Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

"Argi" luzemetraia

Argi 60 eta 80ko hamarkadan gertatzen den drama da. Neskatila beten begietatik ikusiko dugu momentuko egoera soziala. Neska hau, Argi, preso sentitzen da baztertzen duen gizarte batean, non bere tokia topatzeko borrokatu egin beharko du.

Iratxe Mediavilla

Nork sortutako proiektua

Arloa

Non sortua

0
segundoak
118
Ekarpenak
5.905€
5.000€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Castellano eta English

Zure saria aukeratu

Argi

Argi desberdin sentitzen da eta horrela adierazten du nahiz eta oraindik oso gaztea izan. Preso eta kanpotar bezala, baztertzen duen gizarte batean moldatzen ez bada, neska irudimenezkoa eta jakin-nahia aita alkoholiko eta autoritario baten uztarpean bizi da eta bere lehengusu pelotariaren adiskidetasun bizigarriarekin eta bera lagun bitxi Paularekin.

Urteetan ainguratutako jaioterriko herrian bere erara bizitzeko eta zoriontasuna bilatzeko egiten dituen ahaleginegatik ere, aurkako gertaerek Argik Parisera ihes egitea erabakitzen du irrikatutako ilusioaren bila.

Baina zoria ez da egondo bere alde, familia arazo baten murgilduko da ihes egitea galaraziko duena. Argik ez du beste aukerarik eukiko eta herrian geratu bearhko da bere amaren dendaren ardurapean.

Zapuztua eta erreprimituta, pixkanaka-pixkanaka bere alde iluna erakusten joango da, gehiago gorrotatzen duen hura eta bere buruaren aurka eta inguratzen duenaren aurka borrokatu beharko du. Horrela autoerrealizazio pertsonalaren bilaketan bideratuko da itxaropena berreskuratuz bere lekua aurkitzeko.

Garaia eta hizkuntza

Filma 60 eta 80 hamarkada bitartean girotuta egongo da Elorrio deituriko herri txiki batean. Kokatzen den garaia emanda bi hizkutzetan, euskera eta gaztelaniaz, errodatuko dugu.

Argi sektoreko hainbat profesionalek parte hartzen duten film luze bat da, lehen mailako enpresen partaidetzarekin ere. Proiektuan dauden pertsona eta enpresa partaideak lehen momentutik sinetsi dute lan honetan, eta horri esker hasi gara aurrera eramaten proiektua.

Baina bidea luzea da eta oraindik lan asko dugu egiteko. Zure laguntzarekin posiblea da! Poltsikoan dituzun txanponekin hainbat kostuei aurre egin ahal izango diegu, alokairu gastuak bezala, dietak, garraioa, atrezzoa, etab.

Lagundu iezaiguzu zinea sortzen!

Partaidetzak

Enpresa desberdin eta profesionalen partaidetza dugu.

Euskal Herriko Zinema Eskola partaidetza oso garrantzitsua da guretzat. Bere ekarpenari esker eskolako material tekniko guztia erabili ahal izango dugu.

Alzola Basque Water, hasiera batetik sinetsi zuten proiektuan eta osasuna ekarriko digute urarekin errodajean. Eskerrik asko Alzola!

Fortaleza, filmatze-egun gogorrei eusteko behar dugun energia emango digute. Eskerrik asko Fortaleza zuen kafeagatik!

Eta zer izango zen kafea esne barik! Bizkaia Esnea-k beharko dugun esnea emango digu eta gainera proiektuan ekarpen ekonomikoa ere. Eskerrik asko! Txapela kentzeko!

Artezi Tapiceria, gure altzariak jantziko ditu eta bizitza eta kolorea emango dio gure atrezzoari euren lan profesional, bakar eta artisauarekin.

ARGI taldea

Zuzendaria

Iratxe Mediavilla naiz jaiotzez Elorriokoa. Hainbat urte ikus-entzunezko munduan ibili naiz publizitatean, luzemetraietan, bideoklipetan... batez ere arteko departamentuan. Iazko azaroan laburmetrai bat zuzendu nuen Il Marquesse deitua, honekin Arriola 24 ordu digitaleko jaialdiko lehen saria lortu genuen. Hemen hasi zen beste proiektu bat egiteko gogoa, agian laburmetraia txiki gelditu zen... Asko pentsatu ondoren euki ahal den talde tekniko onenarekin elkartu nintzen eta Argin hasi ginen lanean. Beti pentsatu izan dut Elorrioko herriak film bat merezi zuela eta hona hemen nire oparia hiribilduari.

Talde Artistikoa

Talde Teknikoa

Talde teknikoko asko aurreko proiektu batetik datoz, Il Marquesse laburmetraietik. Honen ondorioz Movieng sortu genuen, ikus-entzunezko profesionalek sustatutako mugimendu sozio-kultural bat. Gure helburua ikus-entzunezko ekoizpenak sustatzea eta sektorean diharduten profesionalen arteko harremanak indartzea da, horrela, sinergiak sortuz, proiektu berriak landuz eta lan postu berriak sortuz.

Musika

Antton Uriarte Elorrioko musika kompositorearen kargu egongo da luzemetraiaren musika. Beti ibili da kitarra lepoan alde batetik bestera musika erronka desberdinekin. Hau bere lehen proiektu zinematografikoa da eta berriz ere bere profesionaltasuna erakutsiko digu.

Aurre egutegia

Aurre-ekoizpena

2015eko otsailean hasi gien aurre-ekoizpenarekin, 2015eko ekainean bukatuko duguna. Fase honetan hurrengo gauzak prestatu beharko ditugu: gidoiaren sorrera, gidoiaren zehatzea, lokalizazioak, kastingak, talde teknikoaren itxiera finantziazioa, jantzi eta arte diseinua, diseinu grafikoa, etab.

Ekoizpena

2015eko uztailean errodatuko dogu Elorrion. Hainbat kanpo eta barne lokalizazio ditugu iada arkitektonikoki asko baloratutako herri txiki honetan.

Geroko-ekoizpena

2015eko irailean hasiko gara geroko-ekoizpeneko lanekin abendura arte eramango gaituena. Lehen emanaldia 2016ko otsailean izatea espero dugu.

Sariak errodajea amaitutakoan banatuko dira, DVD aren kasuan geroko-ekoizpenean muntaia amaitzen denean.

Sariak

Sariak orrialde honetako eskuinaldean ikus ditzakezue.

+ Info

Gure azken berriak ikusi ahal dituzu hurrengo link-etan
Twitter
Facebook

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

0 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

Cookie propioak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta besteenak helburu analitikoekin eskaini ahal izateko, eta zure nabigazio ohituren araberako publizitate pertsonalizatua eskaintzeko. Cookie guztiak onartzeko "Gorde" sakatu edo informazio gehiago jaso eta zure lehentasunak ezarri hemen.