❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

"Muskil" film laburra

1988. Euskal Herriko landa eremua. Egunerokotasun eta indarkeriaren infernutik irtetzeko beharra duen adineko emakume baten istorioa.

muskilfilm

A project of

Category

Created in

0
seconds
126
Pledges
3.565€
From 3.000€
Contribute to the project
View project in Castellano

Choose your reward

Or support it with a donation

Contribute without a reward
Donate to the project because you simply want to help make it happen:

Proiektu honen helburua adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista azaleratzea da.

Ohituta gaude genero indarkeria beste testuinguru eta adin tarte batzuetan ikustera, eta gure proposamenak begirada beste puntu batean jartzen du.


Filma 80ko hamarkadan garatzen da Muskil izeneko baserrian. Bertan adineko bikote bat bizi da, Ixabel eta Pedro. Pedrok tabernan pasatzen ditu egunak, Ixabelek baserrian bakarrik lan egiten duen bitartean.

Egun batean, bizilagun berri bat iristen da, Luisa. Luisa eta Ixabel hobeto eramaten diren heinean, Pedroren tratu txarrak areagotzen doaz.


Iñake Irastorza: IXABEL

Iñake Irastorza
Iñake Irastorza

José Ramón Soroiz: PEDRO

José Ramón Soroiz Patria telesailan
José Ramón Soroiz Patria telesailan

Miren Arrieta: LUISA

Miren Arrieta
Miren Arrieta

Pentsatuta ditugun sarien bidez, gure esker onak erakutsi nahi dizkizuegu. Muskil film laburraren parte sentiarazi nahi dizuegu. Horregatik sari guztiek ekartzen dute eskerrak emateko gutun pertsonalizatua eta kredituetan izena jartzea.

Gutuna eta kredituetan aitortzaz gain, beste hainbat sari ditugu prestatuta, hala nola filma bera. Baita proiektua hasterakoan egindako dossier-a, film laburra prestatzerakoan edukitako inspirazioak eta motibazioak jasotzen dituena, eta gidoia. Horrela, esperientzian guztiz murgiltzeko.

Beste sari batzuk A5 posterra, guk diseinatutako tote poltsa, talde guztiak sinatutako poster digitala, eta grabaketa eguneetako eduki esklusiboak dira.

Baina dudarik gabe, eskaintzen dizuegun sari berezienetako bat eskuz margotutako baserriaren 3D irudia da, gure film laburraren sinbolo garrantzitsuenetarikoa.

*Sari guztiek bidalketa-gastuak barne dituzte


Marina, Eneko, Leire, Sara, Mikel eta Natalia gara, unibertsitatean ezagututako 6 kide. Bakoitza herri edo auzo desberdinetakoa, bere jakin-min propioarekin, baina oso ongi bat egiten dugu.

Muskil film laburreko talde teknikoa.
Muskil film laburreko talde teknikoa.

Marina Perosanz (@mmmarina03): zuzendaria. Eibartarra. Zinemazale handia, betidanik interes handia jarri duena zinemaren munduan. Txikitatik ahal zuen eta ikus-entzunezko eta idatzizko proiektu gehienak egin ditu, eta gaur egun nahi horrek hor jarraitzen du. Limbus Filmak ekoiztetxean dabil lanean.

Eneko Goikoetxea (@eneko_zip): Zuzendari laguntzailea. Zarauztarra. Argazkilaritza munduan aditua eta kamerarekin trebea. Zinema gustuko du eta antolatzen ere trebea da, horregatik aukeratu du zuzendari laguntzailearen postua. Burututako ikus-entzunezko ekoizpenen artean, bideo korporatiboak eta spotak aurkitu dezakegu.

Leire Llano (@lei.re._): Produkzio burua. Iruñekoa. Ikus-entzunezko hainbat arlotan lanean aritu da. Maltako Pineapple Media produktoran mota desberdinetako spot-etan produkzio, kamera operadore eta editore lanak egin ditu. Hala Bedi Irratian esatari, soinu teknikari eta erredaktore lanetan ibili da eta Ibai Altunaren La Cirila laburmetraian ekoizpen exekutibo eta produkzio laguntzaile lanak egin ditu.

Sara Iriarte: Produkzioa. Villabonarra. Arkatza, papera, liburu bat eta aurikularrak daramatza beti poltsan. Buruan, berriz, ideiaren bat, beti. Kazetaria eta komunikatzailea da Naiz Irratian, musikaria da eta baita Kolpeka dokumental txikien sortzailea ere.

Mikel Larrion (@la.rri.on): Argazki zuzendaria. Bergarakoa. Kamerarekin trebea eta hauetatik begiratzeko ikuspegi garatua du. Ikus entzunezko hainbat proiektu burutu ditu, hauen artean, spot-ak, bideoklipak eta profesionalki kamera operadore lanak Pixel Ikus Entzunezkoak enpresarentzat.

Natalia Berridi: soinu zuzendaria. Irundarra. Musika zalea da eta belarri ona du alor honetarako. Musikarekin lotuak dauden gauzak egiten dabil. Irudi eta edizioan ere trebea da eta gainontzekoentzat lanean aritzea nahiago du. Urola komunikazio taldean aritu da Erlo telebistan.


Zertarako erabiliko ditugu?

Zuen ekarpenak proiektua aurrera eramateko bideratuko dira. Dirua zertan erabiliko dugun kontatuko dizuegu:

AURREKONTU GRAFIKOA
AURREKONTU GRAFIKOA

Aktoreak: Hona joango da diruaren gehiena aktore bakoitzari bere lanagatik ordaintzea gustatuko litzaigukeelako. Azkenean, 2-3 egunetan ibiliko dira gurekin lanaldi osoan lanean.
Sarien ekoizpena: Muskil-en parte senti zaitezten nahi dugu eta, horregatik, hainbat gauza prestatu ditugu zuek proiektuaren zati bat gorde dezazuen.
Kamara ekipoa
Kilometrajea: Gure film laburraren zati gehiena baserrian da. Beraz, kilometrajerako nahiko dirua behar dugu.
Katering-a
Jantzitegia, Atrezzo, Makillajea eta Ile-apaindegia: 1980ko hamarkada ahalik eta hobetoen islatu nahi dugu.
Produkzio gastuak
Kontingentziak: Badaezpada.


Apirilaren 25etik maiatzaren 13ra: Crowdfunding kanpainia.
Maiatzaren 19tik 23ra: grabazio eguna.
Maiatzaren 30etik ekainaren 5era: Posprodukzioa.
Ekainaren 13tik aurrera: Sariak jasotzea .


Hona hemen proiektuko sare sozialak. Bertan kortoari buruzko informazio guztia izango duzue.
Instagram: @muskilfilm
Twitter: @muskilfilm
Facebook: @muskilfilmlaburra

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

Ask the author

6 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Gema

    Gema

    almost 2 years

    Muchas felicidades! Vamoooos! @gemazelarayan ❤️

  • Unai Aranguren Ansoalde

    Unai Aranguren Ansoalde

    almost 2 years

    ¡Impresionante! Vaya trabajo de producción. A más de uno les gustaría poder realizar un proyecto tan estable y firme como este. Me alegro de que esté yendo viento en popa. El mundo audiovisual necesita jovenes tan trabajadores como vosotros. Muchisimas gracias por vuestro granito de arena. Aupa equipo!

  • Irune Ariznabarreta

    Irune Ariznabarreta

    almost 2 years

    Aupa kuadrilla ea ateratzen dan. Sorte on.

  • Agusti

    Agusti

    almost 2 years

    Mutxisima suerte

  • Manuel Zafra

    Manuel Zafra

    almost 2 years

    Espero que todo salga bien.

  • Manuel Zafra

    Manuel Zafra

    almost 2 years

    Espero que todo salga bien.

#01 / Lehenengo asteko errepasoa -- Un repaso de la primera semana

Kaixo guztioi!!

Aste bat pasa da kanpaina martxan jarri genuenetik, eta poz izugarriz idazten dugu. Lehenengo aste hau itzela izan da, jada helburuaren zati handi bat lortu baitugu. Eskerrik asko! Zuen kolaborazioari esker Muskil errealitate bihurtzeko pausu bat gertuago gaude. Hori bai, oraindik ibiltzeko bidea falta zaigu. Lagundu gaituzue proiektua zabaltzen eta kanpaina aurrera eramaten!!

Beste alde batetik, produkzio taldetik aste honetan egin ditugun gauzatxoak partekatu nahi genituen zuekin. Asteazkenean aktoreekin bilera bat eduki genuen, eta film laburraren gidoiari errepaso bat eman genion. Sekulako pertsonak dira, eta irrikaz gaude haiek pantaila handian ikusteko. Laster izango duzue haien berri, adi sareetara!.

Mila milioi esker parte hartu duzuen guztioi, eta hurrengo astera arte!!

Hola a todos!!

Ha pasado… read more

We use essential cookies to provide our service and third-party cookies to track the usage of the page. Cookie Policy