❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Esanezinen lehen EPa.

Orain arte esan ez ditugunak abestera gatoz, esanezin direnekin, zuekin.

esanezin

A project of

Category

Created in

0
seconds
122
Pledges
2.414€
From 2.200€
Contribute to the project
View project in Català and Castellano

Choose your reward

Or support it with a donation

Contribute without a reward
Donate to the project without receiving any reward:

Plazer eta ilusio handiz Esanezinen lehen EPa izango dena aurkeztu nahi dizuegu, 2019ko udaz geroztik honaino sortutako abestiek osatuko duten bilduma alegia. 2020ko apirilean kaleratu genituen “Esan Ezin” eta “Altzagarate”-ri beste 4 kantu gehituz 6 abesti izango ditu guztira diskoak.

Esan ezin diren gauzek ekarri gaituzte honaino, denborak ez dituelako hauek esango, baina bai musikak. Orain arte esatera ausartu ez garenak abestu nahi ditugulako, orain arte ausartu ez diren guztiekin, zurekin ere.

Esan ezin direnak esanezin direnekin abesteko.

Nor gara?

Ianire Aranzabek Oriol Floresen laguntzaz sortutako proiektu musikala da Esanezin.

Ianireren lehen pausoak dira musikari dagokionez, umetatik musikari lotuta egon bada ere. Hitzak horma eta doinuak teilatu, abestiz eraikitako etxea du gordeleku. Musika du arnas, batzuetan bizitzeko eta bestetan bizitzaz ahazteko.

Oriol esperientzia handiko musikaria da, zehatzago esanda, baterijolea. Izaro, Idoia Asurmendi, Betacam, Olimpia edo Pol 3.14 bezalako artistekin aritu da.

Proiektu honen atzean ikusten ez den lan asko dago, eta ikusten ez diren pertsona asko, baina haiek gabe ezinezkoa litzateke hau dena.

Grabaketetan Claudi Arimany (El Turonet) eta Eñaut Gaztañaga (Gaztain Estudioak); eta masterizazioan Aberin estudioa.

Garazi Esnaola (pianoak), Guillem Callejon (gitarra eta baxuak) eta Leire Berasaluze (ahotsa "Esan Ezin" abestian").

"Esan Ezin" eta "Altzagarate" abestien bideoetan Mattin Zeberio, hitzak irudi bihurtzen.

EPa eta poltsaren diseinuan Maddi Pecharroman eta Saioa Arregi, eta poltsaren estanpazioan Aldai serigrafia.

Eta nola ez, familia eta lagunak, beti gertu, etxe hau zutik mantentzen.

Sariei buruz

Zuei esker grabatuko ditugu kantu hauek, horregatik egindako ekarpenaren arabera sari ezberdinak egongo dira: EParen deskarga digitala, EPa formatu fisikoan edota telazko poltsak.

Horrez gain, musika zuzenean egitea maite dugunez sari bereziagoak ere egongo dira, zure etxean kontzertu akustiko bat emateko aukerarekin.

Zertara bideratuko ditugu zuen ekarpenak?

Zuen ekarpenak EP hau sortzeak dakartzan gastuetara bideratuko ditugu:

  • Estudioa, bertan grabaketak eta nahasketak egingo ditugu.

  • Abestien masterizaziorako.

  • Zuen etxeetara iritsiko diren EPak formatu fisikoan aurkeztu ahal izateko eta honen diseinua zein bidalketak egin ahal izateko.

  • Taldearen merchandisingarekin lotutako produktuak egiteko.

Aurreikusitako egutegia

Azaroan sartuko gara estudiora, falta zaizkigun 4 abestiak grabatzera. Behin abestiak grabatuta, nahasketak eta masterizaziorako denbora izango da.

Aurreikusten dugu otsailerako diskoa amaituta izatea eta hilabete horretan zehar sariak zuen etxeetara bidaltzea, eta gure doinuak zuen belarrietan egotea.

Eskerrik asko, hau zuri esker da❤️

+ Info

Taldearen inguruko informazio gehiagorako edota zalantzaren bat izanez gero hemen jarrai gaitzakezu:

Instagram

Spotify

Twitter

Facebook

Youtube

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

Ask the author

12 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Ainara

    Ainara

    over 3 years

    Ilusio haundiz!!

  • Iker mitxelena

    Iker mitxelena

    over 3 years

    Ia dominauta dau Ianii!!! Animooo!!

  • Imanol

    Imanol

    over 3 years

    Apa Janire! Segi hola artista! Ea zuzenen noiz ikusten zaittuten.

  • Ana Lekuona

    Ana Lekuona

    over 3 years

    ZORTE ON ETA ANIMO!!💪💪

  • Jazmonger

    Jazmonger

    over 3 years

    Animo abentura politt hontan! Biba zu!

  • esanezin

    esanezin
    Author

    over 3 years

    Milesker denoi zuen mezu eta ekarpenengatik! Lehenengo disko honen parte zeate!! ❤️

  • Nagore

    Nagore

    over 3 years

    Zure Alkizako lehengusuaren bidez ezagutu zaitut. Aurreneko sarreratxoa egin zenunekoa zoragarria iruditu zait, zortea opa dizut hasi berri duzun bidean

  • Titi

    Titi

    over 3 years

    Aupa guapa 💪🏻😘

  • MaddiLekuGar

    MaddiLekuGar

    over 3 years

    Aupa iani🤑 Maddi naiz!😘

  • ARRATE

    ARRATE

    over 3 years

    Zorte on!!😘

#01 / Batzutan esan ezin direnak esan behar dira

Kaixo, zemuz zaudete?

Beti esan izan dut badaudela esan ezin diren gauza asko, esanezin diren kantu asko, leku berezi ugari...eta zuek, esanezin diren pertsonak.

Zaila da azaltzen disko bat egitearen atzean zenbat beldur dauden, zenbaterainoko bertigoa sentitu dudan batzuetan; baina zuei esker azkenaldian bertigoa zoriona bihurtu da, eta negar egin dut bai; baina zorionez.

Minutu batetik bestera dena aldatzen den garai hauetan zeinen garrantzitsua izan den zuen goxotasuna uneoro sentitzea.

Ez dakit nola eskertu hau guztia, baina saiatuko naiz abesti berriekin eman didazuen babes guztia bueltatzen, nota eta hitz bakoitzarekin.

Astebete falta da oraindik crowdfundinga ixteko beraz nahi izanez gero ekarpenak egiteko aukera dago oraindik.

Besterik gabe, eskerrak beste behin disko hau posible egin dezuen denoi; benetan hau zuengatik dela posible, ez det sekula ahaztuko.

read more

We use essential cookies to provide our service and third-party cookies to track the usage of the page. Cookie Policy