❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Basoa - Escolti Films-en film laburra

Euskadi, XIX. mendea: gizon batek aspaldiko izaki baten haserrea pizten du, naturak berea dena eskatzen duen patua hauspotuz.

Escolti Films

A project of

Category

Created in

Bilbao
0
seconds
72
Pledges
3.305€
From 2.500€
Contribute to the project
View project in Castellano

Choose your reward

Support it with a donation

Contribute without a reward
Donate to the project without receiving any reward:

Escolti Films gara, 2024an sortu eta Bilbon egoitza duen ikus-entzunezko ekoiztetxe berria. Zinemarekiko eta ikusleekin bat egiten duten istorioak kontatzeko grina duen fakultateko lagun talde baten amets partekatu gisa sortu ginen.

Gure hastapenetatik sormenez, energiaz eta konpromisoz lan egin dugu, norberaren begiradatik emozio errealak islatzen dituzten film laburren, bideoklipen eta eduki bisualen bidez lengoaia zinematografikoa esploratuz.

XIX. mendea. Euskadi.

Gizon bat baso batean sartu da. Ez dago galduta. Urrats bakoitzak bilatzen duen tokira hurbiltzen du. Babesa behar du, baina beste zerbait ere bilatzen du.

Basoaren sakonean txabola isolatu bat dago. Han bizi da Basajaun, lekuko zaindaria. Atea ireki dio, galderarik egin gabe. Sua, sabaia eta gau bat iluntasunetik salbu eskaintzen dizkio.

Abegi onak, ordea, porrot egin du. Gizonak engainatu egiten du nori eman dion babesa eta berea ez dena hartzen du.

Basoa, dena ikusi duena, ez da lekuko izatera mugatzen.

Basoak epaitzen du

Izenburua: BASOA

Zuzendaria: Guillén Palacín

Hizkuntza: Euskara

Ekoizpen-urtea: 2026

Estreinaldi data: 2026

Iraupena: 8-9 min.

Mota: Fikzioa Generoa: Beldurra

Basoa fabula garaikide gisa sortutako film laburra da, Basajaunaren iruditeria mitologikoarekin elkarrizketa zuzena duena. Euskal erraldoiaren hainbat kontakizun tradizionaletan oinarritutako istorioa da. Film laburrak beldurrezko zinemaren forma hartzen du, ez esplizitutik, baizik eta atmosferikotik eta sinbolikotik, moraleja gisa funtzionatzen duen narrazioa eraikitzeko, belaunaldiz belaunaldi antzinatik ahoz transmititutako kondairek egin duten bezala.Ikuspegi hori interesatzen zait bereziki, funtsezkoa iruditzen zaidalako aurretik izan ditugun istorioak berrasmatzen eta berrirakurtzen jarraitzea, bizirik mantenduz adierazpen-modu berrien bidez. Ahozko eta kultur ondare hori zaintzeko nahitik sortu da Basoa, zinearen hizkuntzara ekarriz, orainarekin elkarrizketan jarrai dezan.

Basoan, tonu soil eta kezkagarria bilatzen dugu. Robert Eggers-en zinematik gertu dago bisualki, eta saturatu gutxiko koloreak ditu, hotza eta suspensea transmititzen dutenak. Basoaren beste erreferente handia Paul Urquijo da, euskal kulturan erreferentea den zinegilea. Basoan soinuak funtsezko papera jokatzen du, basoaren komunikatzeko modua da gizakiekin. Soinu-baliabideen bidez sortzen dira film laburraren tentsio handieneko puntuak. Ikus-tonu soil baten eta ikuslea zapaltzen duen soinu baten arteko nahasketa hori da sortu nahi dugun efektuarentzako aukerarik onena. Basoaren formatua 4:3 izango da, pertsonaiak pantailan giltzaperatzeko aspect ratio onena iruditzen zaigulako, agobioa eta tentsioa sortuz, eta baita itxura tradizionalagoa eman diezaiokeela iruditzen zaigulako ere, historia antologiko sentsazio hori sortuko duena.

SENDOA: 40 urte inguruko lapurra. Basoan zehar ibiltzen da baliozko objektuen bila, gero horietatik etekina atera ahal izateko. Denbora darama Basajaunen objektuaren bila. Saiatzen da norbait seguru bezala agertzen, baina, berez, koldarkeria uneak ditu. Berdin zaio zer egin behar duen bere eginkizunera iristeko.

Pertsonaia hau Urko Olazabalek interpretatuko du. 1978. urtean jaiotako aktorea da eta Maixabel, Reina Roja (Serie de TV), Teresa, Soy Nevenka... Goya Saria eta Feroz Saria irabazi zituen 2021ean Luis Carrascok Iciar Bollainen Maixabel filmean egindako interpretazioagatik.

BASAJAUN: 60 urte inguruko ermitaua. Lasai bizi da basoan, giroarekin bat eginez. Bizitza xumea du, ez zaio gustatzen eten dezaten. Lehorra eta desatsegina da, eta begirada kezkagarria du, baina bihotz onekoa da. Ez du jasaten inork basoari kalterik egitea.

Pertsonaia hau Kepa Sojok interpretatuko du. Vitoria-Gasteizen jaiotako zuzendari eta gidoilaria da, Espainiako zineman ibilbide luzea duena. Batez ere, El síndrome de Svensson, Loco con ballesta edo La pequeña Suiza film eta film laburretan zuzendari eta gidoilari gisa egindako lanagatik da ezaguna.

Guillén Palacín, zuzendaria, ekoizlea eta gidoilaria da. Hainbat jaialditan hautatutako La Incógnita del Ser edo Los Vinilos bezalako film laburrengatik da ezaguna. Aldi berean, dibulgazio eta kritika zinematografikoaren zale amorratua da, 35 milimetro online aldizkarian kritikari gisa eta Escolti Films-en Podcast-eko aurkezle gisa lantzen dituen esparruak.
Linkedin Instagram

Ignacio Losada UPV/EHUn Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduaren azken urtean dago. Argazki zuzendaria eta arte zuzendaria da. Hainbat bideoklip, film labur eta dokumentaletan egin du lan. Argazkilari lanak ere egiten ditu ekitaldietan, produktuen argazkigintzan eta modako argazkigintzan, egiten ari den hainbat proiektu pertsonalez gain.
Instagram

Alfonso Hermoso zuzendaritza-laguntzailea eta produkzioburua da. Escolti Films-en film labur guztietan parte hartu du, beti ere Produkzioaren arloan. Gaur egun, enpresetarako ikus-entzunezko edukiak sortzen ditu. Gainera, diseinu grafikoaren, argazkigintzaren eta edizioaren zalea da.
Linkedin Instagram

June Blanco Garay. UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak eta Bilboko kirol-klub bateko Community Manager lana uztartzen ditu. Gaur egun, oroimenaren eta haurtzaroaren inguruko argazki proiektu bat garatzen ari da.
Linkedin

Martín Ferrera ikus-entzunezko produktorea eta muntatzailea da. Escolti Films ekoiztetxearen parte da, eta bertan muntaketa, ekoizpen eta bezeroen bilaketa lanak egiten ditu. Gaur egun, Kazetaritzako eta Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bikoitza ikasten ari da, eta bere produkzio-etxearekin uztartzen du, bertan bi urte baino gehiago baitaramatza lanean.
Linkedin

Iker Escobero Escolti Films-en hurrengo produkzioaren Script-a da. Ekoiztetxearen hainbat proiektutan lan egin du, sonidista eta bigarren mailako aktore gisa. Produkzio horrekin batera, Iker proiektu pertsonal batean ari da lanean, bideo-joko narratibo baten aurreprodukzioari buruz.

Jon Gorostiza fikziozko gidoilaria da. Beste batzuekin batera, dagoeneko eginda dagoen gidoi bat berregokitu du. Oraintxe bertan fikziozko film luze bat idazten ari da, Gradu Amaierako Lana bezala.

Alex Aydin kameralaria eta ikus-entzunezko muntatzailea da. Escolti Films ekoiztetxeko kide izan zen, eta bertan kamera eta edizio lanak egin zituen hainbat proiektutan. Gaur egun, ikus-entzunezko trebakuntza eskola batean ekoizpen laguntzaile gisa egiten du lan. Aldi berean, bere lehen dokumentala garatzen ari da, argazkigintzarekiko, grabazioarekiko eta bideo-edizioarekiko grina bideratzeko proiektu pertsonala.
Instagram Linkedin

Adur Méndez Ursua Argazki Zuzendaritzako masterreko ikaslea da gaur egun. Argazkigintzarako grinak bultzatuta, filmmaking munduan sartu zen, eta kamera eta postprodukzio lanak egin ditu batez ere. Esparru horren barruan, ikus-entzunezko proiektuetan argazki finko gisa ere lan egin izan du behin baino gehiagotan.
Instagram Linkedin

Josu Martínez argazki finkoa eta making of-a da. Beste zenbait proiektutan ere parte hartu du, kamera-operadore gisa. Gaur egun, lehen bideoklipa egiten ari da, eta, aldi berean, ikus-entzunezko komunikazioko graduko azken urtea egiten ari da.

Daniel Rodríguez. 21 urte. Ikus-entzunezko produktore independentea. Ikus-entzunezkoen munduko hainbat arlotako lanak garatu ditu, hala nola, emanaldia, zuzendaritza, gidoiaren idazketa eta soinuaren monitorizazioa eta grabazioa. Ezagutzak zabaltzeko prest dago, ahal duen proiektu guztietan lan egiteko

Manex Artuzamonoa Ikus-entzunezko Komunikazioko ikaslea da, eta interes berezia du soinu-lanean; izan ere, alor horretan parte hartzen duen proiektuetan zentratu ohi da. Bere prestakuntzan zehar, ikus-entzunezko pieza ezberdinetan kolaboratu du, batez ere soinu lanetaz arduratuz, baina baita sormen prozesuaren beste fase batzuetan inplikatuz ere.

*Las recompensas tienen envío a península incluido.

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

Ask the author

3 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Bobby

    Bobby

    about 2 months

    Mucha mierda y seguid así...

  • Marisa

    Marisa

    about 2 months

    EscoltiFilms mucho éxito!,,

  • Eva Arana

    Eva Arana

    about 2 months

    Fantástica y original idea y seguro que maravilloso cortometraje. Deseando de ver su estreno y su recorrido en festivales. Enhorabuena a todo el equipo que hay detrás!

We use essential cookies to provide our service and third-party cookies to track the usage of the page. Cookie Policy