Kaixo guztioi!
Vanesa, Raimundo, Luis, Carmen, Dani eta Tania gara. Zorrotza Institutuko 6 ikasle.
Gure ametsa maketa bat grabatzea da (abesti 1 euskeraz eta 2 gaztelaniaz) flamenkoa eta euskera fusionatuz.
Ijito gazteak gara, eta proiektu hezitzaile honek aukera erreal eta positibo bat erakutsi digu, gure formakuntzan aberasgarria.
Hilabeteak daramatzagu proiektua institutoan lantzen. Jasotako diruarekin grabazio estudio batera joango gara musika egitera.
Gure erreferente musikalak estatuko Parrita, Canelita, Lya, eta beste artista flamenko batzuk dira eta Euskadiko Sonakay taldea ere ezagutzen dugu.
Hiru asteko epea jarri dugu dirua biltzeko eta proiektuarekin jarraitzeko. Espero dugu zure laguntzarekin lortzea.
Maketaren grabazioa Getxoko AMsound estudioan egingo dugu eta hilabete batean prest izango dugu gure maketa.
Gure mezenek, behin helburua lortzean egindako gastuak zertara bideratu ditugun jakin ahalko dute.
Bostehun euroko aurrekontu zorrotza egin dugu grabazio eta ediziorako beharrak zehaztuz. Ikusiko duzue zeinen polita izango den!
Eskerrik asko!
2 comments
If you are already a sponsor, please Log in to comment.
Maitane
Gero era gutxiago artistak!
Koldinger
Erromintxela!