❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

LARRUA JO

Obsesioaren eta ezkutuko maitasunaren inguruko istorioa.

Erik Rodriguez

A project of

Category

Created in

0
seconds
100
Pledges
5.515€
From 5.000€
Contribute to the project
View project in Castellano

Choose your reward

Or support it with a donation

Contribute without a reward
Donate to the project without receiving any reward:

GURE PROIEKTUA

LARRUA JO laburmetraiak aztertzen du nola ezkutatzen dugun maitasuna, eta nola bilakatzen den obsesio; nolako eragina duen sentimenduak ez azaleratzeak. Gaiok, gaztetasunari lotuta, beldurrik gabe eta zuzen aztertu nahi ditu proiektuak.

Generoa: Drama

Iraupena: 20 minut

Gure protagonista maiteminduta dago bere lagun minarekin, baina ez du egia aitortzeko edota egoerari aurre egiteko asmorik. Errealitatea ikusi nahi ez izateak, egia geroratzeak, zera ekarriko du:lagunari gero eta gehiago hurbiltzea, eta obsesioa handitzea, harik eta ezinezkoa den entzungor jarrai dezan. Neskak ezikusiarena egiten duen bitartean, mutila harremanetan hasiko da lagun-taldeko beste mutil batekin.

Garrantzitsua da zer kontatu nahi dugun, baina baita NOLA kontatu nahi dugun ere. Hizkuntzarekin jolastea proposatzen dugu. Laburmetraia euskaraz izango da, baina ohizkoz kanpoko itzulpena egingo dugu, gaztelaniaz. Larrua jo, adibidez, follar litzateke; guk, ordea, itzulpen literala egiteko asmoa dugu. Larrua jo, pegar la piel. Horrelakoekin ibiliko gara jolasean, eta gure asmoa da haien bidez protagonistaren sentimenduak aztertzea –sentimendu normalak diren arren, ezin baititu ohiko moduan interpretatu. Itzulpenarekin jolasteak posible egiten du jakintzat jotzen ditugun sentimenduak eta izenak kolokan ipintzea.

@richardao_
@richardao_

Zer eskaintzen dugu?

Laguntzen gaituztenentzat sariak ditugu prestatuta; Bartzelonan edo Iruñean banatu daitezke. Sariok bilatzen dute laburmetraiaren inguruko mundua zabaldu eta osatzea.

  • Proiektuaren soinu-banda: Gualtrapak proiekturako

sortua. Acid techno estiloko kantak dira, eta baditu euskal kulturarekin hainbat elementu.

  • Akelarre edo festetarako segurtasunezko kita: Paketeak barruan ditu kondoi bat, bi eskuzapi desinfektatzaile, esterilizatutako ura eta intsulina-ziringa. Badaezpada ere.

  • Bideo-hiztegia: bideo-saiakera, euskarazko hainbat hitz konposatu lantzen dituena, itzulpen literalen bidez.

  • Kamiseta: Mikel Calvok diseinatutakoak, zure eskuzabaltasuna jantzi dezazun. (Unisex).

  • Zartailu falikoa: zartailu txikia, zakil formaduna. Markatu lagunak eta erakutsiguzu.

  • Beirazko botila: neurrira egindako botila, proiektuaren izenarekin. Ura hotza mantentzeko, eta zuen hozkailuak bete nahi ditugulako literaltasunez.

  • 360ºko making off-a: Proiektuaz kanpokoei filmatze-prozesuaren esentzia helarazteko, making off-a egingo dugu, 360ºtan grabatua. Errealitate birtualeko betaurrekoak jartzen dituenak bideoa ikusi ahal izango du, eta taldearen parte sentitu.

Zartailu falikoa & Akelarre edo festetarako segurtasunezko kita
Zartailu falikoa & Akelarre edo festetarako segurtasunezko kita

Nor gara?

ESCACen zinemagintzako gradua bukatu berri duen ikasle taldea gara. Orain garaia da ikasitakoa praktikan jartzeko; laburmetraia lehen pausua baino ez da, aurrean dugun bidearen hasiera.

Honakoak dira departamentu bakoitzeko buruak:

  • Zuzendaria: Erik Rodriguez

  • Gidoia: Pau Vidal

  • Zuzendaritza-laguntzaileak: Claudia Turró & Diego Cepeda

  • Artea: Albert Planellas

  • Soinua: Albert Guimerá & Ignacio Puigdollers

  • Argazkia: Benjamín Thiel

  • Muntaketa: Martina Saez

  • Hizkuntza-koordinazioa: Irati Iturritza

  • Produkzioa: Naiara Olite & Olga Doganoc

  • VFX: Marta fuentes

Zertarako da dirua?

Filmatze-prozesua zaila eta gogorra izango da: produkzioaren aldetik, ingurune hotz eta euritsuetan egingo dugulako lan, etxetik urrun; bai eta teknikoki, artistikoki, inbertsio handia egingo baitugu dekoratuetan, eta filmatzeko materiala alokatzen.

5000 euroak, gehienbat, ondorengo moduan bideratuko dira:

  • 2000 euro taldeari ostatu emateko.

  • 500 euro taldearen jan-edanetarako.

  • 1500 euro filmatzeko materiala alokatzeko.

  • 1000 euro dekoratuak eraikitzeko.

Dirua laburmetraia egiteko erabiliko dugun arren, gure kontsumoaren bitartez bertako saltoki era ekintzak ere lagunduko ditugu.

Egutegia

Gure asmoa da laburmetraia filmatzea 2019ko abenduaren 9tik 19ra. Ondorengo hiru hilabeteak erabiliko ditugu postprodukzioa lantzeko.

Sari fisiko eta digitalak ekainean banatuko dira.

Gure asmoa da laburmetraia zinema-jaialdietara eramatera; bertan ikusteko aukera egongo da, beraz, edota, aurrerago, sareko plataformaren batean.

Bestelako informazio garrantzitsua

Argitu nahiko genuke ez dugula ingurua pintadekin zikintzeko asmorik.

Proiektuaren inguruko berriak gure instagram ofizialean jarriko ditugu: @larrua_jo

+ instagrams:

-Gidoia: @pauvidal.b

-Artea: @aplane001

-Muntaketa: @redmars96

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

Ask the author

2 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • christianegea

    christianegea

    over 4 years

    Aaaaaa! Venga que esto ya está!! Espero que salga genial el proyecto <3 <3

  • Estibaliz

    Estibaliz

    over 4 years

    Las traducciones al euskera son demasiado literales 😜, erditu por ejemplo es parir, harreman es relación, etc. Besos!!!

We use essential cookies to provide our service and third-party cookies to track the usage of the page. Cookie Policy