❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Potx eta Lotx, Herriko Festetan DVDa.

Aurten Potx eta Lotx pailazoen "Herriko Festetan" ikuskizuna DVDan atera nahi dugu zuen etxean ere ikuskizunaz goza dezazuen.

potxetalotx@gmail.com

A project of

Category

Created in

0
seconds
33
Pledges
2.651€
From 2.500€
Contribute to the project

Choose your reward

Or support it with a donation

Contribute without a reward
Donate to the project because you simply want to help make it happen:

Potx eta Lotx pailazoak gara eta herriz herri ibili gara aurreko ikasturte osoan zehar. Jendeari asko gustatu zaio lana eta zuen etxean ere ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dezazuen DVD bat argitaratuko dugu. Izan ere, gure taldearen** helburuetako bat da pailazogintza ahalik eta jende gehienera heltzea.** Horretan zuen laguntza beharko dugu eta horregatik jarri dugu Crowdfounding kanpaina abian! ;)

Potx eta Lotx Gasteizko jaietan!
Potx eta Lotx Gasteizko jaietan!

SARIAK

Gure proiektuaren mezenas edo laguntzaileak izateagatik sari zoragarriak eskuratu ahal izango dituzue.** DVDa, diskoak, motxilak, grabaketa saiorako SARRERAK... eta saio horretarako VIP sarrera ere bai**, besteak beste!

Potx, Lotx, Osaba eta Xabi Sound Oñatiko gaztelekuan.
Potx, Lotx, Osaba eta Xabi Sound Oñatiko gaztelekuan.

Nor garen

Oñatiko pailazo talde bat gara. Aurten abentura berri bati hasiera ematea erabaki dugu eta lau lagunek osatzen dugu taldea. Herriz herri ibili gara eta biraren ostean, jendeak gustora hartu duelako,** DVD formatuan kaleratzera goaz gure ikuskizuna**! Hemen gure YouTubeko kanaleko esteka:

Algaraz: Potx eta Lotxen YouTubeko Kanala

Zertara bideratuko ditugu zuen ekarpenak

Zuen ekarpenak DVDa ekoizteko beharrezkoak diren lanak ordaintzeko erabiliko dira: Grabaketa, material teknikoaren alokairua, aretoaren tasa, grabaketara etorriko diren teknikari kontratatuen lana, DVDen kopiak...

Aurreikusitako egutegia

Noski, mezenas izango zaretenoi gonbidapena luzatzen dizuegu DVD grabaketara etortzeko, horregatik sari gehienetan sarrerak ere jarri ditugu.

Ohar bezala,** DVD grabaketa saioa URRIAREN 14AN izango da OÑATIKO SANTA ANA ARETOAN. 2 saio eskainiko ditugu: 16:30 eta 18:30. **

Zuen sarietan sarrerak baldin badaude, idatziko dizuegu galdezka ea zein saiotara etorri nahi duzuen.

Eta DVDa GABONETARAKO egongo da prest! Beraz, Durangoko Azokan, Oñatiko komertzioren batean edo postaz bidaliko dizuegu. Horretarako zuekin jarriko gara harremanetan.

Info +

Hemen uzten dizuegu gure Facebooka, Instagrama...
Facebook: Potx eta Lotx
Instagram: @potxetalotx

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

Ask the author

0 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

We use essential cookies to provide our service and third-party cookies to track the usage of the page. Cookie Policy