❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

AKABUn disko berria!!

11 abestiz osatutako disko berria finantzatzeko sortutako crowdfunding kanpaina duzue hau. Eskerrik asko laguntzagatik!! AKB

Akabu

A project of

Category

Created in

0
seconds
96
Pledges
2.917€
From 2.899€
Contribute to the project
View project in Castellano

Choose your reward

Or support it with a donation

Contribute without a reward
Donate to the project because you simply want to help make it happen:

Kaixo!

Akabu gara eta disko berri baten grabaketarekin gatoz oingoan. Diskoa 11 abestiz osatuta egongo da eta nola ez, kolaborazio berriak izango ditugu (oingoan 5 kolaborazio 3 abestitan banatuta). Disko honetan abestiak euskeraz izango dira (abesti bakar bat erderaz).

Gure musikan ohikoa den bezala, mezua duten abestiak izango dira, gaur egungo gaiak, amodioa, festak..., hainbeste gustuko dugun punk kutsuarekin, soloak, punteoak... ahaztu barik. Disko honek, euskarari eskainitako balada bat eta abesti lasaiak, azkarrak eta oso azkarrak izango ditu.

Diskoa Xanperen Koba estudioan grabatuko dugu. Bertan, "Desintoxikatu Gabe" singela grabatu genuen eta, beraz, diskoak, soinuan behintzat, abesti honen itxura hartuko du:

Hala ere, nortzuk garen eta zer jotzen dugun jakin nahi baduzue, egin klik link honetan eta gure maketa entzun eta bideoklipak ikusi ahal izango dituzue.

Sariei buruz

Hainbat sari eskaintza aurkituko dituzue orrialdean, besteak beste, sudadera eta kamiseta berriak. Jakin ezazuen, "crowdfunding" izeneko kamiseta, kamiseta ESKLUSIBOA izango da eta soilik crowdfundingean egongo da salgai.

Bestalde, sarien konbinazioen pack desberdin bat nahi izatekotan, idatzi [email protected] helbidera eta pack pertsonalizatu bat egingo dizugu. Hona hemen produktu guztien argazkia:

Produktu guztien eskaintza
Produktu guztien eskaintza

Kamisetak eta sudaderak S, M, L, XL eta XXL neurrikoak dira eta bai neurriak, bai kamiseta motaren aukeraketa kanpaina amaitu ostean egingo da korreo bidez.

Aurrerago aipatzen dugun moduan, sariak, eskuz entregatzea izango litzateke aukerarik onena, aurkezpen kontzertuetan. Ezin izatekotan, bidalketa gastuak gure esku geratuko lirateke.

Nor garen

Akabu, 2017ko Bilboko Aste Nagusian, Kulturgunen.
Akabu, 2017ko Bilboko Aste Nagusian, Kulturgunen.

Galdakaoko talde gazte bat gara 2017an kontzertuak ematen hasi ginenak. Urte bereko udan, "Akabu" izeneko maketa kaleratu genuen eta oinarte diska hau aurkezten egon gara #AkabuTour izeneko biran. Euskal Herrian zehar, 48 kontzerturen ostean (Donosti, Leitza, Mungia, Bilbo, Gasteiz, Orbiso, Galdakao, Zornotza, Ugao, Zeberio, Larrabetzu, Otxarkoaga, Lizarra, Alegia, Mutriku...) berrizteko beharra ikusi dugu eta disko berri hau grabatzea erabaki dugu.

*Biraren inguruan argazkiak/bideoak ikusi nahi izatekotan, hona hemen gure Instagram kontua.

Aurreikusitako egutegia

Dena ondo joatekotan, diska Durangoko Azoka aurretik kaleratuko dugu. Informazio gehiago aurrerago gure sare sozialetan izango duzue.

Sariak diskoaren kaleratze data ingurutik entregatuko dira (gutxi gora behera). Aurkezpen kontzertu batzuk egongo dira (azaroa eta abendua bitartean) eta bertan sarien entregak egingo ditugu etorri ahal direnentzat, besteoi etxera bidaliko zaie (eskertuko genuke eskuz ematearen aukera hautatzea).

Eskerrik asko guztiagatik, gure sare sozialetan jarraitu ahal gaituzue: Instagram, Facebook, YouTube eta Spotify.

FAQ

  • Tallak zelan doaz...?

    Kanpaina amaitu ostean zuekaz jartzen gara kontaktuan dana zehasteko!

  • Emakumeen neurriak daude?

    Bai eta ez.

    Crowdfunding izeneko kamiseta UNISEX da, ez dau gizonentzako edo emakumeentzako kamiseta.

    Aldiz, kamiseta grisaren kasuan, badauz bai emakumeentzako bai gizonentzako kamisetak. Kanpaina amaitu denean eta neurriak eskatuko doguzenean azalduko dugu!

    Eskerrik asko!

Do you have any other queries or questions?

Ask the author

3 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • danieltrece

    danieltrece

    over 5 years

    ánimo, que casi estáis ahí! un saludo desde Madrid!

  • Akabu

    Akabu
    Author

    over 5 years

    Eskerrik asko Joseba Arenaza!!

  • Joseba Arenaza Alvarez

    Joseba Arenaza Alvarez

    over 5 years

    Aurreraaa mutikeeek, eta zorterik hoberena opa dizueet!!!! GORA AKABU!!

#03 / LORTU DUGU!!!!

MILA MILA MILA MILA MILA MILA MILA ESKER GUZTIOI!!!

LORTU DUGU CROWDFUNDING-A AURRERA ATARATZEA ETA GARRANTZITSUENA... ZIURTATZEA DISKO EGONGO DALA!!

HURRENGO EGUNETAN ZUEKIN KONTAKTUAN JARRIKO GARA, HELBIDEAK, KAMISETA ETA SUDADEREN NEURRIAK ESKATZEKO ETAB.

BESTERIK GABE, ESKERRIK ASKO.

BESARKADA ERRALDOIA.

--

TETXE, SJ, SERTU ETA KRISTIAN. AKB2018

#02 / Aste bat soilik dugu aurretik!!

Aupa kuadrilla!!

Aste bat soilik dugu atzetik crowdfunding kanpaina hau bukatzeko eta oraindik bidea luzea da baina ez dugu esperantza galtzen, azken minutura arte jarraituko dugu jo ta ke!

Beraz, akabu gustuko duen nonor ezagutzekotan eta gehiago lagundu nahi izatekotan, zabalduiozu kanpaina, ea zorterik dagoen, millesker!! AKB - 2018

Eskerrik asko
Eskerrik asko

#01 / Aurrera goaz...

Aupa lagunak!!

29 egun geratzen direz kanpaina hau bukatzeko eta ondiño dezente daukagu aurretik, baina eskertu nahi genizuegun orain arte lagundu gaituzuen guztioi, eskerrik asko peña.

Bestetik, fabore bat eskatzeko baimena ematen badiguzue, laguntza eskatu nahiko genizueke ea kanpaina hau zuen senide, lagun, bikote, ezagun...-ei partekatu ahalko bazeniete, helburu direzen 2899€-tara ailegatzeko. Ez genuke nahi diskoaren grabaketa bertan behera geratzea...

Berriro ere, eskerrik asko guztioi guztiagatik, onenak zarete!!

We use essential cookies to provide our service and third-party cookies to track the usage of the page. Cookie Policy