakutsiko dizuegu, inor baino lehen informatuta egon zaitezten.
OHARRAK
-Bidalketa gastuak gure kontu. Diru ekarpenei ez diegu halakorik gehituko.
-Zure diru ekarpenarekin kamiseta bat jasotzea badagokizu, gu jarriko gara harremanetan zurekin neurria aukera dezazun
-Gure proiektu honen berri gehiago jaso eta horren inguruko argazki zein bideoak ikusi ahal izateko:
www.enekantak.com
www.facebook.com/enekantak
www.twitter.com/enekantak
www.instagram.com/enekantak
15 iruzkin
Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko
Igor Laniella
Noiz jasoko ditugu CD eta DVDak?
Ene Kantak
Egilea
Kaixo Miren, camisetas solo vamos a vender en los espectaculos.
Mila esker
miren
Kaixo,
¿Se van a poner más camisetas a la venta?
Gracias.
Ene Kantak
Egilea
Kaixo Eva, desde Verkami os enviamos un mail para que rellenaseis un formulario con vuestros datos.
Si no lo has recibido, puedes entrar en tu cuenta de Verkami y rellenarlo.
Caulquier duda nos dices
Mila esker!!
Eva
Kaito, yo hice la aportación para el disco pero no recuerdo que me pidierais ninguna dirección de envío, ¿cuándo y cómo debería recibirlo?
eskerrik asko
Ene Kantak
Egilea
Kaixo Amezketa, urriaren 23an mezu bat bidaliko dizuegu datu guztiak eskatuz.
Mila esker gugan konfidantza izateagatik
amezketa
cd eta dvd-a eskuratzeko aportazioa egin dugu baina ez didate etxeko helbiderik eskatu. nola eskuratuko dugu?
mila esker egiten duzuen lanagatik!umeak entretenitua izateak ez dauka preziorik!
Ene Kantak
Egilea
Kaixo Oihane, audio formatu digitalean bai, baina bideoak ez. Orain arteko bideo guztiak gure Youtubeko kanalean daude.
Mila esker!
Oihane
Kaixo,
Jakin nahiko genuke diskografia eta DVDak formatu digitalean eskaratzerik izango ote genukeen.
Eskerrik asko!
Ene Kantak
Egilea
Kaixo Iratxe, kanpaina hau bukatzean eta 20000€ lortu badira, mezu bat bidaliko dizuegu datu guztiak eskatuz.
Mila esker gugan konfidantza izateagatik
Urko