Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

Bob Esponja gehiegi? Lagundu diezaguzu orduan Astonauta finantzatzen, Ene Kantaken cd+dvd berria

Ba al dakizu zenbat planetek osatzen duten eguzki sistema? ...zer iruditzen dantza eta abesti baten bitartez ikasten baditugu? 16 abesti berri eta dagozkien bideoklipak, euskaraz, zure seme-alabentzat. Lortu ezazu orain, argitalpen mugatua izango den kutxa metalikoa, oso prezio berezian.

Ene Kantak

Nork sortutako proiektua

Arloa

Non sortua

0
segundoak
916
Ekarpenak
26.566€
20.000€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

Bob Esponja gehiegi? Bada, gure disko berriaren finantziaketan lagunduiguzu

Eta lasai, azaroaren 7an Ene Kantaken lan berria argitaratu nahi dugu-eta. Espaziora bidaiatu ahal izanen duzu eta txikienak dantzan etengabe ariko dira.

"Astonauta" izena du eta 16 abesti berri ditu, eta noski, dagozkien 16 bideo puskekin, zure seme-alabentzat!

Ba al dakizu zenbat planetek osatzen duten Eguzki-sistema? Edota, zein koloretakoa den ontziak botatzeko edukiontzia?

...zer iruditzen dantza eta abesti baten bitartez ikasten baditugu?

Diska berriari hasiera emateko eta airea hartzeko, “URRUTIAN HELIKOPTEROA” kanta aukeratu dugu.

Mila esker gugan konfidantza izateagatik

IKUSI BIDEOA:

Dakizuen bezala, disko guztien irabazien zati bat euskararen alde edota euskararekin lan egiten duen talderen batentzat izaten da. Bada, kasu honetan, euskara hutsean idazten duen egunkari bakarrarentzat izango da, BERRIA egunkariarentzat, hain zuzen.

Falta zaigun azken pausoa oso garestia da, eta orain erosiz gero, asko lagunduko zenigukete. Zure laguntzarik gabe, gero berreskuratzea asko kostatzen den dirua aurreratu behar izaten dugu.

HEMEN ETA ORAIN EROSTEAGATIK DITUZUN ABANTAILAK

-Lagundu iezaguzu "Astonauta"ren finantzaketarekin eta aprobetxa ezazu dauzkagun prezio bereziak zein abantailak.

-Disko honetarako bereziki prestatu dugun KAXA METALIKOA ere eskura dezakezu, ikusi bestela! Bertan, "Astonauta" CD-DVDa + Boc&Roll-a (askaria biltzeko oihal ekologikoa) + horma-irudi bat sartu ditugu.
(Kutxaren neurriak honakoak dira: 22x15x5 zm.)

-Horrez gain, diskoa karrikaratu baino astebete lehenago etxean jasoko duzu.

AHOTS EZAGUNAK ETA LAGUNAK

Beti bezala, gure laguntzaileen aurpegiak ezagunak egingo zaizkizu. Ene Kantak laguntzeko denbora hartzeaz gain, egin duten ahalegina ikaragarria eta txalotzekoa da.

Natxo De Felipe (Oskorri) - Musikaria

Alex Sardui (Gatibu) - Musikaria

Brigi Duke- Musikaria

Nerea Erbiti- Musikaria

Mikel Markez- Musikaria

Sara Cozar - Aktorea

Jon Maya - Dantzaria

Amets Arzallus - Bertsolaria

Jone Guarrotxena – Athleticeko Futbolaria

Mikel San Jose - Athleticeko Futbolaria

Patxi Puñal – Osasunako Futbolari Ohia

Oier Sanjurjo – Osasunako Futbolaria

Roberto Torres – Osasunako Futbolaria

David Garcia – Osasunako Futbolaria

Markel Bergara – Realeko Futbolaria

Imanol Agirretxe - Realeko Futbolaria

Joseba Ezkurdia - Pilotaria

Aitor Zubieta - Pilotaria

Berria Egunkariko Taldea

600 ARTISTATXO TXIKI

Euskal Herriko 15 herri eta euren ingurutako ikasleek Ene Kantaken abestiak dantzatu dituzte, gero zuen etxean ere egin dezazuen

Antsoaingo Ezkaba Ikastetxea

Barakaldoko Ibaibe Herri Ikastetxea

Burlatako Ermitaberri Eskola

Doneztebeko San Miguel Ikastetxea

Garesko Eskola Publikoa

Gasteizko Mariturri Ikastetxea

Irungo Txingudi Ikastola

Iruñeako Buztintxuriko Eskola

Irurako Ikastola

Jauntsaratsko Oihanzabal Eskola

Lasarteko Sasoeta Zumaburu Ikastetxea

Lemoako Eguzkitza Meabe Ikastetxea

Lizarrako Remontival Eskola Publikoa

Orkoiengo Auzalar Eskola Publikoa

Portugaleteko Zubeldia Herri Ikastetxea

ZERGATIK BEHAR DUGUN ZURE LAGUNTZA?

Nahiz eta aurretik jakin, dena ongi aterako dela, zuen laguntza berriro ere eskatzeko arrazoi nagusia honakoa da: ekoizpenaren prozesu guztian zehar diru asko aurreratzeaz gain, dena ongi joanda ere, 6 hilabete inguru pasa beharko dira guk diru hori berreskuratzeko. Modu honetan, diskoa bukatzeko falta zaigun azken pausoa emateko behar dugun dirua izanen dugu, eta zuek, bitartekaririk ez egotearekin, prezio hobean lortzen ahal duzue.

Horregatik, diskoa orain erostearen garrantzia. Asko laguntzen digu horrek.

Kasu honetan, "Oneka"rekin baino helburu handiagoa jarri dugu. Izan ere, 18000€ baino gehiago eskuratu genituen arren, errealitatean 12000€ inguru jaso genituen. Kontuan izan behar da lehen kopuru horri BEZa, banketxeko salmenten gastua, bidalketa gastuak eta plataformaren beraren ordainketa egin behar direla besteak beste. Azken honek ere bere lana egiten du.

ZER LORTUKO DUZU?

ZEINENTZAT IZANGO DA ZUEN EKARPENA?

Zuen ekarpenekin lortutakoaren gehiengoa diskoaren azken pausorako erabiliko dugu, fabrikatzeko, hain zuzen ere.

Diskoa 20 orrialdetako kolore askotako liburuxkaz eta cd eta dvd batez osatuta egonen da.

Oraingoan, berritasun bat gehituko diogu proiektuari:

KUTXA METALIKO bat (argitalpen mugatua). Bertan, gure lan berria eta Boc & Roll bat (bokatak biltzeko oihal ekologikoa) aurkituko dituzu.

Bestalde, diskoaren beste gastuak ordainduta dauzkagu:

5 egunetako grabaketa langile batekin, 15 ikastetxetan, gehi haietara suposatzen duen bidaia.

Soinu estudioa: 15 egunez, K Estudioan (Iruñea).

Bideo estudioa: 15 egunez, 16 bideoklipen edizioa, muntaia eta animazioa, gehi 3 promozio bideo.

Ilustrazioak: azala eta 16 bideoklipen fondoak: Katuki Saguyaki.

Kartelak: A3 tamainako horma irudien fabrikazioa, promoziorako eta oparitzeko.

Lan guztiaren aurrekontua 25000 euro+ %21eko BEZarena da.

LAN EGUTEGIA

Zuen donazio edota aportazioak egindakoan eta kanpaina bukatutakoan hau da jarraituko dugun prozesua:

Estudioan grabatu beharreko 16 abestiak jada grabatuta eta editatuta daude, parte hartu duten guztiekin.

15 ikastetxeetan dantzatu duten 600 ikasleen irudiak ere hartuta daude, eta baita abeslarien irudi grabaketa ere.

Zer falta zaigu? Bideoklip guztiak muntatzen hasi gara eta iraila bukaerarako denak bukatuta izatea espero dugu. Asko dira!!

Irailaren erdialdera arte Katuki Saguyakik egindako marrazkiekin DVDaren liburuxka eta azala maketatuko ditugu.

Irailaren erdialdean lan guztia bukatuta fabrikatzera bidaltzen badugu, urriaren bukaeran eskutan izango dugu. Pakete guztiak prestatzea eta zuen etxeetara bidaltzea izango litzateke hurrengo pausoa: urriaren azken astean, zuen etxeetan!

Bitartean, email bidez ematen ari garen pausoen berri emango dizuegu. Aldi berean, esklusiban diskoan entzun eta ikusi ahal izango duzuen materiala erakutsiko dizuegu, inor baino lehen informatuta egon zaitezten.

OHARRAK

-Bidalketa gastuak gure kontu. Diru ekarpenei ez diegu halakorik gehituko.

-Zure diru ekarpenarekin kamiseta bat jasotzea badagokizu, gu jarriko gara harremanetan zurekin neurria aukera dezazun

-Gure proiektu honen berri gehiago jaso eta horren inguruko argazki zein bideoak ikusi ahal izateko:

www.enekantak.com
www.facebook.com/enekantak
www.twitter.com/enekantak
www.instagram.com/enekantak

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

15 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • Igor Laniella

    Igor Laniella

    más de 7 años

    Noiz jasoko ditugu CD eta DVDak?

  • Ene Kantak

    Ene Kantak
    Egilea

    más de 7 años

    Kaixo Miren, camisetas solo vamos a vender en los espectaculos.

    Mila esker

  • miren

    miren

    más de 7 años

    Kaixo,

    ¿Se van a poner más camisetas a la venta?

    Gracias.

  • Ene Kantak

    Ene Kantak
    Egilea

    más de 7 años

    Kaixo Eva, desde Verkami os enviamos un mail para que rellenaseis un formulario con vuestros datos.

    Si no lo has recibido, puedes entrar en tu cuenta de Verkami y rellenarlo.

    Caulquier duda nos dices

    Mila esker!!

  • Eva

    Eva

    más de 7 años

    Kaito, yo hice la aportación para el disco pero no recuerdo que me pidierais ninguna dirección de envío, ¿cuándo y cómo debería recibirlo?

    eskerrik asko

  • Ene Kantak

    Ene Kantak
    Egilea

    más de 7 años

    Kaixo Amezketa, urriaren 23an mezu bat bidaliko dizuegu datu guztiak eskatuz.

    Mila esker gugan konfidantza izateagatik

  • amezketa

    amezketa

    más de 7 años

    cd eta dvd-a eskuratzeko aportazioa egin dugu baina ez didate etxeko helbiderik eskatu. nola eskuratuko dugu?

    mila esker egiten duzuen lanagatik!umeak entretenitua izateak ez dauka preziorik!

  • Ene Kantak

    Ene Kantak
    Egilea

    más de 7 años

    Kaixo Oihane, audio formatu digitalean bai, baina bideoak ez. Orain arteko bideo guztiak gure Youtubeko kanalean daude.

    Mila esker!

  • Oihane

    Oihane

    más de 7 años

    Kaixo,

    Jakin nahiko genuke diskografia eta DVDak formatu digitalean eskaratzerik izango ote genukeen.

    Eskerrik asko!

  • Ene Kantak

    Ene Kantak
    Egilea

    más de 7 años

    Kaixo Iratxe, kanpaina hau bukatzean eta 20000€ lortu badira, mezu bat bidaliko dizuegu datu guztiak eskatuz.

    Mila esker gugan konfidantza izateagatik

    Urko

#05 / I KA RA GA RRI A

I KA RA GA RRI A

Lortu dugu!! Guztion artean 20000 euro Ene Kantak-en CD+DVD berria ateratzeko.

Hala ere, baduzue oraindik 20 egun, gure Astonauta prezio on batean lortzeko aukera. Urriaren 22an bukatzen da Verkamiko epea eta 24an email bat jasoko duzue.

Adi egon ze bertan eskatuko dizuegu DVDa jasotzeko behar diren datu guztiak.

Ze pasada!!

Eskerrik asko bihotz-bihotzez benetan.

Ez da erreza lan hau ateratzea. Maite zaituztegu.

GORA EUSKERA!!!

IN CRE I BLE

Lo hemos conseguido entre tod@s.

20000 euros para que el nuevo CD+DVD de Ene Kantak, vea la luz.

Todavía tenéin 20 días para comprar a un gran pecio el DVD de Astonauta.

El 22 de octubre acaba el plazo del Verkami y el 24 recibiréis un correo.

Estad atento@s porque ahí os pediremos todos los datos necesarios para vuestro pedido.

¡¡Qué pasada!!

Mil gracias de todo corazón. No es fácil sacar todo esto adelante.

Maite zaituztegu!!!

GORA EUSKERA!!!

#04 / “URRUTIAN HELIKOPTEROA” kanta aukeratu dugu

Kaixo!, gure “ASTONAUTA” diska berriari hasiera emateko eta airea hartzeko, “URRUTIAN HELIKOPTEROA” kanta aukeratu dugu.

Kaixo, “URRUTIAN HELIKOPTEROA” es la primera canción que hemos elegido para calentar motores antes de despegar con nuestro nuevo disco “ASTONAUTA”.

Mila esker gugan konfidantza izateagatik

BAT EGIN GUREKIN
www.enekantak.com

IKUSI BIDEOA:

#03 / ASTONAUTA BIDEAN

Kaixo, bideoen muntaiarekin aurrera goaz, oso-oso gutxi falta zaigu bukatzeko. Beraz, bitartean, disko hau egin dugun momentu berezi batzuk jasotzen dituen BIDEO honetaz goza ezazu!

Kaixo, vamos avanzando con el montaje definitivo de vídeos, ya queda muy muy poco para terminar, así que mientras tanto os dejamos un VIDEO con alguno de los momentos especiales que estamos viviendo durante la realización de este disco.

Ongi pasa eta mila esker gugan konfidantza izateagatik!

BAT EGIN GUREKIN!

#02 / ZERGATIK BERRIA?

Amets Arzallus: “Talde batean euskaraz ez dakien bat dagoenean, eta geu sei edo zazpi bagara euskaldunak, erdarara jotzea hari espazioa zabaltze aldera… Pentsatu izan dut euskaraz ez dakien horri gehiago ixten dizkiogula ateak, zabaldu baino, zeren eta kondenatua uzten baitugu gure hizkuntzaren espazioan ez sartzera.”

Gurekin abestu duen Ametsen idazki hau irakurri eta gero, barneratzen dugu berriro ere eta indartsuago, denok eta ahal den einean, euskerari lagundu behar diogula; inor zapaldu gabe. Horregatik Ene, Kantak-ekoek oraingoan Berria Egunkaria aukeratu dugu.

Badakizue Ene Kantak-ekoek lan bakoitzarekin euskara sustatzen duen norbait laguntzen dugula diruz. Oraingoan, argi genuen Berria zela gure helburua. Goitik, ez dute jasotzen behar duten diru adina eta euskaraz dugun egunkari bakarra zaindu behar dugu; gero eta finagoa dela kontxo!!

Garai zailak dira idatzizko komunikabideentzat, internet dugu pil-pilean, azken berria bero-bero ateratzeko biderik errezena topatuz.

gehiago irakurri

#01 / KANTUEN ZERRENDA / LISTA DE CANCIONES

Kaixo lagunak, hau da "ASTONAUTA" diskoan aurkituko dituzun 16 kantuen eta bideoklipen zerrenda.:

Kaixo lagunak, esta es la lista de 16 canciones y 16 videoclips que contiene “ASTONAUTA”:

01-ENE KANTAK

02-URRUTIAN HELIKOPTEROA

03-IZARRAK GOIAN

04-PEREZ SAGUTXOA

05-PLANETAK IKASTERA!

06-KILIKON

07-OZONOTXO

08-ZEURE BURUA ONARTU

09-ILARGI AMANDREA

10-MAITASUNA

11-ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA

12-MARI-MARITXU

13-BIRZIKLATU

14-KILIMAK

15-ORRITXOAREN DANTZA

16-HIRU TXERRIKUMEAK

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika