❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

MUGAK

“Inposatua edo propioa, atzitua edo babestua, alde batean edo bestean”

Itsaso Echeverria

A project of

Category

Created in

0
seconds
129
Pledges
5.170€
From 5.000€
Contribute to the project
View project in Castellano

Choose your reward

Or support it with a donation

Contribute without a reward
Donate to the project without receiving any reward:

Mugak, 40ko eta 70eko hamarkaden artean Pirinioetako bi aldeetan izan zen kontrabandoa bizi izan zuten lau lagunen testigantzak, bizipenak eta istorioak dira.

Mikel Barberia-ren argazkia. Itxolazain, Eltzaburu.
Mikel Barberia-ren argazkia. Itxolazain, Eltzaburu.

Horien bidez Bortzirietako, Baztango eta Ultzamako haranetako gizon eta emakumeek orduko kontrabandoa nolakoa zen eta haiek nola bizi izan zuten kontatzen digute, eta horri eurre egiteko moduaz ere mintzatzen zaizkigu. Mugez eta gerraz hitz egiten digute, eta horien bidez familiaren memoriaz, sekretuez, iraganaz, entzuteko garrantziaz, errespetuaz edota jatorriaz aritzen dira. Istorio horiek pertsonalak izanik ere, komunak eta partekatuak ere badira.

Dokumental hau kontrabandoa bizi izan zutenek beren historioa kontatzeko espazioa izango da, urte askotan zehar esan ezin izan dutena edota esatera ausartu ez direna kanporatzeko. Kontatzeko nahia eta beharra sentitzen dute, eta proiektu honen bidez hori lortzen lagundu nahi ditugu.

Mikel Barberia-ren argazkiak
Mikel Barberia-ren argazkiak

TESTUINGURU HISTORIKOA

Kontrabandoa: "Legearen aurka egindako salgaien sarrera, esportazioa, ekoizpena, jabetza eta/edo merkataritza" (Real Academia Española, s.f., definición 3)

Pirinioak, bi estatuen arteko muga naturala, kontrabandisten sorleku eta babesleku izan dira, eta euren jarduera bizimodu bihurtu dute.

Espainiako gerraosteak (1936-1939), Bigarren Mundu Gerrak (1939-1945) eta frankismo garaiko Espainiaren nazioarteko isolamenduak (1939-1975) Frantziaren eta Espainiaren arteko mugan dauden haranak autarkia-garaian bizitzea eragin zuten. Espainiako industria oraindik ez zen gerratik suspertu, eta mugak itxita zeuden. Aduanako eta salgaien eta pertsonen kontroleko barne-postuak zeuden. Hamarkada gogorrenetan, Espainiako gerra zibilaren ondoren, kontrabandoak landa-eremuetan dirua sartzea ahalbidetu zuen, zenbait ekonomia onbideratu zituen eta inbertsio txikiak edo bizi-baldintzak hobetzea eragin zuen.

Artxibo irudia Isidre Navarro
Artxibo irudia Isidre Navarro

Kontrabandoaren jarduera gehienak gauez egiten ziren, prezio-alde nabarmena zuen edo mugaren alde batean debekatuta zegoen edozein objekturekin. Elikagaiak eta oinarrizko beharrizanak, hala nola ogia, azukrea, kafea, abereak, hornigaiak eta industria makineria, tabakoa, edariak, arropa, telebistak…

Gerraren unerik gogorrenetan, kontrabandoko bideek pertsonak ezkutuan igarotzea ere bermatu zuten. Horien artean, Angolako Independentziaren aldeko Gerran (1961-1974) eman zen portugaldarren exodoa. Portugal krisialdian murgilduta eta gerran Afrikako herrialdearekin, bertakoek Frantziarantz alde egiten zuten lana aurkitzeko eta bizi-baldintza hobeak lortzeko helburuarekin.

Diktadura amaitu eta irekitze eta askapen progresiboarekin kontrabandoak indarra eta esanahia galdu zuen. Europar Batasuneko Zirkulazio Askea-ren Schengen Akordioak (1985) garai baten eta kasu honetan, bizimodu baten amaiera ekarri zuen.

NORTZUK GARA

Zoe Martikorenaren argazkia
Zoe Martikorenaren argazkia

Itsaso Echeverria eta Mikel Barberia gara, proiektu honen hazia eta txispa.

Gure familiaren zati bat Ultzamakoa da eta haien bizipen eta istorioen bidez kontrabandoa gertutik ezagutu dugu. Gai estua eta pertsonala, guretzat eta pertsona askorentzat, baina kolektiboa aldi berean.

Kontrabandoaren gaiarekiko eta parte izan ziren pertsonekiko interesak, irudien bitartez istorioak kontatzeko dugun zaletasunari eta jaso dugun formakuntzari lotuta, istorio hau errelitate bihurtzeko aukera eman digu. MUGAK.

  • Zuzendaritza: Itsaso Echeverria

  • Argazki zuzendaritza eta muntaketa: Mikel Barberia

  • Ekoizpena: Idoia Calvo

  • Irudia eta Diseinu Grafikoa: Álvaro Garcia

  • Musika: Lorian Taldea (Maria Mateo eta Peio Iturria)

  • Soinua: Moisés Berdonces

  • Aholkularitza Legala: Hirusta Abokatuak

ZURE EKARPENA

Laguntza publikoak jasotzeko aukera izan dugun arren, planteatutako aurrekontua osatu behar dugu proiektua ekoiztean bere gain hartu beharko ditugun gastuei aurre egin ahal izateko, batez ere grabaketa fasean, eta proiektuan parte hartu duten eta lanean ari diren pertsonei ordaindu ahal izateko.

KRONOGRAMA

  • Aurre-ekoizpena: Film laburraren aurre-ekoizpena 2019tik lantzen joan da eta irailera arte luzatuko da.

  • Grabaketak: Parte bat aurtengo udazkenean egingo da, 2021ean, eta gainerakoa 2022ko udaberrian.

  • Muntaia eta post-produkzioa: 2022ko maiatzetik abuztura bitartean egingo da. Hala ere, aurremuntaketa prozesu bat egongo da aurtengo filmaketen ondoren.

  • Estreinaldia: Ez dago estreinaldirako datarik, ezta lekurik ere. Baina 2022ko udazkenean, iraila eta urria bitartean, estreinatuko dugula aurreikusi dugu.

Ordainsariei dagokienez, film laburra amaitutakoan helaraziko ditugu. Hau da, 2022ko irailean eta urrian.

ESKERRIK ASKO

Edozein ekarpen, txikia izan arren, ongi etorria eta oso lagungarria izango da. Talde osoaren aldetik eskerrak eman nahi dizkizuegu, ekarpen bat eginda edo, besterik gabe, zabalkundea egin baduzue. Dena ongi etorria da, eta ilusio handia egiten digu zuek ere proiektu honen parte izateak.


FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

Ask the author

5 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Silvia Valderrábano

    Silvia Valderrábano

    over 2 years

    Suerte y que el proyecto vea la luz para poder ser testigos de una parte de nuestro pasado

  • Txisto

    Txisto

    over 2 years

    Iragan hurbileko historiaren parte den heinean merezi du proiektua bultzatzea!

  • alvaro

    alvaro

    over 2 years

    Ehhhh Que la doctora Da pena tiene consulta en Ferraz, 11. ¡Arriba Salud!

  • Karlos Agirre

    Karlos Agirre

    over 2 years

    Aupa Itxaso! Ea aurrera ateratzen den. Nik beti izan dut buruan ideia hori kontrabandoaren inguruan, ea zuk aurrera eramaten duzun modu polit batean. Eutsi gogor!

  • Beñat Agirre Mindegia

    Beñat Agirre Mindegia

    over 2 years

    Ohore bat proiektu honen parte hartzea! Animo!

We use essential cookies to provide our service and third-party cookies to track the usage of the page. Cookie Policy