❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Tipularen Sehaska Kanta

Tipularen Sehaska Kanta film-dokumentalak gaixotasuna eta espetxea batzen ditu; Espetxearen gordinean gaitz mental eta fisikoekin bizitza.

Sare Herritarra

A project of

Category

Created in

0
seconds
390
Pledges
18.090€
From 16.000€
Contribute to the project
View project in Castellano

Choose your reward

Or support it with a donation

Contribute without a reward
Donate to the project because you simply want to help make it happen:

Film-Dokumentalaren kartela
Film-Dokumentalaren kartela

Diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko medikuarenera joatea gauza arrunta da kanpoko munduan. Baina preso den ororentzat bide oso zaila edo ezinezkoa da. Lander Garro, zuzendaria, kartzelan gaixo egotearen esperientzia bizi izan dutenengana joango da, zer ondorio duen hobeki ulertzeko. Diskurtso politikotik harago doan hizkuntza erabiltzen du, osasunerako eskubiderik ez duten presoen indefentsioa emozioen ikuspegitik esploratuz, artefakto zinematografkoaren baten bidez.

Film politikoa baino gehiago film artistikoa da Tipularen sehaska kanta, lehen pertsonan eta hesteetatik kontatua. 1942an kartzelan hil zen Miguel Hernandez poeta espainiarraren Nana de la cebolla olerkitik abiatuta, analogia historikoa egiten du filmak: 1936ko gerran preso hiltzeak zentzurik ez bazuen, zentzurik ba ote du gaur?

Sariei buruz

Zuekin partekatu asmo ditugun sariak, filmarekin eta Sare Herritarraren dinamikarekin lotura duten materialez eta eskaintzez osatu ditugu; Estreinaldirako sarrerak, filma zuzendariarekin partekatzeko aukera, kartelaren laminak, poltsa eta kamiseta esklusiboa...

Nor gara

Film-Dokumental honen osaketa lanetan, zuzendari gisa Lander Garro eta ekoizle gisa Sare Herritarra elkartea eta Gastibeltza produktora batu gara.

Lander Garro, zinema, telebista eta literatura munduan esperientzia duen zuzendaria da.
Lander Garro, zinema, telebista eta literatura munduan esperientzia duen zuzendaria da.

Lander Garro 1975ean jaio zen, Donostian. Argazkigintza ikastaroak egin zituen Bartzelonan, baina ikus-entzunezkoetan jardun du 2007az geroztik. Urte luzez EITBren saioak zuzentzen jardun zuen, hala nola Tumatxak, Soinu ehiztaria, Aulki jokoa edo Euskalonski. Bitartean dokumentalgintzan jardun izan du, eta azken urteotan horri emana bizi da. Idazlea ere bada, eta lau libururen egilea da: bi nobela (Kontrarioa, Susa 2010 eta Gerra txikia, Susa 2014)), eta narrazio liburu eta saiakera bana.

Sare Herritarra Pertsona ezberdinen artean osatutako herritarren sarea da. Giza eskubide guztien alde dauden pertsona guztiak biltzeko bokazioa du Sarek. Pertsona ezberdinek euskal preso, iheslari eta deportatu guztien giza eskubideen alde egingo dugu lan.

Gastibeltza Filmak 2018an sortu zen ekoiztetxea da. Egoitza soziala Senperen du. Euskal zinemaren garapenean eta sustapenean parte hartzeko helburua du. Horretarako, euskal zinemaren kate ekonomiko eta artistikoan katebegia izateko anbizioa elikatzen dugu, bi aktibitate osagarri eramanez: ekoizpena eta banaketa.

Zertara bideratuko ditugu zuen ekarpenak

Crowdfunding honen bitartez jasotako ekarpenekin film-Dokumental honen produkzio, edizio, itzulpen eta banaketa gastuak osatuko ditugu, filmak argia ikus dezan.

Aurreikusitako egutegia

Film-Dokumentalari azken ikutuak uztaila-iraila bitarten emango dizkiogu; iraila-azaroa tartean estreinaldia aurreikusiz, aurkeztu ahal izango dugun zine jaialdien erantzunaren esperoan.

Sari gisa ezarritako materialen banaketa irailean gauzatuko da.

+ Info

sare sozialak

Sare Herritarra:

Lander Garro:

wordpress: https://landergarro.wordpress.com/

Instagram: https://www.instagram.com/landergarro/

Gastibeltza:

Instagram: https://www.instagram.com/gastibeltza/

Facebook: https://www.facebook.com/search/top?q=gastibeltza%20filmak

Twitter: https://twitter.com/Gastibeltzafilm

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

Ask the author

7 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Etxabe

    Etxabe

    over 2 years

    ErtaInDu eta Irabazi

  • Maitaran

    Maitaran

    over 2 years

    Bestelako bideak aztertu beharko ditugu espetxe sistemekin amaitu ahal izateko. Espetxeak hiltzen du! Gora zuek!

  • txikito

    txikito

    almost 3 years

    Denon artean lortuko dugu!

  • Lindus

    Lindus

    almost 3 years

    Hau bezalako proiektu sortzaile gehiago behar ditugu gaixotutako presoak kalean dauden gaixoak bezalakoak izateko.

  • Leire Del Bosque

    Leire Del Bosque

    almost 3 years

    Gaixo kronikoa ta pentsioduna den 40 urteko emakumea naz. Ezin dut imagina ere egin, nolakoa izango ote zen nire bizitza, espetxeratuta banengo... beldurgarria benetan. Horregatik, nire ale txikia, eman nahi izan dut. Proiektu oso beharrezkoa ta ederra iruditzen zait, animo ekipo guztiari! Ta nire elkartasun osoa preso gaixoekin ta beraien familiekin. Mila esker ta eutsi!

  • Alfon

    Alfon

    almost 3 years

    Aupa Txoto submarino

  • Joxean Agirre

    Joxean Agirre

    almost 3 years

    Tipula mozteak negarra eragiten du. Zorioneko negarraldia!

#01 / LORTU DUGU! Mila esker proiektu honi ekarpena egin diozuen guztiei.

LORTU DUGU! Mila esker proiektu honi ekarpena egin diozuen guztiei. Eskatzen genuen helburura heldu gara, baina Pelikula aurrera eramateko ekarpenak jasotzen jarraitzea ezin bestekoa dela ikusten dugu. Horregatik 10 EGUN 10€ kanpaina martxan dago oraindik.

[Testigantzak] 🧅 #TipularenSehaskaKanta

🗣 Kepa Etxeberria: "Kartzela eta Osasuna batera ezinak dira, gauza bat da kartzela eta beste gauza bat da osasuna."

⚠️ ekarpen txikiez ekimen handiak: https://vkm.is/tipularensehaska

We use essential cookies to provide our service and third-party cookies to track the usage of the page. Cookie Policy